Sarrerak Arratia Eleiza  

Pazkoko 4 domekako lagungarriak.

PAZKOKO IV. DOMEKEA (C)

Bokazioen aldeko Munduko Otoitz Eguna

“Jaunarentzat, anai-arrebengan”

 SARRERAKO OHARRA

Pazko giroan, egun on guztioi:

Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Bere bizia emon dau, guk Bizia izan dagigun.

Kristo da, beraz, gidaria, maisua eta artzaina; Kristok ez dau inor salbamenerako egitasmotik kanpo izten.

Hauxe itzi eban idatzita Frantzisko aita santuak egun honetarako: «Bokazinoa, Jainkoak bihotzean ereiten dauan doe bikaina da, geure baitatik atara eta maitasun eta zerbitzuzko bideari ekiteko deia. Eta Eleizan, bokazino bakotxa -laikotzarako, abadetzarako zein biziera sagaraturako» Jainkoak munduan eta bere seme eta alaba bakotxarengan jarten dauan itxaropenaren zantzu da».

Abestuz emon deiogun hasiera ospakizunari.

ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio….

ABADEAREN AGURRA

Bere Espirituaren indarrez, Artzain Onaren eskutik betiko Bizira garoazan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Eukaristia hastean, eskatu deiogun Jaungoikoari, gure bateo egunean jaso genduzan maitasuna eta fedea barritu dagizala gugan.

URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Hartuko dogu ura pozik…    Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 13, 14. 43-52:

Jesusen testigu bik -Paulok eta Bernabek- adoretsu iragarten dabe Jesusen Barri Ona: judeguen artean lehenengo, eta jentilen artean gero.

Erantzun-Salmoa:  99. Salmoa

Pertsona fededun batek, Jainkoaren familiko sentitzen dalako, izadi guztiarekin poztasunez beterik Jainkoa goresten dau.

«Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari…»

Apk 7, 9. 14b-17:

Irakurgai honetan aitatzen jakun «Jaungoikoaren Bildotsa» Jesus Artzain Ona dogu. Berak eroaten dau Jaungoikoaren Herri Barria ur bizien iturrietara eta larra onetara.

Jn 10, 27-30:

Entzun dagiguzan, orain, Jesus Artzain Onaren berbak. Baina, aurretik, «Aleluia» abestuz goratu dagigun Jauna.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Konfiantza beteaz, aurkeztu daioguzan Jaungoiko Aitari gure beharrizanak, beti entzuten deusku eta. Hauxe erantzungo dogu: Etor bedi zure Erreinua!

  • Eleizaren alde, Aita Santuaz bat eginda, Espirituaren argi eta bultzadaz, guztiok Erreinuaren apostua egiten ahalegindu gaitezan. Egin dagigun otoitz.
  • Bateoa hartu dogunok, Jainko Herriaren partaide sentituz, geure bokazinoaren arabera, besteen zerbitzuan jarri dagiguzan Jainkoagandik hartutako doheak. Egin dagigun otoitz
  • Domeka honetan diakono ordenatuko dan Manuelen alde; Jaunagandik hartutako deia, Jainko-Herriaren zerbitzuan jarri dagian bere izate guztia. Egin dagigun otoitz
  • Gure parrokiako kristau-alkartearen alde: bai laiko, abade zein biziera sagaratu, bakotxak hartutako bokazioari jarraituz, Jesusen Barri Onaren testigu izan gaitezan. Egin dagigun otoitz

Jauna, gure Jaungoikoa, entzun gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

Senideok, leku guztietan agertu dagigula Jesus dala gure Artzain Ona, Haren bideak jarraitzean aurkitzen ditugula poza eta salbamena.

«Zeru lurren Erregina.»

PAZKOKO IV. DOMEKEA (C)

Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones

“Para el Señor, en los hermanos”

SARRERAKO OHARRA

Pazko giroan, egun on guztioi:

Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Bere bizia emon dau, guk Bizia izan dagigun.

Kristo da, beraz, gidaria, maisua eta artzaina; Kristok ez dau inor salbamenerako egitasmotik kanpo izten.

El papa Francisco nos dejó escrito para este día: «La vocación es un don precioso que Dios siembra en el corazón, una llamada a salir de nosotros mismos para emprender un camino de amor y servicio. Y cada vocación en la Iglesia — sea laical, al ministerio ordenado o a la vida consagrada— es un signo de la esperanza que Dios pone en el mundo y en cada uno de sus hijas e hijos».

Abestuz emon deiogun hasiera ospakizunari.

ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio….

ABADEAREN AGURRA

  Bere Espirituaren indarrez, Artzain Onaren eskutik betiko Bizira garoazan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Pidamos al empezar la eucaristía que Dios renueve en nosotros la gracia de su amor y de fe que recibimos en nuestro bautismo, y que ahora conmemoramos recibiendo la aspersión del agua bendecida.

URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Hartuko dogu ura pozik…    Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 13, 14. 43-52:

Jesusen testigu bik -Paulok eta Bernabek- adoretsu iragarten dabe Jesusen Barri Ona: judeguen artean lehenengo, eta jentilen artean gero.

La Palabra de Dios es para Pablo y Bernabé fuego que devora los corazones. Ellos tienen prisa de dar testimonio y nos animan a ser constantes en la fe y en el seguimiento de Jesús.

Erantzun-Salmoa:  99. Salmoa

Pertsona fededun batek, Jainkoaren familiko sentitzen dalako, izadi guztiarekin poztasunez beterik Jainkoa goresten dau.

El salmista canta a Yaveh porque se siente miembro del pueblo de Dios

 «Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari…»

 

Apk 7, 9. 14b-17:

Irakurgai honetan aitatzen jakun «Jaungoikoaren Bildotsa» Jesus Artzain Ona dogu. Berak eroaten dau Jaungoikoaren Herri Barria ur bizien iturrietara eta larra onetara.

Sin miedo podemos mirar el futuro. En la casa del Padre hay lugar para todos los que creen que Jesús es el señor. No vamos al vacío: los brazos del Padre nos esperan.

Jn 10, 27-30:

Escuchar la Palabra de Jesús es signo de que pertenecemos a su Reino.

Escuchemos al Buen Pastor: El conoce a las ovejas y da la vida por ellas.

Entzun dagiguzan, orain, Jesus Artzain Onaren berbak. Baina, aurretik, «Aleluia» abestuz goratu dagigun Jauna.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Konfiantza beteaz, aurkeztu daioguzan Jaungoiko Aitari gure beharrizanak, beti entzuten deusku eta. Hauxe erantzungo dogu: Etor bedi zure Erreinua!

  • Eleizaren alde, Aita Santuaz bat eginda, Espirituaren argi eta bultzadaz, guztiok Erreinuaren apostua egiten ahalegindu gaitezan. Egin dagigun otoitz.
  • Quienes hemos sido bautizados, sintiéndonos Pueblo de Dios, siguiendo la propia vocación, nos esforcemos en dar testimonio del don total de nosotros mismos a Dios en una vida para el Señor, en los hermanos. Egin dagigun otoitz
  • Por Manuel, que en este domingo es ordenado diácono en nuestra Diócesis, ejerza este ministerio con una auténtica vocación de servicio y también para que en las Iglesias jóvenes no falten vocaciones para que puedan servir a sus comunidades. Egin dagigun otoitz
  • Gure parrokiako kristau-alkartearen alde: bai laiko, abade zein biziera sagaratu, bakotxak hartutako bokazioari jarraituz, Jesusen Barri Onaren testigu izan gaitezan. Egin dagigun otoitz

Jauna, gure Jaungoikoa, entzun gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

Senideok, leku guztietan agertu dagigula Jesus dala gure Artzain Ona, Haren bideak jarraitzean aurkitzen ditugula poza eta salbamena.

El Buen Pastor nos invita a proclamar el Reino de Dios, desde nuestra situación. Tenemos que dar un testimonio valiente y generoso. Que la eucaristía que hemos celebrado nos dé fuerzas, para cumplir nuestra misión.

  «Zeru lurren Erregina.»

PAZKOKO IV. DOMEKEA

Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 13, 14. 43‑52)

Egun hareetan, Paulo eta Bernabe, Perjen zehar, Pisidiako Antiokiara heldu ziran; zapatuz sinagogan sartu eta han jesarri ziran.

Judegu eta Jaungoikoa gurtzen eben proselito askok jarraitu eutsen; eta Paulok eta Bernabek, hareekin berba eginez, berotu egin ebezan, Jaungoikoaren graziari zintzo jarraitu egioen.

Hurrengo zapatuan, ia herri osoa batu zan Jaungoikoaren berbea entzuteko. Jentetza ha ikusita, judeguak bekaitzez bete ziran, eta irainka erantzuten eutsoen Paulok esaten ebanari. Orduan, Paulok eta Bernabek adoretsu berba egin eben:

 «Beharrezkoa genduan, lehenengo zuoi iragartea Jaungoikoaren berbea; baina berba hau ezetsi eta zuok betiko bizitzarako gai ez zareela erabagiten dozuen ezkero, atzerrietara goaz, Jaunak hauxe agindu deusku‑ta: «Atzerrien argitzat jarten zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamena izan zaitezan»».

Jentilak poztu egin ziran hau entzutean, eta Jaunaren berbea goresten eben; eta betiko bizitzarako ziranak sinistu egin eben.

Jaunaren berbea zabaltzen joian herrialde guzti haretan. Baina judeguak berotu egin ebezan handikien arteko emakume jainkozale batzuk eta herriko jaun­txoak; eta Paulo eta Bernaberen kontra erasoaldia sortu eben, eta euren mugetatik bota egin ebezan. Honeek, euren oinetako hutsa hareen aurka astinduta, Ikoniora joan ziran. Ikasleak, barriz, pozez eta Espiritu Santuaz beterik gelditu ziran.     

Erantzun-salmoa      Sal 99, 2. 3. 5

Jaunaren herri gara

eta Haren larrako artalde.

edo

 Aleluia.

      Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,

Jaunari zerbitzu alai egiozue,

Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

      Jakizue Jauna dala Jainko,

Berak egin gaitu, Berarenak gara,

Beraren herri eta larreko artalde.

      Onbera dalako Jauna,

Haren maitasuna betiraino,

Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino.

            Apokalipsis liburutik (Apk 7,9.14b-17)

      Nik, Joanek, talde handi bat ikusi neban, inok zenbatu ezin-halakoa, enda eta leinu, herri eta hizkuntza guztietakoa, haulkiaren eta Bildotsaren aurrean zutunik, zuriz jantzita, eta palma-adarrak eskuetan.

      Eta zaharretako batek esan eustan: “Honeek nekaldi handitik datozenak dira. Bildotsaren odoletan garbitu eta zuritu dabez euren jantziak. Horregaitik dagoz Jaungoikoaren haulki-aurrean, eta gau eta egun gurtu egiten dabe bere jauretxean; eta haulkian jesarrita dagoana euren artean biziko da.

      “Ez dabe izango gehiago ez goserik, ez egarririk; ez ditu joko, ez eguzkiak, ez sargoriak”. Haulki-aurrean dagoan bildotsa “izango dabelako artzain, eta Berak eraongo ditu ur bizien iturrietara. Eta Jaungoikoak sikatuko ditu hareen begietako negarranpuluak”.

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 27‑30)

 

      Aldi haretan, Jesusek honan esan eban: «Nire ardiak entzuten dabe nire abotsa; Nik ezagutzen dodaz, eta eurak atzetik jatortaz. Eta betiko bizia emoten deutset; ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inork eskutik kenduko.

      Horreek emon eustazan Aita, beste danak baino haundiagoa da; eta inork ere ezin daikez kendu nire Aitaren eskuetatik. Aita eta biok bat gara».