Sarrerak Arratia Eleiza  

Mendekoste eguneko lagungarriak

PENTEKOSTE EGUNA  – A – B – C

Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna

«Itxaropenaren lekuko munduan  »

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: gaur Mentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.

Espiritu Santuaren etorrera ospatzen dogu. Gaur be Espiritu hori behar dogu, eta hemen alkartu gara bialdu deigula Aitari eskatzeko; Bera guregan bizi daitela eta bultzatu gaizala geure girotik atara eta geure bizitza eta konpromisoakaz “misino gara” hots egitera.

Gaurko egunez, Eleizak Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna ospatzen dau, «Itxaropenaren lekuko munduan» goiburuaren haritik. Gure krista-alkarteetan ohartu gaitezala Espirituak gugan sustatzen dauan dinamika, munduaren erdian Jaunaren Barri Onaren testigu izateko.

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari..

            «Zeru-lurren Egile zaran…»

ABADEAREN AGURRA

Emon izan jakun Espiritu Santuaren bidez gure bihotzetara isuria izan dan Jaungoikoaren maitasuna egon bedi zuekin.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.

URAZ BEDEINKATZEA

Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

eta, Eukaristia honen bidez,

bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 AINTZA

Goratu eta eskerrak emon deioguzan Jainko Aita-Amari eta Jesus bere Seme maite eta aintzatuari gure bizitzetan eta bihotzetan isuri dabezan dohai guztiekaitik. Poz hori agertuz abestu dagigun: AINTZA ZERUETAN…

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.

 Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

 Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

«Zure arnasa …»

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

Jn 20, 19‑23:

Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.

Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia «Aleluia» izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Espiritu Santuak guregan otoitz egiten dau. Espirituari esker, Jainkoari “Aita” esaten deutsagu eta konfiantzaz zuzentzen deutsaguz gure erreguak. 

  • Eleizaren alde. Espiritu Santuaren agerpenak gidatu eta aldatu daiala, ausart eta pozik iragarri deion mundu osoari Jesukristoren Barri Ona. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Ekintza Katolikoan eta Laikoen Apostolutzan diharduenen alde. Ekintza Katolikoko eta Laikoen Apostolutzako kristau mobimentuen alde, presentzia bizi izan daitezan askotariko bizigiroetan, Barri Ona aintzat hartuta gizarte, kultura, politika eta ekonomia arloak aldatzeko. Eskatu deiogun Jaunari.
  •   Behartsuen alde. Banaketen, indarkeriaren eta norberekoikeriaren eraginez sufritzen dagozanek indar nahiko jaso daien Espiritu Santuarengandik eta alkartasuna guregandik egoera horreek gainditzeko. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Arratiako kristau alkartea osotzen dogun guztion alde. Jesusen izenean batuta eta Jainkoaren maitasuna danei eroatera bialduak izan garala konturatuz Espirituaren eragina gugan izan dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

Emoiguzu zure Espiritua, Jauna; zure Semearen Barri Onaren lekuko ausart egin gaizala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

AZKEN AGURRA

 Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

  «Zeru-lurren Erregina”

MENTEKOSTE EGUNA  – A – B – C

Día de la Acción Católica y del Apostolado Seglar

«Testigos de esperanza en el mundo»

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.

Espiritu Santuaren etorrera ospatzen dogu. Gaur be Espiritu hori behar dogu, eta hemen alkartu gara bialdu deigula Aitari eskatzeko; Bera guregan bizi daitela eta bultzatu gaizala geure girotik atara eta geure bizitza eta konpromisoakaz “misino gara” hots egitera.

 En esta fiesta, la Iglesia celebra el día de la Acción Católica y el Apostolado Seglar, cuyo lema es «Testigos de esperanza en el mundo».  Que en nuestra vida eclesial sepamos reconocer y experimentar cómo el Espíritu Santo acompaña y dinamiza la vida de la Iglesia presente en medio del mundo.

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari..

   «Zeru-lurren Egile zaran…»

ABADEAREN AGURRA

Emon izan jakun Espiritu Santuaren bidez gure bihotzetara isuria izan dan Jaungoikoaren maitasuna egon bedi zuekin.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.

El Espíritu llena la casa y hace a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu y seamos testigos de la Buena Noticia que es Jesús.

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas

«Zure arnasa …»

 +1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

+El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios; pues un mismo espíritu nos unifica a todos.

Jn 20, 19‑23:

Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.

Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia «Aleluia» izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.

El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Una nueva creación es inaugurada: a imagen de su Padre insuflando la vida al primer hombre, Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Espiritu Santuak guregan otoitz egiten dau. Espirituari esker, Jainkoari “Aita” esaten deutsagu eta konfiantzaz zuzentzen deutsaguz gure erreguak. 

  • Eleizaren alde. Espiritu Santuaren agerpenak gidatu eta aldatu daiala, ausart eta pozik iragarri deion mundu osoari Jesukristoren Barri Ona. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por todos los movimientos cristianos de Acción Católica y de Apostolado Seglar para que su presencia viva en los diversos ambientes de nuestra sociedad evangelice y transforme desde el Evangelio las realidades sociales, culturales, políticas y económicas.  Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por quienes sufren a causa de las divisiones, la violencia y el egoísmo para que el Espíritu Santo les conceda abundantemente la fuerza que necesitan para afrontar con esperanza las situaciones que padecen y no les falte nuestra solidaridad.  Eskatu deiogun Jaunari.
  • Arratiako kristau alkartea osotzen dogun guztion alde. Jesusen izenean batuta eta Jainkoaren maitasuna danei eroatera bialduak izan garala konturatuz Espirituaren eragina gugan izan dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

Emoiguzu zure Espiritua, Jauna; zure Semearen Barri Onaren lekuko ausart egin gaizala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

AZKEN AGURRA

Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

Que el Espíritu nos enseñe a perdonar y ser perdonados. Que construyamos paz entre todos. Que el Espíritu nos impulse a trabajar conjuntamente sin distinción de raza, de clase, de política, de religión.

«Zeru-lurren Erregina»

MENTEKOSTE DOMEKEA

Apostoluen Eginetatik (Ap Eg  2, 1‑11)

Heldu zan Mendekoste Eguna, eta ikasle guztiak alkarregaz leku berean batuta egozan; bat-batean, ze­rutik hots bat etorri zan, haize bolada indartsu batena langoa, eta hareek egozan etxe dana bete eban.

Suzkoak lango mihin batzuk agertu jakezan, eta banan‑banan bakoitzaren gainean gelditu. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran, eta hizkuntza arrotzetan berbetan hasi, bakoitzari Espirituak emoten eutson lez.

Bazan egun hareetan Jerusalenen judegu Jainko­zalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Hots hori entzun zanean, jentetza handia batu zan, eta harrituta gelditu ziran, bakoitzak norberaren hizkuntzan berba egiten entzuten ebezalako.

Harri eta zur eginik, honan inoen: Ez ete dira, ba, galilearrak berbetan dabizan guztiok? Zelan entzuten deutsegu, ba, bakoitzak geure jatorrizko hizkuntzan? Gure artean badagoz partiarrak, mediarrak, elamdarrak; badagoz Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton, Asian, Frigian, Panfilian, Egipton eta Zirene ondoko Libian bizi diranak; badagoz erromatarrak, judeguak, eta proselitoak, greziarrak eta arabiarrak; eta danei geure hizkuntzan entzuten deutsegu Jaungoikoaren mirariak adierazoten».     

Erantzun-salmoa        Sal 103, l ab eta 21. 29‑30. 31 eta 34

Bialdu egizu, Jauna, zure arnasa,

eta barriztau lur‑azala.

edo aleluia.

Ene arima, goratu egizu Jauna!

Guztiz haundi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!

Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,

zuhurtasunez eginak zeharo,

lurra zure sorkariz betea dago.

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,

arnasea kentzen badeutsezu, hilten,

euren hutsetara bihurtzen.

Zure arnasea bialtzen badozu,

izatea emoten deutsezu;

lur‑azala barriztatzen dozu.

 Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,

 poztu bedi Jauna Berak eginetan.

Atsegin bekio nire olerkia,

nire poza da Jainkoa.

   San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 12, 3b-7.12-13)

Senideok: Ezin dau inork esan: “Jauna da Jesus!”, Espiritu Santuaren eraginez izan ezik.

Era askotakoak dira dohaiak, baina bat-bera Espiritua; era askotakoak, serbitzuak, baina bat-bera Jauna; era askotakoak eginkizunak, baina bat-bera guztiakan dana egiten dauan Jaungoikoa. Bakotxari guztien onerako emoten jako Espirituaren argitasuna.

Gorputzak, bat izanarren, zati asko dituan lez, eta gorputzeko zatu guztiak, asko izanarren, gorputz bat diran lez, bardin Kristo ere. Gu guztiok –judutar nahiz greziar, mnepeko nahiz askatu- Espiritu berberagan bateatuak izan gara, gorputz bakar bat izateko. Eta guztiok Espiritu bakarretik edan dogu.

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19‑23)

Astearen lehenengo egunaren iluntzean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildurrez. Sartu zan Jesus, eta euren erdian zutunik, esan eutsen: «Bakea zuekin». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Eta ikasleak pozez beterik gelditu ziran, Jauna ikustean.

Jesusek, barriro ere: «Bakea zuekin. Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek». Eta hori esanez, hareen gainera arnasa egin eta esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua: zuek pekatuak parkatzen deutsazuezanei, parkatuta gelditzen jakez; eta lotzen deutsazuezanei, lotuta gelditzen jakez».