32. Domekako lagungarria
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – A
ELIZBARRUTIAREN EGUNA
Agradecid@s por nuestra fe – Fedez eta pozez»
Azaroak 12
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna fedez eta alkarregaz ospatzera etorri zareen guztioi:
Jarraitu behar dogun BIDEA markatuko deuskun Jainkoaren Hitza entzungo dogu. Batzuk zentzundunak eta besteak zentzunbakoak ziran hamar neskatilen parabolea entzungo dogu; Jesusen etorrerarako prest egotera gonbidatzen gaitu. Jesusek, KRISTAU-ALKARTE hau geldotasunetik ataratzea gura dau.
Gaur, Eleizbarrutiaren eguna ospatzen dogu, “Fedez eta pozez Agradecid@s por nuestra fe” goiburupean. Fedea dohaia da, eta guretzat argi-bide jaku, lehentasunak eta eguneroko erabakiak bideratzen laguntzeko.
Esker onez eta pozez ospatu daigun Eukaristia.
«Igandetan eleizan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: autor daiguzan gure pekatuak, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
– Jesus Jauna, esna eta prest egotera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure parkamena bihotz zabalez eskeintzen deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, biztuerearen itxaropenaz pozten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 6, 13-17:
Lehenengo irakurgai honetan aitatuko jakun Jakituria, bizitzea zuzentzeko eta gizartea hobeagotzeko hain beharrezkoa dogun zentzun ona da. Eta, esango jaku, zintzotasunez bilatzen dabenei bidera urteten deutsela.
Erantzun-Salmoa: 62. Salmoa
Salmo honetan, barriztatu daigun Jainkoaren egarria; bilatu dagigun Haren aurpegia
«Zure egarriz daukat gogoa…».
1 Ts 4, 12-17:
Gure itxaropena Jesusen zintzotasunean oinarritzen da. Jesusegan hil diranak, Aita Jaungoikoak Haregaz batera bereganatuko ditu.
Mt 25, 1-13:
Gaurko Ebanjelioak mezu hau dakarsku: edozein momentutan Jaunari bidera urteteko prest egon behar dogula.
«Aleluia» abestuz, prestau gaitezan Jaunaren berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gure inguruan dabilen Jaungoikoari otoitz egin deiogun uste osoz, Meza santu hau ospatzen gagozan guztion alde:
– Eleizbarrutiaren alde. Behin eta barriro Jesusen mezu salbagarria proposatu dagiela bizkaiko eleiza osotzen dogun kristau alkartean eta sortu daitezela alkarte bizi eta sendoak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Behartsuen alde, bakarrik dagozanen alde, gaixo eta edadetuen alde, sufritzen dagozan guztien alde: bizi-poza bihurtuko deutsen laguntza lortu dagiela, eta Jaungoikoaren Erreinua batez ere eurentzat dala ikusi dagiela.. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Otoitzlarien entzule zaitugun Jauna, egizu bakearen eta zuzentasunaren alde jokatu daigula beti; emoiguzu beti parkatzeko adorea eta besteen ona bilatu dagigula gure egintzetan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Hemen alkartuta gagozan guztion alde: beti Jaunaren deiari erantzuteko gertu bizi gaitezela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jaungoiko Aita, salbamenaren gauza harrigarriak biziazoten deuskuzuz; entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, Kristo zure Semeagandik ikasitakoa lotsa barik Barri Ona zabaldu dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. AMEN
OHARRA : Datorren zapatuan, Bedian arrastiko 6etan POBREZIAREN AURKAKO JAIALDIA. Danok gagoz gonbidatuta.
AZKEN AGURRA
Alkarregaz ospatu dogun Eukaristia honek eroan gagizala fedez eta pozez Jesusen Barri Onaren mezulari izatera, bai kristau alkarte honetan, etxean, lanean, kalean gure bizitzako egun guztietan.
«Alkartuta goazen..
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – A
Día de la Iglesia Diocesana:
«Agradecid@s por nuestra fe – Fedez eta pozez»
Azaroak 12
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna fedez eta alkarregaz ospatzera etorri zareen guztioi:
Jarraitu behar dogun BIDEA markatuko deuskun Jainkoaren Hitza entzungo dogu. Batzuk zentzundunak eta besteak zentzunbakoak ziran hamar neskatilen parabolea entzungo dogu; Jesusen etorrerarako prest egotera gonbidatzen gaitu. Jesusek, KRISTAU-ALKARTE hau geldotasunetik ataratzea gura dau.
Hoy es el Día de la Iglesia Diocesana. El lema de este año es: “ Agradecid@s por nuestra fe – Fedez eta pozez ”,que refleja nuestro agradecimiento por el valor y los aportes que nuestra fe tiene, al iluminar nuestro modo de entender la existencia humana y orientar nuestro actuar.
Esker onez eta pozez ospatu daigun Eukaristia.
«Igandetan eleizan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: autor daiguzan gure pekatuak, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
– Jesus Jauna, esna eta prest egotera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure parkamena bihotz zabalez eskeintzen deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, biztuerearen itxaropenaz pozten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 6, 13-17:
Lehenengo irakurgai honetan aitatuko jakun Jakituria, bizitzea zuzentzeko eta gizartea hobeagotzeko hain beharrezkoa dogun zentzun ona da. Eta, esango jaku, zintzotasunez bilatzen dabenei bidera urteten deutsela.
El creyente es aquel que tiene el corazón unido al corazón de Dios. Para los hombres del A.T., eso significa alcanzar la sabiduría.
Erantzun-Salmoa: 62. Salmoa
Salmo honetan, barriztatu daigun Jainkoaren egarria; bilatu dagigun Haren aurpegia
Orar con las palabras de este salmo equivale a querer renovar la experiencia del deseo de Dios y de su alegre intimidad.
«Zure egarriz daukat gogoa…».
1 Ts 4, 12-17:
Gure itxaropena Jesusen zintzotasunean oinarritzen da. Jesusegan hil diranak, Aita Jaungoikoak Haregaz batera bereganatuko ditu.
El hecho importante, único que hay que tener en cuenta, es que Cristo vendrá, y todo aquel que por la fe participe en su muerte y resurrección, alcanzará la salvación.
Mt 25, 1-13:
Gaurko Ebanjelioak mezu hau dakarsku: edozein momentutan Jaunari bidera urteteko esna eta prest egon behar dogula.
El evangelio de Jesús nos proclama el anuncio definitivo que El volverá y que nos importa para estar preparados para poder participar en el banquete que inaugurará la eternidad.
«Aleluia» abestuz, prestau gaitezan Jaunaren berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gure inguruan dabilen Jaungoikoari otoitz egin deiogun uste osoz, Meza santu hau ospatzen gagozan guztion alde:
– Eleizbarrutiaren alde. Behin eta barriro Jesusen mezu salbagarria proposatu dagiela bizkaiko eleiza osotzen dogun kristau alkartean, eta sortu daitezela alkarte bizi eta sendoak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Behartsuen alde, bakarrik dagozanen alde, gaixo eta edadetuen alde, sufritzen dagozan guztien alde: bizi-poza bihurtuko deutsen laguntza lortu dagiela, eta Jaungoikoaren Erreinua batez ere eurentzat dala ikusi dagiela.. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por quienes tienen la misión de gobernar los pueblos pongan todos sus esfuerzos en la consecución de la justicia, la paz, el progreso y el bienestar, especialmente de las personas más necesitadas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por quienes estamos aquí reunidos para celebrar la Eucaristía, que sepamos ser siempre portadores de la Buena Noticia de Jesús. EKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, salbamenaren gauza harrigarriak biziazoten deuskuzuz; entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, Kristo zure Semeagandik ikasitakoa lotsa barik Barri Ona zabaldu dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. AMEN
AVISO: El próximo sábado, en BEDIA a las 6 de la tarde, tendrá lugar el festival contra la pobreza con este lema “No apartes tu rostro del pobre” “Es emon leporik behartsuari”. Tod@s estamos invitad@s
AZKEN AGURRA
Alkarregaz ospatu dogun Eukaristiak, eroan gagizala fedez eta pozez Jesusen Barri Onaren mezulari izatera, bai kristau alkarte honetan, etxean, lanean, kalean gure bizitzako egun guztietan.
Volvemos a la vida de cada día, con sus preocupaciones y trabajos, dejándonos iluminar por la fe. Que todo cuanto hagamos, lo hagamos con rectitud y amor, para así prepararnos a la venida de Jesucristo, nuestro Salvador.
«Alkartuta goazen..
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – A
Erraz aurkitzen dabe jakituria
haren bila dabilzanek.
Jakituria liburutik (Jkd 6, 12-16)
Argitsua da jakituria, amatau ezina haren disdira;
Neke barik ikusten dabe maite dabenek,
baita aurkitzen ere ha bilatzen dabenek.
Bere gogo bizia dabenei, aurrea hartzen deutse
eta bere burua ezagutzera emoten.
Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango,
ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita.
Zuhurtasunik handiena da haretaz gogoeta egitea;
haregaitik gauak beilan emoten dituana
laster izango da kezka barik,
izan ere jakituria bera ibilten da-eta hara eta hona
beraren duin diranen bila;
ondoguraz agertzen jake bideetan
eta euren gogoeta bakoitzean aurkezten.
Erantzun‑salmoa Sal 62, 2-8
Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia,
lur legor, egarri, urbaga iduria.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi nahian.
Bizia baino hobea bai da zure maitasuna,
ezpanok egingo dabe zure goralpena.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta gantzez bezala beteko jat gogoa,
ezpan‑ikaraz goretsiko zaitu nire agoak.
Zutaz gomutatzen naz ohe‑gainean!
Zeu zaitut gogoan gauean.
Zeu izan zaralako nire laguntzailea,
pozez oihu dagit zure hegapean.
Jesusegan hil diranak
Jainkoak Haregaz batean Beraganatuko ditu.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 4, 13-18)
Senideok: Ez dogu gura hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenen antzera. Jesus hil eta biztu zala benetan sinisten badogu, Jesusegaz bat eginik hil diranak ere Jainkoak beragaz hartuko ditu.
[Hau dinotsuegu Jaunaren berban oinarrituta: guk, Jauna etortean bizirik egongo gareanok, ez deutsegu hil diranei aurrea hartuko. Izan ere, goiaingeruaren oihuz eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emonik, Jauna bera jatsiko da-eta zerutik, eta lehenengo, Kristogaz bat eginik hildakoak biztuko dira; gero gu, artean bizirik izango gareanok, hareekin batean eroango gaitue hodeietan, airean, Jaunagaz topo egitera. Eta holan, beti Jaunagaz egongo gara. Adoretu egizue, beraz, alkar berba honeekin.]
Badator senargaia; urten egiozue bidera.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 25, 1-13
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kruseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzun bakoak ziran eta bost zentzundunak. Kruseiluak hartzean, zentzun bakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kruseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguraz bete ziran danak eta loak hartu ebazan.
Gauerdian oihu bat entzun zan: «Badator senargaia; urten egiozue bidera!» Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kruseiluak prestatu ebezan. Orduan, zentzun bakoek esan eutseen zentzundunei: «Emoiguzue orio apur bat, kruseiluak amatetan joakuz-eta». Zentzundunek erantzun eutseen: «Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi».
Baina, erostera joanak zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.
Heldu ziran, azkenean, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.
Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».