Sarrerak Arratia Eleiza  

Urte Barri eguneko lagungarriak

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA A

Bakearen aldeko Munduko Eguna

Urtarrilak 1

 

SARRERAKO OHARRA

Bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

Jesusen jaiotzatik zortzi egunera, liturgiak Andra Maria Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun.

Gaur, baita, Bakearen Munduko Eguna da, danok irrikatzen dogun eta danontzat ezinbesteko dan Bakearen eguna. Aita Santuak indarkeriaren eta gerraren logika gaitzesteko eta maitasun eta zuzentasunean oinarritutako adiskidea sustatzeko dinosku bere mezuan. Arma bako bakea behar dogula dino, hau da, bildur, mehatxu eta armetan oinarritzen ez dan bakea. Ez da nahiko bakea eskatzea; era guztietako indarkeriari uko egiten deutsan bizimoduan txertatu egin behar dogu.

Jainkoaren Ama Mariaren jai honetan,  bake sortzaile izateko adorea emon deiskula, eskatu deiogun gure Amari.

 «Gora gora, gora hotsegin…»

DAMU-OTOITZA

Bakearen alderako Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

  • Bakea lortzera garoazan bidea zara Zu. Erruki, Jauna.
  • Herriak argitzen dozuzan argia zara Zu. Kristo, erruki.
  • Mundua barriztatzen dozun bizia zara Zu. Erruki, Jauna.

   «AINTZA»-ren aurrean

Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 6, 22-27:

Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

Erantzun Salmoa:  66. salmoa

Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Gal 4, 4-7:

Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

Lk 2, 16-21:

Belenen jaio dan Umeari «Jesus» ipiniko deutsoe izena. Izen honek «salbatzaile», «askatzaile» esan nahi dau.

Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza  «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

  • Eleizearen alde.  “Bakearen etxe” bihurtu daiten eta bertan areriotasunak ezerezten ikasi dagigun alkarrizketaz baliatuz eta zuzentasuna eta bakea gauzatu dagiguzan.  Egin dagigun otoitz.
  • Gerra guztiak, heriotza eta ondamendia sortzen dabezan burruka guztiak aldendu daitezan. Egin dagigun otoitz.
  • Sufritzen dagozan emakumeek, Maria Jesusen Amarengan aurkitu daien itxaropenerako arrazoia eta guregan ezinbestekoak dabezan laguntza eta alkartasuna. Egin dagigun otoitz.
  • Gu guztion alde. Parrokia alkarte honetan bakea erein daigun eguneroko bizitzan; errespetuan oinarritutako giza hartu-emonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA

Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela hasi dogun urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.

            «Jainkoaren Ama»

         

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA         A

Jornada Mundial de la Paz

Urtarrilak 1

SARRERAKO OHARRA

Bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

Jesusen jaiotzatik zortzi egunera, liturgiak Andra Maria Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun.

Hoy es la Jornada Mundial de la Paz: una paz que todos anhelamos y necesitamos. El mensaje del Papa invita a rechazar la lógica de la violencia y de la guerra, promoviendo una reconciliación fundada en el amor y la justicia. Esta paz debe ser desarmada, es decir, no basada en el miedo, las amenazas ni las armas. No basta con pedir la paz; debemos encarnarla en un estilo de vida que rechace toda forma de violencia.

Jainkoaren Ama Mariaren jai honetan,  bake sortzaile izateko adorea emon deiskula, eskatu deiogun gure Amari.

«Gora gora, gora hotsegin…»

DAMU-OTOITZA

Bakearen alderako Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

  • Bakea lortzera garoazan bidea zara Zu. Erruki, Jauna.
  • Herriak argitzen dozuzan argia zara Zu. Kristo, erruki.
  • Mundua barriztatzen dozun bizia zara Zu. Erruki, Jauna.

 «AINTZA»-ren aurrean

Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 6, 22-27:

Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

El Señor ordena a los sacerdotes de Israel, que bendigan al pueblo invocando su nombre y deseándole paz y felicidad.

Erantzun Salmoa:  66. salmoa

 Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

La bendición de Dios ha hecho producir fruto a nuestra “tierra” Orando con esta alabanza podemos pensar en Jesucristo, fruto bendito de nuestra tierra que en la Virgen María se nos ha dado para la salvación de todos.

«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Gal 4, 4-7:

Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

Dios ama lo pequeño. Elige a María para ser su madre; y a nosotros, pecadores nos permite llamarle “Padre”.  Todo es esperanza. Si Dios es Padre, todo lo suyo es nuestro.

Lk 2, 16-21:

Belenen jaio dan Umeari «Jesus» ipiniko deutsoe izena. Izen honek «salbatzaile», «askatzaile» esan nahi dau.

 Junto a María, la humildad, encontramos a Dios. Llenos de El, seamos testigos como los pastores. La alegría de la libertad total ha llegado a nosotros. El es Salvador.

Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

  • Eleizearen alde.  “Bakearen etxe” bihurtu daiten eta bertan areriotasunak ezerezten ikasi dagigun alkarrizketaz baliatuz eta zuzentasuna eta bakea gauzatu dagiguzan.  Egin dagigun otoitz.
  • Gerra guztiak, heriotza eta ondamendia sortzen dabezan burruka guztiak aldendu daitezan. Egin dagigun otoitz.
  • Para que las madres que sufren por cualquier causa encuentren en María, la Madre de Jesús, un motivo para su esperanza, y en nosotros, la ayuda y la solidaridad que necesitan. Egin dagigun otoitz.
  • Para que, en esta comunidad parroquial, la tarea diaria nos lleve también a sembrar la paz, creando relaciones humanas basadas en la entrega y en el respeto. Egin dagigun otoitz.

Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA

Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.

Que María nos acompañe a lo largo de este nuevo año.

            «Jainkoaren Ama…”

IRAKURGAIAK

                                                           Zenb 6, 22-27

Zenbakien liburutik

Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: «Berba egiezu Aaroni eta haren semeei eta esan: Honan bedeintuko dozuez israeldarrak:

«Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu.

Agertu deizula Jaunak bere arpegi argia.

eta errukitu daitela zutzaz.

 Agertu deizula Jaunak bere arpegia,

eta emon bere bakea».

Holantxe   aitatuko   dabe  nire  izena  israeldam ganean,

eta Nik bedeinkatu egingo dodaz».

  1. Salmoa

«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,

agertu deigula aurpegi alaia;

ezagutu dagien lurrean zure bidea,

herri guztietan Zugandiko salbamena.

Poztu beitez kantari atzerriak,

zuzenbidez daroazulako izadia;

zintzo dozuzalako gidatzen herriak,

eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospatu zagiezala herriak,

ospatu zagiezala herri guztiak.

Jainkoak bedeinkatu gaizala,

lur-bazter guztiak bildur izan dagioela.

            Ga 4, 4-7

San Paulo Apostoluak Galaziarrei

Senideok: Epea bete zanean, bere Semea bialdu eban Jaungoikoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko egiña, Legepean egozanak erosteko, guk seme-ordetza hartu gengian. Eta seme zareelako, bere Semearen Espiritua bialdu dau Jaungoikoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika dabillana. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme baiño; eta seme bazara, baita oiñordeko ere, Jainkoari esker.

Aleluia.

Askotan eta era askotara

hitz egin eutsen Jaungoikoak Profeten bidez

aspalditik gure asabei;

eta azkenak diran egunotan

Semearen bidez hitz egin deusku.

     Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Aldi haretan, artzainak arin-arin joan ziran, eta han aurkitu ebezan María ta Jose, eta Umea askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo egin eben Ume haretaz esan jakena.

Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran, artzai­nak esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan jasoten zituan gauza guztiok, bere bihotzean ausnartuz.

Eta artzainak, Jaungoikoari aintzaka ta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik.

Umea erdaintzeko zortziurrena bete zanean, Jesus ezarri eutsoen izena, sabelean sortu baiño lehenago aingeruak esan eban izena bera.