Jaunaren aurkezpenaren lagungarriak.
JESUSEN AURKEZPENA (Otsailak 2 Kandelario)
Israeldarrak, Jainkoarengandik hur-hur bizi ziran. Jainkoa zan eurentzat Salbatzailea; ondasun guztiak emoten eutsiezana. Horregaitik Jainkoari eskeintzen eutsiezan fruturik onenak, baita euren semeak ere. Era horretara joan ziran Jose eta Maria JAURETXERA; euren seme Jesus Jainkoari eskeintzera.
Jauretxera sartzean, Simeon eta Anak, gizon-emakume fededunak zirenez, ume hori ezagutzen dabe: “nire begiak ikusi dabe Salbatzailea, mundu guztia argituko dauan ARGIA”. Bai, Jesus agertzen da munduko Argi lez. Horregaitik ospatzen dogu, gaur, ARGIAREN EGUNA.
Geu etorri gara gaur gure Jauretxera, geure Eleizara eta geure bizitza eskeiniko deutsagu Jainkoari; geuk ere gure bizitza Jesusen ARGIA zabaltzen emon nahi dogu-ta.
Gaur baita Bizitza Konsagratuaren Munduko Ekitaldi egun honetan, gogoan ditugu euren bizitza eskeini daben konsagratu guztiak.
Guztiok bat eginda abestu daigun
Abestia: Goazen alkarturik
AUTORTZA:
Senideok, Jesukristok dakarskun salbamena onartzeko, pekatari gareala eta argiaren beharrizanean gagozala autortzea beharrezkoa dogu. Gure ilunpetatik atara gaizan apaltasun guztiaz esaten deutsogu
- Jesus Jauna, geure argia izatera zatozana. ERRUKI JAUNA
- Jesus Jauna, geure ilunpetatik ataratzen gaituzuna. KRISTO ERRUKI
- Jesus Jauna, geure bihotzak argitu nahi dozuzana. ERRUKI JAUNA
AINTZA: (Abestuz)
OTOITZA:
Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
- tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
- gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiaz argitzen
- bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
- haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
- heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.
HITZAREN LITURGIA
Ml. 3, 1-4
Malakias igarlea dogu Jerusalen-eko Eleiz-Nagusian Jaunaren Aurkezkundea iragarri ebana.
Entzun daigun arreta haundiz
- Salmoa:
Salmo honetan galdera bizi-bizi bat egingo jaku eta baita berari erantzun egokia emon ere NOR DA ZERUKO ERREGE HORI? JAUNA DA! Jesus Mesias. Bera da, Jerusalengo eleizan sartzen dan Erregea, Salbatzailea. Goratu daigun Jesus gure Jauna.
AINTZA JESUS ZURI BETI, ZU ZARA GURE ARGI.
Ebanjelioa: Lk. 2, 22-40
Lukasen Ebanjelio honetan, Malakias igarleak esan ebana beteko da. Mesias Eleiza-Nagusian sartuko ebela eta Judako ta Israeleko opari lez Jaunari aurkeztua izango zala.
ALELUIA hitzak berak esan gura dauan lez, emon daioguzan eskerrak Jainkoari
Bere Seme bakarra geure ARGI lez bialdu deuskulako. Abestu dagigun poztasunez beterik Aleluia…
ARGIAREN EZAUGARRIA
Orain abadeak, Pazko zirioan kandela piztuaz eleiztarrei ARGI hori eroango deutsee. Jaunarengandik hartzen dogun argia geuk ere argi berori gure nebarrebei emongo deutsagu eta hori egiten dogun bitartean oihukatu dagigun Jesus dala gure ARGI BAKARRA
Abestia: Jesus munduko argia…
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Ondo be ondo dakigu danok, gure mundua ilunpe haundi baten itzaltasunean bizi dana eta Jesusek munduko argia izateko deitu deuskuna eleiza lez
- Guztiok osotzen dogun Eliza Amaren alde: Espiritu Santuaren ausartasunaz beterik, JESUS dala gizakia argitzen dauan ARGI BAKARRA mundu guztian aldarrikatu dagian. GUZTIOK ESATEN DOGU:
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
- Mundu guztiko kristauen alde, JAINKO HERRI lez, bai laiko, gotzai, abade, eta bizitza konsagratu, alkarregaz bide eginez, eguneroko bizitzan Jesusen Barri Onaren mezulari izan eta danon artean maitasunezko Erreinua eraiki dagigun. GUZTIOK ESATEN DOGU:
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
- Pekatuak, beragaz dakarren ilunpean bizi diran hainbat pertsonen alde; hainbeste borondadate oneko gizon-emakumeen ekintzak ikusirik, lehenbailehen JESUSen ARGIra bihurtu daitezan. GUZTIOK ESATEN DOGU:
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
- Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztiok, gure Argi eta Salbamen dan
Kristori jarraitu deiogula beti, Haren berbak onartu eta beteaz. GUZTIOK
ESATEN DOGU:
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
Aita, Jesusengan zeure seme-alabak egin gaituzun ezkero, emoiguzu zeure goiko ARGIA ta indarra, mundu honetan guretariko bakoitzak eta danok ARGIAREN SEME-ALABEI dagokion lez jokatu dagigun. J.G.J.B. Amen.
ESKEINTZA: Abestia: Zurekin Jauna, eskeintzen dogu….
AGURRA
Andra Mariak, Jesusen umea Eleizan sartzean, munduko argia eta salbamena aurkeztu deusku. Guk ere bere antzera, Kristo egiazko argia zabaldu dagigun.
Agertu deiogun gure Ama onari, gure esker-ona, Jesusen bizitza guztian partaide izan zalako, geure salbamenaren alde jokatuz.
Abestia: Zeruko Ama izar argia…
JESUSEN AURKEZPENA (Kandelario)
Arrasti on guztioi:
Israeldarrak, Jainkoarengandik hur-hur bizi ziran. Jainkoa zan eurentzat Salbatzailea, askatzailea; ondasun guztiak emoten eutsiezana. Horregaitik Jainkoari eskeintzen eutsiezan fruturik onenak, baita euren semeak ere. Eta horretara joan ziran Jose eta Maria JAURETXERA; euren seme Jesus Jainkoari eskeintzera..
Gaur, geu etorri gara, geure Eleizara eta geure bizitza eskeiniko deutsagu Jainkoari; geuk ere gure bizitza Jesusen ARGIA zabaltzen emon nahi dogu-ta.
Hoy celebramos la presentación de Jesús en el Templo de Jerusalén.
Vamos a proclamar que Jesús es la LUZ que ilumina nuestras vidas, al mismo tiempo que recordamos nuestro compromiso de transmitir esa misma LUZ.
También hoy se celebra la Jornada Mundial de la Vida Consagrada. Damos gracias a Dios por la luz que nos llega a través de la vocación entregada de tantos consagrados y consagradas que caminan sinodalmente en esperanza.
Guztiok bat eginda abestu daigun
Abestia: Goazen alkarturik
Abadeak:
- Aitaren…
- Jesukristo gure Argiaren dizdiratzea eta Jainko Aitaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin….
AUTORTZA:
Reconozcamos ante Dios Padre que no siempre hemos acogido su luz y pidamos perdón por el cultivo de la oscuridad. El siempre acoge nuestras limitaciones.
- Jesus Jauna, geure argia izatera zatozana. ERRUKI JAUNA
- Jesus Jauna, geure ilunpetatik ataratzen gaituzuna. KRISTO ERRUKI
- Jesus Jauna, geure bihotzak argitu nahi dozuzana. ERRUKI JAUNA
AINTZA: (Abestuz)
OTOITZA: (Pantailan)
Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
- tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
- gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
- bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
- haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
- heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B
HITZAREN LITURGIA
Ml. 3, 1-4
Malakias igarlea dogu Jerusalen-eko Eleiz-Nagusian Jaunaren Aurkezkundea iragarri ebana.
El profeta Malaquías comparte la misma misión y tarea de todos los profetas: animar la fe y la esperanza del pueblo, ya que el Señor está cercano y envía sus mensajeros.
Entzun daigun arreta haundiz
- Salmoa:
Salmo honetan galdera bizi-bizi bat egingo jaku eta baita berari erantzun egokia emon ere NOR DA ZERUKO ERREGE HORI? JAUNA DA! Jesus Mesias. Bera da, Jerusalengo eleizan sartzen dan Erregea, Salbatzailea. Goratu daigun Jesus gure Jauna.
Cantemos con gozo a Jesús que es nuestra luz y salvación
AINTZA JESUS ZURI BETI, ZU ZARA GURE ARGI.
Ebanjelioa: Lk. 2, 22-40
Lukasen Ebanjelio honetan, Malakias igarleak esan ebana beteko da. Mesias Eleiza-Nagusian sartuko ebela eta Judako ta Israeleko opari lez Jaunari aurkeztua izango zala.
Es el Espíritu quien ilumina a los dos ancianos, Simeón y Ana, para que reconozcan en Jesús, al Salvador del mundo.
ALELUIA hitzak berak esan gura dauan lez, emon daioguzan eskerrak Jainkoari
Bere Seme bakarra geure ARGI lez bialdu deuskulako. Abestu dagigun poztasunez beterik Aleluia…
ARGIAREN EZAUGARRIA
Orain abadeak, Pazko zirioan kandela piztuaz eleiztarrei ARGI hori eroango deutsee.
Ahora el sacerdote, con la vela encendida en el Cirio Pascual nos dará esa misma luz para que la trasmitamos a los demás. Cada uno de nosotros recibiremos y daremos a los que nos rodean. Mientras cantaremos que Jesús es nuestra luz.
Abestia: Jesus munduko argia…
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Ondo be ondo dakigu danok, gure mundua ilunpe haundi baten itzaltasunean bizi dana eta Jesusek MUNDUKO ARGIA IZATEKO DEITU DEUSKUNA ELEIZA LEZ. Baina bere laguntza barik guk ezer ezin dogu egin. Horregaitik, benetan eskatua emona izango jakula uste oso-osoa izanik, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jainko Aitari.
- Guztiok osotzen dogun Eliza Amaren alde: Espiritu Santuaren ausartasunaz beterik, JESUS dala gizakia argitzen dauan ARGI BAKARRA mundu guztian aldarrikatu dagian. GUZTIOK ESATEN DOGU:
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
- Por quienes formamos la familia cristiana, para que como PUEBLO DE DIOS caminemos juntos, obispos, sacerdotes, religios@s y seglares, transmitiendo la Buena Noticia de Jesús y día tras día construyamos el Reino. GUZTIOK ESATEN DOGU:
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
- Pekatuak, beragaz dakarren ilunpean bizi diran hainbat pertsonen alde; hainbeste borondadate oneko gizon-emakumeen ekintzak ikusirik, lehenbailehen JESUSen ARGIra bihurtu daitezan. GUZTIOK ESATEN DOGU.
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
- Por los que estamos aquí reunidos, para que con nuestra manera de actuar, acojamos la luz de Cristo y seamos luz para los que nos rodean. GUZTIOK ESATEN DOGU
AITA, JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA
Aita, Jesusengan zeure seme-alabak egin gaituzun ezkero, emoiguzu zeure goiko ARGIA ta indarra, mundu honetan guretariko bakoitzak eta danok ARGIAREN SEME-ALABEI dagokion lez jokatu dagigun. J.G.J.B. Amen.
ESKEINTZA: Abestia: Zurekin Jauna, eskeintzen dogu….
AGURRA
Andra Mariak, Jesusen umea Eleizan sartzean, munduko argia eta salbamena aurkeztu deusku. Guk ere bere antzera, Kristo egiazko argia zabaldu dagigun.
Agertu deiogun gure Ama onari, gure esker-ona, Jesusen bizitza guztian partaide izan zalako, geure salbamenaren alde jokatuz.
María, entró en el templo llevando en brazos a Aquel que era LUZ del mundo. Seamos nosotros portadores de esa luz y de la paz que trajo el Salvador del mundo.
Abestia: Zeruko Ama izar argia…