Abendu – aldiko 1 domekako lagungarriak
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARRA
Egun on, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Abendualdiari hasiera emongo deutsagu. Itxaroteko aldia da. Baina itxarotea ez da geldirik geratzea. Jesusek dei egingo deusku gaur:
«Zagoze zuhur!»
Gauaren erdian, sugar txikia bizirik dago.
Geu be lokartuta bizi gaitekez: gauzetara, pertsonengana, federa eta beharbada Jainkoarengana ohituta.
Abendualdiak begiak zabaltzera bultzatzen gaitu.
Jainkoa, orain be, gure bizitzatik igaro egiten dala ikustera.
Abendualdi lehenengo aste honetan, itaundu deiogun geure buruari:
Ze errealitateren aurrean egon behar dot zuhur.
(Pantailan proiektatu koadroa eta esaldia. Baita kartela sehaska aurrean.
Isilunetxoa egin)
Jauna, esnatu gure bihotza, zatozanean ezagutu zagiguzan.
ZUHUR EGON
Hauxe da gure lehenengo urratsa Gabonetarako bidean.
ABESTIA: Zatoz Jauna…
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
PENITENTZI EKINTZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
- Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.
- Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO E.
- Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:
Orain entzungo dogun lehenengo irakurgaia, Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun.
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Fededun batek, Jainkoari, Israelgo Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu daigun Jainkoaren babesa eta bakea.
«Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu.»
1 Kor 1, 3-9:
San Paulok gogoratuko deusku aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera bialduz.
Mk 13, 33-37:
Jauna «noiz» etorriko dan danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.
Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gizadi guztiaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
- Eleizaren alde, Jaunaren etorrerari ZUHUR egonaz, bizi dogun errealitatean esperantza sortzaile izan daiten.Eskatu deiogun Jaunari.
- Mundu guztian bakerako bideak bilatzea izan daitela nagusi, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Pobrezia, zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk lagundu deiegula etsipen hori gainditzen. Eskatu deiogun Jaunari.
- Kristau alkarte hau osotzen dogunon alde; Abendu aldia zintzotasunez biziz, Ebanjelioaganako barritasun, koherentzia eta leialtasunean etenbarik hazi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..
AZKEN AGURRA
Senideok: benetako fededunaren jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, edozein ordutan aurkitu geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.
«Jaun ona, mundua salbatzera”
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARRA
Egun on, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Abendualdiari hasiera emongo deutsagu. Itxaroteko aldia da. Baina itxarotea ez da geldirik geratzea. Jesusek dei egingo deusku gaur:
«¡Velad!»
En medio de la noche, una pequeña llama permanece encendida.
También nosotros podemos vivir dormidos: acostumbrados a las cosas, a las personas,
a nuestra fe, incluso a Dios.
Adviento nos invita a abrir los ojos.
A descubrir que Dios sigue pasando por nuestra vida.
Durante esta primera semana de Adviento preguntémonos:
¿A qué realidad de mi vida necesito despertar?
(Pantailan proiektatu koadroa eta esaldia. Baita kartela sehaska aurrean.
Isilunetxoa egin)
Jauna, esnatu gure bihotza, zatozanean ezagutu zagiguzan.
ZUHUR EGON
Hauxe da gure lehenengo urratsa Gabonetarako bidean.
ABESTIA: Zatoz Jauna…
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
PENITENTZI EKINTZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
- Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.
- Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO E.
- Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:
Orain entzungo dogun lehenengo irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun.
El profeta conoce y vive la angustia y el dolor de su pueblo. Por eso se dirige a Dios pidiendo ayuda.
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Fededun batek, Jainkoari, Israelgo Artzainari, herriaren alde otoirza eğiten deutso. Beragaz batera, gul ere eskatu daigun Jainkoaren basesa eta bakea.
El salmista, creyente que vive con el pueblo de Israel, invoca y llama a Dios. Es una plegaria a la cual nos unimos cantando el salmo 79
«Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu.»
1 Kor 1, 3-9:
San Paulok gogoratuko deusku aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera bialduz.
Jesús nos pide que estemos vigilantes. Con la luz encendida, dispuestos, llenos de amor.
Mk 13, 33-37:
Jauna «noiz» etorriko dan danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.
Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gizadi guztiaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
- Eleizaren alde, Jaunaren etorrerari ZUHUR egonaz, bizi dogun errealitatean esperantza sortzaile izan daiten.Eskatu deiogun Jaunari.
- Mundu guztian bakerako bideak bilatzea izan daitela nagusi, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que en el mundo se escuche el grito de los pobres, de los que sufren por una causa o por otra y que entre todos pongamos los medios necesarios para que no haya tanta desigualdad entre los hermanos que vivimos en él. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que en nuestras parroquias estemos siempre abiertos a Dios, que escuchemos su llamada y seamos transmisores del mensaje de Jesús expresado en el evangelio. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..
AZKEN AGURRA
Senideok: benetako fededunaren jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, bihar, edozein ordutan aurkitu geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.
Demos un paso más en nuestra vida de fe, y de caridad. La vida es una oportunidad que Dios nos concede para hacer fructificar los talentos que el Señor nos ha dado. Que este Adviento sea un tiempo de luz y de generosidad.
Recibamos la bendición de Dios.
«Jaun ona, mundua salbatzera..
ABENDUALDIKO I. DOMEKEA
Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!
Isaias Profetearen liburutik
(Is 63, 16b-17; 64, 1. 3b-8)
Zu zara, Jauna, gure Aita,
gure Erosle dozu izena betidanik.
Zergaitik itzi deuskuzu, Jauna,
zeure bideetatik alde egiten,
zure begirunerik ez izateraino
gure bihotzak gogortzen?
Bihurtu zakiguz, zeure zerbitzariakaitik,
zeure ondare aukeratu dozuzan leinuakaitik.
Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!
Zure aurrean mendiak urtuko litzatekez.
Jaitsi zinan
eta mendiak urtu egin ziran zure aurrean.
Inoiz ez dau ez belarrik entzun, ez begik ikusi,
Zu beste Jainkorik
Beragan itxaron dabenen alde holan jokatzen dauanik.
Zeuk urteten dozu,
pozik eta zuzen dabilzanen
eta zure bideak gogoan dabezanen bila.
Hasarre zengozan, bai,
pekatu egin gendualako,
aspalditik pekatari garalako,
baina salbatuko gara.
Guztiok kutsatuak gengozan,
gure egintza onak ere zapi zikinen antzeko ziran;
orbelaren antzera ihartzen gintzazan guztiok,
eta gure pekatuek
haizeak lez eroaten ginduezan.
Ez eutsan inork zure izenari dei egiten,
ez zan inor Zugaz bat egiten ahalegintzen.
Zeure aurpegia gorde egin zenduan-eta gugandik,
eta gure erruetan murgilduak itzi ginduzuzan.
Halan ere, Jauna, Zeu zara gure Aita,
gu buztina, eta Zu gure buztinlaria:
zure eskuetako lana gara guztiok.
Ez hasarretu gehiegi, Jauna,
eta ez hartu gogoan betiko gure errua.
Begira, zure herri gara guztiok.
Erantzun-salmoa (Sal 79, 2a eta 3acd. 15-16. 18-19)
Jainko, berbiztu gagizuz;
salbatu gaitezan, zure begia lehun agertu egizu.
Israelgo Artzain, entzun egiguzu,
Kerubin gainean jesarri ohi zara-eta,
egizu dirdai, zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbatu gagizuz.
Bihurtu zakiguz gudari-taldeen Jainko,
begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz:
Zure eskuz aldatu dozun aldaska honi,
Zuk indartu dozun landareari.
Emoiozu eskua aukeratu dozun gizonari,
Zeuk indartu dozun gizasemeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
bizirik gaukazuz eta zure izenari
egingo deutsagu dei.
Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain gagoz.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 1, 3-9)
Senideok: Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik. Jainkoari eskerrak emoten dihardut beti zuekaitik, zuei Jesu Kristogan Jainkoak emon deutsuen graziagaitik. Izan ere, Kristogan aberastu zaitue gauza guztietan: bai berba, bai jakintza-dohai guztietan, Kristori buruz emoten dogun autormena zuekan sendotu dan ezkero. Holan, ez dozue dohairik bat ere falta Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain zagozenok. Berak indartuko zaitue azkenera arte, inork zuen aurka zeresanik izan ez dagian Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da bere Seme Jesu Kristo gure Jaunagaz alkarturik bizitzera dei egin deutsuen Jainkoa.
Zagoze zuhur,
ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorriko dan.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 13, 33-37)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Begira, zagoze zuhur, ez dakizue-eta sasoia noiz dan. Gizon bat urrunera joatean lez da: etxea iztean, morroiei emoten deutse agintea, bakotxari bere eginkizuna jarriz, eta atezainari zuhur egoteko agintzen deutso.
Zagoze, beraz, zuhur; ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorriko dan: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotean nahiz egunsentian. Ez zagiezala lotan aurkitu, ezustean etorrita.
Zuei esaten deutsuedan hau guztiei esaten deutset: Zagoze zuhur.
