Sarrerak Arratia Eleiza  

Januaren jalotearen eguneko lagungarriak

JAUNAREN JAIOTZA

Abenduak 25  Eguneko Meza  (ABC)

SARRERAKO OHARKIZUNA

           Jaunaren Jaiotzaren ospakizunera etorri zarenoi egun on eta zorionak!!.

          Gaur agertzera emon jakuz Jaungoikoaren ontasuna eta gizakioi deuskun maitasuna. Ume batek, Mariaren Semeak, Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakutsi deusku. Argia eta Bizia dana, gure artera etorri da, gure bide-lagun egin da eta gugaz bizi nahi dau.

Prestau gaitezan Gabon-misterioa behar dan lez ospatzeko.

            «Zatoze, kristauak…»

BATZAR BURUAREN AGURRA

Anai-arrebok:

Gaur salbatzailea jaio jaku: Mesias, Jauna.

Bere grazia, maitasuna eta bakea,

egon beitez zuekin.

DAMU OTOITZA

          Jesus Salbatzailetzat autortzen dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak  dakarskuzan grazia eta parkamena.

–        Belenen jaioaz gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.

–        Belenen jaioaz Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.

–        Belenen jaioaz Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.

«AINTZA»-ren aurrean

            Goratu dagigun Jauna, zeruko aingeruekin eta Belengo artzainekin batean.

HITZAREN LITURGIA

Is 52, 7-10

            Pakearen mezularia hor datorela  oihuka diño Isaias profeteak eta entzuteko esaten deusku

Erantzun-Salmoa:   97. Salmoa

            Abestu deiogun poztasunez beterik  gu salbatzera jatorkun Salbatzaileari

«Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena.»

Eb 1, 1-6.

            Era askotara eta sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.

Lk 2, 15-20

 

Artzaiñek, Jainko-egarria euken eta arineketan Belenera joan ziren.

Poztasunez beterik gertatu dagigun gure bihotza Barri On zoragarria  entzuteko aleluia abestuz.

“Aleluia”

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten deutsaguz.

  • Eleizaren alde, kristau alkarte abegitsua izanik, edozein eratako  beharrizanean dagozanei gure alkartasuna adieraziz, guztiok  Gabon misterioa ondo ospatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Bakearen alde. Jaio jakun Umeak, “Bakearen Mezulariak”, gure bihotzak aldatu daizan eta batasun eta senidetasunaren zeinu bihurtu daizan gure berba eta ekintzak eta gaur batez ere Israel eta Palestinaren artean konpon-bidea loratu daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi daitezala eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Munduko bazter guztietan Kristoren jaiotza ospatzen dogunok, pozez bizi dagigula Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.

            Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta  maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB

BAKEA EMOTERAKOAN

            Jesusek bere bakea ekarri deusku. Onartu daigun bake hori eta geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan.

AZKEN AGURRA

Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.

Bedeinkapena emon ondoren,  monitoreak honako hau irakurriko dau:

 Salbatzera datorren gure Jesus umeagana banan banan urreratuko gara.

Burua makutuz gurtu eta eskertuko dogu.

JAUNAREN JAIOTZA

 

Abenduak 25  Eguneko Meza  (ABC)

SARRERAKO OHARKIZUNA

          Jaunaren Jaiotzaren ospakizunera etorri zarenoi egun on eta zorionak!!.

          Gaur agertzera emon jakuz Jaungoikoaren ontasuna eta gizakioi deuskun maitasuna. Ume batek, Mariaren Semeak, Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakutsi deusku. Argia eta Bizia dana gure artera etorri da, gure bide-lagun egin da eta gugaz bizi nahi dau.

            Celebremos con alegría la eucaristía. Acojamos al que nos ha nacido. Acojamos a aquellos en quienes se nos hace presente y en los que quiere nacer hoy, en los sin techo, los pobres, los excluidos, los preferidos de Jesús.

Prestau gaitezan Gabon-misterioa behar dan lez ospatzeko.

            «Zatoze, kristauak…»

BATZAR BURUAREN AGURRA

            Gure salbamenerako jaio dan Kristogan agertzera emon jakuzan gure Jaungoiko Aitaren bakea eta maitasuna egon beitez zuekin.

DAMU OTOITZA

          Jesus Salbatzailetzat autortzen dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak  dakarskuzan grazia eta parkamena.

–        Belenen jaioaz gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.

–        Belenen jaioaz Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.

–        Belenen jaioaz Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.

«AINTZA»-ren aurrean

Como los ángeles lo hicieron con los pastores, cantemos nosotros ahora al mundo       entero, que Dios nos ha enseñado su gloria al enviarnos a su Hijo amado.

HITZAREN LITURGIA

Is 52, 7-10

            El mensajero anuncia la paz; su grito es contagioso y debe llenar la tierra.

Erantzun-Salmoa:   97. Salmoa

            Abestu deiogun poztasunez beterik  gu salbatzera jatorkun Salbatzaileari

            Cantamos con gozo al Dios que viene a salvarnos.

» Ikusi dabe lur muga..»

Eb 1, 1-6.

            Era askotara eta sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.

            En Jesús, Dios se nos entrega. En Jesús toda la humanidad purificada, vuelve al Padre.

Lk 2, 15-20

Los pastores en la sencillez de su corazón reciben el anuncio y se presentan en Belén.

Artzaiñek, Jainko-egarria euken eta arineketan Belenera joan ziren.

Poztasunez beterik gertatu dagigun gure bihotza Barri On zoragarria  entzuteko aleluia abestuz.

“Aleluia

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten deutsaguz.

  • Eleizaren alde, kristau alkarte abegitsua izanik, edozein eratako  beharrizanean dagozanei gure alkartasuna adieraziz, guztiok Gabon misterioa ondo ospatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Para que el Niño que nos ha nacido, “Mensajero de la Paz”, transforme nuestros corazones y convierta nuestras palabras y gestos en signos de unidad y fraternidad. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi daitezala eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Para que al reunirnos hoy con gozo, esta fiesta de Navidad nos dé ánimo para seguir trabajando por un mundo mejor. Eskatu deiogun Jaunari.

            Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta  maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB

BAKEA EMOTERAKOAN

            Jesús nos trae su paz. Que sepamos acoger su paz y seamos constructores de paz.

AZKEN AGURRA

Para los ojos abiertos a la fe, siempre hay un Belén donde encontrar al Niño. Acerquémonos a Él y dejémonos llenar por el amor infinito y gratuito que Dios nos tiene.

Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.

Bedeinkapena emon ondoren,  monitoreak honako hau irakurriko dau:

 Salbatzera datorren gure Jesus umeagana banan banan urreratuko gara.

Burua makutuz gurtu eta eskertuko dogu.

 

 

IRAKURGAIAK

 

Is 52, 7-10

 

LEHENENGO IRAKURGAIA ISAIAS PROFETAREN LIBURUTIK

Bai ederrak mendi-gainetan,

bakea iragarten dauan albistariaren oinak!

Barri ona zabaltzen

eta salbamena iragarten dabilanarenak!

Sioni “gure Jaungoikoa errege da”

esaten deutsonarenak!

Entzun: zure zaintzaileak oihuka dabiltz,

irrintzika, guztiak batera;

aurrez-aurre ikusten dabelako Jauna

barriro Sionera datorrela.

Ekin kantari, guztiok batera,

Jerusalengo horma zahar jausiok;

poztu dau-ta Jaunak bere herria,

eta barriro erosi dau Jerusalen.

Herri guztiena urrean erakutsi dau Jaunak

bere beso santuaren indarra;

eta lurbiraren bazter guztiak ikusiko dabe

gure Jaungoikoaren salbamena.

 

  1. salmoa

Ikusi dabe lur muga…

Kanta Jaunari kantu barri,

egin bai ditu hainbat harrigarri.

Bere eskoiak emon deutso garaipena,

bere beso santuak.

Ikusi dabe lur-muga danak

gure Jainkoagandiko garaipena.

Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,

egin oihu eeta irrintzi, egin eresi.

Eb 1, 1-6.

 

Lk 2, 15-20

JESUKRISTOREN EBANJELIOA SAN LUKASEN LIBURUTIK.

Aingeruak joan ziranean, artzainak honan inotsen alkarri: “Goazen Belenera, eta ikusi daigun Jaunak jakinazo deuskun jazoera hori”. Arin-arin joan ziran, eta han aurkitu ebezan Maria eta Jose, eta umea askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo egin eben ume haretaz esan jakena.

Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran, artzainak esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan jasoten zituan gauza guztiok, bere bihotzean hausnartuz.

Eta artzainak Jaungoikoari aintzaka eta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik.