Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean Zeharreko 26 domekako lagungarriak

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – A

Caritasen kanpaina

Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna

Pastoral kurtsoaren hasiera

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, guztioi:

Domeka guztietan lez, Jesusek Eukaristia ospatzera dei egin deusku. Eta guk, beste gauza batzuk alde batera itzita, baietz erantzun deutsagu eta hemen gagoz alkartuta.

Asteburu honetan, pastoral kurtso barriari hasiera emoten deutsagu: « Autormen egingo dozue, Neugaz zagoze-eta»(Jn 15, 27). Goiburu honek alkartean bide egitera bultzatzen gaitu, danok garala beharrezko gogorazen deusku eta alkar entzutera, eta gure begirada altxatzera deitzen gaitu.

Gaur, gure eleiz izaera be ospatuko dogu fedearen karitatezko alderdia agertu eta Caritas Bizkaia erakundearen kurtsoko lehenengo kanpainan parte hartuz.

Eta, azkenik, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna be ospatuko dogu.  “Honetariko ume bat nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau”

Kristau-Alkarte sentituz, hasi dagigun Eukaristia

«Alkartu danok eta kanta…»

DAMU-OTOITZA

Senideok: askotan, besteen aurrean, itxura ona, irudi ona emon nahi izaten dogu. Baina, begiratu dagigun barrurago eta autortu daigun Jaungoikoaren aurrean geure pekatari izatea eta eskatu deiogun parkamena:

   – Jesus Jauna, gu Zugana bihurtzea itxaroten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, zeure parkamena eta indarra emoten deuskuzuzana. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure berbeaz bizitzara eroaten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ez 18, 25-28:

Ezekiel profeteak esango deuskunez, Jaungoikoa errukiorra da, eta damututa Beragana bihurtzen diranei bizia eta salbamena emoten deutsez.

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

Jainkoaren errukiari begira jartzen gaitu salmoak eta indarrez azpimarratuko deusku, kristau bizitzea,  bardin egiteari dagokiola .

«Jaunari kanta, ona da-ta….»

Flp 2, 1-11:

San Paulok Jesusen sentimentu berak eukitera bultzatu nahi gaitu. Eta indarrez azpimarratuko deusku kristau bizitzea besteak maitatzea dala.

Mt 21, 28-32:

Eta orain, senideok, Jesusen berbak entzuteko prestau gaitezan, «Aleluia»ren abestiaz Jaungoikoa goratuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Jainkoaren familia izanda eta fedez, egin dagigun otoitz gure alkarteak etxeko Eleiza izan daitezan eta euretan Jainkoaren maitasuna bizi eta agertzera emon daiten:

  • Gure Eleizbarrutiko kristau alkarteen eta bertako kideon alde. Alkartuta eta Jaunarengan uste osoa jarrita emon deiogun hasiera kurtsoari. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Agintarien alde. Gizarte maitasunaz baliatu daitezan gaur egungo arazoei aurre egiteko eta egiturak, gizarte erakundeak eta antolamendu juridikoak barriztatzeko. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Caritasen alde. Kurtso hasierako kanpaina hau bultzada izan dagigula pertsonak, eta batez be pobreenak, txikienak eta babes gitxien dabenak gure begirada eta ekintzaren erdian jarteko. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Etorkin eta errefuxiatuen alde. Eleiza migratzaileez, eta batez be adin txikikoez, arduratu daiten, Barri Onak erakusten deuskun harrera eskeiniz. Eskatu deiogun Jaunari.

Gogo onez entzun, Jaungoiko Aita, gure erreguak eta emoiguzu Eukaristia honetan parte hartzen gagozanoi zure Semearen antzeko izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

OHARRA

Caritasen eta alkartearen aldeko diru-batzea egingo da orain.

Eskerrik asko.

AZKEN AGURRA

Senideok: Eukaristia honetan entzun eta ospatu doguna astean zehar bizi dagigula. Mahastian lan eginaz, pastoral kurtso barri honetan alkartuta bizi gaitezela.

Jaunaren laguntza izango dogun konfiantzaz, hartu dagigun BERE bedeinkapena.

 «Alkartuta goazen.»

 

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – A

Campaña de Cáritas

Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado

Inicio del curso pastoral

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on,  guztioi:

Domeka guztietan lez, Jesusek Eukaristia ospatzera dei egin deusku. Eta guk, beste gauza batzuk alde batera itzita, baietz erantzun deutsagu eta hemen gagoz alkartuta.

Este fin de semana estamos dando comienzo al nuevo curso pastoral. inspirados en las palabras de Jesús que iluminan nuestro VI Plan Diocesano de Evangelización: «Daréis testimonio, porque estáis conmigo» (Jn 15, 27). Este lema nos anima a caminar en comunidad, ALKARTUTA, nos motiva a escucharnos, para compartir los dones que hemos recibido.

Este domingo celebramos nuestro ser Iglesia manifestando la dimensión caritativa de la fe, participando en la primera campaña del curso de Caritas Bizkaia.

Finalmente, este domingo es también la Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado.

Kristau-Alkarte sentituz, hasi dagigun Eukaristia

   «Alkartu danok eta kanta…»

DAMU-OTOITZA

Senideok: askotan, besteen aurrean, itxura ona, irudi ona emon nahi izaten dogu. Baina, begiratu dagigun barrurago eta autortu daigun Jaungoikoaren aurrean geure pekatari izatea eta eskatu deiogun parkamena:

   – Jesus Jauna, gu Zugana bihurtzea itxaroten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, zeure parkamena eta indarra emoten deuskuzuzana. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure berbeaz bizitzara eroaten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ez 18, 25-28:

Ezekiel profeteak esango deuskunez, Jaungoikoa errukiorra da, eta damututa Beragana bihurtzen diranei bizia eta salbamena emoten deutsez.

Dios quiere la vida de la persona. Quiere que se convierta y sea feliz.

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

Jainkoaren errukiari begira jartzen gaitu salmoak eta indarrez azpimarratuko deusku, kristau bizitzea,  bardin egiteari dagokiola .

Este salmo, es un canto a la misericordia y bondad de Dios, y una petición de su ayuda, para caminar con rectitud.

«Jaunari kanta, ona da-ta….»

Flp 2, 1-11:

San Paulok Jesusen sentimentu berak eukitera bultzatu nahi gaitu. Eta indarrez azpimarratuko deusku kristau bizitzea besteak maitatzea dala.

La unidad no es confusión, no es aplastar la riqueza de nuestras diferencias; es unidad vivir la comunión y el amor a pesar de todo.

Mt 21, 28-32:

Fededuna, Jainkoaren Berbea entzun eta erantzuna emoten ahalegintzen dana da. Prestatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko  «Aleluia»ren abestiaz Jaungoikoa goratuz.

Creer el mensaje de Jesús y ponerlo en práctica, es la forma de ir construyendo el Reino de Dios.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Jainkoaren familia izanda eta fedez, egin dagigun otoitz gure alkarteak etxeko Eleiza izan daitezan eta euretan Jainkoaren maitasuna bizi eta agertzera emon daiten:

  • Gure Eleizbarrutiko kristau alkarteen eta bertako kideon alde. Alkartuta eta Jaunarengan uste osoa jarrita emon deiogun hasiera kurtsoari. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Agintarien alde. Gizarte maitasunaz baliatu daitezan gaur egungo arazoei aurre egiteko eta egiturak, gizarte erakundeak eta antolamendu juridikoak barriztatzeko. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por Cáritas, para que, al celebrar esta campaña de inicio de curso, nos impulse a dar testimonio de nuestra fe y a poner en el centro de nuestra mirada y de nuestra acción el amor por las personas, en especial, las más pobres, las más pequeñas y desprotegidas. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por las personas migrantes y refugiadas, para que experimenten la preocupación de la Iglesia por los menores migrantes que nos recuerda el deber de acogida, tal como enseña el Evangelio. Eskatu deiogun Jaunari.

Gogo onez entzun, Jaungoiko Aita, gure erreguak eta emoiguzu Eukaristia honetan parte hartzen gagozanoi zure Semearen antzeko izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

MONICIÓN A LA COLECTA

 Celebrar la eucaristía es una invitación a compartir el banquete de la Vida de Jesús Resucitado siendo signo de aliento y esperanza en medio de una sociedad herida. El apoyo económico permite el sostenimiento de las diferentes acciones. Gracias por compartir para el bien común.

La colecta que ahora realizamos se destinará a apoyar, la acción de Cáritas y la acción pastoral de nuestras parroquias. Gracias por vuestra generosidad.

AZKEN AGURRA

Que a lo largo de la semana actuemos al estilo que Jesús actuó y nos enseñó. Que este curso pastoral, vivamos sintiéndonos COMUNIDAD-ALKARTUTA

Jaunaren laguntza izango dogun konfiantzaz, hartu dagigun BERE bedeinkapena.

   «Alkartuta goazen.»

XXVI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Gaiztoak, egindako pekatua damu dauanean,

berak biziarazoten dau bere burua.

Ezekiel Profetearen liburutik         (Ez 18, 25-28)

Honan berba egiten dau Jainko Jaunak:

«Zuek dinozue: «Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea».

Entzun, bada, israeldarrok:

Nire jokabidea bidezkoa ez dala?

Ez ete da zuena bidezkoa ez dana?

Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu,

txarkeria egin eta hilten bada,

egin dauan txarkeriagaitik hilten da.

Eta gaiztoak, egin dauan gaiztakeriatik aldendu

eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badau,

bizirik iraungo dau.

Egindako txarkeriez ohartu

eta hareetatik aldentzen bada,

biziko da, bai, eta ez da hilgo».

Erantzun‑salmoa  Sal 24, 4-9

Jauna, zure maitasuna…

edota     Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,

adierazo zure bide‑zidorrak.

Eroan nagizu zure egi‑bidetik, eta argitu,

Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile,

Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna,

gomutau zure maitasunaz, betidanik dira‑ta.

Ez gomutau, Jauna, nire gazte‑aldiko hobenetaz,

ezta nire pekatuetaz;

gomutau zaitez nitaz zure maitasunean,

Jauna, zure ontasunean.

On eta zuzen da Jauna,

horregatik erakusten deutse hobendunei bidea.

Apalak zuzenbidez daroan,

erakusten deutse apalei bere bidea.

Izan egizuez zeuekan

Kristo Jesusi jagokozan asmoak.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik  (Flp 2, 1-11)

Senideok: Egia bada Kristok adorea emoten deutsuela eta maitasunak kementsu egiten, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zareela eta bihozbera eta erruki zareela, bete nagizue pozez, danok iritzi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez egin ezer norgehiagokeriaz edota  harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baino. Izan egizuez zeuekan Kristo Jesusi jagokozan asmoak:

Harek, Jainkoaren izaera berekoa izanik,

ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;

bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan

morroi-izaerea hartuz,

            eta beste edozein lez azalduz.

Eta, gizon lez agerturik,

apaldu egin eban bere burua,

menpeko eginez heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino

Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban

eta izen guztien gaineko izena emon eutson,

Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,

guztien belaunak makurtu daitezan,

zeruan, lurrean eta lurpean,

eta mihin guztiek autortu dagien:

Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako

Damutu eta joan egin zan. Zergalariak eta emagalduak

zuek baino lehenago datoz Jainkoaren erreinura.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 21, 28-32)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Zuek zer deritzozue? Gizon batek seme bi ebazan, eta bategana joan eta esan eutson: «Seme, zoaz gaur mahastira, lanera». Harek erantzun: «Ez dot gura». Baina gero damutu eta joan egin zan. Besteagana ere joan eta gauza bera esan eutson. Eta harek erantzun: «Banoa, jauna»; baina ez zan joan. Bietan zeinek egin eban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen.

            Orduan, Jesusek esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoaren nahiari jagokon jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinistu; zergalariek eta emagalduek, barriz, sinistu egin eutsoen. Zuek, ostera, ikusi eta gero ere, ez zineen bihozbarritu, hari sinisteko».