Urtean Zeharreko 5 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA – A
GOSEAREN AURKAKO KANPAINA: «Goseari aurre egin»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaungoikoaren Berbeak behartsuei begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara, gure inguruan, gatz eta argi.
Gaur, munduko gosearen aurkako kanpainaren eguna da. “Goseari aurre egin” goiburuaren harira, Esku Elkartuak erakundeak gaur egungo munduan bakearen alde dauan konpromisoa berretsi gura dau. Gosearen aurkako borroka da “munduan bidezko eta legezko izan beharko leuken gerra, benetako borroka ez da-eta armakaz egiten, bitarteko, alkartasun eta janariakaz baino”.
Eukaristia honetan eskatu deiogun Jaunari argia, indarra, laguntza; bakotxak ahal doguna egiteko eta mundu zuzenago bat danon artean eraikitzeko.
Hasi gaitezen «Jesus, munduko Argia…» abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:
– Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara etorria. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen gaituzuna. KRISTO, E.
– Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 58, 7-10:
Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.
Erantzun-Salmoa: 111. salmoa
Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia, zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan ibiliko.
«Jauna dot argi eta salbamen».
1 Kor 2, 1-5:
Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.
Mt 5, 13-16:
Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.
«Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:
– Eleizearen alde: anaitasun, alkarrenganako begirune eta zuzentasun bideak erakutsiz, gizaki guztientzat benetako argi izan daiten. Egin dagigun otoitz
– Egoera larrian aurkitzen diren guztien alde: gosea, bakardadea, pertsonen salerosketa, gerra eta gatazka bizi dabenek gure alkartasuna izan dagien eta euren bizitza hobetuz joan daiten. Egin dagigun otoitz.
– Ogi goseaz bizi direnentzat, zuzentasunez banatu daitela danentzak dagoen ogia, eta Jainko gosea, jateko ogia ugari dogunontzat. Egin dagigun otoitz.
– Gu guztion alde: gure jokabideaz gure inguruan bizi diranentzat itxaropen-sortzaile eta argi izan gaitezan. Egin dagigun otoitz
Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.
“Fededunak ez etsi ez ilundu”
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA – A
GOSEAREN AURKAKO KANPAINA: «Declara la guerra al hambre»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaungoikoaren Berbeak behartsuei begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara, gure inguruan, gatz eta argi.
Hoy es el día de la Campaña contra el Hambre. El lema es: “Declara la guerra al hambre”. La guerra al hambre es “la única que debería ser lícita en el mundo, porque la verdadera lucha no se libra con armas, sino con recursos, solidaridad y alimentos”.
Eukaristia honetan eskatu deiogun Jaunari argia, indarra, laguntza; bakotxak ahal doguna egiteko eta mundu zuzenago bat danon artean eraikitzeko.
Hasi gaitezen «Jesus, munduko Argia…» abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:
– Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara etorria. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen gaituzuna. KRISTO, E.
– Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 58, 7-10:
Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.
Dios pone su agrado en aquellos que rompiendo el muro de su egoísmo se abren a los demás. No es nuestro culto un refugio, sino el principio de una dedicación honda a la construcción del mundo.
Erantzun-Salmoa: 111. salmoa
Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia, zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan ibiliko.
El que es justo y compasivo, brillará como una luz y descansará en el Señor.
«Jauna dot argi eta salbamen».
1 Kor 2, 1-5:
Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.
Sólo un saber merece la pena y este es Jesús y Jesús crucificado. Esta era la única fuerza con la que el apóstol Pablo corrió el mundo.
Mt 5, 13-16:
Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.
Los cristianos somos por vocación, luz y sal de la tierra. La Iglesia debe iluminar los caminos de las personas y dar sentido a la vida.
«Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta aurkeztu deioguzan uste osoz
– Eleizearen alde: anaitasun, alkarrenganako begirune eta zuzentasun bideak erakutsiz, gizaki guztientzat benetako argi izan daiten. Egin dagigun otoitz
– Egoera larrian aurkitzen diren guztien alde: gosea, bakardadea, pertsonen salerosketa, gerra eta gatazka bizi dabenek gure alkartasuna izan dagien eta euren bizitza hobetuz joan daiten. Egin dagigun otoitz.
– Por los gobernantes: que el Señor los ilumine a quienes gobiernan para que terminen con los conflictos y las guerras, y trabajen por la justicia, la paz y el bien común. Egin dagigun otoitz
– Por quienes participamos en esta eucaristía, contribuyamos a hacer más presente el Reino de Dios. Egin dagigun otoitz
Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan behartsuei laguntzen, munduko gosea kentzen eta danentzat argi eta gatz izaten.
Sólo se realiza la sal que se pierde y no se ve. Que seamos siempre en nuestra vida sal para nuestros hermanos, para que así descubran la alegría de seguir el camino de Jesucristo.
URTEAN ZEHARREKO V. IGANDEA A
Egunsentia lez zabalduko da zure argia.
Isaias Profetearen liburutik (Is 58, 7-10)
Honan berba egiten dau Jaunak:
Emon zeure ogitik gose danari
eta hartu etxean aterperik bako behartsuak;
jantzi biluzik dagoana,
eta ez egin entzungor zeure gizakideari.
Orduan zure argia
egunsentia lez zabalduko da
eta zure osasuna bat-batean erneko;
justizia izango dozu aurretik gidari
eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.
Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;
zuk oihu egin, eta Harek esango:
«Hemen nozu!»
Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak
baztertzen badozuz,
gose danari zeure ogitik emoten
eta behartsuaren preminea asetzen badozu,
zure argia ilunpetan zabalduko da
eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.
Erantzun-salmoa Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9
«Jauna dot argi eta salbamen».
Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;
onbera da, errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,
bere gauzak zuzen atontzen dituana.
Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.
Barri txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.
Sendo dau bihotza bildur barik,
zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da haren esku zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena.
Jesu Kristo kurutzeratua iragarri neutsuen.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 1-5)
Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartera joan nintxatsuenean, ez neutsuen berba egin giza jakituriazko hizkera landua erabiliz. Izan ere, zuen artean ez neban ezer jakin gura izan Jesu Kristo, eta Berau kurutzeratua, izan ezik.
Horregaitik, makal eta bildurrez dar-dar agertu nintzan zuen aurrean. Nire berbea eta predikua ez ziran giza jakituriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinismena Jainkoaren indarrean oinarritu eitean eta ez giza jakiturian.
Zuek zaree munduaren argia.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 13-16)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».
