San Inaxio egunerako lagungarriak
LOIOLAKO SAN INAZIOREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on San Inazioren jaia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eleizeak gaur jai haundi bat ospatzen dau: Loiolako San Inazio santuaren festaburua. INAZIO, Loiolako etxetorrean jaio zan 1491. urtean, hiru anai-arreben artean azkena. Nasaikerian hainbat urte emon ondoren. 30 urtegaz, bere bizitza goitik behera aldatu zan.
Eta hauxe da Eukaristia honetan gogoratuko doguna, Inaziok Jaungoikoaren deiari emon eutson erantzuna ebanjelioko mezua bereganatuz: “Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?
Jaungoikoari eskerrak emongo deutsaguz, gizon honen dohai ederra egin deuskulako.
Kristau-alkarte bat sentituaz hasi daigun, Jaungoikoari dagokion gorespen eta esker otoitzik ederrena, Eukaristia.
«Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: Autortu daigun apaltasunez geure pekatua, geure buruak besteei eskeinita ez bizitzea:
– Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin zenduana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, pekatariakana hurreratu zineana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 30, 15-20:
Fededunok beti gagoz aukera bat egin beharrean: Jaungoikoa edo geure burua. Gogoan izan dagigun Jaungoikoa aukeratzen dauanak bakarrik lortzen dauala bizia.
Erantzun-Salmoa: 1ngo. Salmoa
Jainkoaren legea betetzean dago gure poza. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoagan daukagun zoriontasuna
«Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena»
1 Kor 10, 31 – 11, 1:
Orain, San Paulok Korintoko kristau taldeari idatzitako berbak entzungo ditugu. Loiolako Inaziok geuri esango baleuskiguz lez hartu dagiguzan.
Lk 9, 18-26:
Gaurko ebanjelioan entzungo ditugu, Jesusen ahotik, San Inazioren bizitzan hainbesteko eragina izan eben berbak: «Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?» Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantzaz beterik, jo dagigun graziaren iturria dan Jaungoikoarengana eta egin deiogun otoitz Eleizearen eta munduaren beharrizanen alde:
– Eleizearen alde, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko Elizen alde: gaurko gizon-emakumeentzat salbamenerako bide izan daitezan. Egin dagigun otoitz.
– Kristau izena daroagun guztion alde: Ebanjelioan agertzen jakun Jesusen bizitza geuganatuz, bere jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
– Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Beragaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Jesusen bidetik jarraitzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.
– San Inazioren jaia ospatzen gagozanon alde: guztiok, santutasunerako deia entzun dagigun eta Jainkoaren bakezko, anaitasunezko eta askatasunezko erreinua eraikitzen ahalegindu gaitezen. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen Barri Ona iragarri dagigula. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Eukaristia honetan, biziaren aldeko aukerea barritu dogu; bide horretatik sendo jarraitzeko indarra ere jaso dogu. Orain goazen kalera eta, Jaunaren laguntzaz, egin daigun Loiolako San Inaziok egin ebana.
«Inazio….»
LOIOLAKO SAN INAZIOREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on San Inazioren jaia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eleizeak gaur jai haundi bat ospatzen dau: Loiolako San Inazio santuaren festaburua. INAZIO, Loiolako etxetorrean jaio zan 1491. urtean, hiru anai-arreben artean azkena. Nasaikerian hainbat urte emon ondoren. 30 urtegaz, bere bizitza goitik behera aldatu zan.
Eta hauxe da Eukaristia honetan gogoratuko doguna, Inaziok Jaungoikoaren deiari emon eutson erantzuna ebanjelioko mezua bereganatuz: “Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?
En esta festividad de San Ignacio se nos invita a escuchar la voz de Dios y seguirle. El santo, en su convalecencia descubrió la grandeza del seguimiento. Su gran deseo fue cumplir la voluntad de Dios.
Kristau-alkarte bat sentituaz hasi daigun, ba, Jaungoikoari dagokion gorespen eta esker otoitzik ederrena, Eukaristia.
«Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: Autortu daigun apaltasunez geure pekatua, geure buruak besteei eskeinita ez bizitzea:
– Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin zenduana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, pekatariakana hurreratu zineana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 30, 15-20:
Fededunok beti gagoz aukera bat egin beharrean: Jaungoikoa edo geure burua. Gogoan izan dagigun Jaungoikoa aukeratzen dauanak bakarrik lortzen dauala bizia.
Todo cristiano se encuentra siempre ante una elección: Dios o nosotros mismos. Si optamos por Dios, en Él encontraremos nuestra felicidad.
Erantzun-Salmoa: 1ngo. Salmoa
Jainkoaren legea betetzean dago gure poza. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoagan daukagun zoriontasuna
El salmista nos descubre la raíz de la felicidad: meditar la ley del Señor y deleitarse en ella.
«Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena»
1 Kor 10, 31 – 11, 1:
Orain, San Paulok Korintoko kristau taldeari idatzitako berbak entzungo ditugu. Loiolako Inaziok geuri esango baleuskiguz lez hartu dagiguzan.
San Pablo nos invita a hacer todo para gloria de Dios.
Lk 9, 18-26:
¿De qué le sirve a uno ganar el mundo entero si se pierde o se perjudica a sí mismo? Esta frase del evangelio transformó la vida de san Ignacio. Abrámonos también nosotros hoy, a la Palabra de Dios.
Gaurko ebanjelioan entzungo ditugu, Jesusen ahotik, San Inazioren bizitzan hainbesteko eragina izan eben berbak: «Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?» Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantzaz beterik, jo dagigun graziaren iturria dan Jaungoikoarengana eta egin deiogun otoitz Eleizearen eta munduaren beharrizanen alde:
– Eleizearen alde, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko Elizen alde: gaurko gizon-emakumeentzat salbamenerako bide izan daitezan. Egin dagigun otoitz.
– Por la Compañía de Jesús que, en cualquier lugar del mundo, trabaja al servicio de la justicia y la evangelización; para que sus esfuerzos sean eficaces, y den fruto para el bien de todos. Egin dagigun otoitz.
– Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Beragaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Jesusen bidetik jarraitzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.
– Por todos los que estamos celebrando esta eucaristía, para que como San Ignacio nos dejemos interpelar por la Palabra de Dios y vivamos siempre haciendo su voluntad. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen Barri Ona iragarri dagigula. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Eukaristia honetan, biziaren aldeko aukerea barritu dogu; bide horretatik sendo jarraitzeko indarra ere jaso dogu. Orain goazen kalera eta, Jaunaren laguntzaz, egin daigun Loiolako San Inaziok egin ebana.
Tendremos que aprender a superar nuestro miedo a las complicaciones y malos ratos. La esperanza del Reino de Dios debe ser más fuerte que nuestra cómoda seguridad. Pidamos a San Ignacio la fuerza necesaria para seguir los caminos del Señor.
«Inazio …...»
Inazio
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik
nahi zaitugu goratu
ta jaso Jaunari
gure otoitz ta kantu
zuregan baitugu
babesle ta eredu
mundo ta eliza-elkartean
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak
lagun izan dituzu
ta bultzatu zaituzte
Jesusi jarraitzera
hemengo lilura
denen gainetik, aurrera.
Maitasun bideak
urratu dituzu
hezkuntzarako aukerak
zabaldurik mundura
Inazio hor zaude
leial eta erne
zerbitzu bidean
otoitz sakonean
gogo jardunean
Jauna goratu nahian
bakea irits dadin
gure lurraldera
ta mundu zabalera, denera.
HITZAREN LITURGIA
Lehenengo irakurgia Deuteronomio liburutik
Jaunak honan berba egin eutson herriari Moisesen ahoz: «Begira, bizia eta zoriona, heriotzea eta zoritxarra jarten deutsudaz gaur aurrean. Entzuten badozuz gaur emoten deutsudazan aginduak: Jauna, zure Jainkoa, maitatuz, Haren bidetik ibiliz, eta Haren aginduak, eragabiak eta esanak betez, bizi izango eta ugarituko zara; eta bedeinkatuko zaitu Jaunak, zure Jainkoak, jabe izateko sartuko zarean lurraldean.
Baina, zure bihotza okertzen bada, entzuten ez badozu eta zeure burua liluratzen izten badozu, jainko arrotzei belauna makurtzen eta zerbitzu egiten badeutsezu, gaurtik esaten deutsut, nahi eta nahi ez ondatuko zareala, eta ez dozula luzaro iraungo, Jordan igarota menperatzera zoazan lurraldean.
Zeru-lurrei deitzen deutset gaur testigutzat, bizia eta heriotzea, bedeinkapena eta madarikapena jarten deutsuedazala aurrean. Zuk eta zure ondorengoak, bizi nahi badozue, aukeratu egizue bizia, Jauna, zure Jaungoikoa, maitatuz, Haren esana entzunez, eta Hari loturik; Bera da eta zure bizia eta zure egunen luzagarria; eta biziko zara Jaunak zure guraso Abrahani, Isaaki eta Jakobi emongo eutsela agindu eutsen lurraldean».
Erantzun Salmoa : 1.go Salmoa
Bai dohatsu gau eta egun
Jaunaren legea hausnartzen dauana.
R/. Bai do-ha- tsu, gau ta_e-gun Jau-na- ren le-ge-
a haus- nar- tzen dau- a- na.
Ur-ertzean aldaturiko zugatza bezala izango da,
bere sasoian emoten dau frutua;
eta orririk igartzen ez jako:
zeregin guztietan ondo joako. R/.
Bigarren irakurgia San Paulo apostuluak Korintotarrei
Senideok: Nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egiten dozuela, egizue dana Jaungoikoaren aintzarako. Ez emon gaitz-biderik, ez judutarrei, ez greziarrei, ez Jaungoikoaren Elizeari.
Nik ere, neure aldetik, guztiei emoten deutset atsegin, ez neure onari begira, eurenari baino, guztiak salbatu daitezan. Izan zaiteze nire antzeko, ni Kristoren antzeko nazan lez.
Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik.
Jesus bakarrik otoitzean egoala Hamabien aurrean honan itandu eutsen: «Ni nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun: «Batzuk, Joan Bateatzailea; besteak, barriz, antzinako profetaren bat biztu dala». Berak, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutson: «Jaungoikoaren Mesias».
Baina Jesusek inori ez esateko agindu eutsen, zorrotz. Eta esan eutsen: «Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke haundiak eroatea: zaharrak eta idazlariak baztartu egingo dabe eta hil; baina hirugarren egunean biztu egingo da».
Eta Jesusek esan eutsen guztiei: «Nigaz etorri nahi dauanak uko egin beio bere buruari, hartu bei egunero bere kurutzea, eta jarraitu beit.
Izan ere, bere bizia salbatu nahi idauanak, galdu egingo dau; baina bere bizia Nigatik galtzen dauanak, salbatu egingo dau.
Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?
Norbait Nitzaz eta Nik irakatsiaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da haretzaz, bere edertasunean eta Aitaren eta aingeru santuen aintzatan datorrenean».
