Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean Zeharreko 20 domekarako gogoeta

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, ondo etorriak eleizkizun honetara.

Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz, Urtean Zeharreko hogeigarren Domeka honetan. Jaungoikoak, inor baztertu barik, guztioi dei egin deusku. Gu danok onartzeko prest dago. Fedez entzun dagigun Haren mezua eta, gure arteko banakuntzak eta alkar baztertzeak gaindituz, anaitasunean ospatu dagigun Eukaristia hau.

Andra Mari jai giroan, gure aurretik bizi ziranak eta joan jakuzanak, gure maitasunean eta oroipenean irauten dabe.

Danok bat eginda ospatu dagigun Eukaristia.

«Goazen alkarturik…»

DAMU-OTOITZA

Senideok, harroak eta euren buruak ontzat eukezanak izan ezik, beste guztiak onartzen zituan Jesusek. Meza santua hasterakoan, apalatasunez eta erruki eske, hurreratu gaitezan Jaunagana:

            – Jesus Jauna,  munduaren Salbatzailea zareana: ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna,  gizaki guztiak berdin maite dituzuna: KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna,  zeure espirituaren indarra emoten deuskuzuna:   ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Is 56, 1. 6-7:

Israeldarrak uste eben eurak bakarrik zirala Jaungoikoak maite eban herria. Baina, Jaungoikoak, Isaiasen ahoz, hauxe esango deutse: Jaungoikoak kanpotarrak ere maite dituala, on egiten daben guztiak batuko dituala bere mendi santuan.

 Erantzun-Salmoa:  66. Salmoa

Poztasunez beterik  goratu dagigun gure Jainkoa, berak  zaintzen dauz-ta lurrean atzerriak.

 «Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari.»

Erm 11, 13-15. 29-32:

San Paulo bere herria dan Israelen salbamenagaz kezkatuta dago. Bere herritarrak Jesusi jarraitzen ikusi nahi leukez.

Mt 15, 21-28:

Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Jesusek bere herritarren artean iragarten dau batez ere bere barri ona; baina kanpotarrakanaino ere heltzen da bere salbamena.  «Aleluia».

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, ebanjelioko emakumeak lez, uste osoz otoitz egin dagigun, geuretzat eta gizon-emakume guztientzat Jaunaren errukia eskatuz:

  • Gure hildako guztien alde eskatzen deutsugu Jauna: Senide, adiskide eta ezagunak, parrokiako eleiztar guztiak, fededunak eta fedetik aldenduta bizi ziranak; Zeure erruki handiz, hartu egizuz zeruko ezteguetan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Bakearen alde. Mundu guztian gerrak, jazarpenak eta herrien arteko tirabirak desagertu daitezala.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Beren pentsaera eta bihotza Ebanjelioaren arabera moldatzeko Eukaristian alkartzen diranen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuak izan garenok, ez dagigula hain erraz Jainkoa albo batera itzi.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Gizon-emakume guztion Aita, hauxe da gure otoitza. Emoiguzu eskatu deutsuguna, fedean hazi eta sendotu gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia amaitu dogu. Hementxe ikusi dogu Jaungoikoak horma guztiak apurtu dituala eta bere errukia eta maitasuna danentzat dirala. Goazen, orain, eguneroko bizitzara, geure bihotzak guztientzat zabalik ditugula.

«Eskerrik asko, Jauna…»

 

                                     URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, ondo etorriak elizkizun honetara.

Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz, Urtean Zeharreko hogeigarren Domeka honetan. Jaungoikoak, inor baztertu barik, guztioi dei egin deusku. Gu danok onartzeko prest dago. Fedez entzun dagigun Haren mezua eta, gure arteko banakuntzak eta alkar baztertzeak gaindituz, anaitasunean ospatu dagigun Eukaristia hau.

La Eucaristía es la celebración cristiana de la salvación; pero la salvación no es sólo para los cristianos. No recibimos el evangelio para quedarnos con él, sino para anunciarlo en público a todas las gentes. La Buena Noticia es para anunciarla

«Goazen alkarturik…»

DAMU-OTOITZA

Senideok, harroak eta euren buruak ontzat eukezanak izan ezik, beste guztiak onartzen zituan Jesusek. Meza santua hasterakoan, apalatasunez eta erruki eske, hurreratu gaitezan Jaunagana:

 – Jesus Jauna,  munduaren Salbatzailea zareana: ERRUKI, JAUNA.

  – Jesus Jauna,  gizaki guztiak berdin maite dituzuna: KRISTO, ERRUKI.

– Jesus Jauna,  zeure espirituaren indarra emoten deuskuzuna:   ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Is 56, 1. 6-7:

Israeldarrak uste eben eurak bakarrik zirala Jaungoikoak maite eban herria. Baina, Jaungoikoak, Isaiasen ahoz, hauxe esango deutse: Jaungoikoak kanpotarrak ere maite dituala, on egiten daben guztiak batuko dituala bere mendi santuan.

Todos estamos llamados a la salvación. Dios no excluye a nadie. Por todos murió Jesucristo

 Erantzun-Salmoa:  66. Salmoa

Poztasunez beterik  goratu dagigun gure Jainkoa, berak  zaintzen dauz-ta lurrean atzerriak

Este salmo expresa el deseo de que todos los pueblos alaben a Dios

«Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari.»

Erm 11, 13-15. 29-32:

San Paulo bere herria dan Israelen salbamenagaz kezkatuta dago. Bere herritarrak Jesusi jarraitzen ikusi nahi leukez.

San Pablo muestra su esperanza y su ilusión porque todos un día, judíos y gentiles lleguemos a vivir la misma fe, y la misma salvación

Mt 15, 21-28:

Una mujer extranjera es capaz de dar a Jesús el título de hijo de David, y pedir que éste le ayude.

Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Jesusek bere herritarren artean iragarten dau batez ere bere barri ona; baina kanpotarrakanaino ere heltzen da bere salbamena.  «Aleluia».

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, ebanjelioko emakumeak lez, uste osoz otoitz egin dagigun, geuretzat eta gizon-emakume guztientzat Jaunaren errukia eskatuz:

  • Gure fedearen indarrak eraginda, gizon-emakume guztien bardintasuna bilatzen ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Por todos los que comemos un mismo pan y recibimos una misma palabra, para que participemos de las esperanzas de los oprimidos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Por los migrantes, los desterrados, los que no tienen trabajo, los que no tienen paz, para que encuentren apoyo en las instituciones y entre nosotros.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Gu guztiok, ebanjelioko emakumea lez, sinismen haundikoak izan gaitezan eta horretarako  behar dogun grazia izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Gizon-emakume guztion Aita, hauxe da gure otoitza. Emoiguzu eskatu deutsuguna, fedean hazi eta sendotu gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia  amaitu dogu. Hementxe ikusi dogu Jaungoikoak horma guztiak apurtu dituala eta bere errukia eta maitasuna danentzat dirala. Goazen, orain, eguneroko bizitzara, geure bihotzak guztientzat zabalik ditugula.

 Llevemos la alegría de la salvación en nuestros corazones. Todos hemos sido llamados a participar de la fiesta en el Reino de Dios. Que sepamos acoger a todos con un corazón abierto.

«Eskerrik asko, Jauna…»

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA

Batuko ditut arrotzak nire mendi santuan.

Isaias Profetearen liburutik        Is 56, 1. 6-7

Hau dino Jaunak:

«Gorde zuzenbidea, egin justizia,

Bereala helduko da-eta nire salbamena,

agertuko nire garaipena.

 

Jaunaren kultu-zerbitzurako, haren izena maitatzeko

eta haren morroi izateko,

zapatua profanatu barik gordeten

eta nire itunean leial irauten daben guztiak

nire mendi santura ekarriko ditut,

eta pozez beteko nire otoitz-etxean;

onartuko ditut nire altara gainean

hareen erre-opariak eta sakrifizioak;

nire etxea otoitz-etxe da-eta,

eta holan deituko dabe herri guztiek».

Erantzun-salmoa Sal 66, 2-8

Kanta Jaunari, lur osoa, egin alaitsu Haren nahia.

 

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,

agertu deigula aurpegi alaia;

ezagutu dagien lurrean zure bidea,

herri guztietan Zugandiko salbamena.

Poztu beitez kantari atzerriak,

zuzenbidez daroazulako izadia;

zintzo dozuzalako gidatzen herriak,

eta zaintzen lurrean atzerriak.

Lurrak bere frutua emon dau,

Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.

Jainkoak bedeinkatu gaizala,

lur‑bazter guztiak bildur izan dagioela.

Ezin aldatuak dira Israelentzat

Jainkoaren dohainak eta deia.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik           (Erm 11, 13-15. 29-32)

Senideok: Zuei, jentiloi, dinotsuet: «Jentilen apostolu nazanez, ospetsu egin gura dot neure zerbitzu hau, ea neure jatorrikoen jelosia biztuten dodan eta horreetako batzuen batzuk salbatzen dodazan. Israeldarrak baztertzetik Jainkoagaz baketzea etorri baldin bajako munduari, zer ete jatorko Jainkoak hareek barriro onartzetik? Heriotzatik bizira bihurtzea izango litzateke hori!

 Behin betikoak dira Jainkoaren dohainak eta deia. Zuek, sasoi batean Jainkoagaz errebelde zineenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia dozuenez, era berean  hareek ere: orain errebelde bihurtu dira zuei egin jatzuen errukiari esker, errukia lortu dagien. Jainkoak errebelde izaten itzi eutsen-eta gizon-emakume guztiei, danei erruki izateko».

Emakume, handia da zure sinismena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 15, 21-28

Aldi haretan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera aldendu zan. Haretan, inguru hareetan bizi zanemakume kanaandar bat deadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oinaze gorritan dauko deabruak nire alabea». Baina Jesusek ez eutson berbarik erantzun.

Ikasleak, hurreraturik, erreguka hasi jakozan: «Jaramon egiozu, eta doala, deadarka jatorku-eta atzetik». Jesusek, ostera: «Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak».

Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri jakon, esanez: «Lagundu egidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatea». Emakumeak erantzun eutson: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan ohi dabez nagusien mahaitik jausten diran ogi-apurrak».

Orduan, Jesusek esan eutson: «Emakumea, handia da zure fedea! Jazo bekizu nahi dozuna». Eta une haretatik osatuta gelditu jakon alabea.