Sarrerak Arratia Eleiza  

San Pedro ta San Paulo. Lagungarriak

SAN PEDRO ETA SAN PAULO, APOSTOLUAK

Ekainak, 29

 

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Eukaristia ospatzera etorri zarenoi egun on:

 Apostoluek toki berezia dabe salbamenaren historian: eureak izan ziran Kristoren testigu, rebelazinoaren zaintzaile eta Kristoren Eleizaren eregile. Eta apostoluen artean aparteko lekua daukee gaur ospatzen ditugun San Pedro eta San Paulok. Jesusek berak aukeratu eban Pedro bere Eleizearen oinarri eta buru izateko eta Paulo izan zan Jesusen Ebanjelioa jentilen artean zabaltzen gehien lan egin ebana.

Apostoluen testigantzeari esker heldu gara gu sinismenera. San Pedro eta San Pauloren martiritza eta zeruratzea ospatzean, barriztatu dagiguzan geure fedea eta Jesusen jarraitzaile zintzoagoak izateko gogoa.

   “Zein gozo ta eder dan…”

 DAMU-OTOITZA

Pekatari gareala gogoan izanik, jaso dagiguzan gure bihotzak Jaungoikoagana, errukia eta parkamena eskatuz:

  • Jesus Jauna, Pedro zure apostoluari parkatu zeuntsona. ERRUKI, JAUNA.
  • Jesus Jauna, Paulo zure erasotzailea apostolu izateko aukeratu zenduana.KRISTO ERRUKI
  • Jesus Jauna, pekatari damutuak beti onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 12, 1-11:

Apostoluek hasieratik aurrean erabiliak izan ziran. Irakurgai honetan, Pedro apostolua espetxean ikusten dogu. Elizea bere alde otoitzean dago eta Jaunak Herodesen eskuetatik askatu egiten dau.

Erantzun-salmoa:  33. Salmoa

 Elizan eta guztiongan egiten dituan harrigarri guztiakaitik,poztasunez beterik goratu eta eskertu dagigun Jainkoa.

“Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa…”

2 Tm 4, 6-8. 17-18:

Damaskora bidean Jaunagana bihurtu zan Paulok, bere burua hilzorian dagoala ikusita, karta bat idazten deutso bere ikasle Timoteori. Berba gitxitan, bere bizitzea zein izan dan eta Jaungoikagan daukan itxaropena agertzen dutsoz. Entzun dagiguzan bere berbak

Mt 16, 13-19

Pedro, Eliza osoak Kristogan daukan fedearen lekuko eta oinarri lez agertzen jaku gaurko ebanjelioan.

Goratu dagigun Jauna, “Aleluia” abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Lehenengo kristinauen antzera, Eliza lez alkartuta, gure beharrizanak agertu deioguzan Jaungoiko Aitari:

  • Pedroren ondorengo dogun Leon Aita Santuaren alde, Espirituaren argiaz gidatu dagiala, guztiok osotzen dogun eleiza, alkarregaz bide eginez, sinodo-senaz bizi gaitezan ESKATU DEIOGUN JAUNARI
  • Arrantzale guztien alde: San Pedroren antzera, itsasoan aurkitu dagiela bizimodua aurreraatarateko behar daben guztia eta, euren zaindaria lez, fededun jatorrak izan daitezela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Gaixorik dagozanen alde, espetxeratuen alde, aurrean erabiliak diranen alde eta une latz honetan gerran bizi diren herritarren alde, euren egoera hobetzeko bideak zabaldu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Arratiako Eleizea osotzen dogun kristau guztion alde, dohai hartu dogun fedea, gure familian, herrian eta mundu guztian zabaldu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jaungoiko Jauna, San Pedro eta San Paulo bitarteko jarrita, egiten deutsuguz eskari honeek. Entzun eta onartu egizuz, Aita. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

AZKEN AGURRA

Senideok, Eukaristia amaitu dogu; goazen orain geure zereginetara. Eta gogoan izan dagigun geu ere, gure bateoan, Pedro eta Pauloren antzera, Jesusen ikasle, jarraitzaile eta apostolu izatera deituak garela.

“Eskerrik asko, Jauna…”

 

 

 

 

 

 

SAN PEDRO ETA SAN PAULO, APOSTOLUAK       Ekainak, 29

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Eukaristia ospatzera etorri zarenoi egun on:

 Apostoluek toki berezia dabe salbamenaren historian: eureak izan ziran Kristoren testigu, rebelazinoaren zaintzaile eta Kristoren Eleizaren eregile. Eta apostoluen artean aparteko lekua daukee gaur ospatzen ditugun San Pedro eta San Paulok. Jesusek berak aukeratu eban Pedro bere Elizearen oinarri eta buru izateko; eta Paulo izan zan Jesusen Ebanjelioa jentilen artean zabaltzen gehien lan egin ebana.

Los apóstoles Pedro y Pablo, cuya fiesta celebramos hoy, sufrieron el martirio bajo el emperador Nerón. Pedro fue crucificado cabeza abajo. Pablo, como ciudadano romano, fue decapitado. Hasta su muerte tuvieron que recorrer un largo camino.

Apostoluen testigantzeari esker heldu gara gu sinismenera. San Pedro eta San Pauloren martiritza eta zeruratzea ospatzean, barriztatu dagiguzan geure fedea eta Jesusen jarraitzaile zintzoagoak izateko gogoa.               

 “Zein gozo ta eder dan…”

 DAMU-OTOITZA

Pekatari gareala gogoan izanik, jaso dagiguzan gure bihotzak Jaungoikoagana, errukia eta parkamena eskatuz:

  • Jesus Jauna, Pedro zure apostoluari parkatu zeuntsona. ERRUKI, JAUNA.
  • Jesus Jauna, Paulo zure erasotzailea apostolu izateko aukeratu zenduana.KR. E.
  • Jesus Jauna, pekatari damutuak beti onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA 

Ap Eg 12, 1-11:

Apostoluek hasieratik aurrean erabiliak izan ziran. Irakurgai honetan, Pedro apostolua espetxean ikusten dogu. Elizea bere alde otoitzean dago eta Jaunak Herodesen eskuetatik askatu egiten dau.

Dios cuida a la Iglesia perseguida. Gracias a la oración de la Iglesia, Pedro recobra la libertad.

Erantzun-salmoa:  33. Salmoa

 Elizan eta guztiongan egiten dituan harrigarri guztiakaitik,poztasunez beterik goratu eta eskertu dagigun Jainkoa.

El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles. Oremos con este salmo bendiciendo y alabando al Señor.

  “Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa…”

2 Tm 4, 6-8. 17-18:

Damaskora bidean Jaunagana bihurtu zan Paulok, bere burua hilzorian dagoala ikusita, karta bat idazten deutso bere ikasle Timoteori. Berba gitxitan, bere bizitzea zein izan dan eta Jaungoikagan daukan itxaropena agertzen dutsoz. Entzun dagiguzan bere berbak

 Los sufrimientos de Pablo en la cautividad, al asociarlo a la pasión de Cristo, hacen más fecunda la difusión del Evangelio.

Mt 16, 13-19.

Pedro, Eliza osoak Kristogan daukan fedearen lekuko eta oinarri lez agertzen jaku gaurko ebanjelioan.

En Pedro se hará visible la piedra angular invisible del edificio eclesial: Cristo resucitado

Goratu dagigun Jauna, “Aleluia” abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Lehenengo kristinauen antzera, Eleiza lez alkartuta, gure beharrizanak agertu deioguzan Jaungoiko Aitari:

  • Pedroren ondorengo dogun Leon Aita Santuaren alde, Espirituaren argiaz gidatu dagiala, guztiok osotzen dogun eleiza, alkarregaz bide eginez, sinodo-senaz bizi gaitezan ESKATU DEIOGUN JAUNARI
  • Por los mensajeros del Evangelio en todo el mundo; para que sus palabras y sus obras den a conocer a Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Sabiendo que la guerra no favorece a nadie, pedimos a los gobernantes, que busquen otros medios para el bien de los pueblos, respetando vidas. Y pedimos al Señor que mueva nuestros corazones para ser constructores de paz.
  • Arratiako Eleizea osotzen dogun kristau guztion alde, dohai hartu dogun fedea, gure familian, herrian eta mundu guztian zabaldu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jaungoiko Jauna, San Pedro eta San Paulo bitarteko jarrita, egiten deutsuguz eskari honeek. Entzun eta onartu egizuz, Aita. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

AZKEN AGURRA

Senideok, Eukaristia amaitu dogu; goazen orain geure zereginetara. Eta gogoan izan dagigun geu ere, gure bateoan, Pedro eta Pauloren antzera, Jesusen ikasle, jarraitzaile eta apostolu izatera deituak izan ginala.

Es asunto nuestro pasar de las palabras de la fe a las obras de la fe. La gran distancia entre palabras y hechos sólo la podemos superar en pequeños pasos. Los apóstoles con sus tropiezos y caídas nos dan ánimo.

   “Eskerrik asko, Jauna…”

                                           HITZAREN LITURGIA

Apostoluek aurrean erabiliak izan ziran. Gaurko lehenengo irakurgaian, Pedro espetxean ikusten dogu. Elizea bere alde otoitzean dago.

Apostoluen Eginak liburutik (12, 1-11)

Egun hareetan, Herodes erregea gogor erasoten hasi zan eleiztar batzuen aurka, eta Joanen anaia zan Santiagori ezpataz samea ebagi eutson. Eta judeguei poz emoten eutsela ikusirik, preso egin eban Pedro ere. Pazko astea zan, eta, loturik, espetxean sartuazo eban, eta launa gudaritako lau taldek jagon egiela agindu. Pazko ostean, herriaren aurrean hilazoteko asmoa eukan. Pedro giltzapean ondo jagonda euken bitartean, Eleizea otoitzean ebilkion Jaungoikoari haren alde, eten barik.

Herodesek atara behar eban aurreko gauean, lotan egoan Pedro, gudari biren erdian, euroi kateaz loturik. Eta espetxe zainak ate aurrean egozan, ha zaintzen.

Bat-batean Jaunaren aingerua agertu zan, eta gela barrua argitu egin zan. Eta saietsean ikutuz, iratzartu eban Pedro, esanez: “Jagi arin!” Kateak eskuetatik jausi egin jakozan. Eta aingeruak barriro: “Lotu gerrikoa eta jantzi oinetakoak”.

Halan egin eban Pedrok; eta aingeruak barriro: “Jantzi soin gainekoa eta jarraitu egidazu”. Pedro, urten eta atzetik joakon. Ez eban uste, ostera, aingeruak egiten ebana egia zanik; begitzanzinoa zala eritxon. Eta lehenago eta bigarren zaintzaile taldeak igarotakoan, herrira daroan burdinazko ateraino heldu ziran, eta hau berez zabaldu jaken. Urten, eta kale bat igaro eben; orduan, aingerua bat-batean ezkutatu egin jakon.

Pedrok, bere senera etorririk, honan inoan: “Bai, egia zan; Jaunak bere aingerua bialdu dau, Herodesen eskuetatik eta judeguen ikusi nahi guztietatik ni atarateko”.

Erantzun Salmoa: 33. Salmoa 

                       

Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna,

nire ahoan beti Haren gorespena.

Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,

poztu beitez apalak hori entzutearekin.

Handietsi nirekin Jauna,

ospatu daigun batera Haren izena.

Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduan,

bildur guztietatik atara ninduan.

 

Jaunagana bihurtu zan Paulok, hilzorian dagoala ikusita, karta bat idazten deutso bere ikasle Timoteori. Berba gitxitan, bere bizitzea zein izan dan eta Jaungoikoagan daukan itxaropena agertzen deutsoz. Entzun dagiguzan bere berbak.

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 4,6-8.17-18)

Anaia maite hori: Ni neure odola isurtzeko zorian nago; nireak laster egingo dau. Borroka ona egin dot, ibilaldia amaitu dot, gorde dot sinismena. Orain gertauta dago niretzat zuzentasunaren koroia, Jaunak, epaile zuzenak, egun haretan emongo deustana; ez, ostera, niri bakarrik, baita Haren etorrerea maite daben guztiei ere.

Jauna nire alde neban, eta Berak indartu ninduan, barri on osoa nire bidez zabaldu zedin, eta herri guztiak entzun egien; Berak atara ninduan leoiaren ahotik. Jaunak atarako nau barriro ere gatx guztietaik; salbatuko nau eta bere zeru erreinura eroango. Berari aintza gizaldiz gizaldi. Amen!

 Pedro, Eliza osoak Kristogan daukan fedearen lekuko eta oinarri lez agertzen jaku gaurko ebanjelioan.

Goratu dagigun Jauna, «Aleluia» abestuz.

 

    

              

Zu Harria zara;´

Harri horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea;

eta heriotzearen indarrak ez jakoz naguzituko. R/.

Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 16, 13-19)

Aldi haretan, Jesusek, Filipoko Zesarea aldera etorrita, honan itandu eutsen bere ikasleei: “Gizonaren  Semea, nor dala dino jenteak?”

Eta hareek: “Batzuk, Joan Bateatzailea dala; beste batzuk, Elias; besteak, Jeremias edo profetaren bat”.

Jesusek orduan: “Eta zuek, nor nazala dinozue?” Eta Simon Pedrok erantzun eutson: “Zu Mesias zara, Jaungoiko biziaren Semea”.

Jesusek orduan: “Zorionekoa zu, Simon, Jonasen seme hori! Ez haragiak, ez odolak, ez deutsu adierazo hori zuri, zeruan dagoan nire Aitak baino. Eta horra Nik zuri esan: Zu “Harria” zara; harri horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea; eta heriotzearen indarrak ez jakoz nagusituko. Zeuri emongo deutsudaz zeruetako erreinuaren giltzak. Eta zuk lurrean lotua, zeruetan ere lotua izango da; eta zuk lurrean askatua, zeruetan ere askatua”.