Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 30 domekako lagungarriak.

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA – C

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, Eukaristia Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan otoitza. Bizitzan lagun ditugun beste fededun batzuk alkartuta, ospatu dagigun gure artean dagoan Jauna eta Harek gugaitik egin ebana.

Hasi gaitezan   abestuz.

Bihotz batez alkarturik

DAMU-OTOITZA

Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?

  – Jesus Jauna,  behartsuen oihua entzun  eta euren alde  jokatzen dozuna.  E.   J.

– Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna.KRISTO, ERRUKI.

– Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Sir 35, 15b-17. 20-22a:

Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan, behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.

Erantzun-Salmoa:  33. Salmoa

Goratu dagigun, behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.

«Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna»

2 Tm 4, 6-8. 16-18:

Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.

Lk 18, 9-14:

Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona. Zutunduta, «Aleluia» abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, «behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte», entzun dogu lehenengo irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun, entzunak izan gaitezan:

– Eleizearen alde: bai hitzez eta bai egitez Jesusen Barri Onaren mezulari izan daiten guarko gizartean. Egin dagigun otoitz

– Gaixo, edadetu eta ezinduen alde: Jaungoikoagan eta euren inguruko pertsonakan aurkitu  dagiela behar daben era guztietako laguntza. Egin dagigun otoitz

– Gure arteko alkar-bizitza hobeagoa izan daiten; alkar entzuteko, alkar parkatzeko eta                       alkarri laguntzeko beti prest egon gaitezan. Egin dagigun otoitz

– Eukaristia honetan  otoitzean alkartuta gagozan  guztion alde:  bai  Jaungoikoagazko              hartu-emonetan eta bai gizartekoetan, apalak izaten eta apaltasunez jokatzen ikasi                dagigula. Egin dagigun otoitz

Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara. Eta hemen hartu dogun mezua ekintza bihurtu dagigula.

«Eskerrak Jauna bihotz bihotzez.»

                           URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA – C

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, Eukaristia Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan otoitza. Bizitzan lagun ditugun beste fededun batzuk alkartuta, ospatu dagigun gure artean dagoan Jauna eta Harek gugaitik egin ebana.

Eucaristía significa acción de gracias; y esto es lo que vamos a hacer en este encuentro junto al altar.

Damos gracias, no por nuestros méritos, sino por la misericordia y bondad de Dios, manifestada en Cristo.

Hasi gaitezan abestuz.

Bihotz batez alkarturik…

DAMU-OTOITZA

Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?

            – Jesus Jauna,  behartsuen oihua entzun  eta euren alde  jokatzen dozuna.  E.  J.

            – Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna.  KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Sir 35, 15b-17. 20-22a:

Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan, behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.

Un sabio del antiguo Israel nos explicará, cómo actúa Dios, qué es lo que quiere y lo que rechaza.

Erantzun-Salmoa:  33. Salmoa

Goratu dagigun,  behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.

El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles.

“Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna»

2 Tm 4, 6-8. 16-18:

Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.

Pablo apóstol encarcelado en Roma, vuelve los ojos hacia atrás y hace un resumen lleno de fe. Confía en Jesucristo, que le llamó para hacerle apóstol suyo.

Lk 18, 9-14:

Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona. Zutunduta, «Aleluia» abestu dagigun.

El que cree en Dios, sabe que necesita una conversión constante. Sólo Dios es bueno, nosotros necesitamos sentirnos perdonados.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, «behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte», entzun dogu lehenengo irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun, entzunak izan gaitezan:

– Eleizearen alde: bai hitzez eta bai egitez Jesusen Barri Onaren mezulari izan            daiten guarko gizartean. Egin dagigun otoitz

– Gaixo, edadetu eta ezinduen alde: Jaungoikoagan eta euren inguruko pertsonakan aurkitu dagiela behar daben era guztietako laguntza. Egin dagigun otoitz

– Para que todos los pueblos del mundo se renueven, creando nuevas formas de vida y se   logre la fraternidad universal. Egin dagigun otoitz

– Por todos nosotros, que nos hemos reunido para compartir esta fiesta, para que cada vez más aprendamos a compartir y a comunicar la alegría de Dios. Egin dagigun otoitz

Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara. Eta hemen hartu dogun mezua ekintza bihurtu dagigula.

Hemos sentido la cercanía de Dios y su amor para con nosotros. Vivamos estas verdades a lo largo de la semana.

 Con la bendición de Dios.

«Eskerrak jauna bihotz bihotzez.»

URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA

Siraken liburutik (Sir 35, 15b‑17. 20‑22a)

Jainko zuzena da Jauna,

inoren bereizkuntzarik egiten ez dauana.

 

Ez dau bereizkuntzarik egiten behartsuaren kontra,

eta entzuten dau zapalduaren otoitza.

Ez dau gitxiesten, ez umezurtzaren eskabiderik,

ez erreguka dabilkon alargunarenik.

Hareen nahigabeak euren aldera ekarten dabe Jauna,

eta hareen otoitzak hodeietaraino igoten dau.

Behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu,

eta ez dau onik, Jainkoagana heldu arte;

ez dau etsitzen, Jainkoak entzuten deutson arte,

eta epaile zuzenak zuzenbidea egiten deutson arte.

Erantzun-salmoa        Sal 33, 2-3.17-18.19 eta 23

Jauna, Zure Maitasuna…

edo

Dohakabeak oihu egin eban eta Jaunak entzun.

Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna,

nire ahoan beti Haren gorespena.

Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,

poztu beitez apalak hori entzutearekin.

     Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,

galdu daiten lurrean hareen oroipena.

Zintzoak dei egin eutsoen eta Jaunak entzun,

estualdi guztitik atara zituan bere eskuz.

     Hurrean dabe Jauna bihotz urratuek,

salbatzen ditu gogo atsekabetuak.

Jaunak askatzen ditu bere morroiak,

ez dau izango zigorrik Harengana ihes doanak.

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm. 4, 6‑8. 16‑18)

Anaia maite hori: Ni neure odola isurtzeko zorian nago; nireak laster egingo dau. Borroka ona egin dot, ibilaldia amaitu dot, gorde dot sinismena. Orain gertatuta dago niretzat zuzentasunaren koroia, Jaunak, epaile zuzenak, egun haretan emongo deustana; ez, ostera, niri bakarrik, baita Haren etorrerea maite daben guztiei ere.

     Zatozkit hainbat arinen. Nire lehenengo auzian, bakarrik itzi ninduen danek; ez eustan inork alde urten. Jainkoak parkatu begie. Baina Jauna nire alde neban, eta Berak indartu ninduan, barri on osoa nire bidez zabaldu eiten, eta herri guztiek entzun egien.

 Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 18, 9‑14)

Aldi haretan, parabola hau esan eban Jesusek, euren buruak zintzotzat eta besteak ezereztzat eukezalako harrotuta ebiltzan batzuentzako.

Gizon bi igo ziran jauretxera, otoitz egiteko: bata farisearra eta bestea zergalaria. Farisearrak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan: «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, oker, ezkontza nahasle; ezta zergalari horren modukoa ere. Astean bitan egiten dot barau; eta daukadazan guztien hamarrenak emoten dodaz».

Zergalaria, barriz, urrun gelditu zan, eta ez eban begirik ere jaso gura zerura; eta bular‑joka, honan esaten eban: «Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!»

Benetan dinotsuet: Hau zintzotuta jatsi zan bere etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua».