14. Domekarako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri kristau ospakizun honetara.
«Zatoze Nigana, nekatuok, lanpetuok; eta Neuk arinduko zaituet». Ebanjelioan entzungo dogun Jesusen dei honek alkartzen gaitu jaiero altarako mahaiaren inguruan; eta batzar honetan hauxe bilatzen dogu: geure fedea barriztatzea eta Jesusen bidea hobeto jarraitzeko Beragaz alkartzea.
Gure etorkizuna Jesusen eskuetan jarriaz, emon deiogun hasierea Eukaristia honi.
«Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Gure bideak sarritan ez dira izaten Jesusen bideak. Apaltasun guztiaz hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta eskatu daiguzan bere parkamena eta grazia:
– Jesus Jauna, jente apalari agertzen zakiozana. ERRUKI,JAUNA.
– Jesus Jauna, bihozbera eta errukitsua zareana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, gure makaltasunean sendotzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Za 9, 9-10:
Herriak itxaroten eban Salbatzailea zelakoa izango dan aurkezten deusku Zakarias profeteak. Apaltasuna eta bakea, zuzentasuna eta salbamena beragaz dakazan Salbatzailea izango da.
Erantzun-Salmoa: 144. salmoa
Gaurko salmoak Jainkoaren berbeari erantzuna emoteko gonbidatzen gaitu. Gorespenezko eta esker-onezko erantzuna
«Jauna zure maitasuna abestuko dot betiren beti.»
Erm 8, 9. 11-13:
San Paulok gogoratuko deusku gure jokerak Jaungoikoaren borondatearen kontra dagozala. Eta jokera horreek alde batera itzi eta gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak dinoskun lez bizitzera dei egingo deusku.
Mt 11, 25-30:
Profetearen agotik entzun ditugun poz eta bake-hitzak Jesusegan euren betetasuna aurkituko dabe. Goratu daigun Jauna esker onez, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari, atsekabetuei poza eta nekatuei atsedena agindu deutsen Jesusen bitartez:
– Eleizearen alde: Jaungoikoak gizaki guztiei deutsen maitasunaren barri pozgarria aspertu barik iragarri dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Nekatuta eta lanpetuta bizi diranen alde, etsipenaren zama gogorra daroen guztien alde: euren nahigabe eta samintasunen erdian, Jesusegan bilatu dagiela uste osoz benetako poz-iturria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Munduko gizon-emakume guztien alde: bizitzako gorabeherak hainbat buztarri ezarten deuskuez lepo gainean. Jakin dagigula danok askatasunera garoazan Jesusen buztarri leuna leporatzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde: gure kezkak eta etsipenak alde batera itzita, salbatuta gagozalako sentitzen dogun poza non-nai zabaldu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jente apalari hainbat gauza harrigarri erakusten deutsazun Jaungoikoa: entzun uste haundiz egin deutsuguzan eskariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristian batu gaituan Eleizeak, eguneroko bizitzara bialtzen gaitu orain. Barruan daroagun bakearen eta Jesusegaz bat izatearen ezaugarri izan gaitezala.
«Bai, eskerrak emon…»
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorria kristau ospakizun honetara.
«Zatoze Nigana, nekatuok, lanpetuok; eta Neuk arinduko zaituet». Ebanjelioan entzungo dogun Jesusen dei honek alkartzen gaitu jaiero altarako mahaiaren inguruan. Eta batzar honetan hauxe bilatzen dogu: geure fedea barriztatzea eta Jesusen bidea hobeto jarraitzeko Beragaz alkartzea.
La experiencia de Dios comunica al cristiano, una fuerza que le ayuda a superar las dificultades de la vida. Nuestro Dios es el Dios de los sencillos, de los humildes, de los pobres, de los que abren su corazón al Amor de un Padre bueno, y confían en Él.
Gure etorkizuna Jesusen eskuetan jarriaz, emon deiogun hasierea Eukaristia honi.
«Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Gure bideak sarritan ez dira izaten Jesusen bideak. Apaltasun guztiaz hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta eskatu daiguzan bere parkamena eta grazia:
– Jesus Jauna, jente apalari agertzen zakiozana. ERRUKI,JAUNA.
– Jesus Jauna, bihozbera eta errukitsua zareana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, gure makaltasunean sendotzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Za 9, 9-10:
Herriak itxaroten eban Salbatzailea zelakoa izango dan aurkezten deusku Zakarias profeteak. Apaltasuna eta bakea, zuzentasuna eta salbamena beragaz dakazan Salbatzailea izango da.
No son los fuertes los que vencen; los pequeños y los humildes cantan la paz, y su voz llena el mundo entero
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gaurko salmoak Jainkoaren berbeari erantzuna emoteko gonbidatzen gaitu. Gorespenezko eta esker-onezko erantzuna
El salmista nos invita a alabar a Dios, y a darle gracias, porque Él es bueno
«Jauna zure maitasuna abestuko dot, betiren beti»
Erm 8, 9. 11-13:
San Paulok gogoratuko deusku gure jokerak Jaungoikoaren borondatearen kontra dagozala. Eta jokera horreek alde batera itzi eta gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak dinoskun lez bizitzera dei egingo deusku.
San Pablo nos advierte en esta lectura, cómo tiene que ser la vida de un cristiano que desea seguir a Jesús de Nazaret.
Mt 11, 25-30:
Cuando vivimos de verdad la fe, caminamos en libertad y solidaridad. El evangelio de hoy nos llena de confianza y agradecimiento.
Profetearen agotik entzun ditugun poz eta bake-hitzak Jesusegan euren betetasuna aurkituko dabe. Goratu daigun Jauna esker onez, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari, atsekabetuei poza eta nekatuei atsedena agindu deutsen Jesusen bitartez:
– Eleizearen alde: Jaungoikoak gizon guztiei deutsen maitasunaren barri pozgarria aspertu barik iragarri dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Nekatuta eta lanpetuta bizi diranen alde, etsipenaren zama gogorra daroen guztien alde: euren nahigabe eta samintasunen erdian, Jesusegan bilatu dagiela uste osoz benetako poz-iturria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por todos los cristianos, que con el testimonio de una vida entregada y solidaria con los pobres, hagamos creíble el Reino de Dios. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por los que celebramos la eucaristía: para que conozcamos, comprendamos y amemos el evangelio de Jesús y lo vivamos en la vida de cada día. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jente apalari hainbat gauza harrigarri erakusten deutsazun Jaungoikoa: entzun uste haundiz egin deutsuguzan eskariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristian batu gaituan Eleizeak, eguneroko bizitzara bialtzen gaitu orain. Barruan daroagun bakearen eta Jesusegaz bat izatearen ezaugarri izan gaitezala.
Una vez más nos vamos a encontrar con las dificultades de la vida de cada día. Sabemos que Dios está con nosotros y nos da la fuerza necesaria para seguir caminando en la esperanza.
«Bai, eskerrak emon…»
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA
Hor jatortzu apal zure erregea.
Zakarias Profetearen liburutik (Za 9, 9-10)
Honan dino Jaunak:
«Poztu biziro, Sion uri eder!
Egin irrintzi, Jerusalem uriburu!
Hara, bajatortzu zeure erregea:
zuzen eta garaile dator,
apal eta asto baten gainean,
astakume baten gainean.
Berak hondatuko ditu Efraimeko guda-gurdiak
eta Jerusalemeko zaldiak;
hausiko ditu guda-uztaiak,
eta bakea iragarriko deutse nazinoei.
Itsasotik itsasora aginduko dau,
Eufrates ibaitik lurraren azken mugetaraino».
Erantzun‑salmoa Sal 144, 1‑2. 11‑9. 10‑11. 13‑14
Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena betiere.
edo Aleluia.
Goratuko zaitut, ene Jainko, ene Errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiere.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dot goratuko.
Samurra da Jauna eta errukiorra,
hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.
Jauna, zure lan guztiak ospatu zagiezala,
zure zintzoak bedeinkatu zagiezala.
Zure erregetza ze bikain dan autortu begie,
zure ahal-izateaz hitz egin begie.
Leiala da Jauna hitz guztietan,
zintzoa bere lan guztietan.
Jaunak jausi‑zorian dagozan guztiak ditu sendotzen,
eta makurtuak zutitzen.
Espirituagaz gorputzaren egiteak hilarazoten badozuez,
biziko zaree.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 9. 11-13)
Senideok: Zuek ez zaree grina txarren menpean bizi, Espirituaren menpean baino, Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena. Jesus hildakoen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hildakoen artetik biztu ebanak berak biziarazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan beraren Espirituaren bitartez.
Zorretan gagoz, beraz, senideok, baina ez grina txarrakaz, horreen arabera biziteko. Holan bizitzen bazaree, hil egingo zaree; baina Espirituaren bidez giza egintza txarrei uko egiten badeutsezue, bizi egingo zaree.
Bihozbera naz eta apala.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11, 25-30)
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsozuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deutsonak baino.
Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta».