Sarrerak Arratia Eleiza  

4 Bikaritzaren Caritasen Topaketa

Joan dan zapatuan, marital 22 goizeko 1o tan hasita ta 14tararte laugarren bikaritzako topaketa izan genduan Arratiako Caritasek antolatuta ta Igorren ospatuta.

Nahiz eta euria izan egun ederra Caritasen boluntario bezala jarduten daben guztientzat. Harreran kafe ta bizkotxo batzuk hartu ondoren Caritaseko kideek etorkinen inguruan zabaltzen diran bulo eta gezurrei buruz berba egin euskuen Igorreko Kultur Etxean eskainia izan zan erakusketearen arira.

Gero, eleizan, ta Xabier Eskauriatzak asmatutako bertsoekaz Arratian Caritaseko ekintzak aurkeztu ziran ( Harrera, Kidenda, Pobreen aldeko eguna…).

Azkenik Eukaristia ospatu genuan alkarregaz ta Arrigorriagan izango dan  datorren urteko topaketara deia jaso genduan.

Eskerrak parte hartu zenduen guztioi!!!