Hauster egunerako Lagungarriak
HAUTS EGUNA / MIÉRCOLES DE CENIZA
Garizuma: Jesusegaz HOBE!
SARRERAKO OHARRA
Arrasti on guztioi:
Eliza osoarekin batera, gaur emoten deutsagu hasiera Garizuma aldiari. Grazi aldia dogun une honetan dei berezia dogu: Jesusegaz HOBE! Beragaz hobe bizi gara. Horixe esan gura deusku Garizuman lagun izango doguna: Jesusegaz HOBE! Hautsa, Otoitza, Baraua eta Elkarbanatzea. Hauxe, gure hautsegun honen laburpena.
Comenzamos este camino cuaresmal con la imposición de la ceniza sobre nuestras cabezas. Con este gesto, queremos reconocernos pecadores, necesitados del perdón y del don de la conversión.
Abestia: Berrogei egun jarri dagigun
gure bizitzan ordena;
basamortua zeharkatzeko
beharrezkoa ez dena
barau bitartez pobreen alde
bihur limosna zuzena,
Jesus laguna jarraitzea da
gure otoitzik gorena!
ABADEAREN AGURRA
Garizumako bihozbarritzera gonbidatzen gaituan Jesukristoren grazia eta maitasuna, izan bedi zuekin.
HITZAREN LITURGIA
Jl 2, 12-18:
Gaurko ospakizunaren unerik ederrenean sartzen gara. Lehenengo irakurgai honetan, Jaungoikoak, Joel profetaren ahoz, damutasunera dei egingo deusku. Baina, gogoan hartu dagigun Jaungoikoak bihotzeko damutasuna gura dauala, eta ez azaleko damu-itxurak.
El profeta Joel nos convoca a celebrar una liturgia penitencial como signo de una verdadera conversión
Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.
Con este salmo confesamos nuestro pecado ante Dios y expresamos el deseo y la seguridad de ser renovados por su Espíritu en lo más íntimo de nuestro ser.
«Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta».
Mt 6, 1-6. 16-18:
Jaungoikoaren salbamena onartzeko, isilean egin beharreko hiru egintza aitatuko deuskuz Jesusek Ebanjelioan: elkarbanatzea edo limosnea, otoitza eta baraua. Jesusegaz HOBE!
En este tiempo de gracia y reconciliación, el Señor nos ofrece tres pistas para la acción, que debemos interpretar y vivir adecuadamente: el ayuno, la oración y la limosna, para construir una familia humana universal.
Goratu dagigun Jauna, «Aintza, Jesus, zuri beti, Zu zara gure argi», abestuz.
HAUTSAREN BEDEINKAPENA ETA BURUAN JARTZEA
Senideok, jarrera apalez, egin deiogun otoitz gure Jainko Aitari,
Con actitud humilde oremos para que se digne bendecir con su gracia estas cenizas que vamos a imponer en nuestras cabeza en señal de penitencia.
OTOITZA
Otoitza amaitu ondoren, hautsak ur bedeinkatuaz zipriztintzen ditu.
“Bihozbarritu zaitez eta sinistu Ebanjelioa”
Herria hautsaz ipintzera datorren bitartean abestu
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Graziazko aldi honetan, hautsak ezer gitxi garala adierazoten deusku; mugatuak eta pekatariak garala. Horregaitik zugana joten dogu, Jainko Aita, gure laguntzan etorri zaitezan:
- Aita Santuaren deiari erantzunaz, gure otoitza sinodo erara bizi gaitezan, alkarregaz ibiliz elkartea eraiki daigun garizuma osoan gure parrokian. Egin dagigun otoitz.
- Por la guerra que sufren nuestros hermanos en Ucrania y en muchos sitios del mundo, para que cesen las hostilidades que destruyen vidas y los políticos se dediquen a construir y no destruir. Egin dagigun otoitz.
- Kristau herriaren alde, garizuma aldi honetan, Jainkoaren hitza egunero irakurteko gogoa, entzuten ikasteko eta hitz horren arabera bizitzeko adorea izan dagigun. Egin dagigun otoitz.
- Por todos nosotros, para que esta Cuaresma sea el principio de una mayor cercanía a Jesucristo y sintamos que junto a El vivimos mejor y más felices. Egin dagigun otoitz.
Jainko gure Aita, errukitu zaitez gure makaltasunaz, hautsa gara-ta, eta, lagundu zure Erreinuranzko bidean erabaki sendoz joan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Pazkorako ibilbidean gaur emon deutsagu hasiera garizumeari. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen. Jesusegaz hobeto bizi gara-eta. Gure bizitza, hitza eta ekintzak horixe azaldu dagiela.
Recibiendo la ceniza nos hemos puesto en camino hacia la Pascua. Que en este tiempo de gracia escuchemos su Palabra; nos dejemos convertir por el Señor y nos esforcemos en hacer un mundo más fraterno.
Abestia