33. Domekako irakurgaiak. Lecturas del domingo 33
URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA
Jakituriaren liburutik (Jak 11, 23 12, 2)
Jauna, mundu guztia zure aurrean,
balantza alde batera okertzen dauan izpitxoa da, lur gainean goizeko ihintz tanta bat lez.
Guztiak erruki dozuz, dana ahal dozulako;
pekatuari ezikusi egiten deutsazu, gizonak damu izan dagien.
Dan guztia maite dozu,
eta ez dozu gorroto Zeuk egindakorik ezer; ezer gorroto izan bazendu, ez zenduan egingo.
Eta zelan iraun ezerk, Zeuk nahi izan ez bazendu?
Guztiei, ostera, parkatu egiten deutsezu, zeureak dozuzalako,
bizidunen adiskide zaran Jaun horrek.
Gauza guztietan dago zure arnasa hilezkorra; apurkaapurka zuzentzen dozuz jausten diranak; pekatu egin dabenei
euren pekatua gogora ekarten deutsezu, bihozbarritu daitezan,
eta Zugan, Jauna, sinistu dagien.
Erantzun-salmoa Sal 144, 1-14
Jauna zure maitasuna abestuko dot betiren beti.
Goratuko zaitut, ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena betiere. Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dot goratuko.
Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarregatxa eta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.
Jauna, zure lan guztiak ospatu zagiezala, zure zintzoak bedeinkatu zagiezala.
Zure erregetza ze bikain dan autortu begie, zure ahal-izateaz hitz egin begie.
Leiala da Jauna hitz guztietan,
zintzoa bere lan guztietan.
Jaunak jausi zorian dagozan guztiak ditu sendotzen, eta makurtuak zutitzen.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (2 Ts 1,11-2,2)
Senideok: Zuen alde otoitzean dihardugu beti, gure Jaungoikoak bere deiaren gai egin zagiezan, eta bere ahalmenez burutu dagizan, zuek onerako dozuen nahi guztia eta zuen sinismenaren egitekoa. Holan Jesus gure Jauna goratua izango da zuekan, eta zuok Beragan, gure Jaungoikoaren eta Jesus Jaunaren graziaren arauera.
Jesukristo gure Jaunaren azkeneko etorreari buruz, eta gu Beragaz alkartzeari buruz, hauxe eskatzen deutsuegu: ez dagizuela edozelan bururik galdu, eta ez zaitezela ikaratu ere egin, Jaunaren eguna gainean ei dala dinoan espiriturik edo berbarik edo guk egindako eskutitzik badagoalakoan.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 19, 110)
Aldi haretan, sartu zan Jesus Jerikon, eta herrian zehar joian. Bazan han Zakeo izeneko gizon bat, zergalarien buru zana, eta aberatsa. Han ebilen, Jesus zein ete zan ikusi nahirik; baina ezin eban, jentetza handia egoalako, eta bera txikia izan; eta arineketan joanda, basa- piko baten gainera igon eban, Jesus ikusteko, handik igaro behar ebanta.
Jesusek, leku haretara hurreratu zanean, begiak jaso eta esan eutson: «Zakeo, jatsi zaitez aguro, gaur zeure etxean gelditu behar dotta». Zakeo berehala jatsi zan, eta oso pozik hartu eban bere etxean. Eta hori ikusi eben guztiak marmarrean hasi ziran, gizon pekatari baten etxean sartu zalako.
Zakeok, ostera, zutundurik, esan eutson Jaunari: «Jauna, nire ondasunen erdiak behartsuentzat emoten dodaz; eta inori bide txarretik ezer kendu badeutsat, beste halango lau bihurtzen deutsat».
Eta Jesusek esan eutson: «Gaur sartu da salbamena etxe honetan; hau ere Abrahanen semea data. Izan ere, Gizonaren Semea galduta egoana bilatu eta salbatzen etorri da».