Abendualdiko 4. domekako lagungarriak
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA (B)
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Abendu aldiko azken domeka honetan, gabonetako atarian aurkitzen gara. Itxaropenaren Ama Birjinea dan Mariagan jarriko doguz begiak. Berak erakutsiko deusku Jaungoikoari ADI egoten eta Haren nahia egiten. Mariaren “baietzari” esker, Jainkoak bere bizilekua jarri eban gure artean. Jarri gaitezan gu salbatzera datorren UMEAREN ZAIN.
Gabon aldia egokia da senidetasuna, solidaritatea eta harrera bultzatzeko. Hauexek dira, Ebanjelioak aurkezten deuskuzan balioak Mundu Barria, azkenak lehenengoak izango diran mundu hobea egiteko.
Jesus umearen zain, Andra Mariarekin bat egin dagigun.
ABESTIA: Aingeru batek Mariari, dinotso: ”Graziz betea
Jaungoikoaren Semeari, emon deutsazu sortzea.
Goiz arrats eta eguerditan, Ama goresten zaitugu
aingeruaren hitzak eurak, guk ere esaten ditugu.
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren jauna izan bedi zuekin.
OTOITZA, KOROAREN LAUGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO
Prestatu dagigun gure bihotza Gabonetarako, Abenduko koroaren laugarren kandelea biztuz.
Laugarren kandelea bizten dan bitartean (gainerako hirurak aurretik biztuta egongo dira),
Jauna, Laugarren kandelea iziotzerakoan, Maria, zure Ama, dogu gogoan.
Inork ez zinduzan itxaron gogotsuago eta maitasun haundiagoz.
Geuk ere holantxe gertatu gura dogu geure barrua:
fedez, maitasunez eta eguneroko lanez.
Zatoz bizkor, Jauna, zatoz gu salbatzera!
DAMU OTOITZA
Jaungoikoak, jaiotzerakoan, azkeneko lekua aukeratu eban. Guk, ostera, aintza eta aberastasuna doguz amets. Barriro jaio beharko geunke.
- Ilunpetan bizi diranak argitzera zatozan munduaren Argia: ERRUKI, JAUNA.
- Zure herria egia eta zuzentasunaren bidetik eroatera zatozan gizateriaren Gidaria: KRISTO,
- Gure makaltasunaren zauriak osatzera zatozan bizi iturria: ERRUKI, JAUNA
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 7, 1-5. 8b-11. 14a. 16:
Dabidek etxe bat eregi nahi deutso Jaungoikoari. Jaungoikoa bere alde euki nahi dau. Baina Jaungoikoak jauretxe biziak gura ditu. Gizadia da Biziaren Jainkoaren jauretxea.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Jainkoak, gizon-emakumeei dautsen maitasuna, abestuko dogu salmo honetan. Jesus da Aitaren maitasunaren ezaugarria.
«Jauna, zure maitasuna abestuko dot…»
Erm 16, 25-27:
San Paulok gogoratuko deusku Jaungoikoaren ezkutuko misterioa Jesusegan agertu jakula.
Lk 1, 26-38:
Mariagan ipiniko dau Jaungoikoak gizakien artean eregiko dauan benetako jauretxearen lehenengo harria. Zerua lurrera hurreratuko da.
«Aleluia» abestuz, gertatu gaitezan Jaunaren Barri Ona entzuteko.
Homili amaieran EZAUGARRIA
(Komeni da monizinoan asteroko ezaugarria aipatzea eta jarri ezaugarria altara aurrean)
Monizinoa: Gaur, beste pausu bat Jaunaren jaiotza prestatzen. Sehaskan, almohadea jarriko dogu.
(Sehaskan almohadea eta inguruan «UMEAREN ZAIN» kartela)
UMEAREN ZAIN
Azken orduak Amabirjinagaz pasatu daiguzan. Zer ete da, ama baten zain egotea hain garrantzitsua dan une honetan.? Egin daigun isilunetxo bat.
Zer itxaroten ete dau Jesusek gaurko egunez nire aldetik? Geratzen jakuzan orduetan hartu daigun unetxo bat SALBATZERA DATORREN UMEAGAZ BERBA EGITEKO.
Jainko Aita ona, Mariaren baietza guretzat salbamen bidea da. “Hona hemen Jaunaren mirabea; jazo bekit zuk dinozun lez”. JESUS UMEAREN ZAIN egoteak, gure bizitzak esker onez bete daizala eta egunero bere nahia egitera bultzatu. Zatoz, Jesus Jauna, zatoz guztiok salbatzera!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitzean, Jaungoikoaren Semeak gizateria osoaren bidea barriztatu dagian. Oihukatu dagigun ZATOZ, JESUS, JAUNA!
- Elizearen alde. Maria bere itzalaz babestu eban Espiritu Santuak, zuhur mantendu dagiala eta Jesusen bidetik kristau alkartea bideratu dagiala. Egin dagigun otoitz
- Gerrea, gogorkeria, gorrotoa eta injustizia sufritzen dagozan herrien alde, era apartekoz gogoan ditugu: Ukrania, Palestina, Israel; gizakiari pakea ekartzera datorren salbatzaileak, euren bihotzean sortu dagien pakea bilatzeko bide egokien beharrizana. Egin dagigun otoitz
- Behartsuen alde, egoitzetan, etxeetan gaixorik, bakardadean, baztertuta sentitzen diranek eta, orokorrean norbaiten bisita itxaroten dabenek, euren ondoan dagozen pertsonak geroago ta gehiago egon daitezan. Egin dagigun otoitz
- Gu guztion alde. Jaunak eskuzabaltasunez eta maitasunez bete gaizala, eta behartsuenen artean haragitu gaitezan, horrela, egun guztiak Gabon bihurtu dagiguzan. Egin dagigun otoitz
Zatoz, Jauna, eta emon zure kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia ezagutzen ez zaituenei eta bihotz barria euren egoismoan itxita bizi diranei. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Mariagaz bat eginda, amaitu daigun Gabonetarako prestakizuna. Jaunaren mirabeak lagundu deiskula behartsuenen zerbitzuan bizi izaten, eta Jaungoikoaren Berbea onartzen.
Ama maite Maria
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA (B)
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Abendu aldiko azken domeka honetan, gabonetako atarian aurkitzen gara. Itxaropenaren Ama Birjinea dan Mariagan jarriko doguz begiak. Berak erakutsiko deusku Jaungoikoari ADI egoten eta Haren nahia egiten. Mariaren “baietzari” esker, Jainkoak bere bizilekua jarri eban gure artean. Jarri gaitezan gu salbatzera datorren UMEAREN ZAIN.
Estamos a las puertas de la Navidad. Tiempo de encuentro. El diálogo del ángel y María es un diálogo que pone de relieve el encuentro en profundidad, un encuentro que crea espacio donde va a reposar y encarnarse la Palabra que todo lo creó.
Jesus umearen zain, Andra Mariarekin bat egin dagigun.
ABESTIA: Aingeru batek Mariari, dinotso: ”Graziz betea
Jaungoikoaren Semeari, emon deutsazu sortzea.
Goiz arrats eta eguerditan, Ama goresten zaitugu
aingeruaren hitzak eurak, guk ere esaten ditugu.
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren jauna izan bedi zuekin.
OTOITZA, KOROAREN LAUGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO
Prestatu dagigun gure bihotza Gabonetarako, Abenduko koroaren laugarren kandelea biztuz.
Laugarren kandelea bizten dan bitartean (gainerako hirurak aurretik biztuta egongo dira),
Ototiz hau egingo da:
Señor, al encender esta cuarta vela, pensamos en María, tu madre.
Nadie te esperó con más ansia y amor.
Nadie te recibió con más alegría.
También nosotros queremos prepararnos así:
En la fe, en la solidaridad, y en el trabajo de cada día.
¡Ven pronto, Señor. Ven a salvarnos!
DAMU OTOITZA
Jaungoikoak, jaiotzerakoan, azkeneko lekua aukeratu eban. Guk, ostera, aintza eta aberastasuna doguz amets. Barriro jaio beharko geunke.
- Ilunpetan bizi diranak argitzera zatozan munduaren Argia: ERRUKI, JAUNA.
- Guía de la humanidad, que vienes a conducir a tu pueblo por las sendas de la verdad y de la justicia: KRISTO, ERRUKI.
- Gure makaltasunaren zauriak osatzera zatozan bizi iturria: ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 7, 1-5. 8b-11. 14a. 16:
Dabidek etxe bat eregi nahi deutso Jaungoikoari. Jaungoikoa bere alde euki nahi dau. Baina Jaungoikoak jauretxe biziak gura ditu. Gizadia da Biziaren Jainkoaren jauretxea.
Dios no se deja encerrar en ningún lugar, por muy sagrado que sea. Dios quiere «piedras vivas», creyentes que den testimonio de su amor.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Jainkoak, gizon-emakumeei dautsen maitasuna, abestuko dogu salmo honetan. Jesus da Aitaren maitasunaren ezaugarria.
El salmista lleno de gratitud, canta la misericordia y el amor del Señor.
«Jauna, zure maitasuna abestuko dot…»
Erm 16, 25-27:
San Paulok gogoratuko deusku Jaungoikoaren ezkutuko misterioa Jesusegan agertu jakula. San Pablo nos invita a la alegría y a la alabanza.
Lk 1, 26-38:
María se muestra como la servidora de Dios. De ella nacerá aquel que viene como servidor de la humanidad.
Mariagan ipiniko dau Jaungoikoak gizakien artean eregiko dauan benetako jauretxearen lehenengo harria. Zerua lurrera hurreratuko da.
«Aleluia» abestuz gertatu gaitezan Barri Ona entzuteko
Homili amaieran EZAUGARRIA
(Komeni da monizinoan asteroko ezaugarria aipatzea eta jarri ezaugarria altara aurrean)
Monizinoa: Gaur, beste pausu bat Jaunaren jaiotza prestatzen. Sehaskan, almohadea jarriko dogu.
(Sehaskan almohadea eta inguruan «UMEAREN ZAIN» kartela)
UMEAREN ZAIN
Pensamos en los últimos momentos de espera de la Virgen. ¿Qué será para una madre esa espera tan importante en su vida?
María, ayúdanos en esta espera, queremos acoger al Salvador, pero estamos a muchas cosas y nos despistamos. Que podamos rumiar lo que significa para toda la humanidad el nacimiento de Jesús, el que nos salva, el que llena de sentido nuestra vida.
Una vez más repetimos: VEN SEÑOR JESÚS!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitzean, Jaungoikoaren Semeak gizateria osoaren bidea barriztatu dagian. Oihukatu dagigun ZATOZ, JESUS, JAUNA!
- Elizearen alde. Maria bere itzalaz babestu eban Espiritu Santuak, zuhur mantendu dagiala eta Jesusen bidetik kristau alkartea bideratu dagiala. Egin dagigun otoitz
- Por los pueblos en guerra, especialmente les recordamos en esta oración a Ucrania, Palestina, Israel. Que en esta Navidad, el Dios de la paz, haga renacer en sus corazones el deseo y voluntad para la búsqueda a la solución del conflicto. Egin dagigun otoitz
- Por todas las personas que están esperando una visita: en las residencias, en las cárceles, en sus casas, personas que se sienten solas y marginadas, puedan percibir la cercanía de cuantas se animan a compartir un poco de cariño y calor humano.Egin dagigun otoitz
- Gu guztion alde. Jaunak eskuzabaltasunez eta maitasunez bete gaizala,eta behartsuenen artean haragitu gaitezan, horrela, egun guztiak Gabon bihurtu dagiguzan. Egin dagigun otoitz
Zatoz, Jauna, eta emon zure kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia ezagutzen ez zaituenei eta bihotz barria euren egoismoan itxita bizi diranei. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Mariagaz bat eginda, amaitu daigun Gabonetarako prestakizuna. Jaunaren mirabeak lagundu deiskula behartsuenen zerbitzuan bizi izaten, eta Jaungoikoaren Berbea onartzen.
Dios vive en medio de nosotros. Él es la plenitud de la felicidad en medio de nosotros. Que sepamos hacer llegar esa felicidad a los corazones de nuestros hermanos más olvidados y necesitados.
Ama maite Maria
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA
Daviden erreinuak betiko iraungo dau Jaunaren aurrean.
Samuelen bigarren liburutik
(2 Sm 7, 1-5. 8b-12. 14a. 16)
David erregea bere etxean bizitzen jarri eta Jaunak inguruko arerio guztiekin bakea emon eutsanean, esan eutsan erregeak Natan profeteari: “Begira, ni zedrozko etxean bizi naz; Jainkoaren kutxa, barriz, oihal-txabolan dago”.
Natanek erantzun eutsan erregeari: “Zoaz eta bete zeure asmoa, Jauna Zugaz da-eta”.
Baina gau haretan bertan Jaunaren berbea etorri jakon Natani: “Zoaz eta esaiozu nire morroi Davidi: «Hau dino Jaun ahalguztidunak: Zuk eregi behar al deustazu etxea, nire bizileku izan dadin? Neuk atara zindudazan larreetatik, artaldeen atzetik, nire herri Israelen buruzagi izan zeintezan. Zeugaz izan nozu, ibili zaran alde guztietan. Neuk hondatu deutsudaz aurrean jarri jatzuzan arerio guztiak eta Neuk emongo deutsut lurreko handikiena lako izen handia. Leku bat emongo deutsat neure herri Israeli: han landatuko dot, bertan biziko da eta ez dau aurrerantzean estualdirik izango. Gaizkileek ez dabe zapalduko antzina lez, neure herriaren gain buruzagiak ipini nituanean lez. Bakea emongo deutsut arerio guztiekaz. Errege-ondorengotza emongo deutsula jakinarazoten deutsu Jaunak.
Zeure egunak bete eta zeure gurasoekin atsedena hartuko dozunean, ondorengoa emongo deutsut, zure erraietatik ataratakoa, eta sendotu egingo dot haren erregetza. Aita izango nau harek Ni, eta seme izango dot Nik ha.
Zure etxeak eta zure erregetzak betiko iraungo dabe nire aurrean, eta zure errege-aurkiak sendo iraungo dau beti»“.
Erantzun-salmoa
Sal 88, 2-3. 4-5. 27 eta 29
Jauna, zure maitasuna abestuko dot
betiren beti
Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,
zure leialtasuna adierazoko gizaldiz gizaldi.
Esana dozu-eta: “Maitasuna betiko dot eregi”,
zure leialtasuna zeruan dozu sendotuazo.
Egin dot nire hautatuagaz ituna,
David neure morroiari zin egin neutsana:
“Betiko sendotuko dot zure hazia,
menderen mende eregiko zure aurkia”.
Berak deituko deust: “Zu zaitut Aita,
ene Jainko, nire salbamenaren Harkaitza”.
Gordeko deutsat beti nire maitasuna,
zintzo eukiko egin neutsan ituna
Betidanik ezkutuan eukan misterioa agertu dau Jainkoak.
Misterio hori orain azaldu da.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
(Erm 16, 25-27)
Senideok: Aintza Jainkoari, nik iragarten dodan Barrionaren eta Jesu Kristori buruzko nire predikuaren arabera fedean sendotu zaikiezan Jainkoari. Prediku honen bidez, betidanik ezkutuan eukan misterioa agertu dau Jainkoak. Misterio hori orain azaldu da, Profeten idazkiek esan eben lez, eta, betiko Jainkoaren erabagiaren arabera, herri guztiei adierazo jake, Jainkoari fedezko erantzuna emon deioen. Jainko horri, jakintsu bakarrari, aintza Jesu Kristoren bitartez, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
(Lk 1, 26-38)
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritzon Galileako herri batera, birjina bategana; birjineak Maria eban izena eta Jose eritzon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko berbea emonda egoan.
Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan eutsan: “Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna Zugaz”. Ikaratu zan Maria berba hareek entzutean, eta pentsetan jarri zan, zer izan ete eitekean halako agur ha.
Aingeruak esan eutsan: “Ez izan bildurrik, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta «Jesus» ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aurkia emongo deutso; Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik izango”.
Mariak esan eutsan aingeruari: “Zelan jazo daiteke hori, ez naz-eta inongo gizonagaz bizi”. Aingeruak erantzun eutsan: “Espiritu Santua jaitsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu; horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea ere umedun dago bere zaharrean, eta sei hilabeteko dago agorra ei zana; Jainkoarentzat ez da-eta ezer ezinik”.
Mariak, orduan: “Hona hemen Jaunaren mirabea; jazo bekit zuk dinozun lez”. Eta aingeruak itzi egin eban.