Urtean zeharreko 19 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzeko alkartu gara.
«Izan bihotz! Neu naz;ez izan bildurrik!» esango deusku Jesusek gaurko ebanjelioan. Fedea bizitzea ez da gauza erreza; itsaso zabalera urtetea lez da. Gure bizitza
itsas erdian dabilen txaluparen antzekoa da. Bildurrak, adorerik-ezak sarritan hartzen gaitue. Batzar honetara dei egin deuskun Jauna gure artean dagoala sinistuz, jarri dagigun Beragan konfiantza.
Jaunaren Hitza entzun eta bere bidetik jarraitzeko gogo biziaz hasi gaitezan abestuz.
SARRERA ABESTIA
Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu
eta danok batera Jainkoa goratu.
Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko
Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko
DAMU-OTOITZA
Senideok: hurreratu gaitezan Jaungoikoagana eta agertu deioguzan geure kezkak eta pekatuak, Harek maite gaituala eta parkatuko deuskula jakinik:
– Jesus Jauna, behartsuen babesle zareana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, makalen eta ezinduen indarra zareana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 19, 9a. 11-13:
Elias profeteak bere herriaren sinismena makalduta ikustean, Jaungoikoa agertu jakon, mendira igotea erabagi dau. Baina Jaungoikoa gitxien uste dauan eran agertzen jako.
Erantzun-Salmoa: 84. salmoa
Jauna ez da agertzen zarata-hotsean; Jauna agertzen da eta berba egiten dau isiltasun giroan, bakezko giroan.
«Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu»
Erm 9, 1-5:
Paulok ahaleginak egiten dihardu bere herritarren alde. Eta min hartzen dau euren herrikoa dan Jesus onartzen ez dabelako.
Mt 14, 22-23:
Gaurko Ebanjelioan, Berari jarraitzen eutson gizataldea etxera bialdu ondoren, Jesus, isiltasunean otoitz egiten agertuko jaku. Gero ordu batzuk, Apostoluekin bakarrik ikusiko dogu.
Aleluia abestuz, gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus geugaz batera otoitzean dogula jakinik, egin dagigun otoitz gizon-emakume guztien alde,
- Eleizearen alde: «Izan bihotz! Neu naz; ez izan bildurrik!» diñoan Jesusengan konfiantza jarririk, gizartean daukan eginkizuna adoretsu eta pozik bete dagiala,. Eskatu deiogun Jaunari
- Ebanjelioan esan jakunez, Jesusek mendira igon eban bakarrik, otoitz egitera. Guk ere, mendian edo itsasoan, elizan edo etxean, jakin daigula otoitz egiteko unetxoak hartzen gure eguneroko bizitzan, nahiz oporretan nahiz lanean egon. Eskatu deiogun Jaunari
- Jauna, mundu barri bat nahi dogu, guztiok zer jan, zer edan, eta zer jantzi izango dogun mundu bat. Emoiguzu adorea, lan horretan, bakotxak gure ahaleginak jarri dagiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: gure eguneroko bizitzan eta arazoetan, Jesusegan ustea jarrita, bildur barik aurrera egin dagigula, lagunurkoa zerbiduz eta behartsuei lagunduz. Eskatu deiogun Jaunari.
Jauna, Zuk badakizu zer behar dogun. Entzun maitasunez eta uste osoz zuzendu deutsuguzan eskariok. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunagaz alkartean tarte hau igaro ondoren, urten daigun eguneroko bizitzara. Jaungoikoa geugaz doa. Agertu dagigun sinismendun pertsonak gareala eta Jaunak sendotu dagiala gure fedea.
«Alkartuta goazen”
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri fedearen ospakizun honetara.
Fedea bizitzea ez da gauza erreza; itsaso zabalera urtetea lez da. Gure bizitza itsas erdian dabilen txaluparen antzekoa da. Bildurrak, adorerik-ezak sarritan hartzen gaitue. Batzar honetara dei egin deuskun Jauna gure artean dago eta hauxe dinosku: «Ez izan bildurrik. Izan uste on, Nik munduari irabazi egin deutsat».
Nuestra vida es como un barco en medio del mar. El mar, a veces está tranquilo y vamos pacíficamente; pero a veces se levantan las olas, y entonces perdemos la calma, entra la oscuridad y el miedo. Sintamos en esta eucaristía la cercanía de Jesús. Él nos dará la fuerza necesaria para la prueba y las dificultades.
Eukaristia ospatzean bere Espiritua emoteko Jesus gure artean dagoela gogoratuz kanta dagigun
«Bihotz batez alkarturik…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: hurreratu gaitezan Jaungoikoagana eta agertu deioguzan geure kezkak eta pekatuak, Harek maite gaituala eta parkatuko deuskula jakinik:
– Jesus Jauna, behartsuen babesle zareana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, makalen eta ezinduen indarra zareana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 19, 9a. 11-13:
Elias profeteak bere herriaren sinismena makalduta ikustean, Jaungoikoa agertu jakon mendira igotea erabagi dau. Baina Jaungoikoa gitxien uste dauan eran agertzen jako.
Dios se le aparece al profeta Elías, en la suavidad del silencio, en la calma, en la oración humilde.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Jauna ez da agertzen zarata-hotsean; Jauna agertzen da eta berba egiten dau isiltasun giroan. «Bakezkoa da Haren Hitza»
Justicia y paz, misericordia y fidelidad se funden en la persona de Jesús: en Él “ha aparecido la gracia, que Dios trae la salvación para toda la humanidad”
«Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu»
Erm 9, 1-5:
Paulok ahaleginak egiten dihardu bere herritarren alde. Eta min hartzen dau euren herrikoa dan Jesus onartzen ez dabelako.
Pablo está dispuesto a dar la vida, para que sus hermanos los judíos acepten a Jesús como su Salvador.
Mt 14, 22-23:
Jesús ama a las personas que le buscan con afán; les ayuda, cura a los enfermos, tiene palabras de salvación y luego busca la soledad y el silencio para hablar con su Padre del cielo.
Gaurko Ebanjelioan, Jesus, jarraitzen eutson gizataldea etxera bialdu ondoren, isiltasunean otoitz egiten agertuko jaku. Gero ordu batzuk, Apostoluekin bakarrik ikusiko dogu.
Aleluia abestuz, gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin dagigun otoitz gizon-emakume guztien alde, Jesus geugaz batera otoitzean dogula jakinik:
- Eleizearen alde: Gizartean daukan eginkizuna adoretsu eta pozik bete dagiala, Jesus bere ondoan daukala sinistuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los creyentes de todas las religiones: para que se mantengan unidos en la fe en Dios y en el servicio a todas las personas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los seguidores de Jesús. Que como El sepamos dedicar tiempo a estar con Dios nuestro Padre ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: gure eguneroko bizitzan eta arazoetan, Jesusegan ustea jarrita, bildurrik barik aurrera egin dagigula, lagunurkoa zerbiduz eta behartsuei lagunduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, Zuk badakizu zer behar dogun. Entzun maitasunez eta uste osoz zuzendu deutsuguzan eskariok. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunagaz tarte hau igaro ondoren, urten daigun eguneroko bizitzara. Jaungoikoa geugaz doa. Agertu dagigun sinismen haundiko pertsonak gareala.
Nos despedimos con el deseo de ser fieles a los que nos ha dicho la Palabra de Dios. Descubramos a Dios, presente en nuestras vidas, y vivamos en la fidelidad del amor.
«Alkartuta goazen..»
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA
Zagoz mendian, Jaunaren aurrean.
Erregeen liburutik (1 Erg 19, 9a. 11-13a)
Egun hareetan, Elias Horebera, Jainkoaren mendira, etorri eta hango leize-zulo batean gelditu zan. Jaunak esan eutson: «Urten eta zagoz zutunik mendian, Jaunaren aurrean; Jauna igaroko da».
Jaunaren aurretik haize zakar indartsuak jo eban, mendiak urratzen eta harkaitzak zartatzen ebazala; baina Jauna ez egoan haizean. Haizearen ondoren, lurrikarea izan zan; baina Jauna ez egoan lurrikaran. Lurrikararen ondoren sua; baina Jauna ez egoan suan. Suaren ondoren zurrumurru fin baten hotsa.
Entzun ebanean, Eliasek aurpegia estaldu eban soingainekoaz; gero, urten eta zutunik gelditu zan leizearen aurrean.
Erantzun-salmoa Sal 84
Jaunari kanta, ona da-ta,
hain da handia
bere betiko errukia!
Entzungo dot Jaunak dinoan hitza:
“Bakezkoa da Haren hitza.
Hurrean jake Haren bildur direnei salbamena:
gure lurrean Haren aintza biziko da”.
“Maitasuna eta leialtasuna alkarren bidera urtengo dira,
zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira.
Lurretik erneko da leialtasuna,
zerutik begira egongo zuzentasuna”.
Jainkoak on dana emongo dau,
gure lurrak bere frutua ekarriko dau.
Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,
eta salbamena Haren lorratzen bidean.
Anatema izan gura neuke nik,
nire senideen alde.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 9, 1-5)
Senideok: Egia dinot —Kristo dot lekuko—; ez dinot guzurrik, neure kontzientziak ere, Espiritu Santuak argituta, holan autortzen deust: handia da nire nahigabea, eten bakoa nire bihotzaren mina.
Ni neu madarikatua, Kristogandik aldendua, izatea ere onartuko neuke, baldin eta hori nire odoleko senideen onerako balitz. Israelen ondorengoak dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu ebazan; eurek dabez Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, Legea, kultua eta agintzariak; eurenak dira asabak eta, giza jatorriari jagokonez, eurakandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoan Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi gizaldietan. Amen.
Agindu egidazu Zeugana joateko ur gainean.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 22-33)
Jentea asetu ondoren, Jesusek bere ikasleak ontzian sartuarazo ebazan eta bere aurretik bestaldera joateko agindu eutsen, Berak jenteari agur egin bitartean. Jentea bialdu eta gero, mendira igon eban Jesusek bakarrik, otoitz egitera. Ilundu ebanean, han egoan bakarrik.
Txalupea, ordurako, lehorretik urrun joian, olatuek astinduta, haizea kontra eban-eta.
Goizaldera, Jesus hareekana joan zan ur gainean oinez. Ikasleak, ur gainean ibilten ikusi ebenean, ikaratu egin ziran, mamuren bat zalakoan, eta bildurraren bildurrez deadarka hasi ziran. Baina Jesusek bat-batean berba egin eutsen: «Izan bihotz! Neu naz; ez izan bildurrik!» Orduan Pedrok esan eutson: «Jauna, benetan Zeu bazara, agindu egidazu ur gainean Zugana joateko». Jesusek erantzun: «Zatoz!»
Pedro ontzitik jatsi eta Jesusegana abiatu zan ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, bildurra sartu jakon eta, urperatzen hasi zala, deadar egin eban: «Jauna, salbatu nagizu!»
Bat-batean Jesusek, eskua emon eta heldu egin eutson, esanez: «Sinismen gitxiko hori! Zergaitik izan dozuzalantza?»
Ontzira igon ebenean, haizea gelditu egin zan. Eta ontzian egozanak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziran, esanez: «Benetan Jainkoaren Semea zara Zu!»
