Pazko 5 domekako lagungarriak
PAZKO-DOMEKEA – B
GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELIZBARRUTIKO EGUNA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Jesusegaz bat eginda iraun behar dogula esango jaku gaur. Holan ez bada, ez dogu lkarte eta ikasle lez jagokun fruturik emongo. Jesusegaz estu lotuta bagagoz izango gara benetako kristinau. Mahats aihenak enborretik bizi diran lez, geu ere Kristogandik bizi bagara frutu emongo dogu.
Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna ospatzen dihardugu. Batez be, gure etxeetako umeak eta pertsona nagusiak zaintzen dabezanen alde otoitz egingo dogu, batez ere emakumeen ardurapean dagozan zaintzak eskaintzen dabezanen alde.
Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.
Abestia: Bizi da Jauna, bizi da…
ABADEAREN AGURRA
Jauna, benetako mahatsondoa, egon bedi zuekin.
Anai-arrebok:
Jesukristok Beragaz bat eginda egoteko esaten deusku, eta horixe da, hain zuzen ere, Eukaristia ospatzea: Beragana hurreratzea, batuta bizitzeko.
Entzungo dogun Jaungoikoaren berbeak eta zatituko dogun ogiak lur ona aurkitu dagiela gugan, frutua emoteko.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua
URAZ BEDEINKATZEA
Tartean “Hartuko dogu ura “ abestu. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 9, 26-31:
Paulo, kristinauen arerio gogorra izandakoa, Jesusen Barri Onaren zabaltzaile sutsu bihurtu da. Lehenengotan, fededunak bildurrez begiratzen badeutsoe ere, laister konturatuko dira Jesus berbiztuagaz aurkitu dala, eta Haren testigu lez onartua izango da.
Erantzun-Salmoa: 21. Salmoa
Kristo berbiztuak garaitu dau heriotza. Horregaitik bedeinkatzen dogu gure Jainkoa
«Bedeinkatua, Jauna, gure Jainkoa».
1 Jn 3, 18-24:
San Joan apostoluak benetako maitasunean bizitzera dei egiten deusku. Azken baten, hortxe dagoalako Jesusek ekarri deuskun bizi barria.
Jn 15, 1-8:
Mahats aihenak ez leukee bizirik izango, mahatsondoagaz bat eginda ez balegoz. Bardin geuk ere: ez dogu fruturik emon ahal izango, Jesusegaz bat eginda bizi ez bagara.
Prestau gaitezan Jesus gure Maisuaren berbea entzuteko, zutunik, «Aleluia» kantatuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mahatsondoa eta aihenak lez, Jesusegaz bat eginik, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari.
- Kristau alkarte guztiok lehenengo aldietako Elizearen indar ebanjelizatzaile eta zabalari eutsi deiogun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduko agintarien alde: euren erabagietan eta konpromisoetan helburu nagusia gizon-emakumeen ona, eta pertsonalez duintzea izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
- Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau entzun dogu gaurko ebanjelioan. Hemen alkartu garanok bizi gaitezala Jesusesengan bat eginda. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Alkartearentzat hain beharrezkoak diran zaintza eta zerbitzuen eta eskaintzen dabezan langileen duintasuna autortu eta euren eskubideak defendatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
Aihenak benetako mahatsondora lez, Kristogaz bat egitera eroan gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta emon zure Espiritu Santua, elkar maitatuz, frutu ugari emon dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok: eguneroko bizitzan, jakin dagigula Jesus berbiztuaren arrastoa aurkitzen. Eta, Haregan sinisturik, bizitza barriari jagokozan maitasunezko frutuak emon daiguzala beti.
«Zeru lurren Erregina….
PAZKO-DOMEKEA – B
GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELIZBARRUTIKO EGUNA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Jesusegaz bat eginda iraun behar dogula esango jaku gaur. Holan ez bada, ez dogu alkarte eta ikasle lez jagokun fruturik emongo. Jesusegaz estu lotuta bagagoz izango gara benetako kristinau. Mahats aihenak enborretik bizi diran lez, geu ere Kristogandik bizi bagara frutu emongo dogu.
Hoy celebramos la Jornada Diocesana por el Trabajo Digno. Vamos a orar, en especial, por tantas personas, la mayoría son mujeres, que cuidan de los niños y de las personas mayores de nuestras familias. Unos cuidados necesarios pero que no son siempre debidamente reconocidos.
Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.
ABADEAREN AGURRA
Jauna, benetako mahatsondoa, egon bedi zuekin.
Anai-arrebok:
Jesucristo nos invita a permanecer unidos a Él, y celebrar la Eucaristía es precisamente esto: acercarnos a Él para vivir unidos.
Que la palabra de Dios que escuchamos y el pan que partimos encuentren en nosotros buena tierra para dar fruto.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua
URAZ BEDEINKATZEA
Tartean “Hartuko dogu ura “ abestu. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 9, 26-31:
Paulo, kristinauen arerio gogorra izandakoa, Jesusen Barri Onaren zabaltzaile sutsu bihurtu da. Lehenengotan, fededunak bildurrez begiratzen badeutsoe ere, laister konturatuko dira Jesus berbiztuagaz aurkitu dala, eta Haren testigu lez onartua izango da.
Pablo se convierte de perseguidor en apóstol, y se une a sus compañeros para anunciar el evangelio.
Erantzun-Salmoa: 21. Salmoa
Kristo berbiztuak garaitu dau heriotza. Horregaitik bedeinkatzen dogu gure Jainkoa
Junto con el salmista, bendecimos a Dios.
«Bedeinkatua, Jauna, gure Jainkoa».
1 Jn 3, 18-24:
San Joan apostoluak benetako maitasunean bizitzera dei egiten deusku. Azken baten, hortxe dagoalako Jesusek ekarri deuskun bizi barria.
El cristiano sabe que está en comunión con Dios, que es amor, si ama a los hermanos.
Jn 15, 1-8:
Mahats aihenak ez leukee bizirik izango, mahatsondoagaz bat eginda ez balegoz. Bardin geuk ere: ez dogu fruturik emon ahal izango, Jesusegaz bat eginda bizi ez bagara.
Jesucristo es la verdadera vid. Esta vid, no es sólo Jesús como individuo, sino que es Jesús dando vida y reuniendo en sí a todos los creyentes, ha sido plantada por el Padre, el cual espera que dé frutos abundantes.
Prestau gaitezan Jesus gure Maisuaren berbea entzuteko, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mahatsondoa eta aihenak lez, Jesusegaz bat eginik, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari.
- Kristau alkarte guztiok lehenengo aldietako Elizearen indar ebanjelizatzaile eta zabalari eutsi deiogun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que reconozcamos la dignidad del trabajo de los cuidados y servicios tan necesarios para la comunidad y defendamos sus derechos. Eskatu deiogun Jaunari
- Que concretemos en hechos nuestro amor a los demás, especialmente a los débiles y necesitados. Eskatu deiogun Jaunari.
- Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau entzun dogu gaurko ebanjelioan. Hemen alkartu garanok bizi gaitezala Jesusesengan bat egin da. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Jaungoikoa, Kristori lotu gaituzu aihenak benetako mahatsondoari lez; entzun gure otoitza eta emon zure Espiritu Santua, alkar maitatuz, frutu ugari emon dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.