Sarrerak Arratia Eleiza  

26 Domekako Lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – A

CARITASEN ETA PARROKIEN KANPAINA

“BAGARA. ALKARTE ABEGITSU ETA INKLUSIBOA”

                                  

SARRERAKO OHARKIZUNA

 Egun on,  guztioi:

Domeka guztietan lez, Jesusek Eukaristia ospatzera dei egin deusku. Eta guk, beste gauza batzuk alde batera itzita, baietz erantzun deutsagu eta hemen gagoz alkartuta.

Asteburu honetan, pastoral kurtso barriari hasiera emoten deutsagu, Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren haritik, “Bagara, alkarte abegitsu eta inklusiboa” izatera  gonbidatuak gara.

 Mundu osoko giza familia izanik, etxe berean bizi garanez, “abian dan Eleiza” izatera deitzen gaitu Frantzisko Aita Santuak.

Kristau-Alkarte sentituz, hasi dagigun Eukaristia

«Alkartu danok eta kanta…»

DAMU-OTOITZA

Senideok: askotan, besteen aurrean, itxura ona, irudi ona emon nahi izaten dogu. Baina, begiratu dagigun barrurago eta autortu daigun Jaungoikoaren aurrean geure pekatari izatea eta eskatu deiogun parkamena:

   – Jesus Jauna, gu Zugana bihurtzea itxaroten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, zeure parkamena eta indarra emoten deuskuzuzana. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure berbeaz bizitzara eroaten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ez 18, 25-28:

 Ezekiel profeteak esango deuskunez, Jaungoikoa errukiorra da, eta damututa Beragana bihurtzen diranei bizia eta salbamena emoten deutsez.

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

 Jainkoaren errukiari begira jartzen gaitu salmoak eta indarrez azpimarratuko deusku, kristau bizitzea,  bardin egiteari dagokiola .

«Jaunari kanta, ona da-ta….»

Flp 2, 1-11:

 San Paulok Jesusen sentimentu berak eukitera bultzatu nahi gaitu. Eta indarrez azpimarratuko deusku kristau bizitzea besteak maitatzea dala.

Mt 21, 28-32:

 Eta orain, senideok, Jesusen berbak entzuteko prestau gaitezan, «Aleluia»ren abestiaz Jaungoikoa goratuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Jainkoaren familia izanda eta fedez, egin dagigun otoitz gure alkarteak etxeko Eleiza izan daitezan eta euretan Jainkoaren maitasuna bizi eta agertzera emon daiten:

  – Eleizaren alde: Frantzisko Aita Santuaren deia gogoan izan eta “abian dan Eleiza” izan daiten, alkarte abegitsu eta inklusiboa sustatuz, batez ere arriskutik ihesi guregana datozenentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

–  Agintarien alde: Gizarte maitasuna hartu daiela gaurko munduaren arazoei aurre egiteko. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

   – Caritasen alde: Kurtso hasierako kanpaina hau bultzada izan daigula pertsonak, eta batez be pobrenak, babes gitxien dabenak gure begirada eta ekintzaren erdian jarteko.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   – Gure Eleizbarrutiko  kristau alkarteen alde: Pertsonak begirada eta keinu atseginez entzun eta hartu daiguzan.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 Gogo onez entzun, Jaungoiko Aita, gure erreguak eta emoiguzu Eukaristia honetan parte hartzen gagozanoi zure Semearen antzeko izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

DIRU BATZE AURRETIK

Eukaristia ospatzea, Jesus Berbiztuaren Biziaren eukaristia-otorduan parte hartzea da, kontsolamendu eta itxaropenezko zeinu izanik gizarte apurtu eta zauritu honetan. Gaur batzen dan dirua  ekintzak aurrera atarateko izango da. Eskerrik asko daukagunetik partekatzeagaitik.

JAUNARTZE ONDORENGO ISILUNEAN

Alkarte abegitsu eta inklusiboa izateko beharrekoak dira aldaketak gure bizitzan.

  • Bizimoduz aldatu. Hurkotasuna landu. Ausartu emotera baita eskatzera ere, alkarregazko senidetasuna sortzen dau-eta. 
  • Begiradaz aldatu. Samariar onak begiratzen dauan lez begiratu. Bidean aurkitzean entzun, sendatu…
  • Denpora aldatu. Maitasunari zabalik bizi. Eskertu, bedeinkatu, izadiaz gozatu, poztasuna zabaldu…
  • Ez aurrera egin gelditu barik. Jesusen atzetik jarraitzeak norbaiten alde jartea dakar. ´Gu´ eraginkorrak eragiten ditu aldaketak.

AZKEN AGURRA

 Senideok: Eukaristia honetan entzun eta ospatu doguna astean zehar bizi dagigula. Mahastian lan eginaz, pastoral kurtso barri honetan  alkarte abegitsu eta inklusiboa izaten saiatu gaitezela.

Jaunaren laguntza izango dogun konfiantzaz,  hartu dagigun BERE bedeinkapena.

 «Lurreko pobreenak…»

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – A

CARITASEN ETA PARROKIEN KANPAINA

“BAGARA. COMUNIDAD ACOGEDORA E INCLUSIVA”

 SARRERAKO OHARKIZUNA

  Egun on,  guztioi:

 Domeka guztietan lez, Jesusek Eukaristia ospatzera dei egin deusku. Eta guk, beste gauza batzuk alde batera itzita, baietz erantzun deutsagu eta hemen gagoz alkartuta.

Este fin de semana estamos dando comienzo al nuevo curso pastoral en el marco del Plan Diocesano de Evangelización. Este domingo, la Campaña conjunta de Cáritas en la Comunidad cristiana se nos invita a ser comunidades acogedoras e inclusivas. Somos una misma familia humana viviendo en la misma casa, un planeta que es tierra común, plural y diversa. Queremos celebrar desde esa familia universal, recordando la llamada del Papa Francisco a ser una “iglesia en salida.”

Kristau-Alkarte sentituz, hasi dagigun Eukaristia

   «Alkartu danok eta kanta…»

DAMU-OTOITZA

Senideok: askotan, besteen aurrean, itxura ona, irudi ona emon nahi izaten dogu. Baina, begiratu dagigun barrurago eta autortu daigun Jaungoikoaren aurrean geure pekatari izatea eta eskatu deiogun parkamena:

   – Jesus Jauna, gu Zugana bihurtzea itxaroten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, zeure parkamena eta indarra emoten deuskuzuzana. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure berbeaz bizitzara eroaten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ez 18, 25-28:

 Ezekiel profeteak esango deuskunez, Jaungoikoa errukiorra da, eta damututa Beragana bihurtzen diranei bizia eta salbamena emoten deutsez.

Dios quiere la vida de la persona. Quiere que se convierta y sea feliz.

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

 Jainkoaren errukiari begira jartzen gaitu salmoak eta indarrez azpimarratuko deusku, kristau bizitzea,  bardin egiteari dagokiola .

 Este salmo, es un canto a la misericordia y bondad de Dios, y una petición de su ayuda, para caminar con rectitud.

Jaunari kanta, ona da-ta….»

Flp 2, 1-11:

 San Paulok Jesusen sentimentu berak eukitera bultzatu nahi gaitu. Eta indarrez azpimarratuko deusku kristau bizitzea besteak maitatzea dala.

La unidad no es confusión, no es aplastar la riqueza de nuestras diferencias; es unidad vivir la comunión y el amor a pesar de todo.

Mt 21, 28-32:

 Fededuna, Jainkoaren Berbea entzun eta erantzuna emoten ahalegintzen dana da. Prestatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko  «Aleluia»ren abestiaz Jaungoikoa goratuz.

 Creer el mensaje de Jesús y ponerlo en práctica, es la forma de ir construyendo el Reino de Dios.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Geure fedea autortu ondoren, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:

 – Eleizaren alde: Frantzisko Aita Santuaren deia gogoan izan eta “abian dan Eleiza” izan daiten, alkarte abegitsu eta inklusiboa sustatuz, batez ere arriskutik ihesi guregana datozenentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

–  Agintarien alde: Gizarte maitasuna hartu daiela gaurko munduaren arazoei aurre egiteko. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

– Por Cáritas, para que, al celebrar este inicio de curso, nos impulse a dar testimonio de nuestra fe y a poner en el centro de nuestra mirada el amor por las personas, en especial las más necesitadas. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

Por quienes formamos las comunidades cristianas de la Diócesis, para que no falte en nuestra mirada, esa forma de escuchar y acoger con cercanía a las personas. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

   Gogo onez entzun, Jaungoiko Aita, gure erreguak eta emoiguzu Eukaristia honetan parte hartzen gagozanoi zure Semearen antzeko izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

MONICIÓN A LA COLECTA

Celebrar la eucaristía es una invitación a compartir el banquete de la Vida de Jesús Resucitado siendo signo de aliento y esperanza en medio de una sociedad herida. El apoyo económico permite el sostenimiento de las diferentes acciones. Gracias por compartir para el bien común.

DESPUÉS DE LA COMUNIÓN

Ser comunidades acogedoras e inclusivas nos pide hacer algunos cambios.

  • Cambia tu estilo de vida. Cultiva la cercanía y la disponibilidad. Atrévete a dar pero también a recibir, porque esa interdependencia crea fraternidad.
  • Cambia tu mirada. Acerca tu mirada a la realidad como hace el buen samaritano. Escucha, atiende y sana a quien se encuentra en tu camino.
  • Cambia tu tiempo. Vive de verdad con el corazón abierto al amor. Agradece, bendice, disfruta de la naturaleza, comparte tu alegría, acompaña el dolor. El presente está lleno de tiempo para compartir.
  • No pases de largo. Seguir a Jesús implica hacer todo los posible para que la dignidad y la justicia sean posibles para todas las personas.

AZKEN AGURRA

Senideok: Eukaristia honetan entzun eta ospatu doguna astean zehar bizi dagigula. Mahastian lan eginaz, pastoral kurtso barri honetan  alkarte abegitsu eta inklusiboa izaten saiatu gaitezela.

Que a lo largo de la semana actuemos al estilo que Jesús actuó y nos enseñó. Que este curso pastoral, vivamos en con la Iglesia entera de Jesucristo.

Jaunaren laguntza izango dogun konfiantzaz,  hartu dagigun BERE bedeinkapena.

   «Lurreko pobreenak…»

 

XXVI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Gaiztoak, egindako pekatua damu dauanean,

berak biziarazoten dau bere burua.

Ezekiel Profetearen liburutik         (Ez 18, 25-28)

            Honan berba egiten dau Jainko Jaunak:

«Zuek dinozue: «Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea».

Entzun, bada, israeldarrok:

Nire jokabidea bidezkoa ez dala?

Ez ete da zuena bidezkoa ez dana?

Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu,

txarkeria egin eta hilten bada,

egin dauan txarkeriagaitik hilten da.

Eta gaiztoak, egin dauan gaiztakeriatik aldendu

eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badau,

bizirik iraungo dau.

Egindako txarkeriez ohartu

eta hareetatik aldentzen bada,

biziko da, bai, eta ez da hilgo».

Erantzun‑salmoa  Sal 24, 4-9

Jauna, zure maitasuna…

edota     Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,

adierazo zure bide‑zidorrak.

Eroan nagizu zure egi‑bidetik, eta argitu,

Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile,

Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna,

gomutau zure maitasunaz, betidanik dira‑ta.

Ez gomutau, Jauna, nire gazte‑aldiko hobenetaz,

ezta nire pekatuetaz;

gomutau zaitez nitaz zure maitasunean,

Jauna, zure ontasunean.

On eta zuzen da Jauna,

horregatik erakusten deutse hobendunei bidea.

Apalak zuzenbidez daroan,

erakusten deutse apalei bere bidea.

Izan egizuez zeuekan

Kristo Jesusi jagokozan asmoak.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik  (Flp 2, 1-11)

            Senideok: Egia bada Kristok adorea emoten deutsuela eta maitasunak kementsu egiten, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zareela eta bihozbera eta erruki zareela, bete nagizue pozez, danok iritzi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez egin ezer norgehiagokeriaz edota  harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baino. Izan egizuez zeuekan Kristo Jesusi jagokozan asmoak:

Harek, Jainkoaren izaera berekoa izanik,

ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;

bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan

morroi-izaerea hartuz,

            eta beste edozein lez azalduz.

Eta, gizon lez agerturik,

apaldu egin eban bere burua,

menpeko eginez heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino

Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban

eta izen guztien gaineko izena emon eutson,

Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,

guztien belaunak makurtu daitezan,

zeruan, lurrean eta lurpean,

eta mihin guztiek autortu dagien:

Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako

Damutu eta joan egin zan. Zergalariak eta emagalduak

zuek baino lehenago datoz Jainkoaren erreinura.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 21, 28-32)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Zuek zer deritzozue? Gizon batek seme bi ebazan, eta bategana joan eta esan eutson: «Seme, zoaz gaur mahastira, lanera». Harek erantzun: «Ez dot gura». Baina gero damutu eta joan egin zan. Besteagana ere joan eta gauza bera esan eutson. Eta harek erantzun: «Banoa, jauna»; baina ez zan joan. Bietan zeinek egin eban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen.

            Orduan, Jesusek esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoaren nahiari jagokon jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinistu; zergalariek eta emagalduek, barriz, sinistu egin eutsoen. Zuek, ostera, ikusi eta gero ere, ez zineen bihozbarritu, hari sinisteko».