Arratian Eleiza bizi bizirik dagoela eta alkarregaz eta besteekaz bidea egiteko prest dagoala erakutsi dau gaur Urkiolan.
Urtero ospatzen da Urkiolarako Errogatibea san Antonio hurrengo zapatuan ta aurten, Pastoral Batzordeak erabagi eban Arratiako eleizaren eguna, Mendekoste gaubelan ospatu beharrean, Errogatibagaz batera ospatutea. Ta benetan, alkarregaz hartzen ditugun erabagiak Espiritu Santuak bideratzen dituela frotaguz, Jaunak itzelezko eguna oparitu deusku.
Autobus bi, hainbat kotxe ta oinez joandakoak batu gara, guztiz berrehun lagun baino gehiago. Mikel Azpetiak agurra egin deusku ta santuen letaniak ere berak errezatu ditu.
.
Homilian, 2025ko Garizuma ta Pazkorako gotzainen gutunaren, Eraman oneko ekartzea, arira herri bakoitzak ezaugarri bat aurkeztu dau behar dogun barrizketa nondik etorri beharko litzateken danok gonbidatuz.
Jaunaren Berbea entzun, bere Gorputza eta Odola jan eta edan ta benetan bizirik dagoan eta biziago egotea gura dauan alkarte bat gareala sentidu dogu. Ez gara inor baino hobeagoak, ez gara inor baino indartsuagoak, ez gara inor baino argiagoak baina gure ontasuna, indarra eta argia dan Jesus gugaz dagoela ondo jakin badakigu berak horrela ziurtatzen deuskulako.
Enbor beretik, horri asko. Hori izan da gure aurtengo goiburua eta hori haragitu gurako geunke hemendik aurrera.
Mikelek azken agurran esan deuskun bezala: eutsi dagigun Eleiza izaten gure erara: alkarregaz eta herrian.
