URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA – C GIZAKIA HELBURU
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Domeka honetan, urteko ibilbidean ikasi eta ospatu dogunaren bilduma bat lez, Zakeo zergalariaren etxean aurkituko dogu Jesus, Bera galduta egoana bilatzera eta salbatzera etorri dala guztioi gogoratuz.
.
Gaur, «Gizakia helburu», gure Eleizbarrutiko Gizakia Fundazinoari laguntzeko eguna da. Erakunde honen helburuak, honeek dira: gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak prebenitu, adikzinoak dabezan pertsonei tratamentua eta ahulen gizarte-laneratzea ahalbideratzea.
Hasi gaitezan, «Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu.» abestuz. DAMU-OTOITZA
Senideok, Jesus bere errukiaz eta salbamenagaz gugana dator. Prestau deiogun geure etxea. Apal eta bihotz-zabal aurkitu gagizan, hasieratik uste osoz gure pekatu guztien parkamena eskatu deiogun:
– Jesus Jauna, pekatariei salbamena eskeintzera zatozana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, gure izate jausia barriztatzeko zeure Espirituameoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, guztion salbamenaz poztuten zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA Jak 11, 23 – 12, 2:
Mundu honi begi argiz begiratzen deutsonak pozez ikusten ditu non-nahi Jaungoikoaren errukia eta maitasuna. Bazter guztietan agertzen da Haren arnasa bizigarria.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Salmisteagaz bat eginik, goratu daigun maitasuna eta salbamena emon deuskun gure Jainko ona.
«Jauna, zure maitasuna…»
2 Ts 1, 11 – 2, 2:
Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Kristoren bigarren etorrerara arte, hau da bizirik gagozan bitartean, burua galdu barik gauzak ondo egiten ahalegindu behar dogula.
Lk 19, 1-10:
Zakeori, pekatu-bideak iztea eta bizitzea aldatzea ekarri eutson Jesusegaz alkartzeak. Guretzat ere salbamenerako izan daitela Eukaristian Jesusegaz aurkitzea.
Onartu dagigun Jauna, «Aleluia» abestuz. JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, behartsuentzat eta pekatarientzat errukior dan Jaunari otoitz egin deiogun uste osoz:
– Eleizaren alde: salbamena eta parkamena eskeintzen deuskuzan Jesusen maitasunaren lekukotasuna emon daian beti. Egin dagigun otoitz
– Gerran bizi diren herrialdeen alde: bake bideak bilatzen ahalegindu daitezan Egin dagigun otoitz
– Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek, behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko behar dabena lortu dagien. Egin dagigun otoitz
– Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde eta geure etxekoen alde: dirua eta ondasunak gure bizitzako ardura nagusi izan ez daitezan eta Jesusegaz aurkitzeak gu ere onbidera eroan gagizan. Egin dagigun otoitz
Onartu egizuz, Jauna, gure eskariak eta emoiguzu uste osoz eskatu deutsuguna. Jesukristo gure jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Zakeoren antzera, gu ere Jesusegaz aurkitu gara. Meza honetatik urten dagigula geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzeko eta zuzen jokatzeko gogo biziaz. Guztion Ama Mariak lagundu deiskula asmo honeek egi bihurtzen.
«Agur, Jesusen Ama…»