Abendualdiko 3. domeka. Lagungarriak
ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)
Caritasen kanpaina “HATOR. ESTÁS EN CASA”
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gero eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. Alaitasunera gonbidatzen gaitu gaurko liturgiak. Jaunaren etorrerea gainean dogu-ta. Badator egunsentia, badator argia. Joanek argi esaten deusku bera ez dala argia, argiaren autormenaegin behar dauena baino.
Gabonetako atari honetan baita, Caritasek gogorarazten deusku, guztion lurra den, etxe berean bizi dan giza familia garela. Horregaitik, familia unibertsal horretatik ospatu gura doguz Gabonak. “HATOR. ESTÁS EN CASA” Behin eta barriro, kristau alkarte abegitsu eta inklusiboak izatera deituak gara.
Zabaldu deioguzan ateak poz emoile dogun Jainkoari. Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz. Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.
ABESTIA Alaitasuna lurrean….
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
«Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.
Iziotu dagigun Abendualdiko hirugarren kandela.
Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.
ABENDUALDIKO HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA
Ilunetan argi bat iziotu zan, basamortuan abots bat entzun zan.
Heldu da mezularia!
Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.
Kandela honeek biztutean, zure argi-zuzia izan gura dogu,
argi egin dagizun.
Zatoz, Jauna, gu salbatzera!
PENITENTZI EKINTZA
Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.
- Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA
- Bihotz urratuak osatzera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI
- Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 61, 1-2a. 10-11:
Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.
Erantzun-Salmoa: Lk. 1, 46…
Mesias, gure salbatzailea etortzeak poztu egiten gaitu. Mariak poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari… Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin
«Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa»
1 Ts 5, 16-24:
San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.
Jn 1, 6-8. 19-28:
Jaunari itxaroteko era bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, «Aleluia» abestuz.
Homili amaieran EZAUGARRIA
(Komeni da monizinoan asteroko ezaugarria aipatzea eta jarri ezaugarria altara aurrean)
Monizinoa: Gaur, sehaskan, lasto gainean izaratxoa jarriaz pausu bat gehiago emoten dogu.
(Sehaskan izaratxoa eta inguruan «BADATOR ARGIA» kartela)
BADATOR ARGIA.
Joan, argiaren testigu izatera bialdua da eta Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.
Zure argi-zuzia, izan gura dogu Jauna, Zuk, mundu honetan argi egin dagizun.
Lagundu eiguzu Jauna, bateatuoi zure argiaren transmititzaile izaten.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
«Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.
- Lurreko leku guztietan zabalduta dagoan Eleizaren alde: Jesusen Barri Ona onartuz eta beranganduz, gogotsu, askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri On hori tsertatuz bizi daiten. Egin dagigun otoitz
- Caritasen alde: Maitasunaren seinale bizia, gizaki guztientzak duintasun eta justizia lortzeko bideari ekinaz, itxaropenaren eta alaitasunaren sortzaile izan daiten. Egin dagigun otoitz
- Euren bizitzan laztasuna bizi dabenen alde: Ingurukoen laguntzaz aurrera egiteko eta bizi-poza lortzeko aukera izan Egin dagigun otoitz
- Eukaristia hau ospatzen dogunon alde: gure artera datorren Jauna onartu dagigun eta Salbatzailearen jaiotzaren jaia solidaritatez eta alaitasunez bizi dagigun. Egin dagigun otoitz
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
OHARRA dirua batu aurretik.
Gaur batzen dan dirua Caritasen bidez beharrizanean aurkitzen direnentzat izango da. Euren izenean eskerrik asko.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.
Abestia; Gora ta gora daukat bihotza nik kantari
ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gero eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. Alaitasunera gonbidatzen gaitu gaurko liturgiak. Jaunaren etorrerea gainean dogu-ta. Badator egunsentia, badator argia. Joanek argi esaten deusku bera ez dala argia, argiaren autormenaegin behar dauena baino.
La jornada de Cáritas nos sigue recordando que somos una misma familia humana viviendo en la misma casa, un planeta que es tierra común, plural y diversa que nos acoge con brazos de hogar. Por eso queremos celebrar desde esa familia universal esta Navidad, recordando la llamada del Papa Francisco a ser una “Iglesia en salida” que nos insta a ser comunidades acogedoras e inclusivas. “HATOR. ESTÁS EN CASA” es el lema que nos propone este año cáritas.
Zabaldu deioguzan ateak poz emoile dogun Jainkoari. Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz. Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.
ABESTIA: Alaitasuna lurrean….
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
«Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.
Iziotu dagigun Abendualdiko hirugarren kandela.
Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.
ABENDUALDIKO HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA
Teniendo ya encendidos las dos primeras velas, se enciende la tercera.
En las tinieblas se encendió una luz, en el desierto clamó una voz.
¡Ya llega el mensajero!
Juan Bautista no es la luz, sino el que nos anuncia la luz.
Al encender estas tres velas queremos ser antorcha tuya para que brilles.
¡Ven, Señor, a salvarnos
PENITENTZI EKINTZA
Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.
- Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA
- Mesías esperado, que vienes a curar los corazones desgarrados. ERRUKI
- Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 61, 1-2a. 10-11:
Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.
Dios manifiesta su amor y su misericordia en palabras del profeta. Siempre tenemos una esperanza, porque Dios es el Dueño de la historia
Erantzun-Salmoa: Lk. 1, 46…
Mesias, gure salbatzailea etortzeak poztu egiten gaitu. Mariak poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari… Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin.
Nos unimos al canto de María en su “Magnificat”
«Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa»
1 Ts 5, 16-24:
San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.
Esta carta es una exhortación para que, viviendo en el Espíritu, los cristianos de Tesalónica estén abiertos a la venida del Señor. Deben ir transformándose interiormente, cultivando los dones del Espíritu: la alegría, la plegaria y la sensibilidad a las manifestaciones de Dios.
Jn 1, 6-8. 19-28:
Juan Bautista no responde definitivamente a la espera del pueblo: no es el Mesías. Sólo sabe una cosa: precede inmediatamente al que va a venir y le está subordinado.
Jaunari itxaroteko era bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, «Aleluia» abestuz.
Homili amaieran EZAUGARRIA
(Komeni da monizinoan asteroko ezaugarria aipatzea eta jarri ezaugarria altara aurrean)
Monizinoa: Hoy damos un paso más para preparar la venida del Señor. Colocamos la sábana.
(Sehaskan izaratxoa eta inguruan «BADATOR ARGIA» kartela)
BADATOR ARGIA.
Juan es el enviado a ser testigo de la luz y Jesús nos ilumina con su propia luz.
Señor ayúdanos a todos los bautizados a ser antorchas, para que tu LUZ brille.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
«Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.
- Lurreko leku guztietan zabalduta dagoan Eleizaren alde: Jesusen Barri Ona onartuz eta beranganduz, gogotsu, askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri On hori tsertatuz bizi daiten. Egin dagigun otoitz
- Por Cáritas, para que su empeño sea constante en motivarnos para hacer posible que luchemos por la dignidad y la justicia para todas las personas y que así vivamos con alegría y esperanza. Egin dagigun otoitz
- Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza, alegría y confianza, para que sea valorado su esfuerzo. Egin dagigun otoitz
- Eukaristia hau ospatzen dogunon alde: gure artera datorren Jauna onartu dagigun eta Salbatzailearen jaiotzaren jaia solidaritatez eta alaitasunez bizi dagigun. Egin dagigun otoitz
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AVISO antes de la colecta.
La colecta de hoy será para que cáritas pueda ayudar a personas en situación de mayor exclusión. En su nombre muchísimas gracias por compartir.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.
Que esta fiesta de la hermandad, en la que hemos participado, nos ayude a preparar la venida del Salvador.
Abestia; Gora ta gora daukat bihotza nik kantari.
ABENDUALDIKO III. DOMEKEA
Pozaren pozez nago Jaunagaz.
Isaias Profetearen liburutik
(Is 61, 1-2a. 10-11)
Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
Jaunak igurtzi nau-eta.
Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,
bihotz-urratuak osatzera,
katiguei amnistia iragartera
eta giltzapetuei askatasuna;
Jaunaren grazi urtea iragartera.
Pozaren pozez nago Jaunagaz,
nire arimea Jainkoagaz alai dot,
salbamenaz jantzi nau-eta,
garaipen-soinekoz estaldu,
koroia janzten dauan senargaia lez,
edergailuz apaintzen dan andragaia lez.
Lurrak landarea emoten
eta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,
halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena
nazino guztien aurrean.
Erantzun-salmoa
(Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54)
Nire arimea Jainkoagaz alai dot.
Handiesten dau nire arimeak Jauna,
pozaren pozez dot nire barrua;
Jainkoa da-eta nire salbamena,
ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da haren izena,
eta haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenengana.
Ondasunez bete ditu gose ziranak,
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ts 5, 16-24)
Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz aspertu barik; emon eskerrak beti, horixe gura dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo Jesusegan. Ez amatau Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia eta hartu on dana. Zaindu zeuen buruak edozelango gaiztakeriatik.
Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin zagiezala oso-osorik santu, eta zuen izate osoak –espiritu, arima eta gorputz– errubako iraun dagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei egin deutsuena, eta beteko dau emondako berbea.
Zuen artean badozue, ostera,
zuek ezagutzen ez dozuen norbait.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 1, 6-8. 19-28)
Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.
Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.
Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?
Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan: Etortekoa dan profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?
Joanek, orduan:
Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:
«Zuzendu bidea Jaunarentzat»,
Isaias profeteak esan eban lez.
Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoa dan Profetea?
Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.
Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han ziharduan-eta Joanek bateatzen.