Sarrerak Arratia Eleiza  

33. domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – B

POBREEN MUNDU MAILAKO VIII. EGUNA

“JAUNAREN BIHOTZA POBREEN EGOITZA”

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi egun on:

            Jesusegaz bat eginik gertatu gaitezan bere hitza entzuteko.

            Gaur, Aita Santuak izendatuta  Mundu Mailako VIII. egunerako mezuan diñoskunez: “Jaunak entzuten dau behartsuaren otoitza”

 Jaunaren bihotza pobreen egoitza dala badakigu, horrek argi esaten deusku, Jesusen jarraitzaileentzat ere nortzuk izan behar daben lehenak. Orain, kristau-alkartean, bat eginda gagoz. Egin daigun otoitz, pobreen  oihuak entzuten dituen Jaunari, gure bihotzak ere behartsuen oihuak entzun eta laguntza eskeintzeko gai izan gaitezan.

Eukaristian, maitasuna dan Jesukristo aurkituko dogu. Bera da, gure  indarra eta bultzada, behartsuen aldeko kristau maitasunean bizi izateko.

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

Goazen alkarturik

biztuta fedea,

argitan zabalik

maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.

         DAMU-OTOITZA

            Senideok: Eukaristia hau guretzat argi eta indar iturri izan daiten, damututa autortu dagiguzan gure pekatuak:

            – Jesus Jauna, izaki guztiak maite dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, gu bizi gaitezan hil zareana. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, bizitza beteago batera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dn 12, 1-3:

  Daniel profetak Jaungoikoaren izenean zuzentzen deuskuzan berbak pozgarriak dira. Sufrimentuak eta larrialdiak igaro beharko ditugu, bai; baina Jaungoikoa han izango da gu salbatzen.

Erantzun-Salmoa: 15. Salmoa

            Jainkoa ez dau bertan bera izten, Beragaz fidatzen dana. Horregaitik, uste osoz goratzen dogu eta laguntza eskatzen deutsagu.

«Zu zaitut, Jauna, ondasuna».

Eb 10, 11-14. 18:

            Jesusek, gu pekatuaren menpetik askatzeko, bere burua eskeini deutso Jaungoikoari. Jesusen kurutzeko heriotzeak salbau gaitu.

Mk 13, 24-32:

            Gaurko ebanjelioak azken egunei buruz egiten deusku berba. Jaunak bere ondoan alkartuko gaitu. Bien bitartean, larrialdiak izango ditugu, baina Jesusen agintzariak ez deusku hutsik egingo.

            «Aleluia»

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Zabaldu daigun gure bihotza pertsona guztien beharrizanetara eta aurkeztu deiogun gure otoitza behartsuaren eta baztertuaren ondoan dagoan Aitari.

– Eleizaren alde:  Jesusen antzera pobreen ondoan egon eta gaur egungo gizartean, itxaropen sortzaile izan daiten. Egin dagigun otoitz

– Edozein arazogaitik beharrizanean aurkitzen diran guztien alde: aurkitu dagiela gugan babesa eta alkartasuna. Egin dagigun otoitz

– Mundu zabaleko herrien alde eta batez ere agintarien alde: giza desbardintasunak alboratuz, benetako zuzentasunaren alde jokatu dagien.   Egin dagigun otoitz

– Arratiako elizaren alde: benetako kristau alkarte izan gaitezan, pobreak gure bihotzean kokatu, eurekin  eta euren alde jokatuz mundu zuzenago bat lortzen ahalegindu gaitezan. Egin dagigun otoitz

              Behartsuen otoitzak entzuten dituzun Jaungoiko Aita, onartu egizuz gure erreguak eta lagundu eiguzu estualdi guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

            Eukaristia ospatu dogu; goazen orain gure eguneroko bizitzara eta hemen ospatu doguna bizitzen ahalegindu gaitezan. Sufritzen eta beharrizanean dagoenaren ondoan egon gaitezela. Jaunaren antzera, entzun daiguzan pobreen oihuak.

            «Lurreko pobreenak larri ta oihuka…”

URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – B

 VIII. JORNADA MUNDIAL DE LOS POBRES

“JAUNAREN BIHOTZA POBREEN EGOITZA”

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi egun on:

            Jesusegaz bat eginik gertatu gaitezan bere hitza entzuteko.

            Gaur, Aita Santuak izendatuta  Mundu Mailako VIII. egunerako mezuan diñoskunez: “Jaunak entzuten dau behartsuaren otoitza”

            Con el lema: “La oración del pobre sube hasta Dios” el Papa nos convoca a una cita obligada a esta comunidad parroquial. El Señor escucha el grito del pobre y ¿nosotros seremos capaces de conceder un hueco en nuestro corazón, al que con tanta insistencia se nos acerca desde su necesidad, para que le ayudemos ?

Eukaristian, maitasuna dan Jesukristo aurkituko dogu. Bera da, gure  indarra eta bultzada, behartsuen aldeko kristau maitasunean bizi izateko.

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

Goazen alkarturik

biztuta fedea,

argitan zabalik

maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.

DAMU-OTOITZA

            Senideok: Eukaristia hau guretzat argi eta indar iturri izan daiten, damututa autortu dagiguzan gure pekatuak:

            – Jesus Jauna, izaki guztiak maite dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, gu bizi gaitezan hil zareana. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, bizitza beteago batera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dn 12, 1-3:

            Daniel profetak Jaungoikoaren izenean zuzentzen deuskuzan berbak pozgarriak dira. Sufrimentuak eta larrialdiak igaro beharko ditugu, bai; baina Jaungoikoa han izango da gu salbatzen.

            Dios ama la vida y garantiza un futuro de salvación para su pueblo.

Erantzun-Salmoa: 15. Salmoa

            Jainkoa ez dau bertan bera izten, Beragaz fidatzen dana. Horregaitik, uste osoz goratzen dogu eta laguntza eskatzen deutsagu.

            Dios no abandona al que confía en Él. Unidos al salmista cantamos al Señor.

«Zu zaitut, Jauna, ondasuna».

 

Eb 10, 11-14. 18:

            Jesusek, gu pekatuaren menpetik askatzeko, bere burua eskeini deutso Jaungoikoari. Jesusen kurutzeko heriotzeak salbau gaitu.

            Jesús con su muerte nos ha dado el perdón de los pecados y la posibilidad de llegar a nuestro Padre del cielo.

Mk 13, 24-32:

            Gaurko ebanjelioak azken egunei buruz egiten deusku berba. Jaunak bere ondoan alkartuko gaitu. Bien bitartean, larrialdiak izango ditugu, baina Jesusen agintzariak ez deusku hutsik egingo.

            La llegada de la salvación es un acontecimiento único y definitivo. Hasta ese momento hay que estar atentos a los signos de los tiempos y facilitar la llegada del Reino de Dios.

            «Aleluia»

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu daigun gure bihotza pertsona guztien beharrizanetara eta aurkeztu deiogun gure otoitza behartsuaren eta baztertuaren ondoan dagoan Aitari.

– Eleizaren alde:  Jesusen antzera pobreen ondoan egon eta gaur egungo gizartean, itxaropen sortzaile izan daiten. Egin dagigun otoitz

– Edozein arazogaitik beharrizanean aurkitzen diran guztien alde: aurkitu dagiela gugan babesa eta alkartasuna. Egin dagigun otoitz

– Por quienes dirigen las naciones de la tierra para que sean conscientes de su responsabilidad y favorezcan siempre a las personas más débiles y marginadas.  Egin dagigun otoitz

–  Por quienes formamos la Comunidad Cristiana de Arratia, para que sepamos hacer un hueco en nuestro corazón a toda persona necesitada y podamos escuchar su súplica compartiendo lo que somos y tenemos. Egin dagigun otoitz.

             Behartsuen otoitzak entzuten dituzun Jaungoiko Aita, onartu egizuz gure erreguak eta lagundu eiguzu estualdi guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristi honetan, Jaunak azken egunai begira jarri gaitu. Sinismena galdu barik iraun dagigula; eta ezbehar, sufrimentu eta larrialdietan itxaropentsu agertu gaitezala:          

            Hemos orado por los pobres, ahora nos toca vivir en lo cotidiano nuestro compromiso de compartir lo que somos y tenemos.

            Nos unimos al grito de nuestros hermanos, que con insistencia se nos acercan.

            «Lurreko pobreenak larri ta oihuka…”

        

XXXIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Aldi haretan salbatuko da zure herria.

Daniel Profetearen liburutik

(Dn 12, 1-3)

            Aldi haretan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria agertuko da. Larrialdia izango da, herriak izaten hasi ziranetik bardinik bakoa. Baina aldi haretan salbatuko da zure herria, biziaren liburuan euren izena idatzita daben guztiak, hain zuzen ere.

            Iratzarri egingo da hilobietan lo dagoan asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako. Jakintsuek ortziaren disdiraz disdiratuko dabe, eta besteei bide zuzenean ibilten irakatsi deutseenek izarrek lez betierean.

Erantzun-salmoa

(Sal 15, 5 eta 8. 9-10. 11)

Zaindu nagizu, Jauna,

babes bila nator Zugana.

Jauna da nire ondare eta edontzia;

Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.

Begi aurrean ipinten dot Jauna beti;

eskuman daukadala, ez dot dardararik.

Horregaitik alai daukat bihotza, pozik barrua,

haragi honek ere bakean dau atsedena.

Ez dozulako nire biziz Leizera jaurtiko,

ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu:

alaitasun betea zure aurrean,

betiko atseginak zure eskuman.

Opari bakar baten bidez,

santutasun betea ekarri deutse behin betiko,

santu egindakoei.

Hebrearrei egindako epistolatik

(Heb 10, 11-14. 18)

            Senideok: Abadeak egunero dihardu bere kultu-zerbitzuan, pekatua ezelan ere kendu ezin daben opari berberak behin eta barriz eskeintzen. Kristo, ostera, pekatuakaitik opari bat bakarra eskeini ondoren, Jainkoaren eskumaldean jesarri zan behin betiko. Eta, orain, Jainkoak arerioak oinaurkitzat noiz jarriko deutsazan itxaroten dago. Izan ere, opari bakar baten bidez euren betera eroan ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak diranak.

            Holan bada, pekatuak parkaturik dagozanean, ez dago pekatuen parkamenerako opari beharrik.

Lau haizeetatik batuko ditu bere aukeratuak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik

(Mk 13, 24-32)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Egun hareetan, larrialdi handiaren ondoren, eguzkia ilunduko da, iretargiak ez dau argirik emongo, izarrak zerutik amiltzen hasiko dira eta ortziak dar-dar egingo dau. Orduan, Gizonaren Semea ikusiko dabe hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etorten; aingeruak bialduko ditu eta bere aukeratuak batuko lau haizeetatik, lurmuga batetik besteraino.

            Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua barritzen eta orria zabaltzen jakoneko, badakizue udea hur dala. Era berean, gauza horreek jazoten ikustean, jakizue hur dala, ateetan, Gizonaren Semea. Benetan dinotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen jazoko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire berbak ez dira bete barik igaroko. Baina zein egun eta ordutan jazoko dan ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baino».