Sarrerak Arratia Eleiza  

San Pedro jaia. Lagungarriak

SAN PEDRO eta SAN PAULO APOSTOLUAK

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, sinismenaren testigu eta Elizearen zutabe sendo doguzan Pedro eta Paulo apostoluen jaia ospatzera. Apostoluok eredu hartuta, goazen Jaunaren bila berak gaurkotu deigun gure sinismena eta emon deigun bere testigu sutsuak izatea.

Sarrera-abestia

Zein gozo ta eder dan anaiok alkartu

eta danok batera Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta guztiok egin kantu:

Jainkoak bere eskuz salbatuko gaitu.

Damu-otoitza

Jesus Jaunaren jarraitzaile eta ikasle gara. Baina makala izaten da gure testigantzea, eta eskasa emoten dogun neurria. Damutu gaitezan:

—Jesus Jauna: zure erreinuaren iragarle izateko deitzen deuskuzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: apostoluak eredu jarten deuskuzuzana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna: zeu zaitugu gure bizitzan Barri On, erruki, Jauna.

ApEg 12, 1-11

Zenbat loturak ete gaukaz estu lotuta, sinismena bizi izaten eta ospatzen izten ez daus­kuela? Begira zelan gura dauan libre Jainkoaren Berbeak.

Erantzun salmoa

R/.  Dohakabeak oihu egin eban, eta Jaunak entzun.

 

2Tm 4, 6-8…

Aukera sendo bat egiten danean ziurtasun handiaz egin leio aurre heriotzeari berari ere. Honetan eredu dogu Paulo apostolua.

Mt 16, 13-19

Jesus Jaunak sendotasuna eskatzen deutse bere ikasleei eta ez dau azaluskeriarik onartzen. Egin deiogun harrera on ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik: ALELUIA!

HERRI-OTOITZA

†     Jesus Jaunak bere autorle gura gaitu jendearen aurrean. Jo daigun eskari-otoitzera Jainko­ari gure bildur guztiak uxatzeko eskatzera eta sinismen-argitasuna eta poza:

—Lekuan lekuko Elizearen alde, gure eliz alkarte honen alde: sinismena sendotu dakigun eta pozez iragarri daigun Jesusen jarraitzaile garala, eskatu deiogun Jaunari.

—Apaltasunean, neurritsu eta bakez bizi diranen alde: izan daitezan Jainkoagazko hartu-emo­netarako deigarri, eskatu deiogun Jaunari.

—Jesusen jarraitzaile izatea eguneroko lanak apaltasunean eta bakez eginda bizi daben etxekoandre, guraso eta nagusien alde: euren etxeko gazteentzat eredu izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure inguruko eliz alkarteen alde: Jainkoaren hitzaren eta haren gorespenetan alkartzeko egarri biziz bizi izan daitezan, eta eliz alkartea aintzat hartu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure eliz alkarte honen alde: alkartasunean eutsi deigun eta, alkarren ardurea hartuz, alkar maitatzen jardun daigun, eskatu deiogun Jaunari.

†     Elizako zutabeen eguna ospatuz gure sinismena indartzen dozun Jainko Jauna, emoiguzu zure Semeagan sinisten dogunoi haren testigu gaurko eta hemengoak izatea. Zugaz eta Espiritu Santuagaz batera Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

—Amen.

Jaunartzerako

 

1. Zu zaitugu Artzain ona,

bizia emon deuskuzu;

zure hitzak bihotzean

hazi barri ereiten du.

 

2. Maite dituzu guztiak,

deitzera zatoz zu, Jauna;

batasunaren bidetik

maitasunak deitzen gaitu.

 

3. Bateoan damoskuzu

betiko gaztetasuna.

Emon poza_iragarteko

Jainkoaren Barri Ona.

 

 

ZU GABE, JESUS, NORA

joango gara gu?

Zuk betiko bizitzako

hitzak, Jauna, dituzu.

 

1 Zu gure maisu zaitugu,

zu gure gidari

zure hitza guretzat

indar eta argi.

 

2 Maitasunezkoa dogu,

Jauna, zure hitza

Zu zaitugu egia,

bidea, bizitza!