Abendualdiko 3. domekako lagungarriak
ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA – C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Abendu-aldiko hirugarren domekeakaparteko alaitasun jarrera batera dei egiten deusku:Jaunaren etorrerea gainean dogulako pozik egotera.Maite dogun norbaiten bisita itxaroten dogunean ahalegin guztiak egiten ditugu, gure bisitaria pozik gelditu daiten.
Kristauok JAINKOAREN MESIAS itxaroten dogu eta bere jaiotza, alai eta esker onez gertatzen dogu. Ospatu dagigun Eukaristia barruan sentitzen dogun poz hau kristau-herri lez alkartuta.
«Alaitasuna lurrean…»
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN
“Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.
Jesusek, bere argiz argitzen gaitu.
Piztu hirugarren kandela- Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera
Kandela biztu ondoren otoitz hau egin
OTOITZA
Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.
Jauna, zure argi-zuzia izan gura dogu, gure inguruan, Zuk argi egin dagizun.
HITZAREN LITURGIA
So 3, 14-18a:
Bakea eta poza: hona hemen Sofonias profeteak iragarten deuskun mezua. Bakea eta poza, Jauna laster datorrelako, guztiontzat salbamena ekarriz.
Erantzun-Salmoa: Is. 12, 2…
Jarri daigun Jainkoaren salbamenean konfiantza osoa eta poztasunez beterik dei egin deiogun gure Salbatzaileari.
«Goratu Jauna Hari kanta gure erdian Haundi da-ta.
Flp 4, 4-7:
Harrigarria, benetan, San Paulok kartzelatik Filipos-ko kristauei idazten deutsena: «Zagoze beti pozik Jaunagan… Hurrean da Jauna».
Lk 3, 10-18:
Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak. «Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.
- Eleizearen alde, alkartasuna, partaidetza eta misinoa bultzatu dagiala eleiztarrakaz; Jesusek bizi eta erakutsitakoari, guztiok batera jarraitu deiogun. Eskatu deiogun Jaunari
- Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Itxaropena zabaltzen dakienen alde. Bizitzako une gogorretan itxaropena, poztasuna eta konfiantza banatu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Kristau-alkarte honen alde, bizi-barritu daitela gugan ALKARTE-BIZITZA, alkar animatu eta alkarregaz bidea egitearen zentzuna sendotuaz, bakotxak hartu ditugun dohaiekaz, Jesusen Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
OHARRA (Datorren domekan Caritasen kanpaina )
AZKEN AGURRA
Senideok, hurrean dogu Jauna. Itziko ete deutsagu gugana hurreratzen eta gure bizitzak aldatzen? Jaunaren etorrereak benetan pozez bete gagizan, jarraitu dagigun Haren bideak prestatzen.
«Jaun ona, mundua salbatzera…»
ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA – C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Abendu-aldiko hirugarren domekeak aparteko alaitasun jarrera batera dei egiten deusku:Jaunaren etorrerea gainean dogulako pozik egotera.
Seguimos avanzando en nuestro caminar por el tiempo de Adviento. Si hasta ahora se nos llamaba a la esperanza, hoy se nos llama a la alegría a la alegría propia de quienes saben que con Jesucristo la vida se llena de sentido. Kristauok JAINKOAREN MESIAS itxaroten dogu eta bere jaiotza, alai eta esker onez gertatzen dogu.
Ospatu dagigun Eukaristia alaitasunez
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN
La razón para estar alegres es que «el Señor está cerca». ¡Cómo no alegrarse de lo más grande que le ha ocurrido a la humanidad! Dios viene y nos trae salvación, esperanza y alegría inmensa.
Jesusek, bere argiz argitzen gaitu.
Piztu hirugarren kandela- Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera.
OTOITZA
Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.
Jauna, zure argi-zuzia izan gura dogu, gure inguruan, Zuk argi egin dagizun.
HITZAREN LITURGIA
So 3, 14-18a:
Bakea eta poza: hona hemen Sofonias profeteak iragarten deuskun mezua. Bakea eta poza, Jauna laster datorrelako, guztiontzat salbamena ekarriz.
El profeta anuncia que Dios será siempre el motivo de alegría de su pueblo. Dios es amor, es paz, es fraternidad.
Erantzun-Salmoa: Is. 12, 2…
Jarri daigun Jainkoaren salbamenean konfiantza osoa eta poztasunez beterik dei egin deiogun gure Salbatzaileari.
Cantemos con júbilo la presencia de Dios en medio de nosotros.
«Goratu Jauna Hari kanta gure erdian Haundi da-ta»
Flp 4, 4-7:
Harrigarria, benetan, San Paulok kartzelatik Filipos-ko kristauei idazten deutsena: «Zagoze beti pozik Jaunagan… Hurrean da Jauna».
La bondad, la alegría, la plenitud de Dios debe manifestarse en nuestras vidas. Busquemos la rectitud y seamos en medio del mundo testigos de Dios.
Lk 3, 10-18:
Para encontrarse con Jesús no es necesario huir de nuestro trabajo. Vivir nuestro oficio con nuevo estilo. Los “otros” son importantes, son hijos de Dios, y en ellos podemos encontrarle.
Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak.
«Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.
- Eleizearen alde, alkartasuna, partaidetza eta misinoa bultzatu dagiala eleiztarrakaz; Jesusek bizi eta erakutsitakoari, guztiok batera jarraitu deiogun. Eskatu deiogun Jaunari
- Por quienes sufren por las consecuencias de la guerra, la violencia, la pobreza para que todos y todas recuperen la dignidad que corresponde a toda persona. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza, alegría y confianza. Eskatu deiogun Jaunari.
- Kristau-alkarte honen alde, bizi-barritu daitela gugan ALKARTE-BIZITZA, alkar animatu eta alkarregaz bidea egitearen zentzuna sendotuaz, bakotxak hartu ditugun dohaiekaz, Jesusen Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AVISO:
Recordar que el próximo domingo es la campaña de Caritas.
AZKEN AGURRA
Senideok, hurrean dogu Jauna. Itziko ete deutsagu gugana hurreratzen eta gure bizitzak bizi-barritzen? Jaunaren etorrereak benetan pozez bete gagizan, jarraitu dagigun Haren bideak prestatzen.
Mantengamos viva la esperanza de la cercanía de Dios y sintamos la alegría de su presencia. Con su gracia llevaremos la vida de cada día, con ilusión y verdad.
«Jaun ona, mundua salbatzera…
ABENDU ALDIKO III. DOMEKEA C
Sofonias Profetaren liburutik (So 3, 14-18a)
Egin poz-irrintzi, Siongo alaba!
Egin oihu alai, Israel!
Poztu zaitez, bihotz bihotzez, Jerusalengo alaba!
Urratu dau Jaunak zure kontrako erabagia, atzera eragin deutse zure arerioei.
Jauna izango da Israelgo errege zure erdian; ez dozu gehiago bildurrik izango.
Egun haretan, hau esango jako Jerusaleni:
“Ez izan bildurrik, Sion!
Ez beitez jausi zure eskuak!
Jauna, zure Jaungoikoa, zure erdian dago, gudari salbatzaile!
Pozaren pozez alaitzen da zugaitik; maite zaitu eta pozik saltoka dabil, jaiegunetan lez”.
Erantzun-salmoa Is 12, 2-6
Gora ta gora daukat bihotza nik kantari
Gora ta gora Jaun onari
Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
badot uste on eta ez naz bildur.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbamen.
“Atarako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan.
Eskerrak Jaunari, Haren izena oihu egizue.
Ezagutuazo herrietan Haren eginen bikainak,
iragarri egizue Haren izen garaia.
Kanta Jaunari, harrigarriak egin ditu-ta,
ezagutu begie hau lurbira osoan.
Sionen bizi zareenok, goratu egizue irrintzika,
haundi dago-ta Israelgo Santua zuen erdian”.
San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 4, 4-7)
Senideok: Zagoze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet: zagoze pozik. Ezaguna izan bedi gizon guztientzat zuen bihotz zabala. Hurrean da Jauna.
Ez euki ezeren kezkarik; hori barik, beti eta beti zuen esker oneko otoitz eta eskarietan agertu zuen eskabideak Jaungoikoari. Eta gogoeta guztiak baino handiagoa dan Jaungoikoaren bakeak gordeko ditu zuen bihotzak eta zuen gogapenak Kristo Jesusi lotuta.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 3, 10-18)
Aldi haretan, honan itauntzen eutson jenteak Joani: “Zer egin behar dogu?” Eta harek erantzun: “Soineko bi daukazanak, emon begio bat ez daukanari; eta jatekorik daukanak, bardin egin begi”.
Etorri jakozan zergalari batzuk ere, bateoa hartzera, eta itaundu eutsoen: “Maisu, zer egin behar dogu?” Eta berak esan eutsen: “Ez eskatu erabagita dagoana baino gehiago”.
Gudari batzuk itandu eutsoen: “Eta guk zer egin behar dogu?” Berak erantzun: “Ez behartu inor gogorkeriaz; ez ibili salaketan, dirua atarateko; konforme izan, daukazuen irabaziagaz”.
Herria kezkatan egoan, eta euren barruan itaunka, Joan hori ez ete zan Kristo berbera. Joanek honan erantzun eutsen guztiei: “Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni baino ahaltsuagoa dana, ni ez naz-ta inor Haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. Eskuan dauka sardea, larraina garbitzeko eta garia bere garautegian batzeko; lastoa, barriz, amatatu ezin leiteken sutan erreko dau”.
Honeek eta beste gauza asko esanez, barri ona irakasten eutson herriari.