Adendualdiko 1 Domeka. Lagungarriak
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – A
IRAGARRI – JESUSEN BARRI ONA GEURE INGURUAN ZABALDU
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi:
Abendualdia esperantza aldia dogu. Salbatzailea jatorku eta zuhur egoteko deia dogu gaurkoa.
Domekaz domeka, VI. Ebanjelizatze Plana eguneroko bizitzan geureganatzen saiatuko gara. Jesus ezagutu, geugan onartu eta IRAGARRI bere mezu salbatzailea, geu bizi garen inguruan, etxean, elizan, kalean, lantegian…
Gaurko ospakizuna izan bekigu, geure barruak berotzeko, indar-barritzeko eta Jaunak emon deiskula berari jarraitzeko gogo bizia.
Hasi gaitezan «Zatoz, Jauna…» abestuz.
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
ABENDUKO KOROAREN LEHENENGO KANDELEAREN INGURUAN
Abenduaren hasieran, gure itxaropenak loratzen dira. Hainbeste gauza aldatu gurako geunke…! Baina Jaunak bakarrik lagundu deikegu hori lortzen, Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik, bere etorrerea eskatzen eta itxaroten jarraitzen dogu.
Eta orain, Abenduko lehenengo kandelea orlegi edo berdea biztean, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri.
Lehenengo kandelea biztu, abestiaren bat abesten dan bitartean.
ZATOZ JAUNA, GU SALBATZERA
HITZAREN LITURGIA
Is 2, 1-5:
Isaias profeteak etorkizunari itxaropenez begiratzera dei egiten deusku. Gizartean bakea nagusituko dan eguna etorriko da.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Israeldar fededunak, Jerusaleneko eleiza nagusira joaten ziran pazko jaietan. Pozez beterik bat egin daigun otoitz honetan.
«Zure etxera goaz Jauna….»
Erm 13, 11-14:
Jauna gure artera etorriko da; baina guk, geure aldetik, bidera urten behar deutsagu. Abendu-aldiak gure bizikerea eta sentikerea aldatzea eskatuko deusku.
Mt 24, 37-44:
Domeka honetako ebanjelioak, beste behin, Jesusen azken etorrerea aitatuko deusku. Eta, gitxien uste dogunean izango dan egun horren aurrean, zuhur egotera dei egiten deusku.
«Aleluia» abestu dagigun.
Homili amaieran:
Ezaugarria: IRAGARRI
Abenduaren kolorea da
eliz barruan morea,
seigarren plana aitzaki dala
bertso sorta dotorea
orlegi, hori, urdina, gorri,
hona gure kolorea
laurok batuta plan bakarra da
hazi behar dan lorea.
Abenduaren lehen domekan
Gabon ez da urrunegi,
mila kolorez margoztu daigun
etxe, eliza, lantegi.
Ez iragarri gure burua:
Jesus dogu gure egi,
Berak jarriko danon barruan
esperantzaren orlegi.
HERRI OTOITZA
Gizateria osoaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
- Elizaren alde, Jaunaren etorreraren zain egonaz, Salbatzera datorren Jesus gehiago ezagutzeko bideak erabili dagizan eta itxaropen sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
- Txirotasuna, zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa gogorra jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk etsipen hori gainditzen lagundu deiegula. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure parrokietako eta mugimenduetako gazteek Jaungoikoari zabaldu deioela euren bihotza, eta Haren deiari erantzunez, Elizan Barri Ona zabaldu dagiela beti. Eskatu deiogun Jaunari.
- Bizi gura badogu, beharrazkoa dogunez jan-edatea; Jesus hobeto ezagutzeko eta bere bidetik jarraitzeko, ebanjelioa irakurri,eta hausnartzea beharrezkoa dogu. Horretarako egunero denpora hartzeko gai izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
JAUNARTZE ONDOREN
Zatoz, Jesus Jauna. Zure beharrizanean gagoz.
Zatoz, Jesus Jauna, eta aldatu egizuz gure bihotzak.
Egin gagizuz zu gure artean egotearen ezaugarri biziak.
Egin gagizuz, hainbeste behar zaituan mundu honetan,
zure lekuko edo testigu.
Ausartu gaitezala beti zure berba kontsolatzailea iragarten,
zuzentasunerako gure eskuak eskeintzen,
zure maitasun askatzailea alkarbanatzen eta besteei luzatzen.
Zure Espirituaren indarrez, zatoz, Jesus Jauna,
eta erein zure itxaropena gure bihotzetan!
AZKEN AGURRA
Jaungoikoa gure artera etorri nahian dago. Itzi deiogun etorten eta prestau deiogun bidea. Mariak lagunduko deusku eginkizun honetan.
«Jaun ona, mundua salbatzera…»
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – A
ANUNCIAR-IRAGARRI
SER PORTADORES DE LA BUENA NOTICIA DE JESUS
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi:
Abendualdia esperantza aldia dogu. Salbatzailea jatorku eta zuhur egoteko deia dogu gaurkoa.
Adviento: tiempo cargado de esperanza, nos preparamos para celebrar con gozo el nacimiento de nuestro Salvador.
Durante este adviento nos proponemos entrar en la dinámica del VI PLAN DE EVANGELIZACIÓN, que nos llama a ANUNCIAR el mensaje salvador de Jesús allí donde nos encontremos, en casa, en la iglesia, en la calle, en el trabajo…
Gaurko ospakizuna izan bekigu, geure barruak berotzeko, indar-barritzeko eta Jaunak emon deiskula berari jarraitzeko gogo bizia.
Hasi gaitezan «Zatoz, Jauna…» abestuz.
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
ABENDUKO KOROAREN LEHENENGO KANDELEAREN INGURUAN
Abenduaren hasieran, gure itxaropenak loratzen dira. Hainbeste gauza aldatu gurako geunke…! Baina Jaunak bakarrik lagundu deikegu hori lortzen, Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik, bere etorrerea eskatzen eta itxaroten jarraitzen dogu.
Con el gesto de encender cada domingo una nueva vela, queremos reflejar nuestra progresiva preparación para recibir la luz de la Navidad. Por eso, hoy, primer domingo de Adviento, encendemos la vela verde de la esperanza.
Lehenengo kandelea biztu, abestiaren bat abesten dan bitartean.
ZATOZ JAUNA, GU SALBATZERA
DAMU OTOITZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
- Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia:ERRUKI,J
- Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias:KRISTO,E
- Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea: ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 2, 1-5:
Isaias profeteak etorkizunari itxaropenez begiratzera dei egiten deusku. Gizartean bakea nagusituko dan eguna etorriko da.
La Palabra va a nacer entre nosotros. Somos peregrinos de la paz. Los hambrientos de la paz, los destructores de las armas y constructores de la nueva Jerusalén encontrarán al Señor.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Israeldar fededunak, Jerusaleneko eleiza nagusira joaten ziran pazko jaietan. Pozez beterik bat egin daigun otoitz honetan.
Al orar con este salmo, recordamos la peregrinación de la Iglesia a la Jerusalén del cielo
» Zure etxera goaz Jauna …»
Erm 13, 11-14:
Jauna gure artera etorriko da; baina guk, geure aldetik, bidera urten behar deutsagu. Abendu-aldiak gure bizikerea eta sentikerea aldatzea eskatuko deusku.
El apóstol Pablo nos invita a tomar conciencia del momento en que vivimos. En medio de la oscuridad, debemos permanecer vigilantes.
Mt 24, 37-44:
Domeka honetako ebanjelioak, beste behin, Jesusen azken etorrerea aitatuko deusku. Eta, gitxien uste dogunean izango dan egun horren aurrean, zuhur egotera dei egiten deusku.
Jesús nos llama a la vigilancia. Dios puede venir a nuestra vida en cada instante.No podemos caer el la rutina de una fe vivida sin entusiasmo y sin comprometernos .
«Aleluia» abestu dagigun.
Homili amaieran:
Ezaugarria: IRAGARRI-ANUNCIAR
Abenduaren kolorea da
eliz barruan morea,
seigarren plana aitzaki dala
bertso sorta dotorea
orlegi, hori, urdina, gorri,
hona gure kolorea
laurok batuta plan bakarra da
hazi behar dan lorea.
Abenduaren lehen domekan
Gabon ez da urrunegi,
mila kolorez margoztu daigun
etxe, eliza, lantegi.
Ez iragarri gure burua:
Jesus dogu gure egi,
Berak jarriko danon barruan
esperantzaren orlegi.
HERRI OTOITZA
Gizateria osoaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
- Elizaren alde, Jaunaren etorreraren zain egonaz, Salbatzera datorren Jesus gehiago ezagutzeko bideak erabili dagizan eta itxaropen sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
- Txirotasuna, zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa gogorra jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk etsipen hori gainditzen lagundu deiegula. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por las personas jóvenes de nuestras parroquias y movimientos; para que estén siempre abiertas a Dios, y escuchen su llamada a vivir al servicio de los valores del Evangelio. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por quienes formamos parte de esta comunidad cristiana; así como para poder vivir es necesario alimentarnos, para conocer mejor a Jesús y seguir sus huellas, necesitamos leer el evangelio y orar. Que durante este adviento tengamos la capacidad de dedicar todos los días un rato. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
JAUNARTZE ONDOREN
Jaunartze ondoren izaten dan isiluneari bere esangurea emon gura jakonean, honako hau irakurri daike, astiro astiro.
Ven, Señor Jesús, y transforma nuestros corazones.
Haznos signo vivo de tu presencia,
testigos tuyos en este mundo que tanto te necesita.
Que siempre nos atrevamos
a proclamar tu palabra que consuela,
a prestarte nuestras manos para la justicia,
a compartir y prolongar tu amor que libera.
Por la fuerza de tu Espíritu, ¡ven, Señor Jesús,
y siembra tu esperanza en nuestros corazones!
AZKEN AGURRA
Jaungoikoa gure artera etorri nahian dago. Itzi deiogun etorten eta prestau deiogun bidea. Mariak lagunduko deusku eginkizun honetan.
Dios ha venido, viene y vendrá. A nosotros nos toca hacerle presente en nuestra vida, para que el mundo sea una casa para todos.
«Jaun ona, mundua salbatzera…
IRAKURGAIAK
Ab I A
Is. 2, 1‑5:
Isaias Profetaren liburutik
Isaiasek, Amosen semeak, Judari eta Jerusalemi buruz izandako ikuskaria: Azken egunetan, Jaunaren etxearen mendia sendo izango da ezarria: tontor guztien gainetik, mendi guztien buru; atzerri‑jenteak hara joko dabe.
Herri asko joango dira, esanez: Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: «Berak erakutsiko deuskuz bere bideak, eta Haren bidezidorretan ibiliko gara; izan ere, Siondik dator legea, eta Jerusalendik Jaunaren berbea».
Berak epaituko ditu atzerriak, auzira ekarriko herriak eta herriak.
Golde bihurtuko dabez ezpatak, eta igitai, lantzak.
Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko, ez dabe gehiago gudagintzan ikasiko.
Zatoz, Jakoben etxea, gabiltzan Jaunaren argitan. Jaunak esana!
5.- Sal 121, 1‑2. 4-5. 6-7. 8‑9
Ba goaz pozik Jaunaren etxera.
Ha bai poza nirea, esan eustenean «Ba goaz Jaunaren etxera».
Gure oinak oraintxe heldu dira, Jerusalen, zure atarira.
Leinuak, Jaunaren leinuak, hara igoten dira,
Israel‑en lege danez, Jaunaren izena ospatzera.
Han dago jarririk auzi‑mahaia, Dabid‑eneko mahaia.
Eskatu egizuez Jerusalen‑entzat bakerako diranak:
«Nasai bizi beitez zu maite zaituenak.
Izan bedi bakea zure harresietan, nasaitasuna zure jauregietan».
Neure anaia eta lagunakaitik, hau dinot: «Bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren etxeagaitik, ondasunak opa deutsudaz zuri.
Erm 13,11-14
Senideok: ohartu zaiteze zein sasoitan bizi zareen. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinisten hasibarri haretan baino hurrago dogu-eta orain gure salbamena
Badoa gaua, gainean dogu eguna; kendu dagiguzan, beraz, ilunpetako egintzak eta jantzi argitako armak. Gabiltzan jator, egun-argiz lez: ez jan-edankerietan eta mozkorkerietan, ez lohikerietan eta neurribakokerietan, ez hasarre eta norgehiagokerian. Hartu egizue Jesu Kristo Jauna soineko, eta ez ibili grina txarrak asetu guran.
Jaunak esana!
Mt. 24, 37‑44:
Aleluia. Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu.
Aleluia.
+ Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik.
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Gizonaren Semearen etorrerea Noeren egunak lez izango da. Uriola aurreko egunetan, jan‑edanetan ebilen jentea, eta ezkondu egiten ziran gizon-emakumeak, Noe kutxan sartu zan egunera arte; eta ez ziran konturatu, uriolea etorri eta guztiak eroan zituan arte; holantxe izango da Gizonaren Semearen etorrerea ere. Orduan, lagun bi izango dira soloan : bata hartu egingo dabe, eta bestea itxi; emakume bi ibiliko dira errotarrian: bata hartu egingo dabe, eta beste itxi.
Zagoze zuhur, beraz, ez dakizuelako zuen Jauna zein egunetan etorriko dan. Badakizue: etxeko jaunak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzake, eta ez leuke bere etxea zulatzen itxiko. Zuok ere prest egon zaiteze, uste ez dozuen orduan etorriko jatzuelako Gizonaren Semea». Jaunak esana!