Sarrerak Arratia Eleiza  

Jaunaren agerkundearen lagungarriak

 JAUNAREN AGERKUNDEA

Urtarrilak, 6

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi, eta ondo etorri fede ospakizun honetara.

 

Gaur, Jaunaren Agerkundearen jaia edo Errege Eguna ospatzen dogu: Belenen jaio zan Jaungoikoaren Semea, mundu osora agertzen da.

Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, gizakiok ezartzen doguzan muga guztiak gaindituz, danontzat jaio dala pozarren autortzeko eguna da. Magoen bidez zera iragarten jaku: Jesus gizon eta emakume eta herri guztientzat jaio dala.

Errege mago hareen antzera, hurreratu gaitezan geu ere Jesusegana, geure otoitz eta kantuekin Bera gurtzera.

 

Hasi dagigun Eukaristia hau,  abestuz.

 

            Esaiguzu Maria, bazan erregerik…

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok: lehenengo kristinauek Jesusen barri alderdi guztietara zabaldu eben. Gu, ostera, kristau lez agertzen, sarritan lotsatu egiten gara, besteek zer esango ete daben bildurrez… Eskatu daigun Jaunaren parkamena:

 

– Jesus Jauna, ilunpeak baztertzera etorritako Goizeko Izarra. ERRUKI, JAUNA.

 

– Jesus Jauna, Jaungoikoaren maitasuna guztiontzat dakarzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

– Jesus Jauna, Zeu onartzen eta maitatzen zaituenak pozez beteten dituzuna. E.  J..

 

«AINTZA»-ren aurrean

 

Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 60, 1-6:

Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.

 

Erantzun-Salmoa:   71.  salmoa

Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.

 

  «Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena….»

 

 

 

Ef 3, 2-3a. 5-6:

 

Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.

 

Mt 2, 1-12:

 

Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok… Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben. Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko,  «Aleluia»abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok: argi bat biztu da iluntasunaren erdian. Berari esker, itxaropenez beterik otoitz egin daikegu:

 

– Bizkaiko eleizearen alde, Jaunaren Barri Ona gure artean txertatuta iragarteko bide barriak sortu eta eten barik  lanari zintzo ekin dagion. Egin dagigun otoitz.

 

– Itxaropen barik,  sufrimentu  artean bizi  diranen  alde,  sinisten ez  dabenen  alde eta     fedearen bila dabiltzanen alde: behar dituen gozotasuna eta argia Kristogan aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz

 

– Euren etxeak eta familiak itzi eta zuzenbidez dagokien etorkizun hobearen bila datozanek gure harrera, errespetua eta alkartasuna izan daien.  Egin dagigun otoitz

 

– Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde eta gure familien alde, argiaren bila ibili gaitezan beti, jakinik Jesus dala benetako argia. Egin dagigun otoitz

 

Jauna, gaurko gizon-emakumeak zure bila dabiz, itsumustuan baina benetan. Agertu zakioz gaurko mundu honi, eta emoiozu bide zuzenetik ibilteko ahalmena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN-AGURRA

 

Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.

 

            «Jesus, munduko Argia…»

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 JAUNAREN AGERKUNDEA

   Urtarrilak, 6

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egunon guztioi, eta ondo etorri fede ospakizun honetara.

Gaur, Jaunaren Agerkundearen jaia edo Errege Eguna ospatzen dogu: Belenen jaio zan Jaungoikoaren Semea, mundu osora agertzen da.

“El mundo que estaba en tinieblas ha visto la luz”. Nuestro mundo, cargado de interrogantes, necesitaba ver. Quienes surcan los espacios saben que hay un más allá. Sólo los pequeños, los elegidos de Dios pueden gritar: ¡esperanza!. Caminamos peregrinos hacia el Autor de la vida.

Errege mago hareen antzera, hurreratu gaitezan geu ere Jesusegana, geure otoitz eta kantuekin Bera gurtzera.

Hasi dagigun Eukaristia hau, abestuz.            “Esaiguzu Maria, bazan erregerik”

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok: lehenengo kristinauek Jesusen barri alderdi guztietara zabaldu eben. Gu, ostera, kristau lez agertzen, sarritan lotsatu egiten gara, besteek zer esango ete daben bildurrez… Eskatu daigun Jaunaren parkamena:

 

– Jesus Jauna, ilunpeak baztertzera etorritako Goizeko Izarra. ERRUKI, JAUNA.

 

– Jesus Jauna, Jaungoikoaren maitasuna guztiontzat dakarzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

– Jesus Jauna, Zeu onartzen eta maitatzen zaituenak pozez beteten dituzuna. ERRUKI, J.

 

«AINTZA»-ren aurrean

 

Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.

 

HITZAREN LITURGIA

Is 60, 1-6:

Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.

Todo el mundo tiene hambre de luz; la LUZ vino a nosotros, pero seguimos dirigiendo nuestros ojos cansados a las tinieblas, como si de ellas pudiera brotar “esperanza”. La Luz necesita nuestra humilde “cera” para lucir. ¿Estamos dispuestos a quemarnos?

 

Erantzun-Salmoa:   71.  salmoa

Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.

La liturgia de la Iglesia ha escogido este salmo para la fiesta de Epifanía. Posiblemente, al decir “que se postren ante él todos los reyes, y que todos los pueblos le sirvan” piense en el texto de la adoración de los Magos.

 

  «Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena….»

 

Ef 3, 2-3a. 5-6:

 

Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.

Todos tienen derecho a la luz, a ser salvados; pero Dios ha querido salvar por nosotros, a quienes se nos ha dado la gracia de recibir la LUZ

 

Mt 2, 1-12:

 

Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok… Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben.

Los alejados – Magos – se acercan;  los  llenos  de  sí  mismos  se alejan.  Los  cercanos

-católicos -, ¿no quedaremos los últimos en el camino hacia el Señor? Benditos los intranquilos; los que saben que Dios está más allá de sus fronteras

 

Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko,  «Aleluia» abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok: argi bat biztu da iluntasunaren erdian. Berari esker, itxaropenez beterik otoitz egin daikegu:

 

– Bizkaiko eleizearen alde, Jaunaren Barri Ona gure artean txertatuta iragarteko bide barriak sortu eta eten barik lanari zintzo ekin dagion. Egin dagigun otoitz.

 

– Itxaropen barik,  sufrimentu  artean bizi  diranen  alde,  sinisten ez  dabenen  alde eta fedearen bila dabiltzanen alde: behar dituen gozotasuna eta argia Kristogan aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz

 

– Por los que vienen de lejos, dejando sus tierras y familias buscando un futuro mejor al que todos tenemos derecho, reciban nuestra acogida, respeto y solidaridad. Egin dagigun otoitz

 

– Por todos los que estamos celebrando esta Eucaristía; que como los Magos nos pongamos  a caminar juntos, para descubrir la LUZ   que es Cristo, y seamos guiados al resplandor de esa LUZ. Egin dagigun otoitz

 

Jauna, gaurko gizon-emakumeak zure bila dabiz, itsumustuan baina benetan. Agertu zakioz gaurko mundu honi, eta emoiozu bide zuzenetik ibilteko ahalmena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN-AGURRA

 

Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.

El Señor se nos ha manifestado. Caminemos gozosos, guiados por su luz. Él nos ayudará en momentos de oscuridad y dudas.

«Jesus, munduko Argia…

 

 

 

 

JAUNAREN AGERKUNDEA

 

Isaias Profetearen liburutik

(Is 60, 1-6)

 

Jagi zaitez, argitu, Jerusalem,

badator-eta zure argia;

zure gainean agiri da Jaunaren aintza.

Begira, ilunpeak estalduta dauko lurra,

gau baltzak herriak;

zure gainean, ostera, Jauna agertuko da,

haren aintza zure gainean azalduko.

Zure argitara etorriko dira herriak,

zure egunsenti-disdirara erregeak.

Jaso egizuz begiak zeure ingurura eta ikusi:

guztiak alkartu eta zugana datoz,

urrundik datoz zure semeak,

besoetan dakarrez zure alabak.

Hori ikustean, disdiratsu jarriko zara,

bihotza zirraraz eta zabaldurik dozula,

itsasoko aberastasunak zugana etorriko dira

eta nazinoen ondasunak zuri ekarriko deutsuez-eta.

Gamelu-taldeek estalduko zaitue,

Madiango eta Efako dromedarioek.

Sabatik datoz guztiak,

urrea eta intsentsua dakarrezala,

eta Jaunari gora eta gora dinotsoela.

 

Erantzun-salmoa    (Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13)

 

Ahuspez gurtuko zaitue, Jauna,

atzerri guztiek.

 

Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari,

zure zuzentasuna errege-semeari.

Zaindu begi zure herria zuzentasunez,

eta zure gizajoak zuzenbidez.

 

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,

bakea ugari iretargia amatau artean.

Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,

Ibaitik lehor-mugaraino.

 

Tarsisko eta uharteetako erregeek

ekarriko deutsoez eskuerakutsiak,

Arabiako eta Sabako erregeek opariak.

Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko,

atzerri guztiek zerbiduko.

 

 

Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xehea,

eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.

Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,

salbatuko dau behartsuen bizia.

 

 

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik

(Ef 3, 2-3a. 5-6)

 

Senideok: Jakingo dozue, ziur, Jainkoak bere grazia zuen artean zabaltzeko emon deustan eginkizuna, goi-agerpenez jakinarazo deust-eta bere asmo ezkutua, misterio hau ez jaken lehengo gizaldiei jakinarazo; orain, ostera, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu deutse Jainkoak. Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Barrionari esker, jentilak Kristo Jesusegaz oinordekide dirala, Haregaz gorputz bat bera osotzen dabela eta agintzari beraren partaide dirala.

 

 

 

Erregea gurtzera gatoz sortaldetik.

 

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

(Mt 2, 1-12)

 

Jesus Judako Belemen jaio zan Herodes erregearen sasoian. Aldi haretan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalemera, itaunka: «Non da jaiobarri dan juduen erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean eta Bera gurtzera gatoz».

Barri honegaz larritu egin zan Herodes erregea, eta Jerusalem guztia haregaz batera. Orduan, abadeburuak eta lege-maisuak  baturik,  Mesias non jaiotekoa zan itaundu eutsen. Hareek erantzun eutsoen: «Judako Belemen, honan idatzi eban-eta profeteak:

«Eta zu, Judako Belem,

ez zara, ez, Judako urietan txikiena;

zugandik urtengo dau-eta buruzagiak,

nire herri Israelen errege izango danak»».

Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu jaken jakin eban zehatz. Ondoren, Belemera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barri, eta, aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neu ere gurtzera joan naiten». Hareek, erregeari entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bat-batean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusi ebenean, berealdiko poza hartu eben. Etxean sarturik, umea ikusi eben, Maria bere amagaz, eta, ahuspezturik, gurtu egin eben. Ondoren, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan: urrea, intsentsua eta mirrea.

Gero, Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.