Sarrerak Arratia Eleiza  

24. Igandeko lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA – A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz
Gaurko Hitza argia eta garbia dogu: Jainkoak gutariko bakotxari asko parkatu deusku, eskatu barik eta baldintza barik. Guk ere gure anai-arrebei – neba-arrabei neurri barik parkatu behar deutsegu.

Jainkoak alkar parkatuz bizitzeko egiten deuskun dei hau, gaur ere baliotsua da gure alkartearentzat eta gure gizartearentzat; egindako zauriak osatzeko bidea dogu.

Jainkoaren errukiari zabalik eta anai-arreben arteko parkamena onartuz, hasiera emoten deutsagu gaurko ospakizunari.

«Zein gozo ta eder dan…»

DAMU-OTOITZA

Domeka honetako Jaungoikoaren Berbeak parkamenaren gaia dakarzku gogora. Jaungoikoak bere parkamena eskeintzen deusku; baina, baldintza bategaz: geu ere parkatzeko prest egon gaitezala beti.

– Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

– Jesus Jauna, gorrotoa eta bengantzea onartzen ez dituzuna. KRISTO, ERRUKI.

– Jesus Jauna, alkarri parkatzeko adorea emoten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

Sir 27, 33-28, 9:

Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku, Jaungoikoaren borondatea bilatzen eta beteten dauanak, bere lagunurkoari parkatu egiten deutsala.

Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Jainkoaren errukiari begira jartzen gaitu salmoak. Guri, erruki hori eskertzea eta jarraitzea dagokigu.

«Erruki hutsa dogu Jauna…»

 

Erm 14, 7-9:

San Paulok esango deusku, bizitzan eta heriotzan, edozein egoeratan, Jaunarenak gareala.

Mt 18, 21-35:

Jesusen ikaslea danak, ez behin edo birritan bakarrik, beti egon behar dau parkatzeko gertu.

Goratu daigun Jauna, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Jaungoikoak errukiz eta maitasunez onartzen gaitu. Eskatu dagigun erruki hori gizon-emakume guztientzat:

– Gure eliz-alkartearen alde: bizi garan herrian eta gizartean, bake eta alkartasun seinale izan daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Gorrotoz, alkarren artean konpondu-ezinik edo zatituta bizi diranen alde: Jaungoikoaren Berbeak alkar besarkatzera eta onartzera eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Ikasturtea hasi barri dogun une honetan, guztiok saiatu gaitezan alkar zaintzen eta beharrizanean dagoenari maitasunez BEGIRATU eta alkartasunaz jokatzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Otoitzean alkartu garanon alde, gure etxeko eta lagunen alde: bakea ereinez, gure arteko alkarte bizitza erreztu eta poztu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Entzun, Aita, gure eskariak eta isuri zure maitasun betea gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRAK: 1- Datorren domekan irailak 24,
Migratzaile eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldia

2- GOAZEN Elizbarrutiko pastoral ikasturtearen hasiera. Aurten Markinan
Bagara. Alkarte abegikorra eta inklusioa.
Aurten ere batzen dan dirua Caritas eta Pastoral ekintzak aurrera eroateko izango da.

AZKEN AGURRA

Jesusek parkamenerako egiten deuskun deia bizitzea ez da erreza, baina parkamenak pertsonea erabarritzen dau, eta beste erabateko hartuemonak izatera eroaten. Jesusek eskatzen deuskun eran parkatzen badogu bakarrik egingo dogu gure arteko alkartea.
Hartu daigun Jainko errukitsuaren bedeinkapena.

«Alkartuta goazen..»

 

URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz
Gaurko Hitza argia eta garbia dogu: Jainkoak gutariko bakotxari asko parkatu deusku, eskatu barik eta baldintza barik. Guk ere gure anai-arrebei neurri barik parkatu behar deutsegu.
El perdón no es una palabra, es una actitud, una conciencia profunda de nuestra necesidad y que hace comprender la necesidad y el pecado de los otros. Sólo los humildes perdonan. Pidamos hoy a Dios fuerza para perdonar y abramos nuestros ojos a los propios defectos para así comprender al hermano.
Jainkoaren errukiari zabalik eta anai-arreben arteko parkamena onartuz, hasiera emoten deutsagu gaurko ospakizunari.

«Zein gozo ta eder dan…»

DAMU-OTOITZA

Domeka honetako Jaungoikoaren Berbeak parkamenaren gaia dakarzku gogora. Jaungoikoak bere parkamena eskeintzen deusku; baina, baldintza bategaz: geu ere parkatzeko prest egon gaitezala beti.

– Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, gorrotoa eta bengantzea onartzen ez dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, alkarri parkatzeko adorea emoten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Sir 27, 33-28, 9:
Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku, Jaungoikoaren borondatea bilatzen eta beteten dauanak, bere lagunurkoari parkatu egiten deutsala.
Dios abre su corazón de Padre y perdona a quienes están dispuestos a recibir el perdón y a perdonar a los demás.

Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Jainkoaren errukiari begira jartzen gaitu salmoak. Guri, erruki hori eskertzea eta jarraitzea dagokigu.
El salmo 102 es un canto de profundo agradecimiento a Dios por la ternura que siente hacia sus hijos y por la generosidad con que perdona sus culpas.

«Erruki hutsa dogu Jauna…»

Erm 14, 7-9:
San Paulok esango deusku, bizitzan eta heriotzan, edozein egoeratan, Jaunarenak gareala.

No tenemos otro Señor que Jesucristo. Él es el “único”, en la vida y en la muerte.

Mt 18, 21-35:
Jesusen ikaslea danak, ez behin edo birritan bakarrik, beti egon behar dau parkatzeko gertu.
Recordemos siempre que hemos sido perdonados, así no nos será tan difícil perdonar.
Goratu daigun Jauna, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Jaungoikoak errukiz eta maitasunez onartzen gaitu. Eskatu dagigun erruki hori gizon-emakume guztientzat:

– Gure eliz-alkartearen alde: bizi garan herrian eta gizartean, bake eta alkartasun seinale izan daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Gorrotoz, alkarren artean konpondu-ezinik edo zatituta bizi diranen alde: Jaungoikoaren Berbeak alkar besarkatzera eta onartzera eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Por todos los que hemos empezado el nuevo curso, para que sepamos MIRAR a toda persona desde el corazón y seamos capaces de tender nuestra mano al necesitado. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Por los que estamos reunidos en la eucaristía: que aumente el amor en nuestros corazones y seamos instrumentos de reconciliación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Entzun, Aita, gure eskariak eta isuri zure maitasun betea gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AVISOS: 1- El próximo domingo, es la Jornada Mundial
del Migrante y del Refugiado.

2- GOAZEN! Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva
Este año la diócesis de Bizkaia dará comienzo al curso pastoral el 30 de setiembre, sábado. Este año nos encontraremos en Markina.
También este año la colecta será destinada para llevar a cabo la tarea pastoral y para la acción de cáritas

AZKEN AGURRA

Jesusek eskatzen deuskun eran parkatzen badogu bakarrik egingo dogu gure arteko alkartea.
Somos enviados para ser apóstoles del perdón y la reconciliación. Contamos con la fuerza del Espíritu.
Hartu daigun Jainko errukitsuaren bedeinkapena.

«Alkartuta goazen..»

 

 

URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA

Parkatu zeure lagun hurkoari berak huts egina
eta, zuk eskatzean, parkatuko jatzuz zeure pekatuak.

Siraken liburutik (Si 27, 33—28, 9)

Amorrua eta hasarrea higuingarriak dira;
horreetan maisu da gizon pekataria.
Mendekatzen danak Jaunaren mendekua jasan beharko dau,
pekatuen kontu zorrotza hartuko deutso.
Parkatu lagun hurkoari egin deutsun iraina,
eta, zuk erregutzean,
parkatuko deutsuz Jainkoak ere zeure pekatuak.
Gizaki batek, amorrua badeutso beste bati,
zelan eskatu daikeo Jaunari osasuna?
Bere kidekoari errukirik ez deutsonak,
zelan eskatuko dau bere pekatuen parkamena?
Gizaki huts baino ez danak amorruari eusten badeutso,
nork lortuko deutso bere pekatuen parkamena?
Gogoratu amaierea eta egin uko gorrotoari;
gogoratu ustelkeria eta heriotzea,
eta jarraitu leial aginduei.
Gogoratu aginduak,
eta ez izan gorrotorik lagun hurkoari;
gogoratuu Goi-goikoaren itunaz,
eta ez hartu iraina kontuan.

Erantzun-salmoa Sal 102

Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna.

Ene arima, goratu egizu Jauna,
nire barru osoak Haren izen deuna.
Ene arima, goratu egizu Jauna,
eta ez ahaztu Harek zuri egina.
Berak parkatzen ditu zure hobenak,
osatzen zure gatxak danak;
askatzen dau heriotzatik bizia,
emoten deutsu koroitzat grazia ta errukia.

Ez da beti auzitan ibiliko,
ez da hasarratuko betiko.
Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,
ez deusku ordaintzen gure erruen harira.
Zerua lurretik goi dagoan hainean,
goi dago Haren maitasuna bildur deutsoenen gainean;
sortalde sartaldeak urrun dagoz alkarregandik,
hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.

 

Bizitzan nahiz heriotzean, Jaunarenak gara.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 14, 7-9)

Senideok: Gutariko inor ez da beretzat bizi, ezta beretzat hilten ere. Bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hilten bagara, Jaunarentzat gara hilten. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.
Honetarako hil eta biztu zan Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko.

Zazpi bider ez,
zazpitan zazpi hamar bider baino parkatu behar dozu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 18, 21-35)

Aldi haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi eta itaundu eutson: «Jauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust, zenbat bider parkatu behar deutsot? Zazpi bider?»
Jesusek erantzun eutson: «Zazpi bider ez, zazpitan zazpi mila bider baino.
Hain zuzen, bere morroiekin kontuak garbitu gura izan ebazan erregeagaz lez jazoten da zeruetako erreinuagaz. Kontuak garbitzen hastean, dirutza izugarria zor eutson bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik ez eban-eta, bera eta emaztea, seme-alabak eta ebazan guztiak saltzeko agindu eban nagusiak, zorra ordaintzeko. Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: «Emoidazu astia eta dana ordainduko deutsut». Nagusiak, errukiturik, dana parkatu eta libre itzi eban morroia.
Baina morroiak, urten orduko, diru apur bat zor eutson bere morroi-laguna topatu eban, eta, lepotik heldu eta ito beharrean, esan eutson: «Ordaindu egidazu zor deustazuna». Lagunak, oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: «Emoidazu astia eta dana ordainduko deutsut». Baina besteak ezetz, eta joan eta kartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte.
Beste morroiak, jazotakoa ikusirik, biziro atsekabetu ziran, eta nagusiagana joan eta jazotakoaren barri emon eutsoen. Orduan, nagusiak morroiari deitu eta esan eutson: «Morroi gaizto hori! Horrenbesteko zorra parkatu deutsut nik, eskatu deustazulako; ez al zan bidezkoa zu ere zeure morroi-lagunaz errukitzea, ni zutaz errukitu nintzan lez?» Eta nagusiak, hasarre bizitan, borreroen esku itzi eban, zor guztia ordaindu arte. Zuei ere gauza bera egingo deutsue zeruetako nire Aitak, senideok alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsozue».