Arratiako Egutegia
Zein polita dan aurtengo Egutegia» askok esan dabe Arratian. Ederra bai, baina, bakarrik hori? Sakonago begiratzerakoan altxor batzuk aurkitu daikeguz.
Irudian agertzen dan borobil haundia katedralean dagoen rosetoia da. Kolorez beterik. Gure Bizkaiko eleiza kolorez beterik dagoala konturatzera deitzen gaituena. Danok ezberdin baina danok beharrezkoak. Inor ez dago sobran, kolore guztiak behar doguz Bizkaiko eleiza eraikitzeko, guztien lana Jaunaren erreinua gugana etorri daiten.
Eleizetan dagozan beirak koloredun leihoak ta katedraletan agertzen diran rosetoiak eleizaren irudia doguz. Kanpotik ikusten badoguz beltz agertzen dira, kolore bakoak; baina barrura sartzen bagara ordea kolorez bete egiten da giroa.
Baina ez hori bakarrik, barruan egonda barrura begiratzen badogu ez doguz koloreak ikusiko, bakarrrik kanporantza begiratzerakoan, mundura begiratzerakoan leiho horiek euren kolore guztiak agertuko deuskuez.
El calendario para este año 2023 de Arratia además de ser bonito quiere ser imagen De la Iglesia que camina en Bizkaia. Reproduce el Rosetón de la Catedral de Bilbao. Si se mira por fuera, igual que sucede con la Iglesia, todo parece sucio y negro, si se entra dentro todos los colores aparecen claros y el ambiente se llena de belleza. Pero esa belleza no se puede percibir del todo si no se mira hacia afuera, hacia el mundo que aparece en el centro del dibujo.