Garizumako 2 domekako lagungarriak.
GARIZUMAKO II. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi.
Astero lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi deuskuz eta, Garizumako bidean aurrera egiteko, nekeen ostean bizitza zoriontsua datorrela ikusiazo nahi deusku.
Ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan Aita Jainkoak esaten deuskuna egiten “Hauxe da nire Semea, nire Maitea: Entzun egiozue”
Jaunaren inguruan alkartuta gagoz. Ebanjelioko Jesusen lagunak lez, geu ere pozik sentidu gaitezala bere ondoan.
Hasi gaitezan, «Zure aurpegi bila..» abestuz.
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun Jesukristo, Jainkoaren seme maitea, izan bedi zuekin.
GARIZUMAKO ZEINUA
Jesusek bere aintza agertu eta bidean ez gauzala ilunetan gogoratu deusku: itxaropena dogu euskarri gure ibilian. Kandela biztuko dogu joan dan domekan ipini genduan harriaren ondoan, Jainkoak gure bidean ipintzen dauanargiaren zeinu lez.
Jauna, bidea zailtzen danean, erakutsi eiguzu zure aurpegia eta barritu gure itxaropena. Zure ahotsa entzuten jakin dagigula eta zure agintzarietan uste osoa izaten. Amen.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.
- Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen dozuzana. Erruki, Jauna
- Jesus Jauna, fedea eta itxaropena izatera dei egiten deuskuzuna. Kristo, erruki
- Jesus Jauna, oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Gn 12, 14:
Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, «Jaungoikoak bedeinkatu dituan» eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahaneketa Jainko herri osoak jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.
ErantzunSalmoa: 32. Salmoa
Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” duen herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.
«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria»
2 Tm 1, 8b10:
Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena? Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun San Paulok emongo deuskun erantzuna.
Mt 17, 19:
Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudialdatzearen kontakizuna entzuteko, «Aintza, Jesus, Zuri beti…» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:
- Eleizearen alde. Abrahanen antzera, Jainkoaren agintzarietan uste on osoa izan dagigula eta gure fedea bere deiari erantzun zintzo lez bizi dagigula. Eskatu deiogun Jaunari.
- Guganaino heltzen diharduen gure neba-arreba etorkinen alde. Gure alkartasun laguntzen bidez, ikusi dagiela eurekin sufritzen dauan eta eurekin alkartzen dan Jainkoa eurengandik hur dagoala. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure inguruan bizi diran ume eta gaztetxoen alde. Euren kristau hazkundean lagundu deiegun, gure fede eta bihozbarritze testigantza eskeiniz. Eskatu deiogun Jaunari.
- Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun Berbearen argiak eta erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau Alkarteko kide izate hori sendotu deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
JAUNARTZEKO ISILTASUNEAN
Nigaz zagoz, eta distira egingo dot Zeuk egiten dozun lez;
distira egin, besteentzat argi izan arte.
Argia, oi Jesus, oso-osorik etorriko da Zuregandik: ez da ezer nire meritu izango.
Zeuk egingo dozu distira, nire bitartez, besteen gainera.
Zeuk gustukoen dozun moduan goratu zagidazala,
nire inguruan dagozan guztien gainera distira eginez.
AZKEN AGURRA
Ebanjelioaren azken aldera, Jesusen ahotik berba honeek entzun ditugu: «Jagi zaiteze: ez izan bildurrik». Meza santua amaitu dogu. Jagi gaitezan eta goazen Jainkoaren bedeinkapenaz bildur barik eguneroko bizitzeaksortuazoko deuskuzan arazoetara.
GARIZUMAKO II. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi.
Astero lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi deuskuz eta, Garizumako bidean aurrera egiteko, nekeen ostean bizitza zoriontsua datorrela ikusiazo nahi deusku.
Frente a nuestros miedos, Cristo transfigurado nos ofrece una señal cargada de esperanza: caminando con Él, nuestras vidas y nuestro mundo tienen futuro, aunque antes tengamos que pasar por la cruz.
Ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan Aita Jainkoak esaten deuskuna egiten “Hauxe da nire Semea, nire Maitea: Entzun egiozue”
Hasi gaitezan, «Zure aurpegi bila..» abestuz.
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun Jesukristo, Jainkoaren seme maitea, izan bedi zuekin.
GESTO CUARESMAL
Jesús nos revela su gloria y se nos recuerda que no caminamos a oscuras: la esperanza sostiene nuestros pasos. Encendemos una vela junto a la piedra del domingo pasado como signo de la luz que Dios pone en nuestro camino.
Señor, cuando el camino se hace difícil, muéstranos tu rostro y renueva nuestra esperanza. Que sepamos escuchar tu voz y confiar en tus promesas. Amén.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.
- Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen dozuzana. Erruki, Jauna
- Tú, que nos llamas a la fe y a la esperanza. Cristo. Kristo, erruki
- Jesus Jauna, oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Gn 12, 14:
Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, «Jaungoikoak bedeinkatu dituan» eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahaneketa Jainko herri osoak jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.
Abraham todo lo deja para encontrar la Tierra Prometida. Su único apoyo, la fe y la esperanza en la Palabra de Dios que no puede fallar.
ErantzunSalmoa: 32. Salmoa
Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” duen herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.
Puesta nuestra confianza en el Señor, alabemos a nuestro Dios que bendice a su pueblo.
«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria»
2 Tm 1, 8b10:
Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena? Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun San Paulok emongo deuskun erantzuna.
San Pablo insiste en esta carta, para que nos esforcemos y trabajemos con afán, en la dura tarea de la evangelización.
Mt 17, 19:
El evangelio nos presenta un mensaje exigente, pero merece la pena. Escuchemos con fe y dejémonos transformar por su palabra
Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudialdatzearen kontakizuna entzuteko, «Aintza, Jesus, Zuri beti…» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Kristogaz bat eginda, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Eliza osoaren alde eta mundu guztiaren alde:
- Elizearen alde. Abrahanen antzera, Jainkoaren agintzarietan uste on osoa izan dagigula eta gure fedea bere deiari erantzun zintzo lez bizi dagigula. Egin dagigun otoitz
- Guganaino heltzen diharduen gure neba-arreba etorkinen alde. Gure alkartasun laguntzen bidez, ikusi dagiela eurekin sufritzen dauan eta eurekin alkartzen dan Jainkoa eurengandik hur dagoala. Egin dagigun otoitz
- Por las personas que están sufriendo el peso de muchas clases de opresión, nos unimos a ellas en sus esperanzas y acciones de liberación para que logren erguirse y caminar con dignidad. Egin dagigun otoitz
- Por los niños y preadolescentes que viven junto a nosotros. Para que sepamos acompañarlos en su crecimiento cristiano, ofreciéndoles cada día nuestro testimonio de fe y conversión. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko gure Aita: Abrahani agindutako bedeinkapenak Jesukristogan bete dituzuna: gelditu zaitez gugaz eta barriztau gagizuz zeure Espirituaren indarrez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.
EN EL SILENCIO DE LA COMUNIÓN
Estás conmigo, y yo comenzaré a resplandecer como tú resplandeces;
a resplandecer hasta ser luz para los otros.
La luz, oh, Jesús, vendrá toda de ti: nada será mérito mío.
Serás tú quien resplandezca, a través de mí, sobre los otros.
Haz que yo te alabe así, de la manera que más te agrada,
resplandeciendo sobre todos aquellos que están a mí alrededor.
AZKEN AGURRA
Ebanjelioaren azken aldera, Jesusen ahotik berba honeek entzun ditugu: «Jagi zaiteze: ez izan bildurrik». Jagi gaitezan eta goazen Jainkoaren bedeinkapenaz bildur barik eguneroko bizitzeak sortuazoko deuskuzanarazoetara.
Cristo no nos pide abandonar las cosas, sino liberarnos de ellas. No es pecado transformar la creación por la técnica, pecado es esclavizarse por la tierra, y dar más importancia a las cosas que a la persona.
Recordemos que en cuaresma peregrinamos hacia la Pascua y hoy se nos invita de forma especial a escuchar al Hijo Predilecto del Padre
GARIZUMAKO II. DOMEKEA
Deia, Jainkoaren herriaren aita Abrahami.
Hasiera liburutik (Has 12, 1-4a)
Egun hareetan, Jaunak esan eutson Abrami: «Itzi zeure lurraldea, zeure tartekoak eta zeure aitaren etxea eta zoaz Nik erakutsiko deutsudan lurraldera. Herri handi egingo zaitut eta bedeinkatuko, izen handia emongo deutsut eta bedeinkapen-iturri izango zara. Bedeinkatuko ditut zu bedeinkatzen zaituenak eta madarikatuko zu madarikatzen zaituenak. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak». Holan, joan egin zan Abram, Jaunak agindu lez.
Erantzun-salmoa Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan doguta gure uste ona.
Zuzena da Jaunaren Hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.
Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaroten dabenakana;
heriotzatik ditu atarako,
eta gosetean aseko.
Gure, bihotza Jaunaren zain daukagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan doguta gure uste ona.
Jainkoak dei egiten deusku,
eta argitzen gaitu.
San Paulo Apostoluak Timoteori ( 2 Tm 1, 8b-10)
Anaia maite hori: Jainkoaren indarraz fidaturik, eroan egizuz nekeak nigaz batean Barri Onaren alde. Berak salbatu ginduzan eta dei egin euskun biziera santura, ez gure egiteakaitik, bere erabagiagaitik baino eta gizaldi guztiak baino lehen Kristo Jesusegan emon euskun graziagaitik.
Grazia hau orain agertu da, Kristo Jesus gure salbatzailea munduan azaldu danean; Honek heriotza ezereztu dau eta bizia eta hilezkortasuna argitara atara, Barri Onaren bidez.
Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 17, 1-9)
Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eroan zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Orduan, Pedrok esan eutson Jesusi: «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera jausi ziran ikasleak, bildurrarenbildurrez.
Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen: «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi eben, beste inor ez.
Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu eutsen: «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte»
