Sarrerak Arratia Eleiza  

Kristo errege jaja.

URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA – A

                                                      KRISTO ERREGE JAIA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Hona hemen gaurko liturgiaren planteamentua: Jesus Jauna da, Jaun bakarra, GUZTIEN ERREGEA. Mundu adiskidetu eta salbatua bihurtu behar deutso bere Aitari. Baina… Jesusen jauntasunean bat egitea, bere eskumaldean onartua izatea, besteen beharrizanetara zabaltzea da; behartsu eta baztertuengan Bera ikustea da; mundu solidario baten alde lana egitea da; Jainkoagana zabalik dagoen gizarte aske eta zuzen baten alde lana egitea da.

Jaunaren hitzak bai bakarka baita giza talde lez ere daukan eragina kontuan izanik, hasten dogu gaurko ospakizuna.

   «Kristo gure Errege…»

DAMU-OTOITZA

Senideok: Jaungoiko gure Aitagaz eta gure anai-arreba guztiekin bakeak egin daiguzan; eta, horretarako, bihotzez parkamena eskatu dagigun:

   – Jesus Jauna, Zu maitasunean zara Errege; gu, ostera, geurekoikerietan antzu gelditzen  gara. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, Zuk, zeure bizia kurutzean emonez, bizi barria sortu deuskuzu; guk, gure  gizartean, bizia emon beharrean, kendu egiten dogu. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, Zuk, errukituz eta parkatuz, jausita dagoan gizakia jaso egiten dozu; guk  gure anai-arrebak errez baztertzen eta zapaltzen ditugu. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ez 34, 11-12. 15-17:

 Ezekiel profetak artzain onaren eginkizun maitekorra gogoratuko deusku: sakabanatuta dagozan ardien bila ibilten da… larra onetara eroaten ditu… zaurituak osatu… Ze irudi ederra Jesukristoren maitasunezko erregetza adierazoteko.

Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa

 Esker onez onartu eta eskertu dagigun  Jesús berbiztua, alkarte honen Artzain izatea.

 «Jauna dot Artzain…»

1 Kor 15, 20-26a. 28:

 San Paulok, irakurgai honetan, Jesukristoren biztuerea aitatzen deusku. Kristoren Erregetza heriotzea menperatzeraino heltzen da. Itxaropen honegaz geuk ere lan egin daikegu Jesusen Erreinua eregiten, «olan guztia izan daiten Jaungoikoa guztientzat».

Mt 25, 31-46:

 Maitasunez eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean, Jaungoikoaren Erregetza gure gizartean zabaltzen dihardugu. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Jaungoikoaren Berbeak argiturik eta pozturik, eta gure gizarteaganako maitasunez, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

   – Eleizaren alde: behartsuak, bere ardura nagusia izan daiten. Egiten dauan guztia Aita-Amaren errukiaren islada izan daiten.     ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   – Aginpidea daukenen alde: mundu zuzenago baten alde jokatuz, gizarteko baztertuenen alde zerbait egin dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   – Kristauok, Jesusen sentimentuak geureak egin daiguzan; hurtasuna, errukia, pertsonak onartzea, baztertuenen zerbitzariak izatea, gure ardura nagusiak izan daitezan .  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Otoitzean alkartu garanon alde: Jainkoak gure barrua ikutu eta aldatu daian, eta besteen oinazean bat eginez, euren zerbitzura ipini gaizan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Jauna, sarritan, makal eta adore gitxigaz sentitzen gara. Eskerrak gaur emon deuskuzun mezuagaitik; eta emoiguzu zeure indarra, Zuk erakutsitako bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

 Senideok: gaurko kristau batzarra amaitu dogu. Datorren domekan, Abendu-aldian sartuko gara eta Gabon jaietarako prestetan hasiko gara.

Ospakizun honek lagundu deigula aste osoa Jesusen inguruan eta gure arteko behartsuei begira bizitzen.

«Jesukristo, Zu zara Zu danen Jaun…»

                                URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA – A

                                                      KRISTO ERREGE JAIA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Hona hemen gaurko liturgiaren planteamentua: Jesus Jauna da, Jaun bakarra, GUZTIEN ERREGEA. Mundu adiskidetu eta salbatua bihurtu behar deutso bere Aitari. Baina… Jesusen jauntasunean bat egitea, bere eskumaldean onartua izatea, besteen beharrizanetara zabaltzea da; behartsu eta baztertuengan Bera ikustea da; mundu solidario baten alde lana egitea da; Jainkoagana zabalik dagoen gizarte aske eta zuzen baten alde lana egitea  da.

            En este último domingo del año litúrgico, celebramos y aclamamos a Jesucristo Rey del universo. Jesucristo es el Buen Pastor, el hermano, el amigo. Aquel a quien encontramos en el pobre y en el enfermo, en el anciano, en el niño y en el que pasa hambre.

    Jesusen  maitasunezko erregetza  onartu eta ospatzeko. Hasi gaitezan  abestuz:

   «Kristo gure Errege…»

DAMU-OTOITZA

   Senideok: Jaungoiko gure Aitagaz eta gure anai-arreba guztiekin bakeak egin daiguzan; eta, horretarako, bihotzez parkamena eskatu dagigun:

   – Jesus Jauna, Zu maitasunean zara Errege; gu, ostera, geurekoikerietan antzu gelditzen  gara. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, Zuk, zeure bizia kurutzean emonez, bizi barria sortu deuskuzu; guk, gure  gizartean, bizia emon beharrean, kendu egiten dogu. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, Zuk, errukituz eta parkatuz, jausita dagoan gizakia jaso egiten dozu; guk  gure anai-arrebak errez baztertzen eta zapaltzen ditugu. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 

Ez 34, 11-12. 15-17:

             Ezekiel profetak artzain onaren eginkizun maitekorra gogoratuko deusku: sakabanatuta dagozan ardien bila ibilten da… larra onetara eroaten ditu… zaurituak osatu… Ze irudi ederra Jesukristoren maitasunezko erregetza adierazoteko.

            Dios nos cuida y nos protege. Esa es su actitud y esa debe ser también la actitud del cristiano

Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa

 

            Esker onez onartu eta eskertu dagigun  Jesus  berbiztua, alkarte honen Artzain izatea.

            El salmo 22 es un canto de confianza en el Señor, porque Él es el Buen Pastor que nos guía y nos salva.

 «Jauna dot Artzain…»

1 Kor 15, 20-26a. 28:

 

             San Paulok, bigarren irakurgai honetan, Jesukristoren biztuerea aitatzen deusku. Kristoren Erregetza heriotzea menperatzeraino heltzen da. Itxaropen honegaz geuk ere lan egin daikegu Jesusen Erreinua eregiten, «olan guztia izan daiten Jaungoikoa guztientzat».

            Jesucristo va por delante en el camino de la humanidad hacia el Reino de Dios. Él es el “primogénito”. Él nos da la esperanza de la vida eterna.

Mt 25, 31-46:

            Dios se hace presente, cuando volcamos nuestro amor en el hermano. Todo cuanto hacemos por el prójimo, lo hacemos con Jesús.

            Maitasunez eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean, Jaungoikoaren Erregetza gure gizartean zabaltzen dihardugu. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Jaungoikoaren Berbeak argiturik eta pozturik, eta gure gizarteaganako maitasunez, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

   – Eleizaren alde: behartsuak, bere ardura nagusia izan daiten. Egiten dauan guztia Aita-Amaren errukiaren islada izan daiten.     ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   – Kristauok, Jesusen sentimentuak geureak egin daiguzan; hurtasuna, errukia, pertsonak onartzea, baztertuenen zerbitzariak izatea, gure ardura nagusiak izan daitezan .  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   – Por todos los que trabajan por un mundo mejor: para que nunca se dejen llevar por el desaliento, la desesperación ni el cansancio.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   – Por todos los que estamos celebrando la eucaristía: para que descubramos a Dios en el prójimo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Jauna, sarritan, makal eta adore gitxigaz sentitzen gara. Eskerrak gaur emon deuskuzun mezuagaitik; eta emoiguzu zeure indarra, Zuk erakutsitako bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

 

             Senideok: gaurko kristau batzarra amaitu dogu.  Ospakizun honek lagundu deigula aste osoa Jesusen inguruan eta gure arteko behartsuei begira bizitzen.

            El próximo domingo daremos comienzo al Adviento. Vivamos esta semana en una misma fe, y un mismo amor.  Que nos ayude la bendición de Dios.

   «Jesukristo, Zu zara Zu danen Jaun…»

JESU KRISTO GURE JAUNA,

DIRAN GUZTIEN ERREGEA

Azkenengo domekea Urtean Zehar

Zuek, nire ardiok, entzun:

Epaia egingo dot Nik ardien eta ardien artean.

Ezekiel Profetearen liburutik         (Ez 34, 11-12. 15-17)

            Hau dino Jainko Jaunak: «Ni neu egingo naz artaldearen kargu, neu arduratuko haretaz. Artzaina, artaldea sakabanatu jakonean, ardiakaz arduratzen dan lez, holantxe arduratuko naz Ni neure ardiakaz; egun lainotsu eta ilunean sakabanatutako toki guztietatik atarako ditut.

            Nik neuk larratuko ditut ardiak eta Neuk hartuarazoko deutset atsedena —dino Jainko Jaunak—. Ardi galdua bilatuko dot, desbideratua artaldera bihurtuko, hankea hausita dauana lotuko, gaixoa indartuko; gizen eta indartsuak zaindu egingo ditut. Behar dan lez larratuko ditut ardiak.

            Zuei, ene ardioi, hau dinotsuek nik, Jainko Jaunak: Neuk epaituko dot ardi batzuen eta besteen artean, aharien eta akerren artean».

Erantzun-salmoa Sal 22

Jauna dot artzain.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:

 larra gurietan etzunazoten nau.

Atsedenezko iturrira naroa,

eta bizkortu egiten deust barrua.

Banaroa bide zidor zuzenetatik, bere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx‑bildur,

Zu neugaz zagoz‑eta

Zure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira;

orioz igurtziten deustazu burua,

gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean,

nire bizi guztiko egunetan;

eta Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.

Jainko Aitari bihurtuko deutso erreinua,

eta, holan, guztia izango da Jainkoa guztientzat.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik  (1 Ko 15, 20-26. 28)

            Senideok: Biztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik biztuko diranetan lehen-frutu. Izan ere, heriotzea gizon baten bidez etorri zan lez, gizon baten bidez etorri da hildakoen biztuerea ere. Eta Adamegaz daben alkartasunagaitik gizaki guztiak hilten diran lez, Kristogaz daben alkartasunagaitik guztiak bihurtuko dira bizira. Baina, bakoitza bere sasoian: lehenengo Kristo, lehen-frutu lez; gero, Kristorenak, Hau barriro etortean. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emongo deutsonean. Kristok errege izan behar dau-eta, Jainkoak arerio guztiak haren oin azpian ipini arte. Azkena ezereztuko dan arerioa heriotzea izango da.

            Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko deutsozanean, Semea bera menpean jarriko jako gauza guztiak menpeanjarri eutsozanari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.

Bere jaun-aurki ospetsuan jesarriko da,

eta batzuk besteakandik bereiztuko ditu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 25, 31-46)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea —eta aingeru guztiak Haregaz— aintzaz beterik etortean, bere errege-aurki ospetsuan jesarriko da, eta herri guztiak haren aurrean batuko dabez. Harek batzuk besteakandik bereiztuko ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituan lez: ardiak bere eskumaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.

            Orduan, erregeak esango deutse bere eskumakoei: «Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua. Gose nintzan, eta jaten emon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineen».

            Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: «Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta edaten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zinduguzan gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?»

            Eta erregeak erantzungo deutse: «Benetan dinotsuet: nire seniderik txikien honeetako bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten.»

            Gero, esango deutse ezkerrekoei: «Alde nigandik, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestaturik dagoan betiko sutara. Gose nintzan, eta ez zeunsten jaten emon; egarri, eta ez zeunsten edaten emon; arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixorik eta espetxean nengoan, eta ez zineen ni ikustera etorri».

            Hareek erantzungo deutsoe: «Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik edota egarri, arrotz edota biluzik, gaixorik edota espetxean, eta guk lagundu ez?»

            Harek erantzungo deutse: «Benetan dinotsuet: txikien honeetako bati egin ez zeuntsoena, neuri ez zeunsten egin».

            Eta honeek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, barriz, betiko bizitzara».