Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 33 domekako lagungarriak

                                URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A

JAUNA POBREEN BABESA

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Eukaristia alkartean ospatzera etorri zareen guztioi:

Jainko gure Aitak ondasun batzuk itzi dauz gure eskuetan eta gu gara horren arduradun. Hartutakoa ez da guretzat; ezta gordetzeko ere. Ez gara   talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.

Gaur mundu guztian, Frantzisko Aita Santuak izendatuta hamargarren aldiz Pobreen Munduko  Eguna ospatzen dogu.  Aurtengo goiburuak diñoanez: JAUNA, POBREEN BABESA. Horixe berori dagokigu Jesusen jarraitzaile sentitzen garenoi izatea: Bere jokabide bardina izatea. Beharrizanean dagoenari babesa emotea.

Zabaldu daiguzala gure begiak, belarriak, eskuak, bihotza, eguneroko bizitzan, beharrizanean dagoenari, gure alkartasuna adierazoteko.

Hasi dagigun Eukaristia, Jesusen irudiko izateko konpromisoa hartuz.

         Goazen alkarturik

            biztuta fedea,

               argitan zabalik

                  maitasun bidea.

                  Zuzentasunez egin dagigun

                  maitasun bide zabal argia,

                  gure artean lagunduz beti,

                  emonez eskua ta ogia.

     

DAMU-OTOITZA

Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:

   – Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.           ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez         ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.

 HITZAREN LITURGIA

 Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:

Itun Zaharreko gizon jakintsu batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna, behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.

 «Bai dohatsu gau ta egun…».

 1 Ts 5, 1-6:

Tesalonikako kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.

Mt 25, 14-30:

Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko, besteen onerako erabili eta lantzeko baino.

Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:

   – Eleiza osotzen dogun guztion alde. Jesusen pausoak jarraituz, Espirituak indar-barritu gagizala, pertsonen era guztietako beharrizanakaz oharturik gure babesa eskeintzeko gai izan gaitezazan. Egin dagigun otoitz

– Nazinoetako gobernuek zuzentasunez jokatuz, pobrezian bizi diran pertsonak eta herriak, euren benetako garapenerako behar dabena jaso dagien. Egin dagigun otoitz

– Sarritan gehiegikerian bizi diranen alde,  begiak eta bihotza zabaltzeko gai izan daitezela, ikusi dagiela hainbeste pertsona miserian bizi badira, euren gehiegikeriak zerikusia daukala. Egin dagigun otoitz

   – Arratiako kristau-alkartearen alde: eguneroko bizitzan behartsuek, gutariko bakotxa euren ondoan aurkitu gagiezala, eta bizitzan aurrera egiteko, behar daben gure laguntza jaso dagien. Egin dagigun otoitz

Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, eta euren egoeraz oharturik gure alkartasuna adierazteko gai izan gaitezala.

Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

1-Pobrea bere baitan              2-Jainko askatzailea               3-Munduan gatz ta argi

ari da galdetzen                      pobreen babesa                      Jainko erreinua

”nondikan ete dator                lurretik altxatzen du                tristura gaur irrintzi

guretzat  salbamen?”.             emonez arnasa .                       dogu aldatua.

ikusirik sarritan                      Zer ikasi badogu                     Caritasen ekintza

zenbat du sufritzen                  eginik promesa                                   ta konpromisua

ozenki eta gogor                     geu ere izateko                        pobrearen eskutik

hark gaitu salatzen                  pobreen defentsa                    erne da esperanza

(gu danon kontzientzian          (horrek sortuko dausku           (justiziaren alde

kezka bera sortzen) bir                        bihotzetan poza) bir                bultzazuz balantza) bir                                              

 

 

                                URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Eukaristia alkartean ospatzera etorri zareen guztioi:

Jainko gure Aitak ondasun batzuk itzi dauz gure eskuetan eta gu gara horren arduradun. Hartutakoa ez da guretzat; ezta gordetzeko ere. Ez gara talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.

Estamos celebrando la décima Jornada Mundial de los Pobres con este lema. El Señor es el refugio del pobre (cf. Sal14,6). Las palabras del Salmista sugieren el camino que estamos llamados a recorrer. Una vez más es necesario volver a la Palabra de Dios para verificar la importancia que los pobres tienen en la vida de la Iglesia. La expresión del salmo se convierte en criterio de juicio para la existencia cristiana porque revela el rostro de Dios y reconoce la pobreza humana.

Hasi dagigun Eukaristia, Jesusen irudiko izateko konpromisoa hartuz.

 

Goazen alkarturik

   biztuta fedea,

     argitan zabalik

      maitasun bidea.

                  Zuzentasunez egin dagigun

                  maitasun bide zabal argia,

                  gure artean lagunduz beti,

                  emonez eskua ta ogia.

DAMU-OTOITZA

Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:

   – Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.ERRUKI, J.

   – Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez         ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUN

HITZAREN LITURGIA

 Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:

Itun Zaharreko gizon jakintsu batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna, behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.

El autor del libro de la Sabiduría en la Biblia, alaba a la mujer que sabe estar y hacer lo que conviene en cada momento de su vida.

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.

El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la vida pacífica…

 «Bai dohatsu gau ta egun…».

 1 Ts 5, 1-6:

Tesalonikako kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.

Para San Pablo lo importante es vivir la solidaridad con los hermanos. Esa es la preparación a la venida del Señor. La luz de la fe y la fuerza del amor.

Mt 25, 14-30:

Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko, besteen onerako erabili eta lantzeko baino.

El Evangelio de hoy es una llamada a trabajar y a colaborar mientras vivimos en este mundo.

Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:

   – Eleiza osotzen dogun guztion alde. Jesusen pausoak jarraituz, Espirituak indar-barritu gagizala, pertsonen era guztietako beharrizanakaz oharturik gure babesa eskeintzeko gai izan gaitezazan. Egin dagigun otoitz

– Que quienes tienen la misión de gobernar los pueblos, pongan todos sus esfuerzos en la consecución de la justicia, la paz, el progreso y el bienestar, especialmente de las personas más pobres. Egin dagigun otoitz

– Que quienes viven en el despilfarro, se vayan dando cuenta,  que algo tiene que ver su modo de vivir, por su indeferencia humana ante la miseria en que viven miles de personas. Egin dagigun otoitz

   – Arratiako kristau-alkartearen alde: eguneroko bizitzan behartsuek, gutariko bakotxa euren ondoan aurkitu gagiezala, eta bizitzan aurrera egiteko, behar daben gure laguntza jaso dagien. Egin dagigun otoitz

Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, eta euren egoeraz oharturik gure alkartasuna adierazteko gai izan gaitezala.

En la eucaristía hemos orado por los pobres y nos hemos solidarizado con ellos; pero no nos conformemos con un día. Nuestro compromiso nos pide un estilo de vida conforme al evangelio que nos lleva a compartir lo que somos y tenemos.

Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

1-Pobrea bere baitan              2-Jainko askatzailea               3-Munduan gatz ta argi

ari da galdetzen                      pobreen babesa                      Jainko erreinua

”nondikan ete dator                lurretik altxatzen du                tristura gaur irrintzi

guretzat  salbamen?”.             emonez arnasa .                       dogu aldatua.

ikusirik sarritan                      Zer ikasi badogu                     Caritasen ekintza

zenbat du sufritzen                  eginik promesa                                   ta konpromisua

ozenki eta gogor                     geu ere izateko                        pobrearen eskutik

hark gaitu salatzen                  pobreen defentsa                    erne da esperanza

(gu danon kontzientzian          (horrek sortuko dausku           (justiziaren alde

kezka bera sortzen) bir                        bihotzetan poza) bir                bultzazuz balantza) bir                                              

XXXIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

 Eskulanetan trebe jardungo dau.

Esaera Zaharrak liburutik (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)

Nork aurkituko etxekoandre jatorra?

Harribitxiak baino askoz gehiago balio dau.

Konfiantza osoa dau senarrak haregan,

eta ez da sekula beharrizanean aurkituko.

Zoriona ekarten deutso, ez zoritxarra,

bizitzako egun guztietan.

Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,

gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.

Eskuaz goruari heltzen deutso

eta atzamarrez ardatzari eragiten.

Dohakabeari eskua zabaltzen deutso

eta behartsuari laguntza emoten.

Guzurrezkoa da liraintasuna, alperrekoa edertasuna;

goragarria, ostera, Jaunari begirunea deutson emakumea.

Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik,

goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik.

 

Erantzun‑Salmoa  Sal 127, 1-5

Dohatsu, Jaunaren bildur dana.

 

Dohatsu, Jaunaren bildur dana,

Haren bideetan dabilana.

Zeure eskuen lana dozu jango,

zoriontsu izango zara ta ondo jatzu joango.

Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,

zure etxe‑barruan;

zure semeak orio‑kimuen antzean, zure mahai‑inguruan.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,

Jaunari bildur deutsona.

Jaunak Sion‑dik bedeinkatu zagizala,

Jerusalen dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.

Ez zagiezala Jaunaren egunak

lapurrak lez harrapatu.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik  (1 Ts 5, 1-6)

Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzi beharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste barik etorriko dala, lapurra gauez lez.

Jentea «hau bakea eta segurtasuna» esaten ibiliko danean, orduan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun dagoanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, ostera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dau zuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egunaren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko. Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera, zuhur eta izan gaitezan neurritsu.

Gitxian zintzo izan zarealako,

sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 25, 14-30)

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: «Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hareekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi ebazan. Bi hartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi ebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta han gorde eban bere nagusiaren dirua.

Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen hasi jaken.

Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroan eutsozan, esanez: «Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira, beste bost irabazi ditut». Nagusiak esan eutson: «Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara».

Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutson: «Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut». Nagusiak esan eutson: «Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara».

Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eutson: «Jauna, banekian gizon zorrotza zareala; erein ez dozun tokian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen dozuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zure talentua. Hor dozu zeurea!»

Nagusiak erantzun eutson: «Morroi gaizto eta alperra! Bazenkian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta zabaldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzi behar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kendu egiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emon egingo jakolako,  gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, daukon ha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpoko ilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!»»