28. Domekako lagungarriak.
URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaun Berbiztuaren inguruan, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi egun on.
Nazareteko Jesusen bitartez, Jainkoak zuzentzen deuskuzan proposamenak entzuteko eta onartzeko prestatzen gara.
Arin bizi dogun bizitza honetan, ez daigun ahaztu otordu batera konbidatuak garala. Ugaritasuna, anaitasuna eta doantasuna nagusi diran Erreinuaren jaira konbidatzen gaitu Jaunak. Bere deiari erantzuteko erne aurkitu gaizala.
Prestau gaitezan Jaungoikoaren berbea entzuteko eta bere mahaitik jateko.
«Hemen alkartu gara guztiok..»
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoaren deiari hainbat bider ezetz esan deutsagu. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun:
– Jesus Jauna, zeure erreinuko bazkarira guztioi dei egin deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zeure janari miragarriaz asetzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, gure ezetz guztiak parkatzen deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 25, 6-10a:
Jaungoikoak gizonarentzat nahi dauan eta gertatzen diharduan etorkizuna iragarriko deusku domeka honetako lehenengo irakurgaiak. Jatordu eder baten irudia erabiliko dau profeteak eta Jaungoikoak gatx guztietatik askatuko gaituala iragarten deusku.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Jainkoak bere erreinuan, jai handi bat eskeintzen deusku. Bera da festa horretara gidatzen gaituan Artzain Ona.
«Jauna dot Artzain…»
Flp 4, 12-14. 19-20:
San Paulok eskerrak emoten deutsez Filiposko kristinauei, eurakandik jaso dauan diru-laguntza gaitik. Baina, aldi berean, beste hau ere esaten deutse: Jaungoikoaren indarrari esker, edozein egoeratan bizitzeko libre sentitzen dala.
Mt 22, 1-14:
Jaungoikoak, bere otordura gonbidatzen gaitu; ez dau inor behartzen. Guretariko bakoitzak emon behar dau erantzuna.
Prestau gaitezan Jaunaren berba biziemoilea entzuteko, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz errukiaren eta osasunaren iturri dan Aitari, geure preminak aurkeztuz eta bere deiari erantzuteko grazia eskatuz:
– Sinodoaren Batzar Nagusian parte hartuko daben guztien alde. Espiritu Santuari entzutetik proposamenak sortu daitezan, Jainkoaren herri osoa, alkartasunez, Eleizaren bizitzan partaide sentitzeaz batera, Barri Onaren barritasunaren lekukotasun bizi eta erakarga rri izan daiten munduan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Munduko hainbat lekutan, gerra, aitu-ezina eta gorrotoa egunero bizi dabe. BAKEA loratu daitela euren bihotzetan, pertsonen eskubideak zaindu, errespetatu eta danon artean bakean alkarregaz biziteko ekintzak bideratu dagiezan.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Munduan zehar aberastasunean bizi diranen alde: lurreko ondasunak ez dagiezan itsutu euren begiak eta belarriak gortu, eta Jaunaren deia entzunez, emotearen eta banatzearen poza barneratu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde, otoitz eginez, bihotz-barrituz, konpromisoa hartuz eta Jesusengan itxaropena izanez, adiskide eta senidez osatutako alkarte abegitsu izateko deia entzun daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu bihotz onez, Jauna, zuzendu deutsuguzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Gogoratu datorren asteburuan goiburu honegaz: “Oinak bidean, bihotza adorez” DOMUND en kanpaina dogula.
AZKEN AGURRA
Danok gagoz Jaunaren erreinuko mahaira deituak. Gaurko Eukaristia horrexen ezaugarri eta aurreratze bat lez izan da. Bizi gaitezan Jaunagaz bat eginda eta ahalegindu gaitezan gizon-emakume guztiei Jaunagana hurreratzeko bideak eskeintzen.
«Alkartuta goazen»
URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaun Berbiztuaren inguruan, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi egun on.
Nazareteko Jesusen bitartez, Jainkoak zuzentzen deuskuzan proposamenak entzuteko eta onartzeko prestatzen gara.
En este día de fiesta nos reunimos como cristianos. Es el día del Señor, el día en que Jesucristo nos convoca. Y nosotros venimos aquí, a escuchar su Palabra, y a participar en la comida que El mismo nos prepara.
Prestau gaitezan Jaungoikoaren berbea entzuteko eta bere mahaitik jateko.
«Hemen alkartu gara guztiok..»
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoaren deiari hainbat bider ezetz esan deutsagu. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun:
– Jesus Jauna, zeure erreinuko bazkarira guztioi dei egin deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zeure janari miragarriaz asetzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, gure ezetz guztiak parkatzen deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 25, 6-10a:
Jaungoikoak gizonarentzat nahi dauan eta gertatzen diharduan etorkizuna iragarriko deusku domeka honetako lehenengo irakurgaiak. Jatordu eder baten irudia erabiliko dau profeteak eta Jaungoikoak gatx guztietatik askatuko gaituala iragarten deusku.
El profeta compara la salvación a un banquete preparado para todos. Nuestra sed de felicidad, será saciada.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Jainkoak bere erreinuan, jai handi bat eskeintzen deusku. Bera da festa horretara gidatzen gaituan Artzain Ona.
Cantemos a nuestro Dios. El es el pastor que nos guía y nos acompaña con su amor.
«Jauna dot Artzain…»
Flp 4, 12-14. 19-20:
San Paulok eskerrak emoten deutsez Filiposko kristinauei, eurakandik jaso dauan diru-laguntza gaitik. Baina, aldi berean, beste hau ere esaten deutse: Jaungoikoaren indarrari esker, edozein egoeratan bizitzeko libre sentitzen dala.
Dios Padre es suficientemente rico para llenar todas nuestras necesidades.
Mt 22, 1-14:
Dios no fuerza a nadie, no obliga a nadie. Él respeta nuestra libertad. Él nos llama para ayudarnos a caminar hacia la plenitud de la vida.
Prestau gaitezan Jaunaren berba biziemoilea entzuteko. «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz errukiaren eta osasunaren iturri dan Aitari, geure preminak aurkeztuz eta bere deiari erantzuteko grazia eskatuz:
– Sinodoaren Batzar Nagusian parte hartuko daben guztien alde. Espiritu Santuari entzutetik proposamenak sortu daitezan, Jainkoaren herri osoa, alkartasunez, Eleizaren bizitzan partaide sentitzeaz batera, Barri Onaren barritasunaren lekukotasun bizi eta erakargarri izan daiten munduan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por los pobres, invitados al banquete como verdaderos hijos e hijas, para que nadie que vive en la abundancia les usurpe lo que les corresponde y entre todos hagamos posible la verdadera fraternidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Que a los ricos y poderosos de nuestro mundo, las posesiones materiales no les cieguen sus ojos ni tapen sus oídos a la llamada del Señor, y así descubran el gozo de dar y compartir. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Munduko hainbat lekutan, gerra, aitu-ezina eta gorrotoa egunero bizi dabe. BAKEA loratu daitela euren bihotzetan, pertsonen eskubideak zaindu, errespetatu eta danon artean bakean alkarregaz biziteko ekintzak bideratu dagiezan.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu bihotz onez, Jauna, zuzendu deutsuguzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO
Con este lema sugerente: “Corazones ardientes, pies en camino” celebraremos la campaña del DOMUND el próximo fin de semana.
AZKEN AGURRA
Danok gagoz Jaunaren erreinuko mahaira deituak. Gaurko Eukaristia horrexen ezaugarri eta aurreratze bat lez izan da. Bizi gaitezan Jaunagaz bat eginda eta ahalegindu gaitezan gizon-emakume guztiei Jaunagana hurreratzeko bideak eskeintzen.
Dios siempre está con nosotros; que nosotros también estemos con Él.
«Alkartuta goazen»
XXVIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Jai jatordu bat emongo dau Jaunak,
eta legortuko ditu aurpegi guztietako negar-malkoak.
Isaias Profetearen liburutik (Is 25, 6-10a)
Egun haretan, jai-jatordua emongo deutse
Jaun ahalguztidunak
mendi honetan herri guztiei,
janari guri eta edari bikainekin,
haragi mamintsu eta ardo zahar finekin.
Mendi honetan kenduko dau
herri guztien gainean zabalduta dagoan estalkia,
nazino guztiak estaltzen dituan oihala.
Betiko hondatuko dau heriotzea;
legortuko ditu Jainko Jaunak
aurpegi guztietako negar-malkoak
eta lur osotik aldenduko dau
bere herriaren lotsakizuna,
Jaunak berba egin dau-eta.
Eta egun haretan esango da:
«Hara gure Jainkoa!
Itxaropena genduan salbatuko ginduzala;
Jauna da, Beragan genduan itxaropena.
Poztu gaitezan eta alaitu,
salbatu gaitualako.
Jaunaren eskua mendi honetan kokatuko da».
Erantzun Salmoa Sal 22, 1-6
Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik.
Hark emongo deust zer jan onik.
Jauna dot Artzain, ez naz ezeren beharrean:
larra gurietan entzunazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa,
eta bizkortu egiten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik.
Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx‑bildur,
Zeu neugaz zagoz‑eta:
Zure zigorra eta makilea,
honeek dira nire poza.
Atontzen deustazu mahaia,
arerioak daukadazala begira;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dago nire edontzia.
Zoriona eta grazia ditut aldean,
nire bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz biziko
Luzaroen luzaro.
Danetarako badot indarra,
indartzen nauan Haregan.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 4, 12-14. 19-20)
Senideok: Badakit urritasunean nahiz ugaritasunean bizitzen; edozein egoeratako zaildua eta edozertara jarria nago: asetuta nahiz goseak egotera, ugari eukitera nahiz beharrizanera. Dana daiket indartzen nauan Kristogan. Edozelan ere, ondo egin zenduen nire atsekabean zeuen alkartasuna agertzean.
Ordainetan, nire Jainkoak oparo beteko dau zuen urritasun guztia, bere aberastasunen arabera Kristo Jesusegan. Aintza Jainko gure Aitari gizaldien gizaldietan. Amen.
Aurkitzen dozuezan guztiei
dei egiezue ezteguetara.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 1-14)
Aldi haretan, Jesusek, barriz ere paraboletan, esan eutsen abade nagusi eta herriko zaharrei: «Zeruetako erreinua, bere semearen ezteguak ospatzen ebazan errege baten antzekoa da. Bialdu ebazan morroiak ezteguetarako deituei hots egitera; baina, honeek ez eben etorri gura izan.
Barriz ere bialdu ebazan beste morroi batzuk, esanez: «Esaiezue deituei: prest daukot nire jai jatordua; zekorrak eta haragitarako gizenduak hil ditut, eta dana prest dago; zatoze ezteguetara». Hareek, ostera, ezentzun egin eben, eta bata bere lurretara joan zan; bestea bere salerosketara; gainerakoek, barriz, morroiei heldu eta txarto erabili ondoren, hil egin ebezan.
Hasarratu zan erregea, eta bere gudamutilak bialdu ebazan, hiltzaile hareek galtzera eta hareen herriari su emotera.
Gero, honan berba egin eutsen bere morroiei: «Ezteguak prest dagoz, baina deituek ez eben merezi. Zoaze, beraz, bidekurutzeetara, eta aurkitzen dozuezan guztiei dei egiezue ezteguetara». Urten eben morroiek bideetara, eta batu ebezan aurkitutako guztiak, txar eta on. Eta, holan, bete zan bazkaltarrez eztegu lekua.
[Sartu zan erregea bazkaltarrak ikustera, eta eztegu-jantzi bako bat ikusi eban han, eta esan eutson: «Adiskide, zelan sartu zara hemen, eztegu-jantzi barik?» Eta harek berbarik ere ez. Erregeak, orduan, esan eutsen bere zerbitzariei: «Esku-oinak loturik, bota egizue kanpoko ilunpeetara. Han izango da negarra eta agin-karraskadea!»
Asko dira-eta deituak; baina gitxi aukeratuak».]