Sarrerak Arratia Eleiza  

Garizumako 5 domekarako lagungarriak

GARIZUMAKO V. DOMEKEA – A

Caritasen kanpaina: «Batera. En unidad»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Garizumako azken domekara heldu gara. Eleizearen lehenengo aldietan, Garizuman zehar aparteko katekesi bat eskeintzen jaken Zapatu Santuz Bateoko sakramentua hartzera joazenei. Gaurko liturgiak Bateoari buruz emoten zan hirugarren katekesiaren gaia jasoten dau: sakramentu honek gugan sortzen dauan bizi barria.

Caritasek BATERA, EN UNIDAD goiburua proposatu dabe aldi honetarako, eta bihotz-barritze hori zelan gauzatu zehazten deusku, hau da, ezin dogu bakarka egin, nahitaezkoa da beste batzukaz batera, alkartean, egitea.  Kontua ez da bakarka bidea egitea, alkarregaz ebanjelioa geuganatuz, leialtasunenez, alkarteko kide lez bidean aurrera egitea baino.

Ebanjelioan Jesusek Lazarori bizia emongo deutso eta gero danori esango deusku: «Neu naz biztuerea eta bizia».Eukaristi honetan ohartu gaitezan Jesusengan emoten jakun BIZITZA eta eskertu daigun dohai hau.

Hasi daigun eleizkizun hau sarrerako kantuaz.

ABADEAREN AGURRA

Bizi emoile dan Jesukristo izan bedi zuekin.

GARIZUMAKO ZEINUA

Bideak, Jerusalemera hurreratu gaitu. Gaur, hilobiaren aurrean, heriotzak ez daukala azken hitza iragarriko deusku Jesusek. Jainkoak gugan sortzen dauan bizi barriaren keinu lez,  landara txiki bat bizi barriaren eta handitzen doan adierazle jartzen dogu.

Otoitza

Biziaren Jauna,

dana amaitu dala emoten dauanean,

bizitu gure itxaropena.

Zugaz barriro bizitzea posible dala sinistarazo eiguzu. Amen.

           

HITZAREN LITURGIA

Ez 37, 12‑14:

Israeldarrak atzerrian aurkitzen dira sufritzen, herri lez hilten…, bizia dan Jaungoikoagandik urrundu diralako. Jaungoikoak euren lurraldera eroango ditu barriro; bere Espiritua emongo deutse eta biziko dira.

Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa

Kristau alkarteak, bere pekatua ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela

«Jaunagan dago errukia…»

Erm 8, 8‑11:

Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.

Jn 11, 1‑45:

Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.

 «Aintza, Jesus, Zuri beti…»

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:

– Eleizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan  Kristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Egoera larrian bizi diran guztien alde: nondik bizi ez daukenak, gaixoak,    espetxeratuak, gorrotoaren edo bildurraren menpean bizi diranak…  euren ezbeharrean lagun onak hurrean ikusi dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Caritasek, etenbarik dei egin deigula gure bizimodu eta kontsumitzeko eran egin daikeguzan aldaketa txiki baizen esanguratsuen inguruan gogoeta egin dagigun, apurka-apurka, legamiaren antera, eraldaketa handiagoen eragile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Eukaristia honetan parte hartzen gagozan guztion alde:  gure bizitzan Kristori jarraitzeak,  dakarren bizikera barria gozatu dagigun eta Beragan emoten jakun BIZITZA eskertzen   jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

AZKEN AGURRA

Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.

  GARIZUMAKO V. DOMEKEA – A

Jornada de Cáritas: «Batera. En unidad».

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok:  Garizumako bosgarren domeka honetan, gaurko liturgiak Bateoari buruz emoten zan hirugarren katekesiaren gaia jasoten dau: sakramentu honek gugan sortzen dauan bizi barria. Ebanjelioan Jesusek Lazarori bizia emongo deutso eta gero danori esango deusku: «Neu naz biztuerea eta bizia».

Caritas nos propone este lema: BATERA, EN UNIDAD. No se trata de una conversión aislada, nos invita a la conversión como proceso comunitario. Un camino de conversión personal, y a la vez en comunidad. No se trata solo de “mejorar” individualmente, sino de caminar conjuntamente hacia una Iglesia más en comunión, más fiel al Evangelio.

Ebanjelioan Jesusek Lazarori bizia emongo deutso eta gero danori esango deusku: «Neu naz biztuerea eta bizia».Eukaristi honetan ohartu gaitezan Jesusengan emoten jakun BIZITZA eta eskertu daigun dohai hau.

Hasi daigun eleizkizun hau sarrerako kantuaz.

ABADEAREN AGURRA

Bizi emoile dan Jesukristo izan bedi zuekin.

GESTO CUARESMAL

El camino nos acerca a Jerusalén. Hoy, ante la tumba, Jesús nos anuncia que la muerte no tiene la última palabra y nos invita a confiar en la vida que Dios hace brotar. 

Se añade una pequeña planta, signo de la vida nueva que ya empieza a crecer.

 Otoitza

Biziaren Jauna,

dana amaitu dala emoten dauanean,

bizitu gure itxaropena.

Zugaz barriro bizitzea posible dala sinistarazo eiguzu. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ez 37, 12‑14:

Israeldarrak atzerrian aurkitzen dira sufritzen, herri lez hilten…, bizia dan Jaungoikoagandik urrundu diralako. Jaungoikoak euren lurraldera eroango ditu barriro; bere Espiritua emongo deutse eta biziko dira.

Israel en el desierto, era como un pueblo muerto; pero Dios les ofrece la vida. La Iglesia pueblo de Dios, a pesar de todos los males, revive siempre por el Espíritu de Jesús.

Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa

Kristau alkarteak, bere pekatua ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela

La bondad con que Dios perdonó a su pueblo en el destierro, da una gran confianza a todos los que sufren por su culpa. Es un grito de arrepentimiento y un grito de esperanza.

«Jaunagan dago errukia…»

Erm 8, 8‑11:

Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.

El Espíritu de Dios está en nuestra vida. Es un don que debe llenar toda nuestra vida y debemos comunicarlo a todos.

Jn 11, 1‑45:

 Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.

Jesús es el enviado de Dios; El es la Resurrección y la Vida. La esperanza es posible, porque confiamos en Dios Padre, fuente de la vida.

 «Aintza, Jesus, Zuri beti…»

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:

  • Eleizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan Kristo. Egin dagigun otoitz.
  • Que Cáritas no deje de invitar a reflexionar sobre pequeños pero significativos cambios que podemos hacer en nuestro estilo de vida y de consumo, que van a ir produciendo poco a poco, como levadura, transformaciones mayores. Egin dagigun otoitz.
  • Que quienes son responsables en los gobiernos de los pueblos se empeñen en organizar la economía de forma que no produzca exclusión social y desigualdades, y garanticen los derechos fundamentales de las personas y de los pueblos.  Egin dagigun otoitz.
  • Eukaristia honetan parte hartzen gagozan guztion alde:  gure bizitzan Kristori jarraitzeak,  dakarren bizikera barria gozatu dagigun eta Beragan emoten jakun BIZITZA eskertzen   jakin dagigun. Egin dagigun otoitz.

Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

AZKEN AGURRA

Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.

Que nuestras relaciones sean fraternales, que hagamos la vida más fácil, más agradable a nuestros hermanos y que la esperanza de la vida eterna nos de fuerza para caminar haciendo el bien.

 

GARIZUMAKO V. DOMEKEA

Neure espiritua ezarriko dot zuekan,

eta bizibarrituko zaree.

Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 37, 12-14)

Honan berba egiten dau Jaunak: «Neuk edegiko ditut zuen hilobiak, atararazoko zaituet zuen hilobietatik, nire herri, eta Israelgo lurraldera eroango.

Eta zuen hilobiak edegi eta horreetatik atararazoko zaituedanean, nire herri, orduan jakingo dozue Neu nazala Jauna. Neure espiritua ezarriko dot zuekan, eta bizibarrituko zaree. Zeuen lurraldean ezarriko zaituet, eta jakingo dozue, Nik, Jaun honek, esandakoa bete egiten dodala». Holan dino Jaunak.

 

Erantzun-salmoa Sal 129, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8.

Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna.

Barru‑barrutik Zeuri dagitsut oihu, Jauna,

entzun, Jauna, nire deadarra.

Begoz adi zure belarriak, nire oihu‑eskarira.

 Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna,

nor dagoke zutik, Jauna?

Baina parkamena Zeugan daukazu, Israel‑en Jainko,

Zu begirunez zerbidu zaiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,

nire barrua Haren hitzaren zain dago.

Gau‑mutila goiz‑argiaren zain dago:

nire gogoa Jaunaren zainago.

Gau‑mutila goiz‑argiaren zain dago

Israel Jaunaren zain holan bego.

Jaunagan dago errukia, Beragan askatasun ugaria.

Berak utziko dau Israel askaturik, egin dituan hoben guztietatik.

Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua

zuekan bizi da.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 8, 8-11)

Senideok: Grina txarren menpean bizi diranak ezin izan gogoko Jainkoari. Zuek, ostera, ez zaree grina txarren menpean bizi, Espirituaren menpean baino Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta.

Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena. Kristo zuekan baldin badago, barriz, gorputza pekatuagaitik hilik egon arren, espirituak badau bizia Jainkoaren salbamen-indarrari esker. Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hilen artetik biztu ebanak berak biziarazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan Espirituaren bitartez.

Neu naz biztuerea eta bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 11, 1-45)

Aldi haretan, [gizon bat, Lazaro izenekoa, gaixo egoan. Betaniakoa zan, Maria eta honen ahizta Martaren herrikoa. (Maria hau —gaixo egoan Lazaroren arrebea— Jesus ukenduz igurtzi eta oinak bere ule-adatsez xukatu eutsozana zan)]. Lazaroren arreba biek albiste hau bialdu eutsoen Jesusi: «Jauna, zure adiskidea gaixorik dago». Jesusek, hori entzutean, esan eban: «Gaitz hau ez da hilteko gaitza, Jainkoaren aintza azaltzeko baino, gaitz honen bidez Jainkoaren Semearen aintza azaldu daiten».

Jesusek oso adiskide zituan Marta, honen ahiztea eta Lazaro. Hau gaixorik egoala jakinda ere, egoan lekuan gelditu zan Jesus beste egun bitan. Ondoren, esan eutsen ikasleei: «Goazen barriro ere Judeara».

[Ikasleek esan eutsoen: «Maisu, oraintsu juduek harrika egin gura eutsuen, eta hara joan behar al dozu barriro?» Jesusek erantzun eutsen: «Ez al ditu egunak hamabi ordu? Egunez dabilenak ez dau estropezu egiten, eguzkiak argitzen deutso-eta bidea; gauez dabilenak, ostera, estropezu egiten dau, argirik ez dau-eta». Eta jarraitu eban: «Lazaro gure adiskidea lo dago; baina banoa esnatzera».

Ikasleek esan eutsoen: «Jauna, lo badago, osatuko da». (Jesusek Lazaroren heriotzaz esan eban hori; baina ikasleek ohiko loaz ziharduala uste eben).

Orduan, Jesusek garbi esan eutsen: «Lazaro hil egin da eta pozten naz han ez izanaz, zuen onerako izango da-eta, holan sinistu dagizuen. Goazen, bada, haren etxera». Tomasek, Bikia eritzonak, esan eutsen ikaskideei: «Goazen gu ere, Beragaz hiltera».]

Jesus heldu zanean, ordurako lau egun eroiazan Lazarok hilobian. [Betania hurrrean dago Jerusalemdik, hiru bat kilometrora. Eta judu asko etorri zan Marta eta Mariagana, nebeagaitik doluminak emotera.]

Martak, Jesus etorrela entzun orduko, bidera urten eutson; Maria, barriz, etxean gelditu zan. Martak esan eutson Jesusi: «Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo. Halan ere, badakit eskatu deiozun guztia emongo deutsula Jainkoak».

Jesusek erantzun eutson: «Biztuko da zure nebea». Eta Martak: «Badakit biztuko dala azken egunean, hildakoen biztuerakoan».

Jesusek esan eutson orduan: «Neu naz biztuerea eta bizia; Nigan sinisten dauana, hilda ere, biziko da, eta bizi dana, Nigan sinisten badau, ez da betiko hilgo. Sinisten al dozu hori?» Martak erantzun eutson: «Bai, Jauna, sinisten dot Zeu zareala Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortekoa zana».

[Ondoren, bere ahizta Mariari deitzera joan zan Marta, eta esan eutson isilka: «Maisua hemen dago eta dei egiten deutsu». Hori entzutean, bat-batean jagi eta Jesusegana joan zan. Jesus artean herrian sartu barik egoan, Martak topatu eban lekuan bertan. Etxean Mariari nahigabean laguntzen egozan juduek, harek bat-batean jagi eta urten egin ebala ikustean, jarraitu egin eutsoen, negar egitera hilobira joialakoan.

Mariak, Jesus egoan tokira heltzean, ikusi ebaneko, oinetan ahuspez jarri eta esan eutson: «Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo».]

Maria eta haregaz etorritako juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin eutson Jesusi eta, zehatz hunkiturik, itaundu eban: «Non ipini dozue?» Erantzun eutsoen: «Jauna, zatoz eta ikusi». Jesusek negarrari emon eutson.

Han egozan juduek esan eben: «Begiratu zein maitea eban!» Baina hareetariko batzuek esan eben: «Itsuari begiak edegi eutsozan Honek, ez al eikean hau hiltea galarazo?»

Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurreratu zan. Haitzuloa zan, harlauzaz estalduta. Jesusek esan eban: «Kendu harlauzea!»

Hildakoaren arreba Martak esan eutson: «Jauna, kiratsa botako dau, lau egun baditu-eta». Jesusek erantzun eutson: «Ez al deutsut esan, sinisten badozu Jainkoaren aintza ikusiko dozula?»

Kendu eben, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan eban: «Aita, eskerrak Zuri, entzun deustazulako. Nik badakit beti entzuten deustazuna; baina inguruan dodan jenteagaitik dinot, Zuk bialdu nozula sinistu dagien».

Hau esanda, oihu egin eban sakon: «Lazaro, zatoz kanpora!» Eta hildakoak urten egin eban. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapiz estalduta zituan. Jesusek esan eutsen: «Askatu egizue eta itzi joaten».

Jesusek egina ikusi ebenean, Maria ikustera joandako judu askok sinistu eban Haregan.