Mendekoste Eguna Lagungarriak
MENDEKOSTE EGUNA
Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna
«Alkarregaz bizi doguna iragarri»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Mendekoste egun honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur Mendekoste jaia ospatzeko alkartu gara; jai handia Jesusen jarraitzaileontzat. Berak agindutako promesa betetzen da gaur: “Nire ordezko bat bialduko deutsuet, Espiritu Santua”.
Gaur, gainera, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna ospatzen dogu, «Alkarregaz bizi doguna iragarri» goiburuaren haritik. Jainkoaren herri lez, alkarregaz bide egitera, barri ona bizitzera eta bizi doguna iragartera deituak gara. Bateoaren eraginez, Jesukristo iragarri egin behar dogu geure hitzez eta, batez be, geure lekukotasunaz.
Zabaldu daiguzan gure gogo-bihotzak Espirituari, Jesusen antzeko izan gaitezan eta bere antzera jokatu dagigun.
«Zeru-lurren Egile zaran…»
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.
URAZ BEDEINKATZEA
Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 1‑11:
Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa
Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua
«Zure arnasa …»
1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:
San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
Jn 20, 19‑23:
Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia «Aleluia» izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mendekoste egun honetan, egin deiogun otoitz Jainko Aitari bere Espiritua bialdu, Eleiza barritu eta mundu osoa aldatu daian.
- Eleiza osotzen dogunon alde. Bateo-konpromisoari leial, alkarregaz bide egin, alkarrizketa sustatu eta karisma eta doheen aniztasuna maitasunez onartu daigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Ekintza Katoliko eta Laikoen Apostolutzan diharduenen alde. Kide guztiek arduraz garatu daien jarduera ebanjelizatzailea. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hautatuen alde. Gaurko hauteskundeetan hautatutakoek guztion onaren alde jardun daien ahulenengan arreta jarriz. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Espirituak lagunduta, Eleizako kide eta Ebanjelioa iragarri eta bizitzeko arduradun sentitu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Pazko‑aldia amaitzen dogun egun honetan, emoiguzu, Jesus Jauna, zure Espiritua. Berak lagundu deiskula zure bidetik jarraituz, zure erreinuaren alde lan egiten. Errege bizi zara‑ta, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Jaunartzeko isiltasunean
Jauna, Mendekoste egunez, kreazino osoaren gainera isuritako
zure Espirituaren dohea geure egiten dogu.
Alkarregaz egin daigula bidea, anai-arreben alkarte lez,
alkarte zerbitzari, errukitsu, alai eta profetiko lez.
Emoiguzu senidetasunaren Espiritua,
zaintzaren Espiritua -behartsu eta kreazinoaren alde-,
entzutearen eta bereizketaren Espiritua.
Emoiguzu zure Espiritua, eta erakutsi eiguzu Hari gure bidea argitzen izten,
guregan otoitz egiten izten, gure fedea gehitzen izten.
Eta jakin daigula gure Eleiza eta mundua
biziaren Espiritu horregaz beteten.
AZKEN AGURRA
Senideok: Lehenengo Mendekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.
«Zeru-lurren Erregina.»
MENDEKOSTE EGUNA
Día de la Acción Católica y del Apostolado Seglar
«Juntos anunciamos lo que vivimos»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Mendekoste egun honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur Mendekoste jaia ospatzeko alkartu gara; jai handia Jesusen jarraitzaileontzat. Berak agindutako promesa betetzen da gaur: “Nire ordezko bat bialduko deutsuet, Espiritu Santua”.
También hoy recordamos la Jornada de la Acción Católica y del Apostolado Seglar, con el lema: «Juntos anunciamos lo que vivimos». Estamos llamados a caminar juntos, como pueblo de Dios, llamados a vivir el evangelio, y a anunciar con nuestra vida aquello que vivimos. Por nuestro bautismo somos enviados a anunciar a Jesucristo con nuestras palabras y especialmente con nuestro testimonio.
Zabaldu daiguzan gure gogo-bihotzak Espirituari, Jesusen antzeko izan gaitezan eta bere antzera jokatu dagigun.
«Zeru-lurren Egile zaran…»
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.
URAZ BEDEINKATZEA
Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 1‑11:
Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
El Espíritu llena la casa y hace a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu y seamos testigos de la Buena Noticia de Dios
Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa
Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua
Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas
«Zure arnasa …»
1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:
San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios; pues un mismo espíritu nos unifica a todos.
Jn 20, 19‑23:
El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.
Jesusek agintzen deusku bere Arnasa, bere Espiritua.
Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia «Aleluia» izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik oihukatu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mendekoste egun honetan, egin deiogun otoitz Jainko Aitari bere Espiritua bialdu, Eleiza barritu eta mundu osoa aldatu daian.
- Eleiza osotzen dogunon alde. Bateo-konpromisoari leial, alkarregaz bide egin, alkarrizketa sustatu eta karisma eta doheen aniztasuna maitasunez onartu daigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por la Acción Católica y por los demás movimientos y asociaciones de Apostolado Seglar, para que promuevan la responsabilidad de sus miembros en la tarea evangelizadora. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por quienes este domingo van a ser elegid@s en las urnas, para que trabajen por el bien común y la atención a los desfavorecidos. Eskatu deiogun Jaunari
- Gu guztion alde. Espirituak lagunduta, Eleizako kide eta Ebanjelioa iragarri eta bizitzeko arduradun sentitu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Pazko‑aldia amaitzen dogun egun honetan, emoiguzu, Jesus Jauna, zure Espiritua. Berak lagundu deiskula zure bidetik jarraituz, zure erreinuaren alde lan egiten. Errege bizi zara‑ta, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
En el silencio de la comunión
Señor, en este día de Pentecostés acogemos el don de tu Espíritu
que se derrama sobre toda la creación.
Ayúdanos a caminar como Iglesia unida, comunidad fraterna,
servicial, misericordiosa, alegre y profética.
Danos el Espíritu de la fraternidad, el Espíritu de cuidado
—de los pobres y de la creación—,
el Espíritu de escucha y discernimiento.
Danos tu Espíritu, y enséñanos a dejar
que guíe nuestro camino que ore en nosotros,
que aumente nuestra fe.
AZKEN AGURRA
Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.
Concluye la celebración, pero el Espíritu Santo sigue con nosotros. Dejémonos conducir por él, de modo que nuestra vida transmita la alegría de la fe cristiana y el ánimo para hacer este mundo más humano.
«Zeru-lurren erregina..»
MENDEKOSTE DOMEKEA
Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran
eta berba egiten hasi.
Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 1-11)
Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakoitzaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten eutson lez.
Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egiten entzuten eutsen-eta.
Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al dira guztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirane inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetan entzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».
Erantzun-salmoa Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34
Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituarazo lur-azala.
edo Aleluia.
Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!
Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriarazoten dozu.
Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa.
Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara bateatuak,
gorputz bat bakarra egiteko.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 12, 3b-7, 12-13)
Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak eraginda ez bada.
Era askotakoak dira dohainak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakoitzari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohainak.
Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.
Aitak Ni bialdu nauan lez,
holantxe bialtzen zaituet Nik zuek:
Hartu egizue Espiritu Santua.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-23)
Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bidaltzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».