Domekako lagungarriak
KURUTZE SANTUAREN GORESPENA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur, Kurutze Santuaren Gorespennerako eguna da, izan be, salbazinoa, bizia, berbizkundea Kurutzeko misterio handian dabe jatorria. Kurutze horretan antzeman geike noraino heltzen dan Aitren maitasuna. Eta Jesusen Kurutzeari begiratuta, esker ona sortzen da gure bihotzean dana emon deuskun Jainkoarentzat.
Kurutzea guretzat eta gizaki guztientzako bizia, salbamena eta itxaropena dala ikustera eroan gaizala ospakizun honek.
Fedez eta eskerronez emon deiogun hasierea Eukaristiari
Abestia: ZU ZARA GURE POZA KURUTZ SALBATZAILEA
Lur Barrirako bidean
zu itxaropen, zuhaitz;
egarri dira herriak,
zu ur bizien harkaitz. R/.
DAMU-OTOITZA
Jainkoak bere Semea bialdu eban , bere bitartez mundua salbatzeko eta hortxe agertu da bere maitasuna. Berarengan uste osoa jarrita, eskatu daigun parkamena.
– Edozein morroiren antzeko bihurtzea onartu zenduana: ERRUKI, JAUNA.
– Zeure burua kurutzeko heriotza jasaieraino makurtu zenduana: KRISTO, ERRUKI.
– Jainkoak guztien gaitenetik altxatu zinduzana: ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Zenbakien liburutik 21, 4-9
Israel herriak basamortuan bide egiten dihardu morrontzatik atara dituan Jainkoaren agintzariak noiz beteko diran zain. Jainkoa bere herrira eta bere zerbitzaria dan Moisesengana hurreratu da, bere egitasmo salbatzailea aurrera eroango daula agertuz.
Erantzun-Salmoa: 77 Salmoa
Jainkoagandik hartutakoa kontuan hartzera gonbidatzen gaitu salmisteak
«Erruki hutsa dogu, Jauna».
Fp. 2, 6-11:
Kurutzeko heriotzaraino makurtu ondoren gorespen beteraino iritsi arte Jesusek egin dauan bidea azaldu dau San Paulo apostoluak bigarren irakurgaian jasotako ereserkiak.
Jn. 3, 13-17 10, 38-42:
Bestengaitik bizia emotea, osotasunean bizitzeko bidea da.
Gertatu gaitezan Jaunaren berbea entzuteko «Aleluia» abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bere bizitzan, Jainkoaren borondatea betetzea eta guztion ona lortzea helburu nagusitzat hartu ebazan Jesusi begiratuta aurkeztuko dogu gure otoitza.
- Eleiza osotzen dogunon alde. Zerbitzari apal izan gaitezan gizartean. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduko herri guztien alde, batez be agintarien alde, bakea lortzeko behar diran pausoak emon dagiezan, eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezan eguneroko bizitzan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Besteei kurutzea eroaten laguntzen deutsenen alde. Jainkoaren indarra eta aurpegia erakutsi deieen atsekabea, gaixotasuna, bakardadea edo edozelango egoera gatxa jasaten ari diranei. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkartu gareanon alde. Jainkoak guztioi deuskun maitasunaren zeinu izan gaitezan gure parroki alkarteetan. Eskatu deiogun Jaunari.
Gurtzen zaitugu Kristo, eta bedeinkatzen, zure kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan.
AZKEN AGURRA
Badakigu bidean ez goazela bakarrik eta Kristok berak indarra emoten deuskula. Bizitzako sufrimentua ez da alperrekoa. Kristo kurutz hiltzatuari begiratu deiogun.
“Jainko gizon eginari”
KURUTZE SANTUAREN GORESPENA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur, Kurutze Santuaren Gorespennerako eguna da, izan be, salbazinoa, bizia, berbizkundea Kurutzeko misterio handian dabe jatorria.
En la Cruz de Cristo descubrimos hasta dónde llega el amor del Padre. Mirando a la Cruz de Jesús nos sentimos llenos de gratitud a ese Dios que nos lo da todo.
Kurutzea guretzat eta gizaki guztientzako bizia, salbamena eta itxaropena dala ikustera eroan gaizala ospakizun honek.
Abestia: ZU ZARA GURE POZA KURUTZ SALBATZAILEA
Lur Barrirako bidean
zu itxaropen, zuhaitz;
egarri dira herriak,
zu ur bizien harkaitz. R/.
DAMU-OTOITZA
Jainkoak bere Semea bialdu eban , bere bitartez mundua salbatzeko eta hortxe agertu da bere maitasuna. Berarengan uste osoa jarrita, eskatu daigun parkamena.
– Edozein morroiren antzeko bihurtzea onartu zenduana: ERRUKI, JAUNA.
– Tú que te rebajaste hasta someterte a una muerte de cruz: KRISTO, ERRUKI.
– Jainkoak guztien gaitenetik altxatu zinduzana: ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Zenbakien liburutik 21, 4-9
Israel herriak basamortuan bide egiten dihardu morrontzatik atara dituan Jainkoaren agintzariak noiz beteko diran zain.
El pueblo de Israel, en su caminar por el desierto, los mordidos quedan sanos al mirarla.
Erantzun-Salmoa: 77 Salmoa
Jainkoagandik hartutakoa kontuan hartzera gonbidatzen gaitu salmisteak
El salmista nos invita a recordar todo lo recibido del Señor.
«Erruki hutsa dogu, Jauna».
Fp. 2, 6-11:
Kurutzeko heriotzaraino makurtu ondoren gorespen beteraino iritsi arte Jesusek egin dauan bidea azaldu dau San Paulo apostoluak.
Se despojó de su rango, por eso Dios lo levantó sobre todo.
Jn. 3, 13-17 10, 38-42:
Tanto amó Dios al mundo, que entregó a su Hijo único.
Gertatu gaitezan Jaunaren berbea entzuteko «Aleluia» abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bere bizitzan, Jainkoaren borondatea betetzea eta guztion ona lortzea helburu nagusitzat hartu ebazan Jesusi begiratuta aurkeztuko dogu gure otoitza.
- Eleiza osotzen dogunon alde. Zerbitzari apal izan gaitezan gizartean. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que los gobernantes de las naciones sepan actuar con verdadero sentido de justicia, y respeten los derechos de todas las personas. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que quienes ayudas a los demás a llevar las cruces del dolor, la enfermedad, la soledad, o tantas situaciones difíciles que s edan en nuestrs sociedad, sientan la fortaleza de Dios y sean capaces de mostrar su rostro. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkartu gareanon alde. Jainkoak guztioi deuskun maitasunaren zeinu izan gaitezan gure parroki alkarteetan. Eskatu deiogun Jaunari.
Gurtzen zaitugu Kristo, eta bedeinkatzen, zure kurutze santuaren bidez mundua salbatu dozulako. Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan.
AZKEN AGURRA
Badakigu bidean ez goazela bakarrik eta Kristok berak indarra emoten deuskula. Bizitzako sufrimentua ez da alperrekoa. Kristo kurutz hiltzatuari begiratu deiogun.
Miremos a Cristo en la cruz y caminemos a lo largo de la vida bajo su mirada.
“Jainko gizon eginari”
«0914 KURUTZE SANTUAREN GORAPENA
I. Irakurgaia (1. aukera)
Sugeren batek norbaiti eztena sartzen eutsonean,
brontzezkoari begiratzean osatu egiten zan.
Zenbakiak liburutik
Zen 21, 4b-9
Egun hareetan, herria, bideaz gogaituta, txarto esaka hasi zan Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atara ginduzuzan Egiptotik? Basamortuan hiltzeko? Ez dogu ogirik, ez urik, eta asperturik gagoz mana dalako janari kaskar honegaz».
Jaunak suge pozoitsuak bialdu eutsozan herriari, eta hareen eztenkadaz israeldar asko hil zan. Orduan, Moisesengana joan eta esan eutsoen: «Pekatu egin dogu, Jaunaren eta zure kontra txarto esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak gugandik urruntzeko».
Erregutu eban Moisesek herriaren alde, eta Jaunak esan eutson: «Egizu brontzezko sugea eta ipini haga baten muturrean. Sugeek eztena sartutako guztiak, brontzezko sugeari begiratzean, osatu egingo dira». Egin eban Moisesek brontzezko sugea eta hagaren muturrean ipini eban. Eta sugeren batek norbaiti eztena sartzen eutsonean, brontzezkoari begiratzean osatu egiten zan.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 2, 6-11
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi Jainkozko bere mailari;
bestetara baino, egokion aintza itzi
eta esklabo-izaera hartu eban, gizakien antzeko eginez.
Eta gizaki lez agertuz, apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino, kurutzean hiltzeraino.
Horregaitik, danen gainetik goratu eban Jainkoak
eta izen guztietan bikainena emon eutson,
Jesusen izenaren omenez danen belaunak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztiek autortu dagien Jesu Kristo dala Jauna,
Jainko Aitaren aintzarako.
Erantzun-salmoa
Sal 78 [77], 1-2. 34-35. 36-37. 38 (R/. ik. 7b)
R/. Ez ahaztu Jaunaren egintza handiez.
V/. Entzun, ene herri, nire irakaspena,
makurtu belarria nire esanetara.
Ipuinetan berba egingo dot,
antxinako ezkutukiak azalduko ditut. R/.
V/. Baina hiltzen ebazanean, Jainkoaren bila hasten ziran,
damutu eta beraren bila lehiatzen.
Gogoratzen ziran Jainkoa ebela harkaitza,
goi-goiko Jainkoa euren askatzailea. R/.
V/. Baina zurikeria besterik ez eben ahoan,
guzurra baino ez mihinean;
ez egozan bihotzez Jainkoari lotuak,
ez ziran leial haren itunagaz. R/.
V/. Harek, halan be, errukiturik, parkatu egiten eutsen errua,
eta ez ebazan hondatzen;
sarritan eutsi eutson hasarreari,
bere sumin guztiari bide emon barik. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Adoratzen zaitugu, Kristo, eta bedeinkatzen,
kurutzean hilez salbatu dozulako mundua. R/.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 3, 13-17
Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori: «Ez dau inork zerura igon zerutik jatsi zanak baino, Gizonaren Semeak. Moisesek basamortuan brontzezko sugea jaso eban lez, halantxe izan behar dau jasoa Gizonaren Semeak, harengan sinisten daben guztiek betiko bizitza izan dagien».
Izan be, hain maite izan eban Jainkoak mundua ze, bere Seme bakarra emon eutson, beragan sinisten dauan inor galdu ez dadin, ezpada ze betiko bizia izan dagian.
Izan be, Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, beraren bitartez mundua salbatzera baino.
