Sarrerak Arratia Eleiza  

Abendualdiko 4 domeka. Lagungarriak

ABENDU-ALDIKO IV. DOMEKEA – A

Gabonetako kanpaina:”Cultiva cuidados /Zaindu, eskutik heldu”

  1. Erronka: ZERBITZATU

SARRERAKO OHARRA

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gabonak atarian doguz eta Abendu aldiko azken domeka honetan Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku. Berak erakutsiko deusku Jaunari entzuten, Beragaz egoten, Bera maitatzen eta Berari harrerea egiten.

Domeka honetan, Gabon atarian, Caritas hurreratzen jaku mezu honegaz:”Cultiva cuidados / Zaindu, eskutik heldu” Kristau izanda, Gabonak beste era batera bizi behar doguzala gogoratzen jaku; ez etxeak argiz apaindurik bakarrik, baizik gizatasunez, beharrizanean dagoenari eskutik helduz eta zerbitzatuz.

            Alkarregaz abestuz hasi daigun Berbearen eta Eukaristiaren ogiaren indarra emongo deuskun ospakizuna.

        

         Kanta daigun guztiok bihotza betean…

 

ABADEAREN AGURRA

Jaungoiko gure Aitaren eta Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.

KROAREN ZEINUA ETA DAMU OTOITZA

Laugarren kandela biztean Maria gure Amagan pentsatuko dogu. Inork ez dau sekula berak baino  maitasun handiagoz itxaron Salbatzailea. Geuk ere horrelaxe prestatu gura dogu geure bihotza:

Gabon atarian, azken kandela bizten dan bitartean, oihukatu dagigun,  Jauna, gu salbatzera datorrela eskatuz.

Zatoz, Jauna, gur salbatzera.

 HITZAREN LITURGIA

 Is 7, 10-14:

Jesus jaio baino 700 bat urte lehenago, «Emanuel»-en profezia iragarri eban Isaias profeteak. «Jaungoikoa gurekin»izango da Jesus.

 

Erantzun-Salmoa:  23. Salmoa

 Salmo honetan, Jainkoaren toki santura sartzeko behar diran baldintzak, azaltzen ditu fededun batek.

«Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu”

Erm 1, 1-7:

Bere zeregina zein dan agertzen deusku Paulo apostoluak  irakurgai honetan: Jesus leku guztietan ezagutua eta goratua izan daiten, Ebanjelioa iragarri.

Mt 1, 18-24:

Lehenengo irakurgaian entzun ditugun berbak, Mariagan beteko dira. Mariaren sabelean haragi egingo da Jaungoikoaren Semea.

    «Aleluia».

Homili ondoren

Orain aurkezten dogu Ebanjelizatze Planaren 4. Erronka: ZERBITZATU

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren azken domeka,

arbolak galdu orria,

guk irabazi: Salbatzailea

gugana da etorria,

pastore eta aingeruekaz

askatasun oskorria.

pobre jaio da, pobrea dadin

bere irudi gorria.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Bat egin dagigun otoitzean, Jaungoikoaren Semeak gizateria osoaren bidea barriztatu dagian.

 

  • Elizea osotzen dogun kristau alkarteen alde, batez ere beharrizanean aurkitzen diranen ZERBITZARI izatera deituak izanik, Jesusen antzera, euren ondoan somatu gagiezala.

 Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Caritasen alde; mundu barria amestu daien beti eta dei egin deiguen mundu hori egia bihurtu daigun, garan eta daukaguna banatuz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Gure herriaren alde eta munduko herri guztien alde: gabon jaietan justizia, bakea eta askatasuna loratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Gu guztion alde: Gabonetan ospatuko dogun maitasunezko misterioaren lekuko izan gaitezan besteen aurrean. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Zatoz, Jauna, eta emon zure kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia ezagutzen ez zaituen guztiei eta bihotz barria euren norberekerian itxita bizi diranei. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

           

OHARRA DIRU-BATZEARI

Gaur batzen dan dirua Caritasentzat izango da. Laguntza horren onurak jasoko dabezanen izenean, eskerrikasko guztioi zuon esku zabaltasunagaitik.

 

 AZKEN AGURRA

Senideok, Gabon-jaien atean gagoz. Une honetan egoki jatorku Abendu-aldiaren hasieran esaten genduana gogoratzea: Jaungoikoa etorri zan eta badator mundura; baina etorriko da geuk izten deutsagun neurrian, alkarri on egiten ahalegintzen garan neurrian. Mariagaz bat eginik goratu dagigun gure Jainkoa.

 

“  Gora ta gora daukat bihotza nik kantari….”

 

 

 ABENDU-ALDIKO IV. DOMEKEA – A 

Campaña de Navidad: ”Cultiva cuidados /Zaindu, eskutik heldu”

4º Reto: SERVIR

SARRERAKO OHARRA

        

         Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

Gabonak atarian doguz eta Abendu aldiko azken domeka honetan Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku. Berak erakutsiko deusku Jaunari entzuten, Beragaz egoten, Bera maitatzen eta Berari harrerea egiten.

.

Cáritas se nos  acerca  este domingo con este mensaje: “Cultiva cuidados / Zaindu, eskutik heldu” Hoy se nos recuerda que como cristian@s  estamos llamados a vivir una Navidad diferente en la que no solo llenemos nuestras casas de luces y encuentros, sino de humanidad. Como comunidad cristiana, estamos llamadas a estar cerca de quienes viven en soledad, de los que sufren, de los que peor lo están pasando, sintámonos llamadas a trabajar por la justicia y a anunciar el reino de Dios, tenemos el reto de crear comunidades de esperanza.

Alkarregaz abestuz hasi daigun Berbearen eta Eukaristiaren ogiaren indarra emongo deuskun ospakizuna.

 

ABADEAREN AGURRA

Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

KOROAREN ZEINUA

Al encender hoy la cuarta vela, pensamos en María, la Madre. Nadie esperó con más ansia y amor. Que Ella nos ayude  a acoger al salvador. Una vez más decimos: MARANATHA, VEN SEÑOR!

 

Tartean abestu: Zatoz, Jauna, gu salbatzera.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 7, 10-14:

 

Jesus jaio baino 700 bat urte lehenago, «Emanuel»-en profezia iragarri eban Isaias profeteak. «Jaungoikoa gurekin»izango da Jesus.

Toda la esperanza, según el profeta Isaías, está en la cuna, en un pequeño niño incapaz de hacer daño a nadie.

 

Erantzun-Salmoa:  23. Salmoa

 

Salmo honetan, Jainkoaren toki santura sartzeko behar diran baldintzak, azaltzen ditu fededun batek.

En el salmo 23 se nos dirá, qué disposición debemos tener para entrar en el monte santo de Dios. Es decir, para encontrarnos con El.

 

«Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu”

 

Erm 1, 1-7:

 

Bere zeregina zein dan agertzen deusku Paulo apostoluak  irakurgai honetan: Jesus leku guztietan ezagutua eta goratua izan daiten, Ebanjelioa iragarri.

Pablo apóstol predica, que el Salvador anunciado desde antiguo por los profetas, es Jesús, el hijo de Dios

 

Mt 1, 18-24:

 

Lehenengo irakurgaian entzun ditugun berbak, Mariagan beteko dira. Mariaren sabelean haragi egingo da Jaungoikoaren Semea.

La única colaboración que exige la Palabra de Dios para hacerse carne es fe y humildad. No es cómodo acercarse a la Palabra de Dios. María y José, los más cercanos sufrieron; pero fueron fieles y el milagro se produjo.

 

            «Aleluia».

 

Homili ondoren

 

Ahora presentamos el RETO del Plan de Evangelización:  SERVIR / ZERBITZATU

 

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren azken domeka,

arbolak galdu orria,

guk irabazi: Salbatzailea

gugana da etorria,

pastore eta aingeruekaz

askatasun oskorria.

pobre jaio da, pobrea dadin

bere irudi gorria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, Salbatzailearen Ama lagun dogula, zuzendu deioguzan gure erreguak behartsuakana hurreratzen dan Jaunari:

 

  • Elizea osotzen dogun kristau alkarteen alde: batez ere beharrizanean aurkitzen diranen ZERBITZARI izatera deituak izanik, Jesusen antzera, euren ondoan somatu gagiezala.

Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Por Cáritas, para que desde su convicción de compromiso en el quehacer plural y humanitario, animen a otras personas a encontrar cauces de entrega personal, según sus posibilidades en diversas áreas y necesidades de nuestra iglesia y nuestro pueblo. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Por quienes tienen poder en el mundo, para que sean modelo de servicio y entrega, especialmente a los excluidos y así sea posible una sociedad más igualitaria. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Gu guztion alde: Gabonetan ospatuko dogun maitasunezko misterioaren lekuko izan gaitezan gure inguruan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

 

Zatoz, Jauna, eta emon zure kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia ezagutzen ez zaituen guztiei eta bihotz barria euren norberekerian itxita bizi diranei. Errege bizi zara-ga gizaldi eta gizaldietan.

 

 

DIRUA BATZEAREN AURREKO OHARRA

 

La colecta de hoy será destinada a Cáritas. Gracias  por  vuestro compartir.

 

 

AZKEN AGURRA

 

Senideok, Gabon-jaien atean gagoz. Une honetan egoki jatorku Abendu-aldiaren hasieran esaten genduana gogoratzea: Jaungoikoa etorri zan eta badator mundura; baina etorriko da geuk izten deutsagun neurrian, alkarri on egiten ahalegintzen garan neurrian.

Al despedirnos sólo nos queda pedirle a Dios nuestro Padre, que esta fiesta de Navidad vaya cambiando y transformando nuestra vida, para que podamos construir entre todos un mundo donde quepan, los pobres, los pequeños, los que sufren.

Junto con María cantemos a  nuestro Dios.

 

“  Gora ta gora daukat bihotza nik kantari…”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA

 

 

Begira, birjinea umedun dago.

 

Isaias Profetearen liburutik (Is 7, 10-14)

 

Egun hareetan, mezu hau emon eutson Jaunak Akaz erregeari Isaias profetearen bidez: “Eskatu egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, ezaugarri bat zeuretzat, lurraren barrenean nahiz zeruen goienean”. Akazek erantzun eutson: “Ez dot ezaugarririk eskatuko, ez dot tentatuko Jauna”.

Orduan Isaiasek esan eban:

“Entzun, Daviden etxe:

Gitxi al dertzozue gizakientzat aspergarri izateari?

Nire Jainkoarentzat ere aspergarri izan behar al dozue?

Horregaitik, Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria.

Begira, birjinea umedun dago eta semea izango dau;

Emmanuel ipiniko deutso izena, hau da, «Jainkoa gugaz»“.

 

 

 

Erantzun-salmoa Sal 23, 12. 3-4ab. 5-6

 

Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu zure salbamena emoiguzui

 

 

Jaunarena da lurra, eta lurra beteten dabenak,

lurbira eta bertan bizi diranak.

Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,

eta ibaiak sendogarri. R/.

 

Jaunaren mendira nork igongo?

Haren toki santuan nor egongo?

Eskuak errubage eta bihotza garbi dituana,

huskerietara joten ez dauana. R/.

 

Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,

zuzentasuna salbatzaile dauan Jainkoagandik.

Hau da Haren bila dabilzanen taldea,

Jakoben Jainkoaren bila dabilzanena. R/.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jesu Kristo, haragiz Davidengandik jaioa,

Jainkoaren Semea.

 

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolaren hasierea (Erm 1, 1-7)

 

Ni Paulo, Jesu Kristoren zerbitzaria, Jainkoak deitu eta bereizi ninduan apostolu izateko eta Liburu Santuetan Profeten ahoz aurrez aginduta eukan bere Barriona iragarteko. Barrion hau Jainkoaren Semeari buruz da, Jesu Kristo gure Jaunari buruz, hain zuzen ere: hau giza jatorriz Daviden hazitik jaio zan; baina hilen artetik biztu dan ezkero, santu egiten dauan Espirituak Jainkoaren Seme ahaltsu egin dau.

Jesu Kristogandik hartu genduan apostolu izateko dohaina, jentil-herriei sinismena eroateko eta hareekan fedezko erantzuna sortzeko, beraren aintzarako. Hareetakoak zaree zuek ere, Erroman bizi zareen guztiok, Jainkoaren maiteok eta Jesu Kristok bere herri santuko izatera deituok. Grazia eta bakea zuei, Jainko gure Aitagandik eta Jesu Kristo gure Jaunagandik.

 

 

Aleluia    Mt 1, 23

 

Begira, birjineak sabelean sortu

eta semea izango dau,

eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena,

hau da: “Jaungoikoa gugaz”.

 

 

+   Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 1, 18-24)

 

Jesukristoren jaiotzea onan izan zan: Jesusen ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino lehen, seindun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa zalako eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi, isilka itzi eta joatea erabagi eban.

Baina, asmo hori gogoan erabilala, Jaungoikoaren aingerua agertu jakon amesetan, eta esan eutson: “Dabiden seme Jose, ez izan bildurrik, Maria zure emaztea etxean hartzeko; sabelean daroan umea Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk Jesús ezarriko deutsazu izena, horrek salbauko daualako bere herria pekatuetatik”.

Guzti hau jazo zan, Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete zedin:

“Begira, birjineak sabelean sortu

eta semea izango dau,

eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena,

hau da, “Jaungoikoa gugaz”.

Josek, lotatik iratzartu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.