Urtean Zeharreko 32 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – A
ELIZBARRUTIAREN EGUNA
«Jainkoak aintzat hartzen zaitu»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, fedez eta alkarregaz eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jarraitu behar dogun BIDEA markatuko deuskun Jainkoaren Hitza entzungo dogu. Batzuk zentzundunak eta besteak zentzunbakoak ziran hamar neskatilen parabolea entzungo dogu; Jesusen etorrerarako prest egotera gonbidatzen gaitu. Jesusek, KRISTAU-ALKARTE hau pasibotasunetik ataratzea gura dau.
«Jainkoak aintzat hartzen zaitu» goiburua aukeratu da Eleizbarrutiaren Eguna ospatzeko. Esker onetik konpromisora deitzen gaitu eleizbarruti eta parrokien bizitzan bateatu guztien erantzun ardurakidea, bakotxak bere bokazinotik eta egoeratik emoten dauana, nahitaezko da-eta. Danon konpromisoa, Eleiza bizi eta ardurakide lez, egitekoaren esanetara”.
Esker onez eta pozez ospatu daigun Eukaristia.
«Igandetan eleizan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: autor daiguzan gure pekatuak, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
– Jesus Jauna, esna eta prest egotera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure parkamena bihotz zabalez eskeintzen deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, biztuerearen itxaropenaz pozten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 6, 13-17:
Lehenengo irakurgai honetan aitatuko jakun Jakituria, bizitzea zuzentzeko eta gizartea hobeagotzeko hain beharrezkoa dogun zentzun ona da. Eta, esango jaku, zintzotasunez bilatzen dabenei bidera urteten deutsela.
Erantzun-Salmoa: 62. Salmoa
Salmo honetan, barriztatu daigun Jainkoaren egarria; bilatu dagigun Haren aurpegia
«Zure egarriz daukat gogoa…».
1 Ts 4, 12-17:
Gure itxaropena Jesusen zintzotasunean oinarritzen da. Jesusegan hil diranak, Aita Jaungoikoak Haregaz batera bereganatuko ditu.
Mt 25, 1-13:
Gaurko Ebanjelioak mezu hau dakarsku: edozein momentutan Jaunari bidera urteteko prest egon behar dogula.
«Aleluia» abestuz, prestau gaitezan Jaunaren berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkezten deutsagu Jaungoikoari:
– Eleizbarrutiaren alde. Behin eta barriro Jesusen mezu salbagarria proposatu dagiela bizkaiko eleiza osotzen dogun kristau alkartean eta sortu daitezela alkarte bizi eta sendoak. Egin daigun otoitz.
– Behartsuen alde, bakarrik dagozanen alde, gaixo eta edadetuen alde, sufritzen dagozan guztien alde: bizi-poza bihurtuko deutsen laguntza lortu dagiela, eta Jaungoikoaren Erreinua batez ere eurentzat dala ikusi dagiela. Egin daigun otoitz.
– Bokazinoen alde. Jaunak askotariko ministerio eta zerbitzuetarako egiten dauan deiari erantzun deiogun. Egin daigun otoitz.
– Gu guztion alde. Bizkaiko Eleiza osatzen dogunok, fedez eta pozez parte hartu daigun bertan, otoitz eginez, denpora eta dakiguna eskainiz eta diruz lagunduz. Egin daigun otoitz.
Jaungoiko Aita, salbamenaren gauza harrigarriak biziazoten deuskuzuz; entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, Kristo zure Semeagandik ikasitakoa lotsa barik Barri Ona zabaldu dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. AMEN
OHARRA : Datorren zapatuan, Areatzan arrastiko 6etan POBREZIAREN AURKAKO JAIALDIA. Danok gagoz gonbidatuta.
AZKEN AGURRA
Alkarregaz ospatu dogun Eukaristia honek eroan gagizala fedez eta pozez Jesusen Barri Onaren mezulari izatera, bai kristau alkarte honetan, etxean, lanean, kalean gure bizitzako egun guztietan.
«Alkartuta goazen..
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – A
Día de la Iglesia Diocesana: «Dios cuenta contigo»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna fedez eta alkarregaz ospatzera etorri zareen guztioi:
Jarraitu behar dogun BIDEA markatuko deuskun Jainkoaren Hitza entzungo dogu. Batzuk zentzundunak eta besteak zentzunbakoak ziran hamar neskatilen parabolea entzungo dogu; Jesusen etorrerarako prest egotera gonbidatzen gaitu. Jesusek, KRISTAU-ALKARTE hau pasibotasunetik ataratzea gura dau.
«Dios cuenta contigo» es el lema del Día de la Iglesia Diocesana. Una llamada al compromiso desde la gratitud, ya que, la vida de las diócesis y parroquias solo se entiende desde la respuesta corresponsable de todos los bautizados, cada uno desde su propia vocación y estado de vida. Un compromiso de todos, como Iglesia viva y corresponsable, al servicio de la misión”.
Esker onez eta pozez ospatu daigun Eukaristia.
«Igandetan eleizan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: autor daiguzan gure pekatuak, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
– Jesus Jauna, esna eta prest egotera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure parkamena bihotz zabalez eskeintzen deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, biztuerearen itxaropenaz pozten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 6, 13-17:
Lehenengo irakurgai honetan aitatuko jakun Jakituria, bizitzea zuzentzeko eta gizartea hobeagotzeko hain beharrezkoa dogun zentzun ona da. Eta, esango jaku, zintzotasunez bilatzen dabenei bidera urteten deutsela.
El creyente es aquel que tiene el corazón unido al corazón de Dios. Para los hombres del A.T., eso significa alcanzar la sabiduría.
Erantzun-Salmoa: 62. Salmoa
Salmo honetan, barriztatu daigun Jainkoaren egarria; bilatu dagigun Haren aurpegia
Orar con las palabras de este salmo equivale a querer renovar la experiencia del deseo de Dios y de su alegre intimidad.
«Zure egarriz daukat gogoa…».
1 Ts 4, 12-17:
Gure itxaropena Jesusen zintzotasunean oinarritzen da. Jesusegan hil diranak, Aita Jaungoikoak Haregaz batera bereganatuko ditu.
El hecho importante, único que hay que tener en cuenta, es que Cristo vendrá, y todo aquel que por la fe participe en su muerte y resurrección, alcanzará la salvación.
Mt 25, 1-13:
Gaurko Ebanjelioak mezu hau dakarsku: edozein momentutan Jaunari bidera urteteko esna eta prest egon behar dogula.
El evangelio de Jesús nos proclama el anuncio definitivo que El volverá y que nos importa para estar preparados para poder participar en el banquete que inaugurará la eternidad.
«Aleluia» abestuz, prestau gaitezan Jaunaren berbak entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkezten deutsagu Jaungoikoari:
– Eleizbarrutiaren alde. Behin eta barriro Jesusen mezu salbagarria proposatu dagiela bizkaiko eleiza osotzen dogun kristau alkartean, eta sortu daitezela alkarte bizi eta sendoak. Egin daigun otoitz.
– Behartsuen alde, bakarrik dagozanen alde, gaixo eta edadetuen alde, sufritzen dagozan guztien alde: bizi-poza bihurtuko deutsen laguntza lortu dagiela, eta Jaungoikoaren Erreinua batez ere eurentzat dala ikusi dagiela. Egin daigun otoitz.
– Por las vocaciones, que haya en nuestra Diócesis quienes respondan a la llamada del Señor a los diversos ministerios ordenados y laicales y servicios. Egin daigun otoitz.
– Por quienes estamos aquí reunidos para celebrar la Eucaristía, que sepamos ser siempre portadores de la Buena Noticia de Jesús. Egin daigun otoitz.
Jaungoiko Aita, salbamenaren gauza harrigarriak biziazoten deuskuzuz; entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, Kristo zure Semeagandik ikasitakoa lotsa barik Barri Ona zabaldu dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. AMEN
AVISO: El próximo sábado, en Areatza a las 6 de la tarde, tendrá lugar el festival contra la pobreza. Tod@s estamos invitad@s
AZKEN AGURRA
Alkarregaz ospatu dogun Eukaristiak, eroan gagizala fedez eta pozez Jesusen Barri Onaren mezulari izatera, bai kristau alkarte honetan, etxean, lanean, kalean gure bizitzako egun guztietan.
Volvemos a la vida de cada día, con sus preocupaciones y trabajos, dejándonos iluminar por la fe. Que todo cuanto hagamos, lo hagamos con rectitud y amor, para así prepararnos a la venida de Jesucristo, nuestro Salvador.
«Alkartuta goazen..
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – A
Erraz aurkitzen dabe jakituria
haren bila dabilzanek.
Jakituria liburutik (Jkd 6, 12-16)
Argitsua da jakituria, amatau ezina haren disdira;
Neke barik ikusten dabe maite dabenek,
baita aurkitzen ere ha bilatzen dabenek.
Bere gogo bizia dabenei, aurrea hartzen deutse
eta bere burua ezagutzera emoten.
Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango,
ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita.
Zuhurtasunik handiena da haretaz gogoeta egitea;
haregaitik gauak beilan emoten dituana
laster izango da kezka barik,
izan ere jakituria bera ibilten da-eta hara eta hona
beraren duin diranen bila;
ondoguraz agertzen jake bideetan
eta euren gogoeta bakoitzean aurkezten.
Erantzun‑salmoa Sal 62, 2-8
Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia,
lur legor, egarri, urbaga iduria.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi nahian.
Bizia baino hobea bai da zure maitasuna,
ezpanok egingo dabe zure goralpena.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta gantzez bezala beteko jat gogoa,
ezpan‑ikaraz goretsiko zaitu nire agoak.
Zutaz gomutatzen naz ohe‑gainean!
Zeu zaitut gogoan gauean.
Zeu izan zaralako nire laguntzailea,
pozez oihu dagit zure hegapean.
Jesusegan hil diranak
Jainkoak Haregaz batean Beraganatuko ditu.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 4, 13-18)
Senideok: Ez dogu gura hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenen antzera. Jesus hil eta biztu zala benetan sinisten badogu, Jesusegaz bat eginik hil diranak ere Jainkoak beragaz hartuko ditu.
[Hau dinotsuegu Jaunaren berban oinarrituta: guk, Jauna etortean bizirik egongo gareanok, ez deutsegu hil diranei aurrea hartuko. Izan ere, goiaingeruaren oihuz eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emonik, Jauna bera jatsiko da-eta zerutik, eta lehenengo, Kristogaz bat eginik hildakoak biztuko dira; gero gu, artean bizirik izango gareanok, hareekin batean eroango gaitue hodeietan, airean, Jaunagaz topo egitera. Eta holan, beti Jaunagaz egongo gara. Adoretu egizue, beraz, alkar berba honeekin.]
Badator senargaia; urten egiozue bidera.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 25, 1-13
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kruseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzun bakoak ziran eta bost zentzundunak. Kruseiluak hartzean, zentzun bakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kruseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguraz bete ziran danak eta loak hartu ebazan.
Gauerdian oihu bat entzun zan: «Badator senargaia; urten egiozue bidera!» Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kruseiluak prestatu ebezan. Orduan, zentzun bakoek esan eutseen zentzundunei: «Emoiguzue orio apur bat, kruseiluak amatetan joakuz-eta». Zentzundunek erantzun eutseen: «Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi».
Baina, erostera joanak zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.
Heldu ziran, azkenean, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.
Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».
