Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 21 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on guztioi:

Gaurko Ebanjelioak Pedroren fede-autormena eskeiniko deusku. Geuk ere, batzar honetan, Jesusegan daukagun fede bera eta itxaropen bera autortuko ditugu. Prestau gaitezan ondo parte hartzeko. Eta emon deiogun hasierea gure ospakizunari, alkartuta aurkitzeak emoten deuskun poza abestuz:

«Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu.»

DAMU-OTOITZA

Kristau-alkarte lez ez dogu behar ainako fede-testigantzarik emoten. Eskatu dagigun Jaungoiko errukitsuaren parkamena:

   – Jesus Jauna, bizira garoazan bidea zareana. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, gure itxaropena zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, egoera guztietan maite gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Is 22, 19-23:

Jaungoikoak eginkizun baterako dei egiten deuskunean, zintzotasunez eta erantzukizunez jokatzea eskatzen deusku.

Erantzun-Salmoa:  137. Salmoa

Salmisteak Jaunaren errukia abesten dau eta pozez beterik eskerrak emoten deutsoz

«Jaunari kanta, ona da-ta…»

Erm 11, 33-36:

 San Paulok, irakurgai honetan, gauza guztiak bereak dituan eta salbau nahi gaituan Jauna goratuko dau.

Mt 16, 13-20:

Jesus Jaungoikoaren Semea dala autortuko dau Pedrok. Eta…, guretzat nor da Jesus?

Prestau gaitezan Ebanjelioko berbak entzuteko, Aleluia  abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Bihotz haundiz eta begirada zabalez, otoitz egin daigun gizon-emakume guztien, eta batez ere behartsuenen, beharrizanak gogoan ditugula:

  • Leon aita santuaren alde. Jainkoak argi egin eta zerbitzu apostolikoan irauten la gundu deion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
  • Munduko herri guztien alde, batez ere gosearen ondorioz sufritzen dagozanak, gure kristau-konpromisotik, daukagunetik alkabanatzen ikasi dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Berari jarraitzeak dakarren poza somatu dagien eta adorea izan dagien aurrera pausoak emoteko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
  • Jesusegaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Bere bidetik jarraitzeko gogoa gugan sendotu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Gure zoriona zarean, Jauna: emoiguzu fedez eta uste onez eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia hemen amaitzen da. Eleizatik kanpora, eguneroko arazoetan, bizi dagigun pozik batzar honetan autortu dogun fedea, eta zabaldu dagigun geure inguruan fedearen alaitasuna. Jesusen Amak lagundu daiskula, Jesus dala gure Barririk Ona onartzen eta zabaltzen.

«Agur Jesusen Ama.»

                                   URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

 Egun on guztioi:

Gaurko Ebanjelioak Pedroren fede-autormena eskeiniko deusku. Geuk ere, batzar honetan, Jesusegan daukagun fede bera eta itxaropen bera autortuko ditugu. Prestau gaitezan ondo parte hartzeko.

Hemos venido a celebrar la eucaristía, llamados por Dios, que es el que guía nuestras vidas. Hemos venido para fortalecer nuestra fe en Jesús, el Cristo, el Hijo de Dios vivo.

Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, alkartuta aurkitzeak emoten deuskun poza abestuz:

«Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu.»

DAMU-OTOITZA

 Senideok: kristau-alkarte lez ez dogu behar ainako fede-testigantzarik emoten. Eskatu dagigun Jaungoiko errukitsuaren parkamena:

   – Jesus Jauna, bizira garoazan bidea zareana. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, gure itxaropena zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, egoera guztietan maite gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Is 22, 19-23:

Jaungoikoak eginkizun baterako dei egiten deuskunean, zintzotasunez eta erantzukizunez jokatzea eskatzen deusku.

Frente a Dios no hay seguridades humanas, ni poderosos. En sus manos está toda la tierra y El la entrega a quien quiere. Nadie tiene derecho a juzgarse imprescindible

Erantzun-Salmoa:  137. Salmoa

Salmisteak Jaunaren errukia abesten dau eta pozez beterik eskerrak emoten deutsoz

El salmista canta la misericordia y la bondad de Dios. Unamos nuestro canto al suyo.

«Jaunari kanta, ona da-ta…»

Erm 11, 33-36:

San Paulok, bigarren irakurgai honetan, gauza guztiak bereak dituan eta salbau nahi gaituan Jauna goratuko dau.

Pablo apóstol canta y glorifica a Dios, Padre de Jesús, que es Creador, Guía y Meta de toda la humanidad.

Mt 16, 13-20:

Jesus Jaungoikoaren Semea dala autortuko dau Pedrok. Eta.., guretzat nor da Jesus?

La fe cristiana, la vivimos cada uno dentro de nosotros y la manifestamos en la vida. Esa fe se alimenta y se celebra en la Comunidad.

Prestau gaitezan Ebanjelioko berbak entzuteko, Aleluia  abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: bihotz haundiz eta begirada zabalez, otoitz egin daigun gizon-emakume guztien, eta batez ere behartsuenen, beharrizanak gogoan ditugula:

  • Leon aita santuaren alde. Jainkoak argi egin eta zerbitzu apostolikoan irauten la gundu deion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
  • Munduko herri guztien alde, batez ere gosearen ondorioz sufritzen dagozanak, gure kristau-konpromisotik, daukagunetik alkabanatzen ikasi dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
  • Por las Comunidades cristianas, para que sean lugar de acogida y de reconciliación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
  • Para que seamos capaces de ser solidarios en las necesidades humanas, cada día, mostrando la grandeza de compartir.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Gure zoriona zarean, Jauna: emoiguzu fedez eta uste onez eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia hemen amaitzen da. Eleizatik kanpora, eguneroko arazoetan, bizi dagigun pozik batzar honetan autortu dogun fedea, eta zabaldu dagigun geure inguruan fedearen alaitasuna. Jesusen Amak lagundu daiskula, Jesus dala gure Barririk Ona onartzen eta zabaltzen.

Que nuestra fe sea viva, que nuestra esperanza sea gozosa y que nuestro amor crezca continuamente con la gracia de Dios.

«Agur Jesusen  Ama..»

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA

Hari ipiniko deutsot lepotik

Daviden etxeko giltza.

Isaias Profetearen liburutik            (Is 22, 19-23)

Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregiko arduradunari:

«Bota egingo zaitut kargutik

eta zagozan lekutik kendu.

Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi,

Hilkiasen semeari, egingo deutsot dei;

zure soingainekoa jantziarazo,

zure gerrikoa ezarri

eta zure aginpidea emongo deutsot.

Aita baten pareko izango da

Jerusalemeko bizilagunentzat

eta Judako herriarentzat.

Daviden jauregiko giltzak

jarriko deutsodaz lepoan;

harek edegitakoa ez dau inork itxiko;

harek itxitakoa ez dau inork edegiko.

Untzea egur gogorrean baizen sendo

ezarriko dot,

bere senitartearen harrogarri

izango da».

Erantzun-salmoa Sal 137, 1-8

 

Jaunari kanta, ona da‑ta, hain da handia bere betiko errukia.

Jauna, bihotz‑bihotzez deutsudaz eskerrak emongo,

nire itzak entzun dituzulako.

Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,

ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.

Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari,

ona eta leiala zara‑ta:

Goratu dituzulako handikiro

zure hitza eta zure izena.

Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,

eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.

Haregandik dira gauza guztiak,

Haren bidez eta Harentzat.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik         (Erm 11, 33-36)

Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezinak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen.

Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudaz

zeruetako erreinuaren giltzak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 16, 13-20)

Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino jenteak?»

Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».

Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor  nazala dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».

Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Elizea, eta heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».

Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei.