Abendualdiko 3 domekako lagungarriak
ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA – A
GAUDETE
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Lehengo domekan zuhur ibiltera, gure itxaropena biziagotzera deitzen euskuen. Gaur“Gaudete” izena daroa. “Poztu zaiteze” esango deusku. Alaitasunerako deia dakarren eguna. Hurrean dago Jainko Semearen jaiotza. Gabon jaiak ia eskuetan ditugu. Guztiak garoaz alaitasunera, zoriontasunera.
Gure artean dagoena, itxaroten doguna da gure bizitzei zentzuna, gatza emoten deutsena, gure bihotzak alaitu daikezana..
Jauna hurrean dogu. Zabaldu dagigun geure bihotza eta abestuz hasi dagigun fedez ospakizuna
“Alaitasuna lurrean”…
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
Hirugarren domekea – Bidea alaitzen da (Gaudete)
Piztearen monizinoa:
Gaur Eleizak pozera dei egiten deusku, Jauna hurbil dagoalako. Gora bihotzak! Gure poza adierazteko, bidean lorea jarriko dogu: bizitasun eta itxaropenaren seinale.
Hirugarren kandela pizten dogu: argiak gure poza eta konfiantza sendotu dagizala.
Keinua:
(Oihalaren gainean adar berde txiki bat edo lore soil bat jartzen da. Hirugarren kandela (arrosa) pizten dan artean abestu.)
Zatoz, Jauna, gu salbatzera
Otoitz laburra:
Jauna, hurbil zagoz.
Bete gure bidea poz eta kontsolamenduagaz.
Zure argiak sendotu dagiala gure itxaropena.
Amen.
HITZAREN LITURGIA
Is 35, 1-6a. 10:
Lehenengo irakurgai honetan, Isaias profetearen liburuko zati bat irakurriko dogu. Israeldarrak herbestean egozala esandako hitzak dira. Isaiasek hauxe dirautso bere herriari: Jaunaren laguntzaz laister bihurtuko dirala euren aberrira, askatasuna hur dagoala.
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Abestuko dogun salmo honetan, uste osoa Jainkoagan ipinten dogu, eta gu salbatzera etorri dedilla deika gagoz.
«Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen…»
St 5, 7-10:
Santiago apostoluak esango deuskunez, Jauna laister dator eta itxaropenean sendo iraun behar dogu.
Mt 11, 2-11:
Joan Bateatzailea kartzelara sartu dabe eta Jesus Mesias dan ala ez jakin nahi dau. Jesusek, baietza edo ezetza zuzenean erantzun beharrean, Berak egiten dituan egintzak kontetako esango deutse bialduei.
«Aleluia».
HERRI OTOITZA
Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz esanez: ZATOZ, JESUS JAUNA.
- Eleizaren, Aita Santuaren, Gotzainen eta eleiz zerbitzari guztien alde: gizaki guztiei Ebanjelioaren Barri Ona iragartera deituak diran ezkero, hitzez eta egitez bete dagien euren eginkizuna esan dagigun bihotzez: ZATOZ, JESUS JAUNA.
- Lurreko herri guztietako agintarien alde: beti guztien onaren alde eginez, pobreen mesedetan ibili daitezan.. ZATOZ JESUS JAUNA.
- Gitxien dauken pertsonen alde: Abendualdi honetan, fededunok solidarioak izanik, ondasunak behartsuenekin banatzen jakin dagigun. ZATOZ, JESUS JAUNA.
- Eukaristia hau ospatzen gagozanon alde, Jesusek erakutsi euskun bidetik jarraitzeko pausoak emoten ahalegindu gaitezan, bere laguntza eskatuz esan dagigun: ZATOZ, JESUS JAZUNA.
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta, orain, eleizatik kanpora goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Geure ekintzetatik igarri deiskuela Mesiasen jarraitzaile gareana: geure ingurukoak pozten ahalegindu gaitezala. Agur eta egun on bat igaro dagizuela guztiok.
«Jaun ona, mundua salbatzera…»
ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA – A
GAUDETEç+
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Lehengo domekan zuhur ibiltera, gure itxaropena biziagotzera deitzen euskuen. “Gaudete” izena daroa gaur. “Poztu zaiteze” esango deusku. Alaitasunerako deia dakarren eguna. Hurrean dago Jainko Semearen jaiotza. Gabon jaiak ia eskuetan ditugu. Guztiak garoaz alaitasunera, zoriontasunera.
Si hasta ahora se nos llamaba a la esperanza, hoy se nos llama a la alegría. Todavía no es la alegría desbordante de la Navidad, pero sí es la alegría propia de quienes saben que con Jesucristo sus vidas pueden cambiar, y este mundo puede ser distinto.
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN
Bidea alaitzen da (Gaudete)
Piztearen monizinoa:
Hoy la Iglesia nos invita a la alegría, porque el Señor está cerca.
Colocamos una rama verde en el camino, signo de vida y esperanza.
Encendemos la tercera vela: que esta llama renueve nuestra alegría y fortalezca nuestra confianza
(Una persona coloca encima de la tela una ramita verde o una flor sencilla (signo de alegría). Enciende la tercera vela (rosa))
ZATOZ JAUNA, GU SALBATZERA
Otoitz laburra:
Jauna, hurbil zagoz.
Bete gure bidea poz eta kontsolamenduagaz.
Zure argiak sendotu dagiala gure itxaropena
HITZAREN LITURGIA
Is 35, 1-6a. 10:
Lehenengo irakurgai honetan, Isaias profetearen liburuko zati bat irakurriko dogu. Israeldarrak herbestean egozala esandako hitzak dira. Isaiasek hauxe dirautso bere herriari: Jaunaren laguntzaz laister bihurtuko dirala euren aberrira, askatasuna hur dagoala.
Isaías anuncia a su pueblo Israel, que con la ayuda de Dios, pronto volverán del destierro
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Abestuko dogun salmo honetan, uste osoa Jainkoagan ipinten dogu, eta gu salbatzera etorri dedilla deika gagoz.
El salmista canta a Dios creador, fiel, justo y misericordioso que acude en ayuda de los más necesitados.
«Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen…»
St 5, 7-10:
Santiago apostoluak esango deuskunez, Jauna laister dator eta itxaropenean sendo iraun behar dogu.
“Manteneos firmes, porque la venida del Señor está cerca”, escucharemos en esta carta de Santiago. Esperemos con el labrador la lluvia. Dios no falla.
Mt 11, 2-11:
Joan Bateatzailea kartzelara sartu dabe eta Jesus Mesias dan ala ez jakin nahi dau. Jesusek, baietza edo ezetza zuzenean erantzun beharrean, Berak egiten dituan egintzak kontetako esango deutse bialduei.
Jesús manifiesta ser el Mesias a través de una vida de signos: ama, perdona, cura e invita a todos.
«Aleluia»
HERRI OTOITZA
Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz esanez: ZATOZ, JESUS JAUNA.
- Eleizaren, Aita Santuaren, Gotzainen eta eleiz zerbitzari guztien alde: gizaki guztiei Ebanjelioaren Barri Ona iragartera deituak diran ezkero, hitzez eta egitez bete dagien euren eginkizuna esan dagigun bihotzez: ZATOZ, JESUS JAUNA.
- Para que el Señor con su venida, fortalezca a tantas personas que luchan por un mundo más fraterno e igualitario.ZATOZ JESUS JAUNA.
- Por las familias cristianas que viven la fe con alegría y acompañan a sus hijos e hijas en el descubrimiento de su vocación para poder responder con generosidad a la llamada de Dios. ZATOZ, JESUS JAUNA.
- Eukaristia hau ospatzen gagozanon alde, Jesusek erakutsi euskun bidetik jarraitzeko pausoak emoten ahalegindu gaitezan, bere laguntza eskatuz esan dagigun: ZATOZ, JESUS JAZUNA.
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta, orain, eleizatik kanpora goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Geure ekintzetatik igarri deiskuela Mesiasen jarraitzaile gareana: geure ingurukoak pozten ahalegindu gaitezala.
Que a lo largo de la semana sepamos como Jesús vivir en actitud abierta a Dios y a los hermanos.
Agur eta egun on bat igaro dagizuela guztiok.
«Jaun ona, mundua salbatzera…»
ABENDUALDIA III. DOMEKEA A
Is 35, 1-6a. 10:
Isaias Profesaren liburutik
Hauxe diño Jaunak:
Poztuko dira basamortua ta lur agorra,
alaituko dira basa-lurrak, eta lorea lez loratuko;
loratu ta poztuko dira irrintziz saltoka.
Libano baizen zoragarri
eta Karmel eta Sarion baizen eder biurtuko dira;
ikusiko dabe Jaunaren aintza,
gure Jainkoaren edertasuna.
Indartu egizuez esku indargetuak,
sendotu belaun koloka horreek; esan bihotz-bildurtiei:
«Gora bihotzak! Ez izan bildurrik!
Badator Jaungoikoaren bengantzea,
Jaungoikoaren saria.
Bera etorriko da, eta salbauko zaitue».
Orduan, itsuen begiak edegi egingo dira,
eta gorren belarriak zabaldu.
Orduan, errenak basauntzak lez salto egingo dau,
eta mutuaren miiñak oihu egingo pozez.
Jaunak salbatuak biurtuko dira handik,
Sionera biurtuko dirá pozez kantari.
Aurretik, betiko poza;
atzetik, poza ta alaitasuna.
Kezkak eta negarrak alde egingo dabe.
ERANTZUN-SALMOA
145.salmoa
«Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen…»
Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei.
Atzilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutik
jarten,zintzoak Jaunak ditu maitatzen.
Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan
BIGARREN IRAKURGAIA
St 5, 7-10:
Santiago Apostoluaren epistolatik
Senideok: Iraupena izan egizue, Jaunaren etorrera arte. Begira zelan egoten dan nekazaria, lurrak dakarren uzta ederraren zain, goiz-euria eta berant-euria itxaroten dituala iraupenez. Izan egizue, beraz, zuok ere iraupena; egon sendo, Jaunaren etorrerea urrean dago-ta.
Senideok, ez ibili marmarrean alkarren kejaz, epaitu ez zagiezan. Begira, epailea ate-ondoan dago. Senideok, neke ta eroapenetan hartu egizuez ikasbidetzat Jaunaren izenean berba egin eben Profetak.
EBANJELIOA
Mt 11, 2-11:
«Aleluia».
Jaunaren Espiritua Nigan dago,
behartsuei barri ona emotera bialdu nau.
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Aldi haretan, Joanek kartzelan Kristoren egiteak entzunik, bere ikasle bi bialdu eutsozan, itandutera: «Zeu zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu?»Jesusek erantzun eutsen: «Zoaze eta esan Joani entzuten eta ikusten dozuena: itsuak ikusten dabe, eta elbarriak badabiltz; legenardunak garbi gelditzen dira, eta gorrak entzuten dabe; hildakoak biztuten dira, eta behartsuei barri ona iragarten jake. Eta zorionekoa, Nigandik jauspiderik hartzen ez dauana!»
Hareek alde egitean, Jesus Joanen ganean berba egiten hasi jakon jenteari: «Zer ikusteko urten zenduen basamortura? Haizeak astintzen dauan kaiñabera bat? Ala, zer ikusteko urten zenduen? Apain jantzitako gizonen bat? Apain jazten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zertako urten zenduen, bada? Profetaren bat ikusteko? Baietz diñotsuet; eta profeta baiño gehiago dan bat. Horrentzat dago idatzita:
«Begira, hor bialtzen dot Nik
neure Albistaria zure aurretik,
zuri bidea gertatzera».
Egi-egia diñotsuet: Ez da sortu amaren semerik, Joan Bateatzailea baiño handiagorik. Halan ere, zeruetako erreinuan txikiena, ha baiño handiagoa da»
