Sarrerak Arratia Eleiza  

30. domekako lagungarria

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA – C

DOMUND 2022

Nire lekuko izango zarete

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on,  alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Eukaristia Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan otoitza.

 

Zerura igo aurretik, Jesusek ebanjelizatzeko ardura emoten deutse ikasleei: “Nire lekuko izango zarie”. Ardura horren eraginez, Jaunaren lekukotasuna emon behar dabe lurreko bazter guztietan Espiritu Santuaren indarraz.                                                                               Domund egun honetan,  bat dator Bizkaiko eleizea hasi barri dogun VI. Ebanjelizatze Egitasmoan: LEKUANLEKUKO misiolari izatera deituak garaKristau izatea, Jainkoaren Erreinuaren lekukotasuna hitzez eta egitez emotea da.

 

Hasi gaitezan   abestuz.

 

Jesusen Eliza Misiolaria gara

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?

 

– Jesus Jauna,  behartsuen oihua entzun  eta euren alde  jokatzen dozuna.  E.   J.

 

– Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna.                       KRISTO, ERRUKI.

 

– Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 35, 15b-17. 20-22a:

 

Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan,  behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.

 

Erantzun-Salmoa:  33. Salmoa

 

Goratu dagigun,  behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.

 

«Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna»

 

2 Tm 4, 6-8. 16-18:

 

Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.

 

 

Lk 18, 9-14:

 

Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona.

«Aleluia» abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Barri Ona entzuteko.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, «behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte», entzun dogu lehenengo irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun, entzunak izan gaitezan:

 

– Elizearen alde: Mundu zabalean Jesukristoren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz

 

– Gaur, era apartekoz Jesusen Barri Ona zabaltzen urrutira joan diren misiolarien alde: itxaropenaren argi eta barritasunaren iturri izan daitezan. Egin dagigun otoitz

 

– Gure arteko alkar-bizitza hobeagoa izan daiten; alkar entzuteko, alkar parkatzeko eta                    alkarri laguntzeko beti prest egon gaitezala. Egin dagigun otoitz

 

– Hemen alkartuta gagozanon alde: munduko misiolariei beti laguntzeko prest egon gaitezela eta ez daigun inoiz ahaztu, lekuanlekuko Plan barrian eskatzen jakun lez.    danok garela misiolari izatera daituak.  Egin dagigun otoitz

 

Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

Domund Egunak dei egiten deusku misinoei eta misiolariei laguntza emon deiegun otoitz eginez eta dirua emonez. Eskerrik asko zure esku-zabaltasunagaitik.

(Nahi izan ezkero Jaunartze ondoren egiteko)

 

Zatoz, Espiritu Santua, sustatu gaizuz!

Emoiguzuz zure indar eta goiargia

eremu ezagunetik atara

eta urrinago, harago,

lurreko azken muturreraino joateko!

 

Lagundu eiguzu

beste batzukaz batera bizitako fedearen,

egintza xumeen bitartez eta Zuk

une egokian eta egokitasunez

emondako berbearen bidez

zabaldutako fedearen pozaz barriro jabetzen.

 

Jarraitu misiolariak suspertzen,

eta suspertu geu be

harago joan gaitezan

gure otoitz eta maitasunagaz.

 

Misinoa bizi daigula

izatez garana izateko:

Kristoren eta bere maitasunaren lekuko.

Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara. Eta gagozan tokietan eta  hartu-emonean gagozanakaz  lekuanlekuko,  Jesusen mezulari izan gaitezala.

 

            «Zoaze mundo guztira eta iragaggi Barri Ona.»

 

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA – C

DOMUND 2022

Seréis mis testigos – Nire lekuko izango zarete

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on,  alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Eukaristia Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan otoitza.

 

Antes de su ascensión al cielo, Jesús encomienda a sus discípulos la tarea de la evangelización: “Seréis mis testigos”. Reciben la misión de dar testimonio del Señor en todos los lugares de la tierra con la fuerza del Espíritu Santo.

El lema del Domund este año, está en consonancia con el VI. Plan diocesano de Evangelización LEKUANLEKUKO, que recientemente hemos comenzado.

Ser cristiano es dar testimonio del Reino de Dios con palabras y obras.

 

Hasi gaitezan   abestuz.

 

Jesusen Eliza Misiolaria gara

 

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?

 

– Jesus Jauna,  behartsuen oihua entzun  eta euren alde  jokatzen dozuna.  E.  J.

 

– Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna.                       KRISTO, ERRUKI.

 

– Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 35, 15b-17. 20-22a:

 

Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan,  behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.

Un sabio del antiguo Israel nos explicará, cómo actúa Dios, qué es lo que quiere  y lo que rechaza.

 

 

 

Erantzun-Salmoa:  33. Salmoa

 

Goratu dagigun,  behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.

El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles.

 

“Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna»

 

 

2 Tm 4, 6-8. 16-18:

 

Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.

Pablo  apóstol encarcelado en Roma, vuelve los ojos hacia atrás y hace un resumen lleno de fe. Confía en Jesucristo, que le llamó para hacerle apóstol suyo.

 

Lk 18, 9-14:

 

Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona. Zutunduta, «Aleluia» abestu dagigun.

El que cree en Dios, sabe que necesita una conversión constante. Sólo Dios es bueno, nosotros necesitamos sentirnos perdonados.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, «behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte», entzun dogu lehenengo irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun, entzunak izan gaitezan:

 

– Elizearen alde: Mundu zabalean Jesukristoren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz

 

– Hoy, recordamos de forma especial a quienes se han ido a tierras lejanas a anunciar la Buena Nueva de Jesús: que el Espíritu anime su entrega al servicio de los más necesitados. Egin dagigun otoitz

 

– Para que todos los pueblos del mundo se renueven, creando nuevas formas de vida y se   logre la fraternidad universal. Egin dagigun otoitz

 

– Hemen alkartuta gagozanon alde: munduko misiolariei beti laguntzeko prest egon gaitezela eta ez daigun inoiz ahaztu, lekuanlekuko Plan barrian eskatzen jakun lez.    danok garela misiolari izatera daituak.  Egin dagigun otoitz

 

Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

MONICIÓN A LA COLECTA

La Jornada del Domund nos invita a sostener la misión y a los misioneros y misioneras con nuestra oración y también con nuestra colaboración económica. Gracias por vuestro compartir.

 

 

(Después de la comunión)

 

Ven, Espíritu Santo, ¡muévenos!

Danos tu fuerza y tu inspiración

para salir del terreno conocido

e ir más lejos, más allá,

¡hasta el confín de la tierra!

 

Llévanos a redescubrir

la alegría de la fe compartida,

comunicada con las obras sencillas

y con esa palabra justa que Tú das

en el momento preciso

y en el modo apropiado.

 

Sigue moviendo a los misioneros,

y muévenos también a nosotros

a ir más allá con nuestra oración

y con nuestra caridad.

 

Haznos vivir la misión

para ser lo que realmente somos:

testigos de Cristo y de su amor.

Amén.

 

 

AZKEN AGURRA

 

Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara. Eta gagozan tokietan eta  hartu-emonean gagozanakaz  lekuanlekuko,  Jesusen mezulari izan gaitezala.

Que allí donde nos encontramos y con quienes nos encontramos seamos testigos  de la Buena Noticia que se nos da en Jesús.

Con la bendición de Dios.

 

            «Zoaze mundo guztira eta iragaggi Barri Ona.»

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA

 

Siraken liburutik (Sir 35, 15b‑17. 20‑22a)

 

Jainko zuzena da Jauna,

inoren bereizkuntzarik egiten ez dauana.

Ez dau bereizkuntzarik egiten behartsuaren kontra,

eta entzuten dau zapalduaren otoitza.

Ez dau gitxiesten, ez umezurtzaren eskabiderik,

ez erreguka dabilkon alargunarenik.

Hareen nahigabeak euren aldera ekarten dabe Jauna,

eta hareen otoitzak hodeietaraino igoten dau.

Behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu,

eta ez dau onik, Jainkoagana heldu arte;

ez dau etsitzen, Jainkoak entzuten deutson arte,

eta epaile zuzenak zuzenbidea egiten deutson arte.

 

Erantzun-salmoa      Sal 33, 2-3.17-18.19 eta 23

 

Jauna, Zure Maitasuna…

edo

Dohakabeak oihu egin eban eta Jaunak entzun.

 

Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna,

nire ahoan beti Haren gorespena.

Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,

poztu beitez apalak hori entzutearekin.

Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,

galdu daiten lurrean hareen oroipena.

Zintzoak dei egin eutsoen eta Jaunak entzun,

estualdi guztitik atara zituan bere eskuz.

Hurrean dabe Jauna bihotz urratuek,

salbatzen ditu gogo atsekabetuak.

Jaunak askatzen ditu bere morroiak,

ez dau izango zigorrik Harengana ihes doanak.

 

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm. 4, 6‑8. 16‑18)

 

Anaia maite hori: Ni neure odola isurtzeko zorian nago; nireak laster egingo dau. Borroka ona egin dot, ibilaldia amaitu dot, gorde dot sinismena. Orain gertatuta dago niretzat zuzentasunaren koroia, Jaunak, epaile zuzenak, egun haretan emongo deustana; ez, ostera, niri bakarrik, baita Haren etorrerea maite daben guztiei ere.

Zatozkit hainbat arinen. Nire lehenengo auzian, bakarrik itzi ninduen danek; ez eustan inork alde urten. Jainkoak parkatu begie. Baina Jauna nire alde neban, eta Berak indartu ninduan, barri on osoa nire bidez zabaldu eiten, eta herri guztiek entzun egien.

 

 Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 18, 9‑14)

 

Aldi haretan, parabola hau esan eban Jesusek, euren buruak zintzotzat eta besteak ezereztzat eukezalako harrotuta ebiltzan batzuentzako.

Gizon bi igo ziran jauretxera, otoitz egiteko: bata farisearra eta bestea zergalaria. Farisearrak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan: «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, oker, ezkontza nahasle; ezta zergalari horren modukoa ere. Astean bitan egiten dot barau; eta daukadazan guztien hamarrenak emoten dodaz».

Zergalaria, barriz, urrun gelditu zan, eta ez eban begirik ere jaso gura zerura; eta bular‑joka, honan esaten eban: «Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!»

Benetan dinotsuet: Hau zintzotuta jatsi zan bere etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua».