Urtean zeharreko 34 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA – C
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egunon guztioi, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
Liturgi Urtearen azkenengo domekara heldu gara; eta, egun honetan, Elizeak Kristo Erregeren Jaia ospatzen dau. Jesukristo izadi eta gizadi osoaren Errege da. Bera dogu gure bizitzearen gidari eta Jainkoaren Erreinura garoazan bidea. Jesusen erregetzak maitasuna dau oinarri eta kurutzea bere errege-aurki. Gizon-emakume guztiakanako maitasun errukitsua da bere ahalmen eta indar bakarra.
Hasi dagigun meza santua, erregetza hori autortuz eta esker onez goratuz:
«Kristo gure Errege…»
DAMU-OTOITZA
Senideok, pekatariak onartzen zituan eta euren lagun izan zan Jesus Erregeri eskatu deiogun geure pekatu guztien parkamena:
– Jesus Jauna, ardi galduaren bila etorri zarean Erregea. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, kurutza gainetik gure Errege zareana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, zeure betiko erreinuan onartu nahi gaituzun Erregea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 5, 1-3:
Israelgo leinuek Dabid aukeratzen dabe euren errege. Eta Dabiden erregetza hau, geroago etorriko dan Jesus Artzain Onaren eta Erregearen irudi dogu.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Ibilbidea egin ondoren, Jaunaren etxera heltzean pozezko salmoa dogu hau.
«Zure etxera goaz, Jauna. Hauxe da poza daukaguna»
Kol 1, 12-20:
Irakurgai honetan, San Paulok Kristo Jesusen misterioaren azalpena egiten deusku. Jesus beste izaki guztien gainetik dago eta Berari dagokioz lehentasuna eta erregetza.
Lk 23, 35-43:
Jesusen erregetza eta lur honetako erregetzak ez dira bardinak. Jesus, bere menpekoakaitik bizia emonez, kurutzan da Errege.
Goratu dagigun gure Erregea, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Ebanjelioko lapur onak egin eban lez, geuk ere egin deiogun otoitz apaltasunez eta uste osoz Jaunari, eta eskatu deiogun etorri dedila bere erreinua gizon-emakume guztiakana:
– Elizearen alde: bakearen eta zuzentasunaren alde eten barik lan eginez, Jesusen erre- getza munduan zabaldu dagian. Egin dagigun otoitz
– Gure gizartean aginpidea dauken guztien alde: Jesusen erreinuko jokabideak eurakanduz, egiaren, biziaren, zuzentasunaren eta bakearen alde lan egin dagien beti. Egin dagigun otoitz
– Gaixo guztien alde, bazterturik eta ahazturik bizi diranen alde, norbaiten laguntzaz kontsolaturik sentidu daitezan. Egin dagigun otoitz
– Eukaristia honetan, otoitzean alkartuta gagozan guztion alde: Jesusek nahi dauan lez, geure etxean eta herrian, bake egile izan gaitezan beti. Egin dagigun otoitz
Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta bihotz-bihotzez egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaun eta Erregeren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, geure jokabide eta bizikeraz, agertu dagigula Jesusen erreinuko gareala eta Bera dala gure bizitzak zuzentzen dituana. Ahalegindu gaitezan, ba, egian eta maitasunean bizitzen eta zuzentasuna egiten.
«Jainko gizon eginari agur, ospe, onespena
Jesukristo Erregeri, esker, otoitz, maitasuna..»
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA – C
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egunon guztioi, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
Liturgi Urtearen azkenengo domekara heldu gara; eta, egun honetan, Elizeak Kristo Erregeren Jaia ospatzen dau. Jesukristo izadi eta gizadi osoaren Errege da. Bera dogu gure bizitzearen gidari eta Jainkoaren Erreinura garoazan bidea. Jesusen erregetzak maitasuna dau oinarri eta kurutzea bere errege-aurki. Gizon-emakume guztiakanako maitasun errukitsua da bere ahalmen eta indar bakarra.
Hoy, último domingo del año litúrgico, se nos invita a contemplar a Jesús, Rey de universo, clavado en la cruz. Con la mirada puesta en El descubrimos su gesto de misericordia, que llena de felicidad a los pobres y pecadores, y a la vez nos enseña, en qué consiste su realeza.
Hasi dagigun meza santua, erregetza hori autortuz eta esker onez goratuz:
«Kristo gure Errege…»
DAMU-OTOITZA
Senideok, pekatariak onartzen zituan eta euren lagun izan zan Jesus Erregeri eskatu deiogun geure pekatu guztien parkamena:
– Jesus Jauna, ardi galduaren bila etorri zarean Erregea. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, kurutza gainetik gure Errege zareana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, zeure betiko erreinuan onartu nahi gaituzun Erregea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 5, 1-3:
Israelgo leinuek Dabid aukeratzen dabe euren errege. Eta Dabiden erregetza hau, geroago etorriko dan Jesus Artzain Onaren eta Erregearen irudi dogu.
David es elegido por Dios y por parte del pueblo, para ser rey en Israel. Es figura de Jesucristo rey del universo.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Ibilbidea egin ondoren, Jaunaren etxera heltzean pozezko salmoa dogu hau.
Al orar con este salmo, recordamos la peregrinación de la Iglesia a la Jerusalén del cielo
«Zure etxera goaz, Jauna. Hauxe da poza daukaguna»
Kol 1, 12-20:
Irakurgai honetan, San Paulok Kristo Jesusen misterioaren azalpena egiten deusku. Jesus beste izaki guztien gainetik dago eta Berari dagokioz lehentasuna eta erregetza.
En Jesús, y sólo en Él, todo encuentra su meta y su descanso. Todo ha sido hecho por Él. En Él todo se hace paz y los cielos y la tierra se unen.
Lk 23, 35-43:
Jesusen erregetza eta lur honetako erregetzak ez dira bardinak. Jesus, bere menpekoakaitik bizia emonez, kurutzan da Errege.
Jesús no vino a salvarse, sino a salvar. Sólo reina el que ama y nadie ama más que el que da la vida por sus amigos. Él dio su vida y gracias a Él las puertas del Reino se abrieron para nosotros.
Goratu dagigun gure Erregea, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Ebanjelioko lapur onak egin eban lez, geuk ere egin deiogun otoitz apaltasunez
eta uste osoz Jaunari, eta eskatu deiogun etorri dedila bere erreinua gizon-emakume guztiakana:
– Elizearen alde: bakearen eta zuzentasunaren alde eten barik lan eginez, Jesusenerregetza munduan zabaldu dagian. Egin dagigun otoitz
– Gure gizartean aginpidea dauken guztien alde: Jesusen erreinuko jokabideak eurakanduz, egiaren, biziaren, zuzentasunaren eta bakearen alde lan egin dagien beti. Egin dagigun otoitz
– Para que seamos capaces de ser solidarios en las necesidades humanas, cada día, mostrando la grandeza de compartir. Egin dagigun otoitz
– Para que reconozcamos la grandeza de ser cristianos, la vivamos con ilusión y alegría y sepamos contagiarla a nuestros hermanos. Egin dagigun otoitz
Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta bihotz-bihotzez egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaun eta Erregeren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, geure jokabide eta bizikeraz, agertu dagigula Jesusen erreinuko gareala eta Bera dala gure bizitzak zuzentzen dituana. Ahalegindu gaitezan, ba, egian eta maitasunean bizitzen eta zuzentasuna egiten.
Hemos terminado el año litúrgico y el domingo daremos comienzo al Adviento. Que sea tiempo de esperanza y conversión
«Jainko gizon eginari agur, ospe, onespena
Jesukristo Erregeri, esker, otoitz, maitasuna..»
URTEAN ZEHARREKO AZKENENGO DOMEKEA
JESUKRISTO GORE JAUNA
DIRAN GUZTIEN ERREGE
Samuelen Liburutik ( 2 Sam. 5, 1‑3)
Egun hareetan: Israelgo leinu guztiak batu ziran Dabidengana, eta esan eutsoen honi: ‑«Hara, zure hazur eta mamin gara; orain baino lehenagotik, Saul errege zala, zeu zinduan gidari Israelek bere gorabehera guztietan. Gainera zeuri agindu deutsu Jaunak: «Zeu izango zaitu bere artzain nire herri Israelek eta zeu izango zara Israelgo buru».
Etorri ziran, bada, Israelgo zahar guztiak Ebronera Erregeagana, eta Dabid erregeak alkartea egin eban eurakaz Ebronen Jaunaren aurrean, eta Dabid igurtzi eben Israelgo Errege.
Erantzun-salmoa Sal 121, 1-5
Jauna dot artzain…
edo
Zure etxera goaz, Jauna: hauxe da poza daukaguna.
Hau nire poza entzutean:
«Jaunarenera danok goazen»,
hara non orain zure atean
hemen gaituzun, Jerusalen.
Uri batua, uri argi,
gure bihotzen lotugarri.
Gure herritarrak, lerroz lerro,
Zugana datoz, bihotz bero.
Jaun izenari, lege danez,
jai egin eta kanta nahiez.
Legeak hor dau auzi mahaia,
Dabideneko jauregian.
San Paulo Apostoluak Kolosarrei (1,12‑20)
Senideok: Eskerrak emoten deutsaguz Jaungoikoari, santuen oinordekotzan lagun egin gaitualako, argitan. Ilunpearen mendetik atara gaitu, eta Bere Seme kutunaren erreinura aldatu. Beronengan daukagu berrerosiak izatea eta pekatuen parkamena.
Berau da Jaungoiko ikusiezinaren irudi, sortuak diran guztien artean Seme Nagusi; Beronen bitartez eginak izan diralako gauza guztiak, bai zeruan eta bai lurrean, agiri diran ta ez diranak. Aurki, Jaun, Nagusi eta Agintedun, dana Haren bidez, eta Harentzako egina da.
Guztiak baino lehenagokoa da Bera, eta guztiak Beragan irauten dabe. Eta Bera da Gorputzaren buru ere: Elizearen buru. Bera da hasiera, hilen artetiko Seme Nagusia; Berari dagokio diran guztietan aurren izatea, Harengan emotea nahi izan daualako Aitak gauza guztien betea; eta Haren bitartez nahi izan ditu gauza guztiak Beragaz adiskidetu, bai zeruko eta bai lurrekoak, Haren kurutzeko odolaren bitartez bakeak eginez.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (23, 35‑43)
Aldi haretan: Agintariak barre egiten eutsoen Jesusi, esanez: ‑Besteak salbatu ditu; salbatu dagiala Bere burua, Jaungoikoaren Kristo, Hautatua, Bera bada.
Gudariek ere irri eta barre egiten eutsoen, ozpina opatzeko hurreratu eta esanez: ‑Judeguen Erregea bazara, salbatu egizu zeure burua.
Gainean txartel hau eukan, grekoz, latinez eta hebreeraz idatzita: «Hau da judeguen Erregea».
Eskegita egozan gaizkileetako bat irainka hasi jakon: ‑Ez zara, bada, Zu Kristo? Salbatu egizu zeure burua eta gu!
Baina hasarre esan eutson besteak: ‑Jaungoikoari ere ez deutsazu bildurrik, zigorpe berean egonda? Ondo merezia daukagu guk geurea, geuk eginen ordaina hartzen dogu‑ta; honek, ostera, ez dau ezetariko txarrik egin.
Eta Jesusi esaten deutso: ‑Jesus, gogoan izan nagizu, zeure Erreinura heltzean.
Eta jesusek berari: ‑Benetan‑ dinotsut: gaur bertan izango zara Neugaz Paradisuan.