Mendekoste domekako lagungarriak
MENDEKOSTE EGUNA
Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna
“Laiko bokazinoz, misinora deituak”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Mendekoste egun honetan eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Fededunontzat jai handia da gaurkoa: MENTEKOSTE jaia, Espirituaren etorrerea, eta pazko aldiaren amaierea Horregaitik alkartzen gaitu Jaunak, bere Espiritua gugan nabaritu daigun. Isilik eta misteriotsu jokatzen dau, baina Bera da gure bizitza-barri sortzaile.
Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna ospatzen dogu, aurten, «laiko bokazinoz, misinora deituak» goiburuaren haritik. Eleiza, «dei» eta «misino» da. Fededun bateatu guztiei egiten jaku dei. Ardurakide gara Eleizaren misino ebanjelizatzailean.
Eukaristiak Jainkoaren Espirituaz bete gaizala. Espiritu honek Jesusen eta bere Barri Onaren lekuko lez bizitzera bultzatu gaizala. Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
«Zeru-lurren Egile zaran…»
ABADEAREN AGURRA
Jesukristoren grazia salbatzaile eta Espiritu Santuaren su bizia egon beitez zuekin
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.
URAZ BEDEINKATZEA
Abestia: Hartuko dogu ura pozik…
Azkenean, abadeak diño:
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
AINTZA
Goratu eta eskerrak emon deioguzan Jainko Aita-Amari eta Jesus bere Seme maite eta aintzatuari gure bizitzetan eta bihotzetan isuri dabezan dohai guztiekaitik. Poz hori agertuz abestu dagigun: AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 1‑11:
Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa
Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua
«Zure arnasa …»
1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:
San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
Jn 20, 19‑23:
Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia «Aleluia» izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mendekoste egun honetan, eskatu dagigun behar-beharrezkoa dogun Jaunaren Espiritua. Berak barritu gaizan oihukatu dagigun bihotzez: ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
- Mundu osoan zabaldurik dagoan Eleizearen alde: hartu dagizala betetasunez Espiritu Santuak bakoitzari emoten deutsozan dohaiak, gizaki guztien zerbitzu barritzaile eta salbatzailearen alde ekin dagion. Egin dagigun otoitz
ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
- Laikoen alde. Laikoen Apostolutzarako mobimentu eta alkarteek, batez be Ekintza Katolikoak, Jaunak misinora bialdu izana eten barik barritu eta Ebanjelioaren poza behin eta barriro iragarri daien. Egin dagigun otoitz

- Gu guztion alde. Alkarregaz, eta Espiritu Santuaren laguntzaz, Jainkoak munduarentzat, Eleizarentzat eta gutariko bakotxarentzat dituan ametsak gauzatu daiguzan. Egin dagigun otoitz
ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
Aita, entzun, ikasleak eta Maria lez Afaltokian batuta dagoan alkarte honen otoitza eta sendotu gure konpromisoa: Espirituak dakarskuzan gurari onak gure egintzetan gauzatu daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.
“ Zeru lurren Erregina»
Zoaze Jaunaren bakean, aleluia, aleluia!
Eskerrak Jainkoari, aleluia aleluia!
DOMINGO DE PENTECOSTÉS
Día de la Acción Católica y del Apostolado Seglar
“Laicos por vocación, llamados a la misión”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Mendekoste egun honetan eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Fededunontzat jai handia da gaurkoa: MENTEKOSTE jaia, Espirituaren etorrerea, eta pazko aldiaren amaierea Horregaitik alkartzen gaitu Jaunak, bere Espiritua gugan nabaritu daigun. Isilik eta misteriotsu jokatzen dau, baina Bera da gure bizitza-barri sortzaile.
Hoy es el día de la Acción Católica y del Apostolado Seglar con el lema: «Laicos por vocación, llamados a la misión». La Iglesia es «llamada» y «misión» Esta misión la recibimos como don del Espíritu y como tarea que nos compromete. Somos corresponsables en la misión evangelizadora de la Iglesia
Eukaristiak Jainkoaren Espirituaz bete gaizala. Espiritu honek Jesusen eta bere Barri Onaren lekuko lez bizitzera bultzatu gaizala.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
«Zeru-lurren Egile zaran…»
ABADEAREN AGURRA
Jesukristoren grazia salbatzaile eta Espiritu Santuaren su bizia egon beitez zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.
URAZ BEDEINKATZEA
Abestia: Hartuko dogu ura pozik…
Azkenean, abadeak diño:
Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.
AINTZA
Goratu eta eskerrak emon deioguzan Jainko Aita-Amari eta Jesus bere Seme maite eta aintzatuari gure bizitzetan eta bihotzetan isuri dabezan dohai guztiekaitik. Poz hori agertuz abestu dagigun: AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 1‑11:
Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
El Espíritu llena la casa y hace a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu y seamos testigos de la Buena Noticia de Dios
Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa
Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas
«Zure arnasa …»
1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:
San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios; pues un mismo espíritu nos unifica a todos.
Jn 20, 19‑23:
Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Una nueva creación es inaugurada: a imagen de su Padre insuflando la vida al primer hombre, Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mendekoste egun honetan, eskatu dagigun behar-beharrezkoa dogun Jaunaren Espiritua. Berak barritu gaizan oihukatu dagigun bihotzez: ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
- Mundu osoan zabaldurik dagoan Eleizearen alde: hartu dagizala betetasunez Espiritu Santuak bakoitzari emoten deutsozan dohaiak, gizaki guztien zerbitzu barritzaile eta salbatzailearen alde ekin dagion. Egin dagigun otoitz
ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
- . Por la Acción Católica, los Movimientos y Asociaciones de Apostolado Seglar, para que renueven constantemente el envío a la misión del Señor resucitado en este día de Pentecostés y sepan salir con humildad y entrega a anunciar a todos la alegría del Evangelio. Egin dagigun otoitz
ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA
- Por las víctimas de la explotación, de la violencia, de los desastres naturales, de la migración, de la exclusión, para que las políticas de justicia social de los gobiernos y la solidaridad humana ayuden a paliar este sufrimiento y desigualdad entre las personas. Egin dagigun otoitz
ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
- Gu guztion alde. Alkarregaz, eta Espiritu Santuaren laguntzaz, Jainkoak munduarentzat, Eleizarentzat eta gutariko bakotxarentzat dituan ametsak gauzatu daiguzan. Egin dagigun otoitz
ZATOZ ESPIRITU SANTUA, BIZI-BARRITU GAIZUZ JAUNA.
Aita, entzun, ikasleak eta Maria lez Afaltokian batuta dagoan alkarte honen otoitza eta sendotu gure konpromisoa: Espirituak dakarskuzan gurari onak gure egintzetan gauzatu daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.
Hemos celebrado la fiesta que culmina la Pascua. Ahora el Señor nos envía al mundo a ser testigos de cuanto hemos vivido y nos da su Espíritu como el mejor compañero de camino.
«Zeru lurren Erregina.»
Zoaze Jaunaren bakean, aleluia, aleluia!
Eskerrak Jainkoari, aleluia aleluia!
Eguneko Meza
Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran
eta berba egiten hasi.
Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 2, 1-11)
Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakotxaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakotxa Espirituak eragiten eutsan lez.
Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egiten entzuten eutsen-eta.
Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al dira guztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirene inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetan entzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».
Erantzun-salmoa
(Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34)
Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituarazo lur-azala.
edo Aleluia.
Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!
Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriarazoten dozu.
Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa.
Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara bateatuak,
gorputz bat bakarra egiteko.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 12, 3b-7. 12-13)
Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak eraginda ez bada.
Era askotakoak dira dohaiak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakotxari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohaiak.
Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 20, 19-23)
Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».