XXIX domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA – A
DOMUND “Bat Kristogan, bat misinoan”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaun Berbiztuaren inguruan, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi egun on.
Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.
Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.
Aurtengo Domund Egun honetan, Misinoen Munduko Egunaren mendeurrena ospatzen dihardugu. “Bat Kristogan, bat misinoan” goiburuaz. Kristau izatea Kristogaz bere hitzaren, otoitzaren eta sakramentuen bidez bat eginda bizitzea da. Zenbat eta lotura estua izan Jesusegaz eta geure artean, orduan eta hobeto beteko dogu Berak agindutakoa: “Danak bat izan daitezala… munduak sinistu dagian”.
Hasi gaitezan Jesusen misiolari izatearen gogoa oihukatuz
«Jesusen Eleiza misiolaria.»
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:
– Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 45, 4-6:
Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro heuren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.
Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa
Jaunaren bideak beti dira harrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.
«Jaunari kanta ona da ta…..»
1 Ts 1, 1-5b:
Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan heuren artean, Espirituaren indarrez.
Mt 22, 15-21:
Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.
Prestatu daiguzan gure gogo bihotzak Jaunaren Berbea entzuteko «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:
- Eleizaren alde. Espiritu Santuak gidatuta, batasuna sustatu eta ausardiaz iragarri dagian Kristoren Barri Ona mundu osoan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Misiolarien alde. Jainkoa lagun, bere maitasunaren lekukotasuna emoteko poza izan dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Sufritzen dagozanen alde. Gerrak, pobretasunak, jazarpenak eta bakardadeak jota bizi diranek Jainkoaren kontsolamendu eta itxaropena sentitu dagiezan gu guztion hurkotasun eta maitasunaren bitartez. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Jaunaren mahaiaren inguruan batuta, Barri Onaren lekuko, izan gaitezan, misiolari gure sendi eta alkarteetan eta eguneroko bizitzan. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: Gaur batzen dan dirua misio lurraldekoei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zure laguntzagaitik
AZKEN AGURRA
Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.
«Lurreko pobreenak.»
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA – A
DOMUND –«Uno en Cristo, unidos en la misión»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaun Berbiztuaren inguruan, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi egun on.:
Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.
Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.
Hoy es el día del Domund, celebramos los cien años de la Jornada Mundial de las Misiones. El lema de este año es: «Uno en Cristo, unidos en la misión». Ser cristianos es vivir una vida de unión con Cristo a través de la escucha de su palabra, de la oración y de los sacramentos. Cuanto más unidos estemos a Jesús, más unidos estaremos entre nosotros, y podremos cumplir la misión por Él encomendada: “Que todos sean uno… para que el mundo crea”.
Hasi gaitezan Jesusen misiolari izatearen gogoa oihukatuz
«Jesusen Eleiza misiolaria.»
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:
– Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 45, 4-6:
Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro heuren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.
El Dios que nos presentan los profetas, es un Dios que busca la libertad del hombre, y de los pueblos.
Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa
Jaunaren bideak beti dira harrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.
En este salmo aclamamos a Dios. El está por encima de todos. El es el “único”.
«Jaunari kanta ona da ta…..»
1 Ts 1, 1-5b:
Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan heuren artean, Espirituaren indarrez.
El apóstol Pablo alaba la fe de los cristianos de Tesalónica, que manifiestan su fe no sólo en sus reuniones, sino en la vida de cada día.
Mt 22, 15-21:
Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.
Un cristiano debe caminar en la búsqueda sincera de Dios. Entonces dará a cada uno lo que es suyo.
«Aleluia» abestu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:
- Eleizaren alde. Espiritu Santuak gidatuta, batasuna sustatu eta ausardiaz iragarri dagian Kristoren Barri Ona mundu osoan. Eskatu deiogun Jaunari
- Misiolarien alde. Jainkoa lagun, bere maitasunaren lekukotasuna emoteko poza izan dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por quienes sufren a causa de la guerra, la pobreza, la persecución y la soledad, para que mediante la cercanía de los cristianos y las obras de caridad, experimenten el consuelo y la esperanza de Dios. Eskatu deiogun Jaunari .
- Por nosotros que estamos reunidos en torno a la mesa del Señor, para que seamos testigos del Evangelio, misioneros en nuestras familias, en nuestras comunidades y en nuestra vida cotidiana. Eskatu deiogun Jaunari
Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO: La colecta de hoy será destinada para misiones. Gracias por vuestra generosidad.
AZKEN AGURRA
Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.
Que nuestra labor misionera no se reduzca a un mero recuerdo el día del DOMUND, sino que nuestra oración sea constante y nuestra ayuda permanente.
«Lurreko pobreenak.»
XXIX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Eskutik daroat Ziro,
eta honek herriak menperatuko ditu.
Isaias Profetearen liburutik (Is 45, 1. 4-6)
Honan berba egiten deutso Jaunak Ziro erregeari,
Berak aukeratu eta sagaratuari:
«Eskutik heldu deutsut,
nazinoak zure menpean jarri
eta erregeei soinetik armak kentzeko;
zure aurrean urietako ateak
guztiz zabaltzeko.
Jakob neure zerbitzariagaitik,
Israel neure aukeratuagaitik
deitu deutsut zeure izenaz
eta ohorez bete zaitut,
zuk Ni ezagutzen ez nozun arren.
Neu naz Jauna, eta ez da besterik;
ez da jainkorik, Ni baino.
Aginpidez jantzi zaitut,
zuk Ni ezagutzen ez nozun arren,
sortaldetik sartaldera jakin dagien
ez dala inor Ni besterik.
Neu naz Jauna, eta ez da besterik».
Erantzun-salmoa Sal 95, 1-10
Jaunari kanta ona da‑ta,
hain da handia bere betiko errukia.
Kanta Jaunari kantu barri,
kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena,
iragarri egunerik egunera, Haregandiko salbamena.
Zabaldu Haren ospea atzerrietan,
Haren mirariak herri guztietan.
Handia da Jauna, eta guztiz goresgarri,
jainko guztien aldean bildurgarri.
Irudi huts dira atzerriko jainko guztiak,
Jaunak, ostera, zeruak egin ditu.
Herrietako sendiak, emon Jaunari,
emon Jaunari ospe eta goraldi.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez.
Ahuspez gurtu Jauna jantzi gurenean,
ikaratu zaitez, lurbira guztia, Haren aurrean.
Esaizue atzerrietan: «Jauna errege da,
herriak zuzenbidez epaitzen ditu».
Gogora ekarten doguz
zuen sinismena, maitasuna eta itxaropena.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolaren hasierea (1 Ts 1, 1-5b)
Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitagaz eta Jesu Kristo Jaunagaz bat eginik dagoan Tesalonikako eliz alkarteari: grazia eta bakea zuei.
Eskerrak emoten deutsoguz beti Jainkoari zuek guztiokaitik, gure otoitzetan gogoan zaituegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu eten barik zuen sinismen ekintzailea, zuen maitasun fina eta Jesu Kristo gure Jaunagan dozuen itxaropen iraunkorra.
Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, Berak aukeratu zaituela. Izan ere, guk zuei iragarritako Barriona ez jatzuen berba hutsez emon, Espiritu Santuaren indar beteaz baino. Ondo dakizue zuen artean egin genduan guztia zuen onerako izan zala.
Emoiozue Zesarri Zesarrena,
eta Jainkoari Jainkoarena.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 15-21)
Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben, Jesusi itaun bat eginez tranpea jarteko. Beraz, ikasle batzuk bialdu eutsoezan, Herodesen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale zareala eta Jainkoaren bidea behar dan lezirakasten dozula, Zuk ez deutsozu-eta begiratzen gizakiaren itxureari. Emoiguzu, bada, zeure iritzia: zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez?»
Jesusek, hareen maltzurkeria igarriz, esan eutsen: «Zergaitik zatorkidaze zirika, itxurazaleok? Ea, erakutsi zerga-txanpona». Hareek denario bat aurkeztu eutsoen. Jesusek itaundu eutsen: «Norenak dira irudi eta izen honeek?» Hareek erantzun: «Zesarrenak».
Jesusek, orduan: «Emon, bada, Zesarrena Zesarri, eta Jainkoarena Jainkoari».
