Sarrerak Arratia Eleiza  

4. Domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun  on guztoi:.

 

Jaunak esan  nahi deuskuna entzun eta onartu nahian gatoz. Gaur, Jaungoikoaren hitzaren mezuaren oinarrian, mendiko berbaldia dago. Zoriontasunak Erreinuaren iragarpen pozgarria dira.

Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuko deusku. Eta Eukaristiaren mahaian, Jesus bera oso osorik emongo jaku bere bizitzeaz gu aberastu eta indartzeko.

 

Bihotz batez alkarturik, hurreratu gaitezan Jaunagana.

 

            «Bihotz batez…»

 

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok, agertu dagigun Jaunaren aurrean gure pekatua eta hartu dagigun Jaungoiko Aitaren parkamena:

 

– Jesus Jauna, bihotz apalak bilatzen eta onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

– Jesus Jauna, gure iluntasunean argi egiten dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

– Jesus Jauna, zure bidea jarraitu nahi dabenak zure seme-alabatzat hartzen dituzuna.              ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

So 2, 3; 3, 12-13:

 

Jaungoikoa guztion Aita da; baina batzuk, beste batzuk baino gehiago behar dabe Aitaren laguntasuna. Gaurko irakurgaietan argi agertuko jaku zeintzuk diran Aitaren kutunenak. Entzun dagigun arretaz.

 

Erantzun-Salmoa: 145. salmoa

Jaungoikoak, txikiak eta apalak gehien maite eta zaintzen dituela  diñosku 145. salmoak

 

                        «Hau da poza,  poz haundia; ederra da-ta zuen saria”

 

 

1 Kor 1, 26-31:

Jesusen Barri Ona, ez da jakintsuenen gauza, baina, bai, hil eta biztu dan Kristogaz fidatzen diren behartsuei emoten jaken dohaia.

           

 

Mt 5, 1-12:

 

Jesusen zoriontasun bidea eskeintzerakoan, nortzuk diren Jaunaren kutunenak, esango jaku barriro ere gaurko ebanjelioan.

Prestau gaitezan Jesusek eskeiniko deuskun mezua onartzeko. «Aleluia».

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, zuzendu deioguzan gure eskariak behartsuen eta nahigabetuen otoitzak entzuten dituan Aitari:

 

– Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan eta gure artean. Egin dagigun otoitz

 

– Gandhiren heriotzaren urtemuga inguru honetan, gure gizartean indarra eta eragina daukeen politiku eta sozial taldeen alde: euren arteko protagonismo eta ezinikusiak bazterturik, bakea lortzeko alkarrizketan eta ahaleginean alkartu daitezala. Egin dagigun otoitz

 

– Gerrearen eta beharrizan gorriaren ondorenak sufritzen dituenen alde: euren estura  orduan lagunduko deutsen bihotz zabaleko pertsonak aurkitu dagiezala gugan. Egin dagigun otoitz

 

– Eukaristia hau ospatzera  batu garean guztion alde:  bake egile izan gaitezala gure gizarte apurtu honetan. Egin dagigun otoitz

 

Jaungoiko Aita, entzun egizuz gure eskariak eta egin gagizuz zure Semearen jarraitzaile zintzo. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

Jaunaren Berbeaz argituta eta Haren Ogiaz indartuta, urten dagigun elizatik Jesusen zoriontasunen bidea egiteko gurari biziaz, aste honetan batez ere gure inguruan bake-egileak izaten ahalegindu gaitezen

 

            “Zoriontsuak…”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                     URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA – A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

Jaunak esan  nahi deuskuna entzun eta onartu nahian gatoz. Gaur, Jaungoikoaren hitzaren mezuaren oinarrian, mendiko berbaldia dago. Zoriontasunak Erreinuaren iragarpen pozgarria dira.

Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuko deusku.

 

Frente a los pobres con frecuencia tenemos actitudes paternalistas y asistenciales. Ellos son los pequeños, los inútiles. Jesús ve a los pobres de otra manera. Ellos son los dichosos, los primeros en su reino.  Jesús nuestro salvador, fue pobre.

Bihotz batez alkarturik, hurreratu gaitezan Jaunagana.

 

            «Bihotz batez…»

 

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok, agertu dagigun Jaunaren aurrean gure pekatua eta hartu dagigun Jaungoiko Aitaren parkamena:

 

– Jesus Jauna, bihotz apalak bilatzen eta onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

– Jesus Jauna, gure iluntasunean argi egiten dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

– Jesus Jauna, zure bidea jarraitu nahi dabenak zure seme-alabatzat hartzen dituzuna.              ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

So 2, 3; 3, 12-13:

 

Jaungoikoa guztion Aita da; baina batzuk, beste batzuk baino gehiago behar dabe Aitaren laguntasuna. Gaurko irakurgaietan argi agertuko jaku zeintzuk diran Aitaren kutunenak. Entzun dagigun arretaz.

En momentos difíciles, el profeta Sofonias hace una llamada a la humildad y a la pobreza.

 

Erantzun-Salmoa: 145. salmoa

Jaungoikoak, txikiak eta apalak gehien maite eta zaintzen dituela  diñosku 145. Salmoak

Dios misericordioso acude en ayuda de los más necesitados.

Al orar con este salmo pedimos a Dios su gracia para hacer nosotros lo mismo.

 

«Hau da poza, poz haundia; ederra da-ta zuen saria”

 

1 Kor 1, 26-31:

Jesusen Barri Ona, ez da jakintsuenen gauza, baina, bai, hil eta biztu da Kristogaz fidatzen diren behartsuei emoten jaken dohaia.

En la Iglesia de Cristo, ya desde el principio, no hubo más que sencillas gentes. Ellos no llamaron la atención por su sabiduría, riqueza, clase social alta. Dios se manifestó en su debilidad y el mundo se llenó de luz.

 

Mt 5, 1-12:

 

Jesusen zoriontasun bidea eskeintzerakoan, nortzuk diren Jaunaren kutunenak, esango jaku barriro ere gaurko ebanjelioan.

Las bienaventuranzas que vamos a escuchar en el evangelio, son un comprometernos a la solidaridad con los hermanos. Desde un corazón limpio, lleno de misericordia y humilde podemos realizar la fraternidad.

 

Prestau gaitezan Jesusek eskeiniko deuskun mezua onartzeko. «Aleluia».

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, zuzendu deioguzan gure eskariak behartsuen eta nahigabetuen otoitzak entzuten dituan Aitari:

 

– Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan eta gure artean. Egin dagigun otoitz

 

– Gandhiren heriotzaren urtemuga inguru honetan, gure gizartean indarra eta eragina daukeen politiku eta sozial taldeen alde: euren arteko protagonismo eta ezinikusiak bazterturik, bakea lortzeko alkarrizketan eta ahaleginean alkartu daitezala. Egin dagigun otoitz

 

– Para que nuestra forma de vivir la relación con Dios refleje siempre la alegría que Jesús quiere contagiar al mundo. Egin dagigun otoitz

 

– Por nuestra comunidad parroquial: para que nunca nos olvidemos de los que sufren: parados, marginados, inmigrantes, nuestros hermanos del tercer mundo y todos los más necesitados para que compartamos con ellos lo que somos y tenemos.  Egin dagigun otoitz

 

Jaungoiko Aita, entzun egizuz gure eskariak eta egin gagizuz zure Semearen jarraitzaile zintzo. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

Jaunaren Berbeaz argituta eta Haren Ogiaz indartuta, urten dagigun elizatik Jesusen zoriontasunen bidea egiteko gurari biziaz, aste honetan batez ere gure inguruan bake-egileak izaten ahalegindu gaitezen

 

Hemos recibido el abrazo de paz de Dios Padre. Sepamos poner paz y amor a lo largo de la semana.

                                   “Zoriontsuak…”

 

 

 

 

URTEAN ZEHARREKO IV. IGANDEA A

 

 

Herri apal eta behartsu bat itziko dot Nik,

zure erdian.

 

Sofonias Profetearen liburutik       (So 2, 3; 3, 12-13)

 

Bilatu egizue Jauna, zuek, lurraldeko apalok,

haren aginduak beteten dozuezanok;

bilatu egizue zuzentasuna, bilatu apaltasuna.

Eta beharbada aurkituko dozue babesa

Jaunaren hasarre-egunean.

Herri apal eta behartsua itziko dot Nik zurean;

Jaunaren izena izango dabe babesa Israelen bizirik geldituek.

Ez dabe bidebakokeriarik egingo,

ezta guzurrik esango ere;

hareen ahotan ez da mihin maltzurrik aurkituko;

inork izutu barik larratuko dira eta etzungo».

 

Erantzun-salmoa      Sal 145,6c-7ab.7c-8.9-10

 

Zorionekoak gogoz behartsu diranak,

eurena dabe eta zeruetako erreinua.

 

edota   Aleluia.

 

Leiala da betiren beti,

emoten die eskubidea zapalduei,

ogia gose diranei.

 

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,

itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.

Konkor dagozanak Jaunak ditu zutiarazoten,

zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

 

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,

umezurtz eta alargunak laguntzen,

eta gaiztoen asmoak eragozten.

Errege izango da Jauna sekuletan,

zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan.

 

 

 

 

 

 

 

Munduko argalak aukeratu ditu Jainkoak.

 

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik    (1 Ko 1, 26-31)

 

Senideok: Begira zeintzuk zareen Jainkoak deituak: zuen artean ez dira asko munduak jakintsutzat hartzen dituenetakoak, ezta ahaltsu nahiz handikietakoak ere. Bestetara, munduak zorotzat dauana aukeratu dau Jainkoak, jakintsuak lotsarazoteko, eta munduak argaltzat dauana, indartsuak lotsarazoteko; munduak baliobakotzat eta mesprezagarritzat dauana aukeratu dau Jainkoak, munduaren begietan ezer ez dana, zeredozer dirala uste dabenak ezerezteko; holan, ez dau inork Jainkoaren aurrean harrotzerik.

Berari zor deutsozue izatea Kristo Jesusegan, Berau egin dau-eta Jainkoak guretzat jakituria, Berorren bidez askatu gaitu, salbatu eta santu egin. Holan beteten da Liburu Santuak dinoana: «Harrotu nahi dauana, harrotu bedi Jaunagan».

 

 

Zorionekoak gogoz behartsu diranak.

 

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 5, 1-12)

 

Aldi haretan, jentetza ikusirik, Jesusek mendira igon eban. Jesarri eta ikasleak inguratu jakozan. Orduan, honan hasi jaken irakasten:

«Zorionekoak gogoz behartsu diranak,

eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.

Zorionekoak atsekabetuak,

Eurak kontsolatuko ditu-eta Jainkoak.

Zorionekoak apalak,

eurek izango dabe-eta agindutako lurra ondare.

Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri diranak,

Eurak aseko ditu-eta Jainkoak.

Zorionekoak errukitsuak,

eurak izango ditu-eta erruki Jainkoak.

Zorionekoak bihotzez garbi diranak,

eurek ikusiko dabe-eta Jainkoa.

Zorionekoak bakegileak,

Jainkoaren seme-alaba izango dira-eta.

Zorionekoak zuzentasunagaitik erasotuak,

eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.

Zorionekoak zuek, Nigaitik madarikatuko zaitueenean, erasoka eta guzurrez txarto esaka erabiliko zaitueenean. Poztu zaiteze eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».