Gorpuzti eguneko lagungarriak
KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA – B
Caritasen Eguna: «Hator! Estás en casa»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Maitasunaren jai handi honetan egun on guztioi:.
Kristoren Gorputz eta Odolaren jaia ospatzen dogu gaur. Jesus, Eukaristian, bere Gorputz eta Odolagaz, janari lez emoten jaku, Beragaz bat eginda bizi gaitezan beti eta Berak maite izan gaituan lez maitatzen ikasi daigun.
Gaur, maitasunaren eguna da. Dei egiten jaku Jesusek Pazko-afarian egin eban keinua eguneratu daigun eta gure eguneroko bizitzan maitasun bihurtu gaitezan, hau da, neba-arraben artean, eta bereziki behartsuen artean, banatu egiten dan ogi bihurtu gaitezan.
Ospatu daigun Eukaristia, ospatu daigun Kristoren maitasunik handiena, eskuzabaltasunik handiena eta eskaintzarik handiena.
Abestia: GOAZEN ALKARTURIK…
Zuzentasunez egin dagigun maitasun bide zabal argia
gure artean lagunduz beti emonez eskua ta ogia
Abadearen agurra
Zerutik jaitsi dan ogi bizia, egon bedi zuekin
DAMU-OTOITZA
Senideok:Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.
– Jesus Jauna, Zu, aberatsa izanda, txiro egin zinan gugaitik: ERRUKI, J.
– Jesus Jauna, Zu, gizakien miseriekin hunkitzen zinan: KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Zu janari egin zinan, gure goseak asetzeko: ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 24, 3-8:
Jaungoikoak eta Israel herriak alkartasun itun bat egin eben Sinai mendian. Eta alkartasun hori odolaz seilatuta gelditu zan. Jaungoikoak Israel herria zainduko dau eta Israelek Jaungoikoaren Legea beteko dau.
Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa
Jainkoak heriotzatik atara dauenaren otoitza da 115garren salmoa. Jainkoak Kristo heriotzatik piztuerara igaroarazi dabela ospatzeko hartzen dogu kristauok Eukaristian salbamen-edontzia.
«Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko..
Eb 9, 11-15:
Kristoren bitartez, Jaungoikoak alkartasun barri bat egin dau gu guztiokin. Eta Kristo berberaren odolaz seilatua izan da alkartasun barri hau.
Mk 14, 12-16b. 22-26:
Goratu dagigun Jesus, bere odola isuriz, alkartasun barria egin daualako Jaungoikoaren eta gizakiaren artean.
«Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Kristoren maitasuna ospatzen gagozan egun honetan, otoitz egin deiogun Jaungoikoari gure maitasunaren beharrizanean dagozan guztien alde:
- Eleizearen alde; bat egiteko eremu izan gaitezan eta bakotxak dituan gaitasunez jabetzen lagundu eta jasotako doeak garatzeko aukera emon daigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Sufritzen dagozanen alde; aurrera egiteko laguntza eta aukerarik ez dabenen alde, Caritasek euren egoera etenbarik agertu eta bakarkako eta taldeko konpromisoak, doakotasunak, zerbitzuak askorengan dauan eragina erakutsi daian. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduko bakearen alde. Era apartekoz gogoan ditugu Gaza eta Ukrania. Isildu daitezela gorrotoaren armak. Bizia zaintzearen apostua, eskubideak errespetatu eta alkarrenganako hartu-emonean bizitzeko aukera izan dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure kristau alkartearen alde, Eukaristia ospatzen dihardugunon alde, alkarte lez bereizten gaituan akonpainamendua eta agerpena sustatu daiguzan, beharrizanean dagozanengana hurreratuz eta maitasuna emonez. Eskatu deiogun Jaunari.
Lagundu, Jauna, hainbeste sufritzen daben zure seme-alabei; eta lagundu guri zure maitasunaren testigu izaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Diru-batzea: Gaur batzen dan dirua, Caritasek bere ekintzak aurrera eroateko izango da.
Eskerrik asko zure esku-zabaltasunagaitik
AZKEN AGURRA
Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala eleizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.
«Eskerrik asko, Jauna…»
- Erakutsi deuskuzu zure maitasuna
ta maitasun bidea den zuzentasuna
KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA – B
Caritasen Eguna: «Hator! Estás en casa»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Maitasunaren egun jai handi honetan egun on guztioi:.
Kristoren Gorputz eta Odolaren jaia ospatzen dogu gaur. Jesus, Eukaristian, bere Gorputz eta Odolagaz, janari lez emoten jaku, Beragaz bat eginda bizi gaitezan beti eta Berak maite izan gaituan lez maitatzen ikasi daigun.
Hoy celebramos también el Día de la Caridad. Se nos invita a actualizar el gesto de Jesús en la cena pascual, y a seguir en nuestra vida diaria, haciéndonos caridad, pan que se parte y reparte entre nuestros hermanos y hermanas, especialmente las más pobres y vulnerables. Cáritas nos hace ver el valor de la gratuidad, el voluntariado y el impacto tan positivo que tiene en las personas que acompaña para que sientan que están en casa.
Ospatu daigun Eukaristia, ospatu daigun Kristoren maitasunik handiena, eskuzabaltasunik handiena eta eskaintzarik handiena.
Abestia: GOAZEN ALKARTURIK…
Zuzentasunez egin dagigun maitasun bide zabal argia
gure artean lagunduz beti emonez eskua ta ogia
Abadearen agurra
Jauna, zerutik jaitsi dan ogi bizia, egon bedi zuekin
DAMU-OTOITZA
Senideok:Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.
– Jesus Jauna, Zu, aberatsa izanda, txiro egin zinan gugaitik: ERRUKI, J.
– Jesus Jauna, Zu, gizakien miseriekin hunkitzen zinan: KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Zu janari egin zinan, gure goseak asetzeko: ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 24, 3-8:
Jaungoikoak eta Israel herriak alkartasun itun bat egin eben Sinai mendian. Eta alkartasun hori odolaz seilatuta gelditu zan. Jaungoikoak Israel herria zainduko dau eta Israelek Jaungoikoaren Legea beteko dau.
El tema de la alianza recorre todo el Antiguo Testamento. Moisés prepara al pueblo para celebrar solemnemente esta alianza.
Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa
Jainkoak heriotzatik atara dauenaren otoitza da 115garren salmoa. Jainkoak Kristo heriotzatik piztuerara igaroarazi dabela ospatzeko hartzen dogu kristauok Eukaristian salbamen-edontzia.
La “copa alzada” podía ser un rito de ofrecimiento, durante la comida que acompañaba el sacrificio de acción de gracias.
«Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko..»
Eb 9, 11-15:
Kristoren bitartez, Jaungoikoak alkartasun barri bat egin dau gu guztiokin. Eta Kristo berberaren odolaz seilatua izan da alkartasun barri hau.
La salvación que Dios nos ofrece consiste en la ofrenda de Jesús, en su muerte y resurrección. Nadie como Jesús es capaz de amarnos tanto, hasta dar la vida por todos.
Mk 14, 12-16b. 22-26:
La Eucaristía es el Sacramento de la entrega, el memorial de Cristo que permanece entre nosotros.
Goratu dagigun Jesus, bere odola isuriz, alkartasun barria egin daualako Jaungoikoaren eta gizonen artean. «Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Kristoren maitasuna ospatzen gagozan egun honetan, otoitz egin deiogun Jaungoikoari gure maitasunaren beharrizanean dagozan guztien alde:
- Eleizearen alde; bat egiteko eremu izan gaitezan eta bakotxak dituan gaitasunez jabetzen lagundu eta jasotako doeak garatzeko aukera emon daigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por las personas que no encuentran el apoyo y la oportunidad para salir adelante, para que Cáritas no deje de hacer visible su situación y también el impacto que tiene en muchas vidas el compromiso individual y comunitario, la gratuidad y el servicio que realiza con su acción. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduko bakearen alde. Era apartekoz gogoan ditugu Gaza eta Ukrania. Isildu daitezela gorrotoaren armak. Bizia zaintzearen apostua, eskubideak errespetatu eta alkarrenganako hartu-emonean bizitzeko aukera izan dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por quienes celebramos la eucaristía, para que valoremos el acompañamiento y la presencia que nos vincula como comunidad que está cerca de las personas que lo necesitan y que ofrece el amor al prójimo. Eskatu deiogun Jaunari.
Lagundu, Jauna, hainbeste sufritzen daben zure seme-alabei; eta lagundu guri zure maitasunaren testigu izaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Diru-batzea Cáritas necesita nuestra colaboración para llevar a cabo sus actividades. Eskerrik asko por vuestra generosidad.
AZKEN AGURRA
Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala eleizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.
Tomad, esto es mi Cuerpo. Jesús se entrega a sí mismo. Su carne y su sangre son el alimento y la bebida
Abestia: «Eskerrik asko, Jauna…»
Erakutsi deuskuzu zure maitasuna
ta maitasun bidea den zuzentasuna
KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK
Odol hau Jaunak zuekin burutu dauan
itunaren ezaugarria da.
Urteera liburutik
(Ur 24, 3-8)
Egun hareetan, Moisesek Jaunaren berba eta erabagi guztiak jakinarazo eutsazan herriari, eta herri osoak, aho batez, erantzun eutsan: «Jaunak esandako guztia egingo dogu».
Jaunak esandako guztia idatzi eutsen Moisesek. Biharamunean, goizean goiz jagirik, altarea eregi eban mendiaren oinean, eta hamabi zutarri ipini ebazan Israelgo hamabi leinuen izenean. Ondoren, zekorrak hil eta Jaunari erre-opari eta alkartasun-oparitzat eskeintzeko agindu eutsen israeldar gazte batzuei. Odolaren erdia hartu eta ontzietan ipini eban Moisesek, eta beste erdia altara gainean isuri.
Gero, itun-liburua hartu eta herriari irakurri eutsan. Herriak erantzun eban: «Obedituko dogu eta beteko Jaunak esandako guztia». Odola hartu eta herriaren gain txipriztindu eban Moisesek, esanez: «Odol hau da xedapen honeen guztien arabera Jaunak zuekin burutu dauan itunaren ezaugarria».
Erantzun-salmoa
(Sal 115, 12-13. 15-16. 17-18)
Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko.
edo Aleluia
Zer bihurtuko deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiakaitik?
Salbamen-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Jaunaren begietan balio handikoa
Haren zintzoen herioa.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta zure neskamearen semea,
askatu dituzu nire kateak.
Eskeiniko deutsut gores-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Zenbatez gehiago Kristoren odolak
ez dau garbituko gure barrua!
Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 9, 11-15)
Senideok: Kristo datozan ondasunen abade nagusi lez agertu da. Bera sartu dan santutegia lehengoa baino handiagoa eta bikainagoa da, ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa. Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez akerren eta zezenen odola eskeiniz, berea baino, holan betiko askatasuna lortu deuskula.
Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik dagozanen gain txipriztinduz, pertsona horreek sagaratzeko indarra baldin badabe, azaleko garbitasuna emonez, zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bidez bere burua Jainkoari opari garbi eskeini eutsan harenak, ez dau garbituko gure barrua heriotzara daroen egintzetatik, guk Jainko biziari kultua emoteko!
Horregaitik, Kristo itun barri baten bitarteko da, heriotzea dala medio, lehengo itunaren sasoian egindako hutsegiteak parkatzeko; holan, agindutako betiko ondarea jaso daikee Jainkoak deitutakoek.
Hau nire gorputza da. Hau nire odola da.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 14, 12-16. 22-26)
Legamin bako Ogien jaiko lehen eguna zan, pazko-bildotsa hilten zaneko eguna. Ikasleek itaundu eutsoen Jesusi: «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»
Harek ikasleetako bi bialdu ebazan, esanez: «Zoaze urira, eta ur-suila daroan gizon bategaz egingo dozue topo; jarraitu egiozue, eta sartuko dan etxeko nagusiari esan: «Maisuak itauntzen dau non dauan ikasleekin pazko-bildotsa jateko tokia». Harek gela handi bat erakutsiko deutsue goian, jantzirik eta atonduta. Prestatu hantxe behar doguzanak». Joan ziran ikasleak eta, urira heldu ziranean, Jesusek esan eutsen lez aurkitu eben dana, eta pazko-afaria prestatu eben.
Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez: «Hartu egizue: hau nire gorputza da». Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza esanez, emon eutsen, eta guztiek edan eben bertatik. Eta esan eutsen: «Hau nire odola da, itunaren odola, guztien alde isuria. Benetan dinotsuet: Ez dot gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo barria edango dodan egunera arte».
Gorazarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben.