Sarrerak Arratia Eleiza  

Abendualdiko 1 domeketako lagungarriak

ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – A

Itxaropena bidea da: Jaunagana hurreratu ahala hazten dan bidea.

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi:

Gaur hasten dogu liturgia urte barria. Eleizak Salbatzailearen jaiotza, pozik ospatzeko, aurretik prestaketarako eskaintzen deusku itxaropenez betetako  abendualdia. Itxaropenez betetako iragarpena entzungo dogu: Badator Jauna! Biztu daigun argiontzia!

Hasi gaitezan «Zatoz, Jauna…» abestuz.

ABADEAREN AGURRA

Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

ABENDUKO KOROAREN  LEHENENGO KANDELEAREN INGURUAN

 Monizinoa:

Lehenengo domeka honetan bidea hasten dogu. Itxaropena bidea da. Bide honetan, Jainkoaren Hitzak dei egiten deusku burua altxatzeko eta Jaunagan konfiantzaz itxaroteko. Bidearen lehenengo zatia zabaltzen dogun bitartean, lehen kandela piztuko dogu: argiak guregan itxaropena piztu dagiala.

(Pertsonak oihala koroara doan lehenengo zati lez jarriko dau, bidea zabaltzen. Eta lehenengo kandela pizten dan bitartean abestu):

ZATOZ, JAUNA, GU SALBATZERA.

Otoitz laburra:

Jauna, itxaropen-bidea hasten dogu. Zure argiak piztu dagiala gure abendualdiko bide hau. Argi honek sendotu dagiala gure itxaropena.

HITZAREN LITURGIA

 Is 2, 1-5:

Isaias profeteak etorkizunari itxaropenez begiratzera dei egiten deusku. Gizartean bakea nagusituko dan eguna etorriko da.

Erantzun-Salmoa:  121. Salmoa

Israeldar fededunak, Jerusaleneko eleiza nagusira joaten ziran pazko jaietan. Pozez beterik bat egin daigun otoitz honetan.

  «Zure etxera goaz Jauna….»

Erm 13, 11-14:

Jauna gure artera etorriko da; baina guk, geure aldetik, bidera urten behar deutsagu. Abendu-aldiak gure bizikerea eta sentikerea aldatzea eskatuko deusku.

 Mt 24, 37-44:

Domeka honetako ebanjelioak, beste behin, Jesusen azken etorrerea aitatuko deusku. Eta, gitxien uste dogunean izango dan egun horren aurrean, zuhur egotera dei egiten deusku.

 «Aleluia» abestu dagigun.

HERRI OTOITZA

Gizateria osoaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.

  • Eleizaren alde. Gure munduan itxaropenaren zeinu izanda, etorri datorren Jauna iragarri daian. Eskatu deiogun Jaunari
  • Txirotasuna, zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa gogorra jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk etsipen hori gainditzen lagundu deiegula. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Gure parrokiako eleiztarrak, Jaungoikoari zabaldu deiogula gure bihotza, eta Haren deiari erantzunez, Eleizan Barri Ona zabaldu dagigula eguneroko bizitzan. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Belenera bidean hasi gara pausoak emoten, Jesusengana garoazen bide horretan irakurri daigun ebanjelioa egunero eta otoiztu. Horretarako denpora hartzeko gai izan gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AZKEN AGURRA

Jaungoikoa gure artera etorri nahian dago. Itzi deiogun etorten eta prestau deiogun bidea. Mariak lagunduko deusku eginkizun honetan.

«Jaun ona, mundua salbatzera…»

 

ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – A

Itxaropena bidea da: Jaunagana hurreratu ahala hazten dan bidea.

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi:

Gaur hasten dogu liturgia urte barria.  El Adviento, es el tiempo cargado de esperanza, que nos ofrece la Iglesia como preparación para celebrar con gozo la Navidad.  Hoy va a resonar un anuncio lleno de esperanza: ¡El Señor viene! ¡Encendamos la lámpara!

 Hasi gaitezan «Zatoz, Jauna…» abestuz.

ABADEAREN AGURRA

Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

ABENDUKO KOROAREN  LEHENENGO KANDELEAREN INGURUAN

 Monizinoa:

La esperanza es un camino que se abre y crece a medida que nos acercamos al Señor que viene.

La Palabra nos invita a levantar la mirada y esperar al Señor con confianza.

Bidearen lehenengo zatia zabaltzen dogun bitartean, lehen kandela piztuko dogu: argiak guregan itxaropena piztu dagiala.

(Pertsona batek  oihala koroara doan lehenengo zati lez jarriko dau, bidea zabaltzen. Eta lehenengo kandela pizten dan bitartean abestu):

 ZATOZ, JAUNA, GU SALBATZERA.

 Otoitz laburra:

Jauna, itxaropen-bidea hasten dogu. Zure argiak piztu dagiala gure abendualdiko bide hau. Argi honek sendotu dagiala gure itxaropena.

 HITZAREN LITURGIA

Is 2, 1-5:

 Isaias profeteak etorkizunari itxaropenez begiratzera dei egiten deusku. Gizartean bakea nagusituko dan eguna etorriko da.

La Palabra va a nacer entre nosotros. Somos peregrinos de la paz. Los hambrientos de la paz; los destructores de las armas y constructores de la nueva Jerusalén encontrarán al Señor.

Erantzun-Salmoa:  121. Salmoa

Israeldar fededunak, Jerusaleneko eleiza nagusira joaten ziran pazko jaietan. Pozez beterik bat egin daigun otoitz honetan.

 Al orar con este salmo, recordamos la peregrinación de la Iglesia a la Jerusalén del cielo.

  » Zure etxera goaz Jauna …»

Erm 13, 11-14:

Jauna gure artera etorriko da; baina guk, geure aldetik, bidera urten behar deutsagu. Abendu-aldiak gure bizikerea eta sentikerea aldatzea eskatuko deusku.

 El apóstol Pablo nos invita a tomar conciencia del momento en que vivimos. En medio de la oscuridad, debemos permanecer vigilantes.

 Mt 24, 37-44:

Domeka honetako ebanjelioak, beste behin, Jesusen azken etorrerea aitatuko deusku. Eta, gitxien uste dogunean izango dan egun horren aurrean, zuhur egotera dei egiten deusku.

Jesús nos llama a la vigilancia.  Dios puede venir a nuestra vida en cada instante.No podemos caer el la rutina de una fe vivida sin entusiasmo y sin comprometernos .

   «Aleluia» abestu dagigun.

HERRI OTOITZA

Gizateria osoaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.

  • Eleizaren alde, Jaunaren etorreraren zain egonaz, Salbatzera datorren Jesus gehiago ezagutzeko bideak erabili dagizan eta itxaropen sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Que no levante nunca más la espada pueblo contra pueblo y se haga la paz en todos los conflictos y guerras del mundo. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por los cristianos para que redescubramos el sentido del adviento y nos premaremos a celebrar el Nacimiento del Dios que nos salva. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Belenera bidean hasi gara pausoak emoten, Jesusengana garoazen bide horretan irakurri daigun ebanjelioa egunero eta otoiztu. Horretarako denpora hartzeko gai izan gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AZKEN AGURRA

Jaungoikoa gure artera etorri nahian dago. Itzi deiogun etorten eta prestau deiogun bidea. Mariak lagunduko deusku eginkizun honetan.

Dios ha venido, viene y vendrá. A nosotros nos toca hacerle presente en nuestra vida, para que el mundo sea una casa para todos.

  «Jaun ona, mundua salbatzera…

IRAKURGAIAK

 

Is. 2, 1‑5:

Isaias Profetaren liburutik

Isaiasek, Amosen semeak, Judari eta Jerusalemi buruz izandako ikuskaria: Azken egunetan, Jaunaren etxearen mendia sendo izango da ezarria: tontor guztien gainetik, mendi guztien buru; atzerri‑jenteak hara joko dabe.

Herri asko joango dira, esanez: Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: «Berak erakutsiko deuskuz bere bideak, eta Haren bidezidorretan ibiliko gara; izan ere, Siondik dator legea, eta Jerusalendik Jaunaren berbea».

Berak epaituko ditu atzerriak, auzira ekarriko herriak eta herriak.

Golde bihurtuko dabez ezpatak, eta igitai, lantzak.

Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko, ez dabe gehiago gudagintzan ikasiko.

Zatoz, Jakoben etxea, gabiltzan Jaunaren argitan.        Jaunak esana!

5.- Sal 121, 1‑2. 4-5. 6-7. 8‑9

 Ba goaz pozik Jaunaren etxera.

 Ha bai poza nirea, esan eustenean «Ba goaz Jaunaren etxera».

Gure oinak oraintxe heldu dira, Jerusalen, zure atarira.

Leinuak, Jaunaren leinuak, hara igoten dira,

Israel‑en lege danez, Jaunaren izena ospatzera.

Han dago jarririk auzi‑mahaia, Dabid‑eneko mahaia.

Eskatu egizuez Jerusalen‑entzat bakerako diranak:

 «Nasai bizi beitez zu maite zaituenak.

Izan bedi bakea zure harresietan, nasaitasuna zure jauregietan».

Neure anaia eta lagunakaitik, hau dinot: «Bakea zurekin».

Jaunaren, gure Jainkoaren etxeagaitik, ondasunak opa deutsudaz zuri.

Erm 13,11-14

Senideok: ohartu zaiteze zein sasoitan bizi zareen. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinisten hasibarri haretan baino hurrago dogu-eta orain gure salbamena

 Badoa gaua, gainean dogu eguna; kendu dagiguzan, beraz, ilunpetako egintzak eta jantzi argitako armak. Gabiltzan jator, egun-argiz lez: ez jan-edankerietan eta mozkorkerietan, ez lohikerietan eta neurribakokerietan, ez hasarre eta norgehiagokerian. Hartu egizue Jesu Kristo Jauna soineko, eta ez ibili grina txarrak asetu guran.

Jaunak esana! Mt. 24, 37‑44:

Aleluia.          Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu.

      Aleluia.

      + Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik.

 Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Gizonaren Semearen etorrerea Noeren egunak lez izango da. Uriola aurreko egunetan, jan‑edanetan ebilen jentea, eta ezkondu egiten ziran gizon­-emakumeak, Noe kutxan sartu zan egunera arte; eta ez ziran konturatu, uriolea etorri eta guztiak eroan zituan arte; holantxe izango da Gizonaren Semearen etorrerea ere. Orduan, lagun bi izango dira soloan : bata hartu egingo dabe, eta bestea itxi; emakume bi ibiliko dira errotarrian: bata hartu egingo dabe, eta beste itxi.

   Zagoze zuhur, beraz, ez dakizuelako zuen Jauna zein egunetan etorriko dan. Badakizue: etxeko jaunak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzake, eta ez leuke bere etxea zulatzen itxiko. Zuok ere prest egon zaiteze, uste ez dozuen orduan etorriko jatzuelako Gizonaren Semea».   Jaunak esana!