Sarrerak Arratia Eleiza  

SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA

 SARRERAKO OHARKIZUNA

 Egun on, Eukaristian parte hartzera etorri zareen guztioi:

Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.

Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.

«Goazen alkarturik»

DAMU-OTOITZA

 Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:

 

– Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

– Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.

– Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:

Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 Jainkoaren erreinuan, neke asko igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari dakar.

 

 «Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe»

 2 Kor 4, 7-15:

 San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.

Mt 20, 20-28:

 Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.

Aleluia

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:

– Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala         adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Euren bizia besteen alde eskeintzen daben guraso, herri-gizon, misiolari, geiso zaintzaile       eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Zintzo jokatzearren, aurrean erabiliak diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz,          adoretsu jarraitu dagiela euren bidean, guztiei on egiten. ESKATU DEIOGUN                 JAUNARI.

– Meza santu honetan alkartuta gagozan guztion alde:  bustinezko ontzietan daroagun           fedearen doahi ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN       JAUNARI.

Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

 «Zoaze Jaunaren bakean», esan deusku abadeak. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.

«Alkartuta goazen»

                                  SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Eukaristian parte hartzera etorri zareen guztioi:

Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.

El camino del apóstol Santiago no fue un camino turístico, sino de peregrinación, de mirar hacia dentro, para asumir las exigencias del Evangelio hasta la muerte

Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.

 

«Goazen alkarturik»

DAMU-OTOITZA

Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:

– Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

– Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.

– Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:

            Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.

Esta primera lectura describe, en pocas palabras, el martirio del apóstol Santiago. No muere por defender una ideología o su sistema político, sino por una persona y por el Evangelio.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

Jainkoaren erreinuan, neke asko igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari dakar.

Cantemos la grandeza de Dios y su amor que nos salva y nos protege en todos los momentos de la vida.

Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe»

2 Kor 4, 7-15:

San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.

Pablo confía en aquél que resucitó a su Hijo de entre los muertos y espera que un día le resucitará también.

 Mt 20, 20-28:

 Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.

En el Reino de los Cielos no cuentan los puestos de honor, sino el servicio humilde y el martirio, que consiste en beber del mismo cáliz que bebió el Maestro.

Gertatu gaitezan Jaunaren hitza entzuteko aleluia abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:

– Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala         adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Por todos los pueblos y naciones, para que seamos siempre fieles a las particularidades y tolerantes los unos con los otros en nuestras diferencias. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Te pedimos Señor por los padres y educadores, para que eduquen a los niños y jóvenes en valores profundamente humanos y cristianos, y no se desanimen ante las dificultades que se les presenten. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

– Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde:  bustinezko ontzietan daroagun           fedearen doahi ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN       JAUNARI.

Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

«Zoaze Jaunaren bakean», esan deusku abadeak. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.

Ahora se inicia el tiempo en el que nuestro testimonio de la muerte y resurrección de Jesucristo ha de hacerse claro ante los demás por nuestras obras.

«Alkartuta goazen»

SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA

 

Apostoluen Eginak liburutik:
Egun hareetan, apostoluek ahalmen handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztuerearen autormena, eta herrian mirari eta egintza harrigarri asko jazoten ziran hareen eskuz. Eroan ebezan apostoluak Batzar Nagusiaren aurrera, eta Abade nagusiak esan eutsen: Ez al geuntsuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzearen erantzukizuna guri leporatu gura deuskuzue.
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben: Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak biztu egin dau zuek egur batetik zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskumaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu, geu eta esaneko jakozanei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua.
Erantzun honek bere onetik atara zituan, eta hil egin gura ebezan apostoluak. Herodes erregeak Joanen anaia Santiago ezpataz hilazo eban.

    R/. Mal-koz e-rein ba-e-ben, po-  zez ba-tu-ko da-  be.

 

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,

ba gengozan amets-antzean.

Orduan bete jakun ahoa barrez,

gure mihina goratzarrez. R/.

 

Aruntzakoan hor doaz negarrez,

ereiteko gari-zorroa eroanez.

Pozik etorriko dira honuntzakoan,

gari-azauak eskutan. R/.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik

Senideok: Altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daroagu, argi agertu daiten honenbesteko indarra Jainkoagandik datorrela eta ez gugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen ez; larri gagoz, baina etsita ez; erasopean bai, baina eskutik itzita ez; lurrera botaten gaitue, baina hondatzen ez; edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gugan, Jesusen bizia ere gugan agertu daiten.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez Jesusegaitik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere agertu daiten.
Hau dino Liburu Santuak: «Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban». Guk ere, sinesmen -espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik hitz egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Guzti hau zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askogana zabaltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren aintzarako.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Aldi haretan, zebedeotarren ama hurreratu jakon Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu?» Eta berak: «Agindu egizu nire seme bi honeek, bata zure eskuman eta bestea zure ezkerrean jesarri daitezala zure erreinuan».
Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar dodan kopatik edateko?» Erantzun eutsoen: «Bai, gauza gara!» Jesusek orduan: «Nire kopatik edan, bai, edango dozue; baina nire ezker-eskuma jesarte hori, ez dago nire esku inori emotea; nire Aitak norentzat prestauta dauan, hari emongo jako».
Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Baina Jesusek dei egin eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariek menpean hartzen ditueela herriak, eta handikiek euren agintea ezarten deutseela. Ez bedi izan holan zuen artean; zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan gura dauana izan bedi zuen morroi. Gizonaren Semea ere ez da-eta etorri zerbitua izatera, zerbitzera baino, eta bere bizia guztien ordainsari emotera».